Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abegitsu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abegitsu
adj. Abegi ona egiten duena. Dublingo argiak gorri eta abegitsu ageri ziren gau hotzean.

Aztergaia: abegitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan abegiar ["(Neol.) Acogedor" eta lekukotasuna: JE Ber: "Karrikako bertze etxeak ez ditugu haatik hoin abegiar"], abegitasun (lekukotasun bat: Etxde Itxas), abegitsu (bi lekukotasun, Etxde Itxas '(leku) erosoa' eta 'harrera ona egiten duena' adierakoak: "Etxe abegitsua"; "Une aietan beltzen Jaungoikoaren San Juan zerizkion bere buruari. Dollorkume zelebre ta abegitsu zen, izan ere, Zaldunbide ura").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abegikor '(leku) erosoa' adierakoak 2 dira: G-EB (J. Garmendia Larrañaga: "Tolosa zarreko Agintari izena daraman kale estu eta kondairatsuko areto baten, giro abegikor gogorarazle barnean, Orixeren mintzaldia"; P. Ezkiaga: "Urteak ziren ez zuela ostatua horren misteriotsua eta, halaber, horren abegikorra ikusten"); abegitsu 'abegi ona egiten duena' adierako 1, EB (S. Basurko: "Aipatu lehenik (...) bi filmek merezi izan dutela (...) besteek ez bezalako harrera abegitsua"); abegikortasun 'harrera ona egitearen tasuna' adierako 1, EB (J.L. Lekunberri: "Zapatariari eta bere emazteari izandako abegikortasuna eta emandako janari ederra eskertu egin zizkien").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abegikor 'harrera ona egiten duena': AB50 1, HiztEn; abegikortasun 'harrera ona egitearen tasuna': Euskalterm 1; abegitsu 'abegi ona egiten duena': HiztEn-LurE; AB38 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. HiruMila: abegikor : 'agocedor, ra; hospitalario, ria // coquetón, na'; abegikortasun : 'hospitalidad'; abegitsu : 'acogedor, ra; hospitalario, ria'; ElhHizt: abegitsu : 'acogedor, -a, hospitalario, -a'.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

Er. gabea, baina onartzekoa: a) gaur abegikor izan dezake lehiakide, baina hori ere ez da oso erabilia; b) ongi eratua da, eta abegikor, berriz, zalantzazko osaerakoa; c) -tsu atzizkidun honek adeitsu, txeratsu paraleloak ere baditu sinonimoetan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ez dut deus berba honen aurka, baina horren aldean abegikor hitza ere badago eta hori baino gehiago erabili da, horren eratorri abstraktu ezaguna den abegikortasun bezala, adeitsu-k nekez eman lezakeena. Ez dakusat hor zer arazo dagoen, jadanik baikor, ezkor, iheskor edota orokor onartuak baldin baditugu, guztiz normalak diren amakor, anaikor, bihozkor, kontrakor edo lankor bezalako hitza izanik. Egia da, oro har, abegi ona egin edo eman agertzen dela, baina horrek ez du esan nahi abegi egin edo abegi eman zilegi ez direnik (azkena dokumentaturik dago behintzat) izenondoa dutenean era honetako hitzek eskuarki artikulua daramatelako: barre gozoa egin, beldur ikaragarria izan, gose itzela izan, logura handia izan... Beraz, ez dago arrazoirik, nik uste, abegitsu-rekin batera, abegikor eta abegikortasun hitzak ere onar ez ditzagun. Bestalde, lehendik ere euskal hiztegia atzizki ezberdineko hitz sinonimoz betea dugu, idazleon mesederako, horrela behin eta berriro hitz forma berbera errepikatu beharrik ez dago eta: antolaketa / antolakuntza, egoile / egoiliar, gaixobera / gaixoti, gaizkile / gaizkin, ikerketa / ikerkuntza, jabego / jabetza / jabetasun, maitekor / maitetsu, oroipen / oroitzapen / oroitza / oroitze...'

 - [E123]: 'Zerrenda lehen aldiz eztabaidatu zenean ere jardun ginen honetaz. Hau da orduan idatzi nuena: Abegikor / abegitsu eztabaida izan da, XK biak gordetzearen alde delarik; BO, PA eta ni abegitsu-ri lehentasuna ematearen alde. Ez bata eta ez bestea dira erabiliegiak, baina osaeraz txukunagoa da abegitsu'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'Hiztegi Batuko lantaldeak esandakoari eustea proposatzen du Euskara Batuko batzordeak. Proposamen honen alde, zazpi boto izan dira. Biak sartzearen alde bozkatu dute beste zazpik eta zuri, bostek. Bozketa honen ondorioz ISk oraingoz ez sartzea proposatu du. Horrek ez du kentzen erabili ahal izatea. Eta jendeak erabiltzen badu, beti izango litzateke aukera gero sartzeko. PGk biak kentzea proposatzen du. Hau ere bozkatu da eta aldeko zazpi boto atera ditu. Ondoren, abegitsu-ren aldeko botoa eman dute hamar euskaltzainek. Eta biak sartzearen aldeko agertu dira hiru. Horrela, atzera-aurrera hauen guztien ondoren, zerrenda dagoen bezala uztea erabaki da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.