Koldo Mitxelena bere sarrera hitzaldian, Antonio Arrue eta Alfonso Irigoienekin Errenterian 1961ean.
Euskal hizkuntzalari gailena
Gaur egunetik begiratuta ez da zaila baieztatzea Koldo Mitxelena dela euskal hizkuntzalari gailena, baina 1964an, ziur aski, guztiek ez zuten berdin pentsatuko. Dudarik gabe ordurako autoritate nabarmen batez jantzita ikusiko bazuten ere, bere hitzak oraindik ere ez zuen izango urte batzuk geroago hartuko zuen indarra eta erabakigarritasuna. Oraindik ere asko izango ziren uzkur eta zalantzati agertzen ziren euskaltzainak.
(ABA-EUS 1.100.01.1964-11, KEA-0034)
Txostenaren iruzkina
Mitxelena ez ohi zen izaten erdibideko gizona, haren iritziak, normalki, argiak izaten ziren, zoliak, erabatekoak. Txosten honetan ere horrelakoak dira, dudarik gabe: ontzat ematen ditu Baionako erabakiak beren osotasunean (ik. bereziki txostenaren 3. atala edo azken paragrafoa), baina “oro ar”, xehetasunetan gehiegi sartu gabe. Gogoratzen du, halaber, Euskaltzaindiak honez gero hartutako zenbait erabaki garrantzitsu eta argi baieztatzen du Akademiak lagunduko diela batasunaren alde jokatzen duten euskaltzaleei. Zailtasunak, hala ere, begibistakoak dira, bereziki 6. atalean tratatzen den H letraren arazoan.
(ABA-EUS 1.100.01.1964-11, KEA-0034))
Testua
“6. H letraren aurka ez du ezer Euskaltzaindiak. Ongi deritza, batetik, ots ori duten euskaldunek h letra arintzeari, konsonante ondokoak baztertuz, eta ongi deritza gaiñerako euskaldunek zenbait aldiz, bear den lekuan baldin bada, erabiltzeari. Vokal berdiñen artean, gaiñera, obe da h sartzea: obeto dago, alegia, zahar, zaar edo zâr baiño. Ez beti, ordea, idazle onen oiturari gagozkala baizik: ahari bai, baiña semehen, ez.” (Koldo Mitxelena, 1964ko azaroa)