Filosofia eta Letren ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin zituen eta 1977an Filologia Erromanikoan lizentziatu zen. Unibertsitate berean Patxi Altunak zuzendutako lizentzia txostena irakurri zuen 1979an, eta hurrengo bi urteetan sintaxia eta semantika landu zituen AEBeko Illinois-eko Unibertsitatean.
1988an Koldo Mitxelenak eta Ibon Sarasolak zuzenduta, doktorego tesia irakurri zuen euskarazko hitz elkartuez Euskal Herriko Unibertsitatean. Bilbo Aurrezki Kutxak ikerketa saria eman zion urte berean doktore tesiagatik.
Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako irakasle izan zen 1978-1988 bitartean, Donostiako campusean (EUTG). Geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako irakasle eta, gaur egun, katedraduna da.
Pello Salaburu euskaltzainak zuzentzen duen EHUko Euskara Institutuaren idazkari izan da 1996tik eta gaur egun zuzendaria da (2019-). 1996an sortutako erakunde horrek hainbat gramatika, corpus eta hiztegi argitaratu ditu interneten. Halaber, EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldeko kide da.
Euskal Herriko Unibertsitatearen administrazioan hainbat kargu bete ditu: dekanoorde (1992-1995), Euskara batzordekide (1993-1997), Euskaltzaindiarekiko batzordekide (1989-2000), Euskara errektoreorde (1996-1997), uda ikastaroetako kontseilukide (1996-1997) eta irakasleen errektoreorde (1997-1999).
Euskal morfologian eta lexikologian berezitua dago, eta lan eta ikerketa asko argitaratu ditu gai horien inguruan. UZEIren hiztegigintzan parte hartu zuen. Euralex europar elkarte lexikografikoaren kide da 1988tik.
Euskaltzain osoaren kategoria erdietsi duen lehen emakumea izan zen 1992an. Euskaltzaindian Jagon sailburu (1995-2000) gisa izandako ardurez gain, bereziki gramatikan (EGLU bilduma, 1985-2011) eta 1986tik hiztegigintzan (LEF, Hiztegi Batua, Euskaltzaindiaren hiztegia) garatu du bere lana.
Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide izan zen 1997-1999 eta 2001-2009 artean. Eusko Jaurlaritzan, orobat, ardura handiko karguak izan ditu Eusko Legebiltzarraren VII. eta VIII. legegintzaldietan: Kultura sailburu (2001-2009) eta eleduna (2004-2009) izan da. 2011-2018 bitartean Donostiako Udaleko zinegotzi izan da Euzko Alderdi Jeltzalearen taldean.
Hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu lexikologiaz, doktore tesien zuzendaritzan eta dirulaguntza ofizialeko ikerketa egitasmotan parte hartu du. Euskaltzaindiaren Euskera (2009) agerkariko aholku batzordeko kide izateaz gain, beste hainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak: ASJU, Mundaiz, Rivista di Grammatica Generativa, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, Tantak, Berria, Gara, Deia, Erlea, eta abar.
Sariez den bezainbatean, Bilbo Aurrezki Kutxak Resurreccion Maria Azkue Saria eman zion 1988an, eta Donostiako Udalaren herritar merezimenduaren domina jaso zuen 1993an.
Ikerketak
1987 Hitz konposatuak euskaraz doktore-tesia [formatu digitalean argitaratua, 2010] PDF
1990 Hitz elkartuak euskaraz (EUTG-Mundaiz)
1991 Hitz-elkarketa. 3 : LEF Batzordearen lanak [mold.] (Euskaltzaindia) PDF
2000 Configuración morfológica y estructura argumental : léxico y diccionario : resultados del proyecto de investigación DGICYT, PB93-0546-C04 [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)
2001 Euskal morfologiaren historia [elkarlanean] (Elkarlanean)
2004 Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2014 Hitz elkarketa 2 : LEF batzordearen emaitza [elkarlanean] (Euskaltzaindia) Webgunea - PDF - ePub
2014 Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Hiztegiak
2013 Elhuyar oinarrizko hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco 3. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
2013 Elhuyar hiztegi txikia : euskara-gaztelania, castellano-vasco 4. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
2013 Elhuyar Hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco 4. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
2019 UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa [koord. elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Euskera agerkarian
1980 -N, -Z erlazio hizkiak denborazko aditz lagunetan Axular eta Etxeberri Sarakoarengan PDF
1982 Zehar galderak : "ba-" denborazko perpaus txertatuen adibide kurioso zenbait PDF
1986 Euskal konposizioaren inguruan PDF
1991 Euskara batuko lexikoaren plangintzaz zenbait gogoeta PDF
1992 Miren Azkarate Villar anderearen Euskaltzaindian sartzea [sarrera hitzaldia] PDF
1995 Miren Azkarate euskaltzainaren erantzuna [Patxi Goenaga euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
1996 Euskaltzaindiaren araugintza (II) PDF
1999 Euskaltzaindiaren araugintza (IV) PDF
2001 Komunikabideen lantaldea : proposamena PDF
2001 Eguneroko hitzen lantaldea : proposamena PDF
2005 Hura zen Don Manuel PDF
2006 Patxi Altuna, jesuita, euskaltzalea, irakaslea eta euskaltzaina (1928-2006) [hilberri txostena] PDF
2010 Ur lasterraren dama [Lourdes Oñederra euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
2012 Karmele Esnal Zulaika (1932-2012) : andereño Karmele [hilberri txostena] PDF
2019 Alan Kingen hilberri txostena (1954-2019) PDF
2020 Gramatikaren auzi batzuk PDF
Euskaltzaindiaren buletina
2022 Euskaltzaindia kanpora begira jarri zen..., barrura begiratzeari utzi gabe [sarrera-hitzaldiari erantzuna] PDF
Iker bilduman
1992 -Ko, -dun atzizkiez [elkarlanean] PDF
1994 Oihenart-en lexiko-sorkuntza PDF
1997 Hiztegi batua PDF
2008 Hiztegigintza eta euskararen normalkuntza PDF
2008 Hitz-elkarte sintetikoen argumentuak eta gertaerak PDF
2021 Euskara batuaren nondik norako linguistikoak
Erlea aldizkarian
2012 Nire politikako oroimen-printzak [6. zk.]
Besterik
2023 Euskaltzaindiaren Gramatika batzordearen lana [Hizkuntzalaritza Funtzionalaren 43. Nazioarteko Jardunaldiko aktak]