Oinarrizko ikasketak Bilbon egin ondoren, 1966-1974 bitartean Filosofia eta Letretako lizentzia ikasi zuen, Filologia Erromanikoaren espezialitatean, Deustuko Unibertsitatean. Lizentzia txostena Pedro Axularren Gero (1643) liburuaz, 1974ean aurkeztu zuen Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Garai hartan, halaber, Euskaltzaindiaren D irakasle titulua eskuratu zuen.
1972-1974 bitartean euskara eskolak eman zituen Erandioko, Algortako eta Getxoko ikastoletako gurasoentzat. 1977-1979 artean Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzien Fakultatean euskara irakasle aritu zen.
Orobat, 1976-1980 artean Euskaltzaindiaren D titulua prestatzeko ikastaroak emateari ekin zion, Oñatiko ETEO ikastetxean. Geroztik hainbat ikastola, lanbide heziketako eskola, unibertsitate eta euskaltegitan eman ditu hitzaldiak eta ikastaroak euskal hizkuntza eta literaturaz.
1980an Bilboko Gabriel Aresti Institutuan eskuratu zuen bigarren irakaskuntzako lehendabiziko Euskal Hizkuntza eta Literatura katedra. Hurrengo urtean, EHUren zerbitzu batzordean, Euskararako Kabinete Teknikoaren zuzendari izendatu zuten.
Kabinetearen egiteko nagusiak euskararen erabilera bideratzea eta administrazio itzulpena izan dira. 1984an Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasle lanpostua lortu zuen lehiaketa bidez EHUren Bilboko Irakasle Eskolan. Bi lan horietan jardun zuen erretiroa 2006an hartu arte. Halaber, Euskal Kulturaren Batzarreko (1983-1999) kide izan zen.
1976an, Israelgo Hezkuntza Ministerioaren laguntzarekin, hebreera ikasteko eskolak eta gainerako baliabide nahiz azpiegiturak ezagutu zituen, Imanol Berriatuarekin batera. Egonaldi hori giltzarri suertatu zen euskaltegien eredurako. Ildo berean, Erdi Aroko hiru idazle judu (Benjamin Tuterakoa, Yehudah ha-Levi eta Moseh Ben Maimon) itzuli ditu euskarara, hebreeratik nahiz arabieratik.
Georgiako Zientzien Akademiaren laguntzaz, bertako hizkuntza eta literatura ikertu zituen 1978ko eta 1981eko udaldietan. Halaber, Tbilisiko Unibertsitatean euskara katedraren sustatzaileetakoa izan da. Shota Rustaveli-ren XII. mendeko poema epikoa, Georgiaren literaturan garrantzi berezikoa, itzuli du georgieratik euskarara.
Bere lanik zabalduenak hiztegiak dira. Lehenengo pausoak Gabriel Arestirekin egin zituen, eta 1970eko Batasunaren kutxa izan zen lehen emaitza, lexikoan batasunerako oinarrizko hitzak finkatu nahi zituena. Gero, bakarka zein elkarlanean, arrakasta handiko hiztegiak prestatu ditu: Euskal hiztegi modernoa (1977), Hiztegia 80 (1980), Hiztegia bi mila (1980), Elhuyar hiztegia (1996), eta abar. Beste hainbat lagunekin Lur argitaletxea sortu zuen 1969an Donostian.
Euskaltzaindian, erakundearen idazkari gisa 2002-2020 bitartean egin dituen lanez gain, batez ere hiztegigintzan eta exonomastikan aritu da, bereziki Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoko zuzendari gisa (2007-2024). Koldo Mitxelenaren ardurapean, Euskal aditz batua (1979) liburua burutu zuen batzordeko kide izan zen. Irakaskuntzan eta alfabetatze-euskalduntzean, orobat, lan handia egin du 1971tik.
Idazle gisa sorkuntzan aritu izan da, baina batez ere itzulpenean nabarmendu da mota askotako lanak euskaratuz, bai haur literaturan zein pentsamenduaren klasikoetan. Orain arte aipatutakoez gain, F. Kafka, K. Marx, F. Engels, M. Unamuno, J. Uharte Donibanekoa eta A. Camus itzuli ditu euskarara. Ildo berean, atlasgintzan eta entziklopediagintzan ere aritu da.
Kazetaritzari dagokionez, RTVEko Pinpilinpausa haur programa zuzendu zuen 1974-1975 artean. Era berean, 35 programa zuzendu eta aurkeztu zituen euskal hizkuntza eta literaturaz 1985ean EITBrako. Agerkariez den bezainbatean, Anaitasuna aldizkariko (1969-1973) eta Berria egunkariko (2003) kontseilukide izan da.
Beste hainbat agerkaritan artikulu asko idatzi ditu: Jakin, Zeruko Argia, Egan, Herria, Cambio 16, El Pensamiento Navarro, Euskaldunon Egunkaria, Fontes Linguae Vasconum, Hermes, Elhuyar, Egin, Deia, Hitz, El Mundo del País Vasco, Egun On, Pasárgada, eta abar.
