Harremana
Grenaako (Danimarka) Institutuko irakasle batzuk Euskal Herrian dira egunotan. Azaroaren 11n Euskaltzaindiaren egoitzan izan ziren eta Aritz Abaroaren eskutik Akademiaren egoitza bisitatu zuten.
Etzi, azaroaren 13an, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko da Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 11:00etan.
Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin aritu ziren atzo, azaroaren 10ean, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" jardunaldietan.
Euskal Harriaren ABDak lan kolektiboa proiektatuko da datorren ostiralean, azaroaren 13an, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Katihotsak Logia kultur elkartearen ekimenez, 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez
Sabino Aranak euskarari egindako ekarpena du hizpide Hermes aldizkariaren zenbaki berriak. 50. zenbakia da eta 2015eko apirilean Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak eginiko "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren emaitza bildu du.
Karmele Jaio idazle eta euskaltzain urgazleak hasiera eman dizkio "Hitza eta musika" jardunaldiei. Bilbo Zaharra Forumek antolatu ditu eta poesia eta musika uztartuko dituzte hainbat saiotan. Jaioren emanaldia azaroaren 5ean izan zen,
Azaroaren 20an, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XX. Jagon Jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Hedabideak euskararen sustapenean" gaiaren inguruan. Jardunaldiotan euskal komunikabideek euskararen
Jurgi Kintana historialariak Azkue. Bilbotar ezezaguna liburua aurkeztu du Bilbon. Lanak Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno XV. Saiakera Lehiaketaren 2014ko deialdiaren euskarazko modalitateko saria jaso zuen. Erein argitaletxearen
Abenduaren 16ra bitartean izango da zabalik R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea. Idazle gazteei zuzendutako sariketa hau BBKk eta Euskaltzaindiak antolatzen dute urtero.
Azaroaren 17an zabaldu, eta abenduaren 17ra arte bisitatu ahal izango da Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasari buruzko erakusketa Portugaleten (Bizkaia), Santa Klara Kulturtegian. "Euskara ibiltaria" izena du eta EHHA zer den eta zer
13 orria 180 orritik