Oinarrizko ikasketak Abadiñon eta Durangon egin ondoren, Merkataritza ikasketak egin zituen Durangon. Ondoren Udal Administrazioko lehiaketa probetara aurkeztu zen Madrilen. Garaiko Udaleko (1962-1971) eta Mañaria-Izurtza Udal Elkarteko (1966-1970) idazkari izan zen.
1969an hasi zen Euskaltzaindian lanean idazkariorde gisa, Alfonso Irigoienek postua utzi eta Gabriel Arestik, Jose Luis Lizundiaren alde, uko egin ondoren. Idazkariorde lanetan aritu zen 1995 arte, eta gero idazkariorde-kudeatzaile 2003an erretiroa hartu arte.
Luis Villasante euskaltzainburu berriaren aginduz, Euskaltzaindiaren lehendabiziko batzorde organigrama (1971) antolatu eta erakundearen araudiaren berriztatzean (1972) parte hartu zuen. Halaber, Espainiako Gobernuak emandako onartze ofizialaren (1976) gestioan parte hartu zuen.
Arantzazuko Biltzarretik (1968) hasita, idazkariorde gisa, Euskaltzaindiaren biltzar, batzar, ekitaldi edo jardunaldi guztietan ardurak izan ditu. Erakundearen makineriaren arduradun nagusia izan da Luis Villasante eta Jean Haritxelhar euskaltzainburuen agintaldietan (1970-2004). Orobat, Akademiako diruzain izan da 2004-2012 artean, Jean Haritxelhar eta Andres Urrutia euskaltzainburu zirela.
Euskaltzaindiaren lan akademikoari dagokionez, 1971tik bereziki onomastikaren alorrean aritu da. Besteak beste, Euskal Herriko udalen izendegia (1979) prestatu zuen taldearen idazkaria izan zen, Koldo Mitxelena buru zela. Exonomastika azpibatzordeko kide (1993ko sorreratik) eta buru (2004-2013) izan da. Orobat, 2008-2012 artean Gasteizko Toponimia egitasmoa zuzendu du.
Jagon saileko arlo ugaritan (alfabetatze-euskalduntzea, elebitasuna, sustapena, eta abar) ardurak izan ditu kide nahiz idazkari gisa. Egiturazko Lege-Ekonomia eta Argitalpen batzordeetan ere aritu da. Halaber, Euskaltzaindiaren Historia egitasmo instituzionaleko zuzendari izendatu zuten 2010ean.
Politikaz den bezainbatean, 1963-1967 artean Eusko Alderdi Jeltzalearen Eusko Gaztedin ibili ondoren, Euskal Herriko Alderdi Sozialistaren (EHAS) sortzaileetarikoa izan zen 1975ean,eta 1978an Euskadiko Ezkerrarekin (EE) bat egin zuen.
1977ko Espainiako hauteskunde orokorretan hautagai izan zen EHAS-EE koalizioaren izenean. Ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun (1979-1980) nahiz taldeburu (1987-1995), eta Eusko Legebiltzarreko kide (1980-1984) izan zen, EEren izenean. 1986an, orobat, Espainiako nahiz Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan hautagai izan zen.
EEren zuzendaritzako udal eta foru politikarako (1985-1987, 1987-1990) idazkari izan zen; Mario Onaindia, Kepa Aulestia eta Jon Larrinaga buru zirela. 1993an ez zuen Euskadiko Alderdi Sozialistarekin bat egin, eta politikagintza aktiboa alde batera utzi zuen.
Euskadiko Autonomia Estatutuaren (1979) egitasmoan parte hartzeaz gain, Eusko Legebiltzarraren I. legegintzaldian, euskararentzat garrantzi berezia duten zenbait legeren sorreran esku hartze nabarmena izan zuen: EITBeren Legea (1982), Euskararen Legea (1982), Lurralde Historikoen Legea (1983), HABEren Legea (1983), eta abar.
Eusko Legebiltzarrak izendatuta, hurrengo erakundeetako kontseilutan aritu da: Euskadiko RTVE (1986-1987), EITB (2002-2013) eta Etxepare Euskal Institutua (2008-2012). EITB-Euskaltzaindia arteko lankidetza hitzarmenaren (2003) kudeatzaile izan zen. Orobat, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide izan da bi legegintzalditan.
Durangon, gerraondoko lehen euskara eskolak eman zituen 1963an. Gero, Rikardo Arregik eskatuta, Euskaltzaindiaren alfabetatze kanpaina bultzatu zuen, AEK erakunde beregain gisa sortu arte. Jose Luis Lizundiak eskuratu zuen, hain zuzen, Bizkaiko lehen alfabetatze agiria. Halaber, Durangoko ikastolako eskola kontseiluko idazkari izan zen 1985-1987 artean.
Hainbat kultur elkarteko kide izan da: Gerediaga Elkartearen sortzaileetarikoa (1965), Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Eusko Ikaskuntza, UZEI, eta abar. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren zuendaritzakide izateaz gain (1965-1975), arlo askotako ekintzak sustatu ditu, bereziki Durangaldean: kultura, artea, dantza, antzertia, nekazaritza, kirola, soziologia, eta abar.
1960ko hamarkadan hasi zen kazetaritza lanak egiten Arrate Irratia, Zeruko Argia eta La Gaceta del Norteren gisako hedabideetan. Halaber, Guerediaga (1966-1976) eta Anaitasuna (1969-1973) aldizkarien zuzendariorde izateaz gain, Egin (1977) egunkariaren kontseilu sortzaileko eta Eleria (1996) aldizkariaren batzordeko kide izan da.
