Oinarrizko ikasketak Markinan eta Ondarroan egin ondoren, Deustuko Unibertsitatean burutu zituen Filosofia eta Letren ikasketak, Euskal Filologian lizentziatu zela 1984an. “Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa” (2015) izeneko doktore tesia aurkeztu du Deustuko Unibertsitatean, Juan Manuel Etxebarriaren zuzendaritzapean.
Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslego zentroan euskalduntze-alfabetatze eta EGA mailetako irakasle izan zen 1980-1988 artean. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko (IVAP) Itzultzaile Eskolan irakasle aritu zen 1987-1989 artean. Halaber, EITBen hizkuntza zuzentzaile eta kalitate kontrol lanetan aritu zen 1988-1989 artean.
1989-1990 ikasturtean Deustuko Unibertsitateko itzulpen masterrean eskolak eman zituen. 1994tik, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Euskal Filologiako graduan hurrengo ikasgaiak ematen ditu: Ahozko Literatura, Euskal Literatura (XVI-XIX mendeak), Euskal Hizkuntza eta Hizkuntza Modernoak.
Urteak daramatza euskal herri literaturaren genero ezberdinak ikertzen, batez ere ahozkotasunari dagozkionak: atsotitzak, ipuinak, baladak, bertsoak, eta abar. Oro har, herri literaturan eta paremiologian aditua da. Lan berezia egin du herri literaturako euskal testu zaharrak finkatzen.
Euskaltzaindiko lanari dagokionez, Herri Literatura batzordeko kide (1996-), idazkari (2005-2006), buru (2013-), eta Herri Literatura Corpusa egitasmoko aholkulari (2009-2013) izan da.
Halaber, Antonio Zabala euskaltzaina 2009an hil zenez geroztik, Auspoa taldeko kide da, Joxemari Iriondo eta Pello Esnalekin batera.
Labayru Ikastegian hainbat ardura bete ditu 1983tik: Mikel Zarate Iker Mintegiko kide, Etniker Euskalerria etnografia departamenduko kide, Udako Euskal Ikastaroetako irakasle Derion, eta abar.
Mendebalde Kultur Alkarteko sortzaileetarikoa izan zen 1993an, orobat, Alfonso Irigoien euskaltzaina buru zela.
2002 urtetik Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia Literatura Sarien epaimahaikoa izateaz gain, beste hainbat erakundetako sarietan ere parte hartu du.
Labayru Ikastegiaren Idatz & Mintz (1990) eta Litterae Vasconicae (1999) aldizkarietako batzordekide izateaz gain, Euskaltzaindiaren Euskera agerkariko (2009) aholku batzordeko kide da. Beste agerkari askotan ere idatzi du etnografiaz, literaturaz edota lexikografiaz, besteak beste: Karmel, Enseiukarrean, Etniker Bizkaia, Anuario de Eusko Folklore, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Hermes, Paremia, Euskalingua, eta abar.
Sariez den bezainbatean, Bilbao Bizkaia Kutxaren ikerketa beka jaso zuen 1990ean eta Labayru Fundazioak Ohorezo Laguntzaile izendatu zuen (2019).
Itzulpenak
1988 Poemak / Ezra Pound (Labayru)
1988 Ekialdeko ipuin miresgarriak (Labayru)
1988 Pu Songlingen ipuinak (Labayru)
1996 Idazlan guztiak : (testuak eta azken elkarrizketak) / Santa Teresa Jesus Haurrarena eta Aurpegi Santuarena [elkarlanean] (Karmel)
2008 Peru Tximaluze / Heinrich Hoffmann [zuzentz.] (Zeberioko Udala)
Ikerketak
1989 Tradiziozko ipuingintza [elkarlanean] (Labayru)
1997 Lamia, sorgin eta tartaroen erresuma ezkutua (Labayru)
2007 Dantza-kopla zaharrak (Labayru)
2009 Herri literatura [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)
2009 Gilgamesh, Prometeo, Ulises y San Martín : mitología vasca y mitología comparada [elkarlanean] (Fundación José Miguel de Barandiarán)
2017 Arratiako dantza-koplak (Labayru)
2017 Euskal baladak : azterketa eta edizio kritikoa I-II (Labayru)
Biografiak
1992 Bizenta Mogel eta Elgezabal : (1782-1854) (Eusko Jaurlaritza)
1999 Errose Bustintza : (1899-1953) (Eusko Jaurlaritza)
1999 Alfonso Irigoien : (1929-1996) (Eusko Jaurlaritza)
Edizioak
1999 Baztango kontuak / Mariano Izeta Elizalde (Nafarroako Gobernua ; Labayru)
2001 Bettiri Santsen balentriak (Labayru)
2006 The basque dialect of Marquina / William Rollo (Labayru)
2012 Bilboko gabon-kantak (1755-1832) / egilea, Antonio Zavala (Auspoa ; Gipuzkoako Foru Aldundia)
2016 Lea Artibaiko ipuinak = Cuentos de Lea Artibai (Bizkaiko Foru Aldundia)
2017 Euskal baladak = Baladas vascas : antologia (Muelle de Uribitarte)
2021 Zerbitzariren lan hautatuak (Euskaltzaindia)
2023 Cádizko damari bertsoak : 1823-05-27 : errealisten ospakizuna San Martin Muruan [elkarlanean] (Ibegrafik)
Euskera agerkarian
1992 Bizkaiko herri-ipuin idatziak PDF
1995 Tartaroak PDF
1996 Euskal atsotitz-bildumak PDF
1999 Sebastian Antonio de la Gandararen euskal lanak PDF
2001 Euskal fraseologia : historia, oinarriak PDF
2002 Gregorio Arrueren "Peru Abarka"ren itzulpena : Mogelen "Peru Abarca" noiz idatzi zen? PDF
2003 Erronda-kantuak eta eske-bertsoak PDF
2014 Ahozko literatura hizpide : Humboldten bidaia Euskal Herrian barrena [sarrera hitzaldia] PDF
2023 Azkueren gutundegia: 1904-1906. urteetan atzerritik ama-arrebei idatzitako gutunak PDF
Iker bilduman
2009 Sobre la canción "Arthizarra goizetan" PDF
Erlea aldizkarian
2013 Mattin Etchamendy: Urruneko Mendebaldean artzain [7. zk.]
2015 Jean Elissalderen “Alemanak” testua [8. zk.]
2015 Gerhard Bähr (1900-1945) euskalariaren gaineko ohar laburra [8. zk.]