Miren Agur Meabe Lekeition jaio zen eta urte luzez lan kontuengatik Bilbon bizi izan bazen ere, jaioterriko lotura beti oso garrantzitsua izan da berarentzat. Gaur ere batean nahiz bestean egoten da.
Irakasle diploma eskuratu zuen lehenengo (Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola Unibertsitarioa, Derio, 1983) eta ondoren Euskal Filologia lizentzia (Deustuko Unibertsitatea, 1987). Irakasle jardun zuen urte batzuetan Bilboko Kirikiño ikastolan (1983-1992) eta ondoren, Giltza-Edebé argitaletxeko zuzendaritzan, ikasmaila guztietako testuliburuak taxutzea izan zuen lanbide.
2010 urtetik aurrera aurreko lanak utzi eta literaturari emana bizi da. Izan ere, sarritan plazaratu izan ditu idazletzaren gaineko hausnarketak, hala nola “Niretzat, idaztea eta bizitzea gauza bera da: ezin dut itxi idazlearen begia bizitzako ezein egoeratan” (Hitzen uberan, 2013-04-26) edo “Idaztea erretzea da, eraldatzea, baita norberaren burua ere. Ni ez naiz pertsona bera liburua idazten hasten naizenean eta amaitzen dudanean.” (Gara, 2019-05-15).
Idaztea aldi berean izanik bokazio eta lanbide, produkzio zabala dauka genero batean baino gehiagotan. Lehen liburua ipuin bilduma bat izan zuen (Uneka... gaba, 1986), baina batez ere poeta gisa nabarmendu da; hain zuzen ere, poema-liburu bat (Azalaren kodea, 2000) izan zen oihartzun handia bildu zuen lehen lana (Kritikaren saria, 2001). Hortik aurrera, bata bestearen atzetik etorri ziren liburu arrakastatsuak, sariak eta aipamenak, bai poesian, zein narratiban edo haur eta gazte literaturan.
2013an argitaratu zuen Kristalezko begi bat nobela, irakurlegoaren aldetik orain arte izan duen lanik txalotuena. Lan horrek Beterriko Liburua eta Zazpi Kale sariak jaso zituen hurrengo urtean. Harrera onaren erakusgarri, ordutik hainbat hizkuntzatara itzuli da: gaztelania, katalana, ingelesa, italiera eta arabiera. Liburu horren bitartez bogan jarri zuen autofikzioa euskal letretan, eta bereziki sakondu zuen emakumetasunari eta gorputzari buruzko hausnarketetan. Horrekin nahikoa ondo marraztu zuen zein izan den idazle bezala izan duen bilakaera, agian aipu honen bitartez laburbil daitekeena: “Nire idatzietan beti ageri da nire ni narratzaile edo poetikoaren eta ni biografikoaren arteko identifikazioa. Ez dut izan erreparorik neure burua agerian uzteko” (Berria, 2019-10-15).
Bere lanaren ardatz nagusiak honako hauek dira: identitatea, emakumetasuna eta gorputza, testuinguru domestikoaren aldarrikapena, maitasuna eta desamodioa, gizarte-kezkak, heriotza eta idazletza. Orobat, aipagarria da azken urteotan narratiba eta poesia bateratsu landu dituela, ia-ia aldi berean argitaratuz genero bakoitzeko liburu bana. Hori da, adibidez, azken lanetan berretsi duen joera, Hezurren erretura (2019) eta Nola gorde errautsa kolkoan (2020). Azken horrekin, gainera, berriz ere euskal esparrutik irtenik Espainiako Poesia Sari Nazionala eskuratu zuen 2021ean, ahaztekoa ez bada ere bederatzi urte lehenago eskuratu zuela Rosalia de Castro saria, Galiziako Pen Club-ek bere ibilbideagatik emana, eta bi urte lehenago oraindik, etxean bertan, Lauaxeta saria, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, euskararen aldeko lanean nabarmentzeagatik.
Haur eta gazte literaturaren esparruan ere bide oparoa egin du eta, hainbat sari eskuratzeaz gain, hala nola Euskadi Saria hiru aldiz, une honetan hamar liburu ditu itzuliak gaztelaniara eta katalanera alor horretan.
Halaber, hainbat antologia eta aldizkaritan jaso dira haren poemak. Sarritan parte hartu du poesia- topaketetan Euskal Herrian bertan eta hemendik kanpo ere (Irlanda, Eslovenia, Eskozia, Austria, Alemania, AEB, Katalunia, Peru, India eta abar). 2015ean New Yorkeko Art Omi (Omi International Arts Center) egoitzako beka bat eskuratu zuen Amaia Gabantxo itzultzailearekin batera.
Itzulpengintzaren alorrean hainbat liburu itzuli ditu euskaratik gaztelaniara edo gaztelania, frantsesa, katalana edo ingelesetik euskarara, eta baita ere hainbat sari eskuratu.
Oro har, maite du literaturarekin zerikusirik izan dezakeen mota guztietako ekitaldietan parte hartzea: literatur klubak, mintegiak, aurkezpenak, atelierrak, errezitalak eta abar.
Sari asko irabazia da: Lasarte-Oriako udala (1991); Imajina ezazu Euskadi (1997); Kritika saria (2001, 2011); Euskadi saria (2002, 2007, 2011); Lauaxeta saria (2007); Liburu Gaztea (2008); Rosalía de Castro saria (2012); YBBYren Ohore Zerrenda (2012); Beterriko Liburua (2014); Zazpi Kale saria (2014); Deia-Hemendik (2015); Vitoria-Gasteiz haur literatura itzulpen saria (2017); Juul saria (2019, 2020 eta 2021); Atea Laboral saria (2019); Mikel Zarate saria (2020); Espainiako Poesia Sari Nazionala (2021); Vitoria-Gasteiz gazte literatura itzulpen saria (2021); eta abar.