EITBeko hainbat saiotan sarri agertzeaz gain, ehunka artikulu idatzi ditu Euskal Herriko kulturaz eta historiaz beste agerkari askotan ere: BSVAP, Tavira, Txistulari, Dantzari, Jakin, Arnasa, Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria, Redención, Aránzazu, Enbata, Euskaldunak, Ibaizabal, Lauro, Eroski, Hitz, Punto y Hora de Euskal Herria, Vizcaya Turística, Pueblos de Vizcaya, Herria, Euskaldunon Egunkaria, Deia, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco, El País, El Semanal, Eraz, Anboto, Vizcaya, RIEV, eta abar.
Hurrengo sariak eta ohoreak jaso ditu: Euskaltzaindiaren domina (Iruñea, 1994) eta lankideen omenaldia (Durango, 1994); Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen omenaldia Ibilaldian (Bilbo, 2001); Mañariako Udalaren omenaldia (2004); Durangoko Uria Saria (2004); Abadiñoko Udalaren saria eta esker ona (2010, 2011); Gerediaga Elkartearen Argizaiola saria (2015) eta abar.
1975 Durangaldea (Gordailu)
1975 Euskal Herria : eta inguruko euskal-lurralde ohiak (Gordailu)
1975 Euskal Herria eta inguruko euskal-lurralde ohiak [material kartografikoa] (Gordailu)
1975 Euskal Herria eta inguruko lurraldeak [material kartografikoa] (Jakin)
1978 Euskadi : herri batzarrea [elkarlanean] (Zero)
1990 Alfabetatzea Euskal Herrian : (1960-1990) : kronika laburra [elkarlanean] (s.n.)
2004 Jesus Maria Leizaola (1896-1989) (Eusko Jaurlaritza)
2009-2011 Gasteizko toponimia [zuz.] (Euskaltzaindia) PDF
Euskera agerkarian
1962 Euskaltzaindiari zuzendutako karta PDF
1977 "Tar", "ko", "eneko" izen-deituretan PDF
1977 Herri eta lur PDF
1979 Herri administralgo hiztegiño baten eskabide eta premiaz PDF
1981 Aurtengo txostenen programakuntzaz PDF
1982 Nikolas Alzola Gerediaga (1923-1982) [hilberri txostena] PDF
1984 Migel Angel Astiz (1919-1984) [hilberri txostena] PDF
1985 "Expolangues" Hizkuntzen eta Nazioarteko Komunikabideen III. Aretoa PDF
1994 "Dagianak agindua, jan dezala" : euskararen erabilera zuzena : ikuspegi administratiboak PDF
1999 Toponimoen ofizialtasunaz eta administrazio arteko aplikazio arazoez PDF
2001 Rosa Mari Artza Azkueta "langile ohiaren hilberri txostena" (1946-2001) PDF
2002 Sobre el uso y abuso de los exónimos PDF
2002 Arantzazun Euskaltzaindia PDF
2003 Belaustegigoitiaren omenez PDF
2003 En torno a la toponomástica PDF
2003 Emakumeak idazle durangerrian PDF
2003 Sabino Arana eta euskal erakundetzea PDF
2004 Mikel Zarate, bizkaieraren eta euskara batuaren arteko zubigintzaren estrategia PDF
2004 San Tomas izenaz lekukotasunak PDF
2004 Euskal kulturgintza 60ko hamarkadan [sarrera hitzaldia] PDF
2004 VIII. Jagon jardunaldiak : Gasteizko elizaren sortzea eta euskara PDF
2005 Gipuzkoako eskualde izenez ohar zenbait PDF
2005 Jose Garmendia Arruabarrena (1925-2005) [hilberri txostena] PDF
2005 Orotariko Euskal hiztegiaren historia [elkarlanean] PDF
2006 Juan San Martin Ortiz Zaratekoa euskaltzain osoa (1922-2005) [hilberri txostena] PDF
2006 Eremu urriko hizkuntzak Europan Euskal Autonomia Erkidegoko egoera jorratuz PDF
2007 Euskararen legearen sorrera : giro politikoa, kointura eta negoziaketa PDF
2007 Jesus Atxa Agirre (1920-2007) [hilberri txostena] PDF
2008 Legedia, eskumen eta administrazio prozedurak PDF
2008 Henrike Knörr euskaltzaindian [hilberri txostena] PDF
2009 Gasteizko toponimia egitasmoaren lehen liburuki biak PDF
2009 Juanjo Zearreta Euskaltzaindian eta euskalgintzan (1947-2009) [hilberri txostena] PDF
2010 Ganbarruetatik Araba euskaldunera [Patxi Uribarren euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
2010 Frai Baertel sermoilari famatua : (Durango, 1850 - Zarautz, 1922) PDF
2011 Jose Antonio Arana (1931-2011) eta Euskaltzaindia [hilberri txostena] PDF
2011 Xabier Gereño (1924-2011) eta Euskaltzaindia [hilberri txostena] PDF
2012 Henrike Knörr Borràsen omenez PDF
Iker bilduman
1983 Euskal departamenduari begira : kantonamendu ugaritze eta eskualdekatzearen elkar egokitzeaz PDF
1992 Euskal exonimoez PDF
2008 Eliza eta foru eskualde zaharrak hizkuntzaren historiaren lagungarri PDF
2008 Haritschelhar 38 urte zuzendaritzan PDF
2008 "-Ena" atzizkia mendebal oikonimoetan PDF
2011 Henrike Knörr PDF
Onomasticon vasconiae bilduman
1991 Euskal Komunitate Autonomo eta Nafarroan toponimoen ofizialtasun eta seinaleztapenaz legeria eta beronen aplikazioa PDF
2001 Ermua, Durangaldea eta Bizkaiaren ataria, Debarrotik [Onomasticon 22] PDF
2009 Sarrera [Onomasticon 27] PDF
2011 Gasteizko Ubarrundiatik zehar [Onomasticon 29] PDF