Oinarrizko ikasketak Parisen egin ondoren, Zuzenbidean lizentziatu zen 1972an Nanterreko Unibertsitatean (Paris X) eta Hizkuntzalaritza Orokorrean, aldiz, 1981ean Vincennesko Unibertsitatean (Paris VIII). Euskal Ikasketetan doktoregoa, hurrengo urtean burutu zuen, Bordele Montaigne Unibertsitatean (Bordele III), XIX. mendeko Charlemagne pastoralaz egindako tesiarekin, Jean Haritxelharrek zuzenduta.
Giza Zientzia eta Letretako estatu doktoregoa Paris VIII Unibertsitatean eskuratu zuen 1987an, euskal mendeko perpausaz egindako tesiarekin, Antoine Culioliren zuzendaritzapean. 1989-1990 ikasturtean AEBko Massachusetts-eko Teknologia Institutuan (MIT) sintaxia Noam Chomskyren ildotik ikertzen aritu zen, Andolin Eguzkitza eta beste ikasle batzuekin batera.
Hendaiako Itsas Ospitalean (1975-1978) eta Seaskako ikastoletan (1979-1982) lan egin ondoren, Bordeleko Unibertsitatearen Baionako campusean aritu zen irakasle 1983az geroztik. 1984an CNRS erakundeko ikerlari postua eskuratu zuen lehiaketa bidez eta hamar urte ondoren CNRSeko ikerketaburu izendatu zuten.
1999-2009 artean erakunde beraren IKER (UMR-5478) taldeko zuzendaria izan da. Talde berak 1996tik argitaratzen duen Lapurdum aldizkariko batzordekide nahiz kudeatzaile izan da. Halaber, Frantziako Conseil National des Universités erakundearen Eskualdeko Kulturak eta Hizkuntzak sailaren kide da.
Ikerlari gisa, euskal filologia eta hizkuntzalaritzaren arlo ugari landu ditu. Hainbat egitasmo zientifikoren zuzendari izan da: ACOBA (2011-2013) elebidun euskaldunen kode aldaketaz; Norantz Proiektua (2008-2011), euskal mintzamolde berrien behatokia; HIPVAL (2005-2012), mendebaldeko Pirinioetako biztanleen historiaz eta hizkuntz aldaketaz, eta abar. Halaber, Euskararen Erakunde Publikoak interneten argitaratu duen Nola Erran frantses-euskara hiztegiaren zuzendari da (2010-2013).
Euskaltzaindian, Iker sailburu (1996-2004) eta euskaltzainburuorde (2004-2009) gisa izan dituen ardurez gain, bereziki dialektologian (EHHA egitasmoko buru, 1995-2003) eta gramatikan (EGLU bilduma, 1985-2011) garatu du bere lana.
Aldizkariez den bezainbatean, Baionako Zabaleko zuzendari (1973-1976) izateaz gain, EHUren ASJUko (1988), Lapurdumeko (1996), eta UEUren Uztaroko (2010) batzordekide da.
Hurrengo aldizkarietan ere idatzi ditu artikuluak: Langage et Société, Bulletin du Musée Basque, Verbum, Jakin, Hitz, Le Gré des Langues, Egan, Histoire Épistemologie Langage, Talaia, Cahiers du CERES, Litterae Vasconicae, Revista Española de Lingüística Aplicada, The American Journal of Human Genetics, Molecular Biology and Evolution, Bulletins et Mémoires de la Société d’Anthropologie de Paris, eta abar.
Sariei dagokienez, 1989an CNRS erakundearen brontzezko domina jaso zuen eta Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiak Beñat Oihartzabali gorazarre liburua eskaini zion 2009an.
Gramatika eta hiztegiak
1985 Les relatives en basque (Laboratoire de Linguistique Formelle, Département de Recherches Linguistiques)
1987 Étude descriptive de constructions complexes en basque : propositions relatives, temporelles, conditionelles et concessives [argitaragabea]
1996 Mini hiztegia : euskara-frantsesa [berrikus.] (Lur)
2003 P. Lafitteren sortzearen mendemugako biltzarra, Baionako fakultatean 2001eko irailaren 20 eta 21ean : I. Gramatika gaiak [arg. elkarlanean] PDF
2004 Inquiries into the lexicon-syntax relations in Basque [arg.] (Euskal Herriko Unibertsitatea : Gipuzkoako Foru Aldundia)
Filologia
1985 Zuberoako herri teatroa (Haranburu)
1991 La pastorale souletine : édition critique de Charlemagne (Gipuzkoako Foru Aldundia)
1997 Euskal hizkuntza eta literatura [elkarlanean] (Lur)
Itzulpenak
1992 Sisyforen mitoa / Albert Camus [berrikus.] (Klasikoak)
1993 Gizarte-Hitzarmena / Jean-Jacques Rousseau (Klasikoak)
Atlasgintza
1999 Euskal Herriko hizkuntz atlasa : ohiko mintzamoldeen antologia [arduradun] (Euskaltzaindia) Webgunea
2008- Euskararen herri hizkeren atlasa [elkarlanean] (Euskaltzaindia) Webgunea
Euskera agerkarian
1984 Ba- baiezkoa aurrezkia PDF
1985 "Behako bat ezezko esaldieri" PDF
1991 Beñat Oihartzabalen Euskaltzaindian sartzeko mintzaldia PDF
1992 Elizanburu kondatzailearen euskara PDF
1994 Hikako adizkeren paradigmen aurkezpena PDF
1995 Hizkuntz atlasa dela eta PDF
1996 Euskara batua eta euskalkiak PDF
1997 Euskalkietako hitzen morfologia finkatzerakoan agertzen den arazo batez PDF
1999 Noizkoak diren Zuberoako pastoralei dagozkien lehen dokumentuak PDF
2000 André Martinet (1908-1999) [hilberri txostena] PDF
2006 Lardizabalen gramatikaren iturri, ezaugarri eta helburuak PDF
2008 Aurelia Arkotxaren sarrera-hitzaldiari egin ihardespena PDF
2010 EHHAren lehen liburukia PDF
2010 Koloreen abezedarioari jarraikiz [Xarles Bidegain euskaltzainaren sarrerra ekitaldian] PDF
2011 Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian PDF
2011 "Grammaire euskarienne" delakoaz PDF
2013 Jean Haritschelharren hilberria (1923-2013) [hilberri txostena] PDF
Iker bilduman
1983 Euskarazko erlatiboez oharño bat PDF
1992 Lehenbiziko inkesta geo-linguistikoak Euskal Herrian frantses lehen inperioaren denboran : Ipar Aldean bildu dokumentuak PDF
1992 Euskararen mugez egin lehen mapak (1806-1807) PDF
1994 Oihenart, euskal gramatikarien aitzindaria PDF
1997 Persona izendorde indartuen erabilera erreflexiboa Leizarragaren idazlanetan PDF
2003 "Kor" atzizkiaz PDF
2005 Tokiz kanpoko numero komunztadura PDF
2008 Jean Haritschelharren idazlanen aurkezpena : bibliografian agertzen ez diren lanak ere ahantzi gabe__ PDF
2008 Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autore? PDF