2022an Lekeitioko Ohorezko Herritar eta Alaba Kuttun izendatu zuten.
Nobelak eta narrazioak
1986 Uneka... gaba (Labayru)
2010 Zazpi orduak (Elkar)
2013 Kristalezko begi bat (Susa)
2019 Hezurren erretura (Susa)
2023 Itzulerak (Elkar)
Poesia
1999 Oi, hondarrezko emakaitz (Labayru)
2000 Azalaren kodea (Susa)
2010 Bitsa eskuetan (Susa)
2020 Nola gorde errautsa kolkoan (Susa)
Haur literaturan
2001 Bisita (Gara)
2002 Joanes eta Bioletaren bihotza (Elkar)
2003 Etxe bitan bizi naiz (Elkar)
2003 Nola zuzendu andereño gaizto bat (Giltza)
2003 Amal (Gara)
2006 Supositorioak otsoarentzat (Giltza)
2008 Izar bat zopan (Giltza)
2009 Olatu guztien gainetik (Ibaizabal)
2015 Bihotzak dun-dun (Elkar)
2015 Ros (Erein)
2016 Tipi-tapa ilunabarrean (Denon artean)
2017 Negar eta barre, munduan urtebete (Elkar)
2019-2023 Katta sorta [20 ale] (Elkar)
Gazte narratiba eta poesia
2001 Itsaslabarreko etxea (Aizkorri)
2006 Urtebete itsasargian (Elkar)
2008 Zer da, ba, maitasuna? (Elkar)
2010 Mila magnolia-lore (Gero)
2010 Errepidea (Erein)
2020 Begiak zerumugan (Elkar)
2021 Itsasoaren Atea (Elkar)
Antologiak
2001 A ponte das palabras: Poesia vasca 1990-2000 (Letras de cal)
2001 Once (poetas) para trescientos (lectores) : Mujeres poetas en el País Vasco (Ediciones La Palma)
2005 Poetikak & Poemak (Erein)
2006 Montañas en la niebla : poesía vasca de los años 90 (DVD Ediciones)
2007 Six Basque poets (Arc)
2007 Ametsetarako hitzak (Lea-Artibaialdeko Hedabideak)
2009 El poder del cuerpo : Antología de poesía femenina contemporánea (Castalia)
2012 Hitza bide, bizia xede (Pamiela)
2016 XVII Festival de la Poesía de la Mediterrània (Casa Museo Llorenç Villalonga)
2016 (Tras)lúcidas : poesía escrita por mujeres (1980-2016) (Bartleby)
2017 Las aguas tranquilas : ocho poetas vascos actuales (Renacimiento)
2019 Lurra eta dardara : Zortzi ahots emakumezko : Antologia poetikoa (Balea Zuria)
Euskara lantzeko nobela laburrak (ARIAN proiektua)
2012 Tangoa noizean behin (Elkar)
2013 Borrokalari argitsuak (Elkar)
2014 Zisnea eta uhartea (Elkar)
2015 Titare bete zorion (Elkar)
2016 Tximeletak (Elkar)
2017 Kresalaren taberna (Elkar)
Itzulpenak (hautapena)
1992 Minipuin miresgarriak / Enrique Pérez Díaz (Mensajero)
1995 Krokodilo bat nire logelan / Andrés García Vilariño [elkarlanean] (Edebé-Giltza)
1997 Negar ez egiteko botika / David Paloma (Edebé-Giltza)
2000 Sorgin txikiaren eskuliburua / Gloria Sánchez García [elkarlanean] (Giltza)
2000 Sirenak nola jaio ziren / Griselda Castro (Giltza)
2012 Burgik besarkada bat behar du / David Melling (Ibaizabal)
2012 El juego de las sillas / Uxue Alberdi (Alberdania)
2013 Bi sagu poltsikoan / Michel van Zeveren (Elkar)
2015 Adarbakar urdina / Begoña Ibarrola (Elkar)
2015 Biziaren historia: Big Bang-etik gure egunetara arte / Stéphanie Ledu (Ttarttalo)
2016 Alizia eta antzara jokoa / Lola del Moral – Sergío García (Ttarttalo)
2017 Bidaia / Francesca Sanna
2017 Egiptomania / Emma Giuliani (Ttarttalo)
2017 Emakume oinutsa / Scholastique Mukasonga (ACNUR)
2018 Beldar txiki jatuna (Kokinos)
2019 Bichopoemas y otras bestias / Leire Bilbao (Kalandraka)
2019 Beni eta Bela meditatzen: mindfulness haurrentzat / Helen Grain (Ttarttalo)
2019 Frankenstein efektua / Elia Barceló (Giltza)
2020 Zirkulu gorrimina / César Mallorquí (Giltza)
2020 Foroug Farrokhzad – Munduko Poesia Kaierak / (Susa)
2021 Bestiapoemas y otros bichos / Leire Bilbao (Kalandraka)
2021 Gezurra / Care Santos (Giltza)
2021 Basa / Miren Amuriza (Consonni)
Euskera agerkarian
2012 Kresalaren goramina PDF
Erlea aldizkarian
2011 Patti Smith Rimbaudekin ametsetan [4. zk.]