Hurrengo sari eta ohoreak jaso ditu: Deustuko Unibertsitatearen ipuin lehiaketarena (1968), Santiago de Compostelako Jai Minervalen poesia saria (1970), Bilboko Iruña Kafetegiko saria (1984), EHUren Zientzia Fakultateko San Alberto Magno saria (1995), Academia de l'Aragonés-eko ohorezko kide (2009), Euskal Herriko Unibertsitatearen omenaldia (Leioa, 2010), Bilboko Udalaren 'Bilboko Ospetsu' izendapena (2016), eta abar.
Literatura eta ikerketak
1972 Behin batean : Sisyfo, Amore maite, Ukronia eta beste ipuin batzuk (Lur)
1972 Lan hautatuak : (euskal klasiko) / J. Etxeberri Sarakoa [arg.] (Lur)
1975 Euskaldun berriekin euskaraz [elkarlanean] (Cinsa)
1980 Nazioarteko ipuinak : kondaira, istorio, pasadizo, oroitze eta fantasia zoritxarrez ez hain bero batzurekin (Lur)
1984 Ta marbuta : Jerusalemen gertatua (Elkar)
1984 Euskara hobean hobe [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)
1990 Imanol Berriatua : (1914-1981) (Eusko Jaurlaritza)
1993 Natur ibilaldiak : negua (Mensajero)
1994 Judu herriaren ibilbide luzea [elkarlanean] (Gaiak)
1998 Gabriel Aresti : (1933-1975) (Eusko Jaurlaritza)
1999 Federiko Krutwig Sagredo : (1921-1998) (Eusko Jaurlaritza)
2000 Justo Mari Mokoroa : (1901-1990) (Eusko Jaurlaritza)
2002 Euskararen eta euskal literaturaren ibilbidea (Stampa Alternativa)
2004 Andolin Eguzkitza (1953-2004) (Eusko Jaurlaritza)
2006 Txomin Jakakortexarena (1906-1993) (Eusko Jaurlaritza)
2014 Harri eta herri : # 50 / Gabriel Aresti [koord.] (Euskaltzaindia : Gabriel Aresti Kultura Elkartea)
Hiztegiak eta ikasbideak
1970 Batasunaren kutxa [elkarlanean] (Lur)
1972-1973 Euskalduntzen [elkarlanean] (Cinsa)
1977 Euskal hiztegi modernoa : euskara-espainiera, espainiera-euskara [elkarlanean] (Cinsa)
1980 Hiztegia 80 : euskara-espainiera, espainiera-euskara [elkarlanean] (Elkar)
1980 Hiztegia bi mila : euskara-espainiera, espainiera-euskara [elkarlanean] (Elkar)
1984 Sukalde eta ostalaritzarako hiztegia : euskara- gaztelania, gaztelania-euskara (Euskal Herriko Unibertsitatea)
1993 Hiztegia bi mila laburtua [elkarlanean] (Elkar)
1995 Irudi hiztegia [elkarlanean] (Zubia ; Santillana)
1997 Hiztegia : euskara-frantsesa, frantsesa-euskara [elkarlanean] (Elkar)
1997 Euskara-errusiera, errusiera-euskara hiztegia [elkarlanean] (Elhuyar)
2002 Bi mila Eskola hiztegia : euskara-espainiera, espainiera-euskara [elkarlanean] (Elkarlanean)
2013 Elhuyar oinarrizko hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco 3. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
2013 Elhuyar hiztegi txikia : euskara-gaztelania, castellano-vasco 4. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
2013 Elhuyar Hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco 4. argit. [zuz. elkarlanean] (Elhuyar)
Itzulpenak
1970 Itxura-aldaketa / Franz Kafka (Lur)
1970 Lan alokatua eta kapitala. Alokairua, prezioa eta irabazia / Karl Marx (Lur)
1972 Sozialismoaren aurrerabidea utopiatik zientziara ; Ludwig Feuerbach eta aleman filosofia klasikoaren amaiera / Friedrich Engels (Lur)
1987 In forma di parole : Poesia basca [elkarlanean] (Liviana)
1992 Euskera : la lengua de los vascos / Joseba Intxausti (Eusko Jaurlaritza)
1992 Sisyforen mitoa / Albert Camus (Klasikoak)
1994 Bizitzaren sentimendu tragikoaz / Migel Unamunokoa (Klasikoak)
1994 Bidaien liburua / Benjamin Tuterakoa (Nafarroako Gobernua)
1995 Ipuinak / Franz Kafka (Erein)
1995 Nafarroako Gudua / Guilhem Anelier de Tolosa (Gobierno de Navarra)
1996 Zientzietarako argimenen azterketa / Joanes Uharte Donibanekoa (Klasikoak)
1996 Kristautasunaren agonia / Migel Unamunokoa (Elkar)
1998 Alderdi Komunistaren manifestua / Karl Marx, Friedrich Engels 3. argit. (Jakin)
1999 Zaldun tigrelarruduna (Santillana ; Zubia)
2002 Haizearen hegaletan : poesi antologia / Yehudah ha-Levi (Euskaltzaindia ; Euskal Herriko Unibertsitatea) PDF
