Oinarrizko ikasketak Ürrüstoin, Maulen eta Uztaritzen egin zituen. Laborantza ikasketak burutu zituen Angers hiriko Mendebaldeko Unibertsitate Katolikoan. 1954-1957 bitartean eskuratu zuen Agronomia Ingeniari titulua.
Lekornen ikastaldi bat egin ondoren, Aljerian soldadu egon zen bi urtez, 1958-1960 artean. 1961ean, Piarres Charrittonen zuzendaritzapean, Hazparneko Laborantza Eskolaren sortzaileetarikoa izan eta bertan hasi zen lanean. Agronomia eskolak ematen jardun zuen 1995ean erretiroa hartu arte. Irakaskuntzaz den bezainbatean, testuliburu ugari egokitu ditu Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuarekin elkarlanean.
1960an Enbata talde abertzalearen bultzatzaileetariko bat izan zen, Piarres Larzabal eta beste askorekin, eta Itsasuko Aberri Egunean (1963) parte hartu zuen. Ondoren, Euskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS) (1975) eta Euskal Batasuna (1986) alderdien sorreran parte hartu zuen.
Herri Ekintza kristau taldeko burua izan zen, orobat, 1962-1969 bitartean. 1968an Fededunak taldearen sorreran parte hartu zuen, Piarres Charritton, Jean Hiriart-Urruti eta hainbat lagunekin.
1963an, Baionako Euskal Idazkaritza Elkartearen kide izan zen, euskara idatziaren batasunari bidea bilatzeko. Zortzi hilabetez astero bildu zen Txillardegi eta hainbat lankiderekin horretarako. Baionako Biltzarraren Erabakiak 1964an aurkeztu zituzten, Piarres Lafitte euskaltzainaren zuzendaritzapean.
Euskaltzaindiak, Arantzazuko Biltzarrean (1968) Baionako erabakiak ontzat eman zituen, Koldo Mitxelenaren txostena bere egitean. Euskaltzaindian, izan ere, bereziki onomastikaren eta hiztegigintzaren alorretan aritu da 1978tik.
1984tik aurrera Hazparnen AEKko irakasle izan zen, gau eskolak ematen, eta 1988an Euskal Kulturaren Batzarreak abiatutako Bateginik kanpainaren aholku batzordeko kide izendatu zuten. Aldi horretan, bizpahiru urtez Euskal Pen Klub berreginaren buru aritu zen. Halaber, Sü Azia elkarteko kide da.
1980an literaturaren bidean sartu zen, bereziki olerkian. Euskaraz genero guztiak landu ditu: eleberria, saiakera eta poesia. Haur literaturako hainbat ipuin itzuli ditu.
Pastoral askoren egile da, hurrengo gai eta antzezlekuak izan dituztenak: Anton Abadia (Maule, 1990), Frantziako Iraultza (Gotaine-Irabarne, 1993), Jose Antonio Agirre lehendakaria (Arrokiaga, 1995), Bigarren Mundu Gerra (Sohüta, 2001), Antso Nagusia erregea (Maule, 2004), Erdi Aroko Zuberoa (Ezpeize-Ündüreine, 2008), eta René Cassin (Sohüta, 2013).
Bereziki aipagarria da Euskal Herriko historiaz frantsesez idatzi zuen saiakera arrakastatsu bat: Histoire du Pays Basque (1970). 2007an hamaikagarren aldiz argitaratu zen, Histoire du peuple basque izenburuarekin. Gaztelaniara ere itzuli da.
1957az geroztik egunkari eta aldizkari askotan argitaratu ditu bere artikuluak, euskaraz zein frantsesez. Branka (1971), Zuzen (1972), Zabal (1973-1976) eta Zehatz (1977-1980) aldizkarietako zuzendaritzakide izateaz gain, beste hainbat agerkaritan idatzi ditu artikuluak: Gazte, Herria, Enbata, Euskaldunak, Egia, Herriz-Herri, Jakin, Argia, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Egin, Maiatz, Nabarralde, Le Journal du Pays Basque, eta abar. Horietan jorratu dituen gaiak askotarikoak dira: laborantza, ekonomia, gizarte egoera, politika, historia eta kultura.
Jasotako sariak eta ohoreak asko izan dira: Bai Euskarari kanpainaren sarrera hitzaldia (Bilbo, 1978), Bilbo Aurrezki Kutxaren Resurreccion Maria Azkue Saria (1981), Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren Xalbador Saria (1985), Durangoko Udalaren sari berezia (1986), Mauleko Udalaren Ohorezko Domina (1992), Euskal Idazleen Elkartearen omenaldia (1999), Korrika 13an lekukoa eraman zuen (Maule, 2003), Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren omenaldia (Sara, 2004), Agosti Xaho Kultur Elkartearen saria (2007), Nabarralderen saria (2009), Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria (2016), eta abar.
Saiakera eta ikerketak
1970 Histoire du Pays Basque : le peuple basque dans l'histoire (Goiztiri)
1977 Aberri eta klase burruka euskal mugimenduan (Elkar)
1980 Historia del pueblo vasco (Elkar)
1983 Catechima laburra eta Jesus-Christ Goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco / Belapeyre (Athanase) [arg.] (Euskaltzaindia) PDF
1987 Euskadi en guerra [elkarlanean] (Ekin)
2001 Zuberoako idazle zenduak [arg.] (Elkar)
2004 Pierre Bordazarre "Etxahun-Iruri" (1908-1979) (Eusko Jaurlaritza)
2004 Idazlan hautatuak (Elkarlanean)
2004 Pirineoak-Pirineus : d'una riba a l'altra, Barcelona maig del 2004 [elkarlanean] (Re&Ma12)
2005 Pirineoak: alde batetik bestera 2. argit. [elkarlanean] (Re&Ma12)
2006 Le "problème basque" en 20 questions (Elkarlanean)
2006 Manex Goihenetxe (1942-2004) (Eusko Jaurlaritza)
2007 Histoire du peuple basque 11. argit. (Elkarlanean)
2008 Zuberoako literaturaz : antologia laburra (Euskaltzaindia) PDF
2009 Jesü Kristen imitazionea / Martin Maister [arg.] (Euskaltzaindia) PDF
2012 Antoine d´Abbadie, Abbadiaz (Euskaltzaindia) PDF
2014 Aljeriaz. Abd el-Kader trajeria (Maiatz)
2017 Frantzia eta nazioa (Maiatz)
2019 La pastorale basque du Soule (Elkar)
2020 Ozaze Jaurgainean (Euskaltzaindia)
2022 Baskoniako notiziak : Iparretik ikusiak (Maiatz)
Eleberria
1986 Iparraren bila (Elkar)
Poesia
1980 Makila gorria (Elkar)
1982 Denboraren aroak (Bilbo Aurrezki Kutxa)
1985 Nahi gabe (Caja de Ahorros Municipal de Pamplona)
1986 Itsasoak iraultzan (Maiatz)
1990 Ihesi (Maiatz)
2003 Harri txintxolak (Elkar)
2013 Erbesteko sonetoak / Miguel de Unamuno [itzul.] (Maiatz)
2015 Bidean kantalotsez (Maiatz)
Pastorala
1986 Abadia Ürrüstoi : pastorala (Durangoko Udala)
1990 Abadia Ürrüstoi : trajeria [s.n.]
1993 Eüskaldünak iraultzan pastorala (Tinkatu)
1995 Aguirre presidenta : pastorala (Pyrénées-Affiches)
2001 Xiberoko makia : trajeria (Ideki)
2004 Antso Handia trajeria (Ideki)
2008 Xiberoko Jauna pastorala (Ideki)
2013 René Cassin trajeria : Sohütan 2013ko üztailaren 28an - agorrilaren 4ean (s.n.)
2021 Blanca eta Viana : Nafarroako Blanca trajeria (Euskaltzaindia)
Euskera agerkarian
1977 Jean Louis Davant Euskaltzaindian sartzeko mintzaldia [sarrera hitzaldia] PDF
1977 Aita Lhande zenaren biziaz PDF
1977 Euskaltzain berriari erantzuna [Jean Hiriart Urruti euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
1978 Madeleine de Jaureguiberry (1885-1977) [hilberri txostena] PDF
1981 Antonio Abadia Urrustoi PDF
1981 Egiategi-z geroztiko ziberotar idazleak PDF
1986 P. Charritton-en Euskaltzaindian sartzea [Piarres Charritton euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
1987 Meza Sainduko kristau eskakizunak PDF
1989 Sonetoaz bi argibide PDF
1994 Aita Lhande zenaz PDF
1996 Athanase de Belapeyre, haren familia, bizitzea eta lana PDF
1996 Euskalkien eta euskara batuaren arteko harremana nolakoa den Iparraldean PDF
1999 Pastoralaren aldaketaz PDF
2002 Euskarak Iparraldeko elizkizunetan duen presentziaren aurrean zer? PDF
2004 Jose Luis Lizundia euskaltzain berriari erantzuna [erantzun hitzaldia] PDF
2004 Manex Goyhenetche zenaren oroitzapena : (1942-2004) [hilberri txostena] PDF
2007 Aizkolariak eta zizelkariak [Andoni Sagarna euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
2007 Appathia, Lhande ; Aita Pierre Lhande-ren lanak PDF
2009 Roger Idiart : (1931-2009) [hilberri txostena] PDF
2012 Txillardegi euskara batuaren aita [hilberri txostena] PDF
2012 Rebuschi jaunaren ekarpenaz ene oharra PDF
2017 Piarres Charrittonen hilberri txostena (1921-2017) PDF
2018 Junes Casenave-Harigileren hilberri txostena (1924-2017) PDF
Iker bilduman
1983 Udan irakurriak PDF
1997 Oroitzapen gordinak PDF
2005 Baionako biltzarra (1964) PDF
2008 Jean Haritschelhar eta Zuberoa PDF
Jagon bilduman
2019 Euskara batuaren hastapenak (1963-1964)
Euskaltzaindiaren buletina
2021 Allande Socarrosen hilberri-txostena (1957-2021) PDF
2022 Txomin Peillenen hilberri-txostena (1932-2022) PDF
Erlea aldizkarian
2016 Jean-Louis Davanti elkarrizketa / M.A. Elustondo [10. zk.]
2017 Piarres Charritton eta gure historia hurbila [11. zk.]