2003 Oroitzapen lirikoa : (poemas, 1964-2002) / Germán Echevarría [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)
2006-2008 Alderraien gidaria / Moseh Ben Maimon (Klasikoak)
2015 Bidaien liburua / Benjamin Tuterakoa 2. argitld. (Nafarroako Gobernua)
2019 Sapiens : Gizadiaren historia labur bat / Yuval Noah Harari [itzul. elkarlanean] (Elkar)
Etxepareren olerkien edizio eleaniztunak
1995 Linguae Vasconum Primitiae : 1545-1995 / Bernard Etxepare [arg.] (Euskaltzaindia) PDF
2011 Linguae Vasconum Primitiae : 1545-1995 / Bernard Etxepare [arg.] (Euskaltzaindia ; Eusko Legebiltzarra)
2013 Linguae Vasconum Primitiae : 1545-1995 / Bernard Etxepare [arg.] (Euskaltzaindia ; Eusko Legebiltzarra)
2015 Linguae Vasconum Primitiae : 1545-1995 / Bernard Etxepare [arg.] (Euskaltzaindia ; Eusko Legebiltzarra)
2015 Linguae Vasconum Primitiae : 1545-1995 / Bernard Etxepare [braille] [arg.] (Euskaltzaindia ; Eusko Legebiltzarra)
Euskera agerkarian
1974 Histori aztarrenak euskal hitzetan PDF
1977 Gabiriaren etymologiaz PDF
1977 Georgiarekiko harremanez PDF
1977 Euskara Georgiako unibertsitatean PDF
1978 Bergarako Biltzarrerako ohar eta proposamenak PDF
1979 Aditza batzeko batzordearen historiaz zerbait PDF
1979 Georgiako bidaiaz zenbait berri PDF
1983 Euskara merkatalgoan indartzeko asmoz PDF
1985 Gabriel Aresti : Bilboko euskalduna eta batasunaren eragilea PDF
1994 Euskara U.P.V.-Euskal Herriko Unibertsitatean : erabilera, zuzentasuna eta kontrola PDF
1994 Mitologia eta astronomi izenen inguruan PDF
1994 Espainia-Frantzietako eskualde-probintzien eta Europako toponimia historikoa PDF
1994 Europa eta aldirietako toponimia historikoa PDF
1994 Ponte-izenak [elkarlanean] PDF
1994 Ponte-izenak, Espainia-Frantzietako eskualde-probintzien eta Europako toponimia historikoa PDF
1995 Bilbao, euskararen bizitzan [sarrera hitzaldia] PDF
1997 Zinpekoak : ["tribunal de jurado" izendatzeko proposamena] PDF
1997 Alfonso Irigoien Etxeberria (1929-1996) [hilberri txostena] [elkarlanean] PDF
1999 Federiko Krutwig Sagredo in memoriam (1921-1998) [hilberri txostena] PDF
2000 F. Krutwig-en omenaldiz Greziara eginiko bidaiaren kronika PDF
2001 Justo Mari Mokoroaren lana eta eragina PDF
2001 Unibertsitateko jakintza arlo nagusietako terminologia biltzeko lan-proposamena 2000.eko abenduan PDF
2002 Bilbotik Santurtzira : Andolin Eguzkitza euskaltzainaren sarrera-hitzaldiaren erantzuera PDF
2004 Andolin Eguzkitzaz : (1953-2004) [hilberri txostena] PDF
2005 Lazarraga poeta zahar gaztearen berri onak PDF
2006 Imanol Berriatua, euskal etorkizunaren ereile PDF
2007 Ekintzailearen laudorioa [Bernardo Atxaga euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
2007 Zientzia, teknologia eta kultura hitzak Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren bigarren itzulia PDF
2009 Juri Vladimirovitx Zytsar-i, in memoriam (1928-2009) [hilberri txostena] PDF
2011 Vahan Sarkisian (1954-2011) armeniar hizkuntzalariaren oroitzapenez [hilberri txostena] PDF
2011 Xabier Gereño Arrarte (1924-2011) euskaltzalea, ekintzailea, adiskidea. In memoriam [hilberri txostena] PDF
2012 Josu Arenaza Lekerikabeaskoa (1930-2012) euskaltzain urgazlearen oroitzapenetan [hilberri txostena] PDF
2015 Jan Braun-en hilberria (1926-2015) PDF
Iker bilduman
1981 Euskal eta kartveliar izen batzuren kidetasunaz PDF
1997 Herri-hiztegirako lexikoaren altxorretik PDF
2005 Haurrideen izenak hizkuntza batzuetan PDF
2008 Traduttore creatore : zenbait gogoeta itzulpenen egokitasunari buruz PDF
Erlea aldizkarian
2009 Erleari buruz [1. zk.]
2012 Xabier Kintanaren objektuak [6. zk.]
2015 Erleen inguruko saskia [8. zk.]
2015 Bai, Laika zuen izena [9. zk.]
2015 Astronautika komikietan [9. zk.]
2018 Federiko Krutwig gogoan [12. zk.]