Oinarrizko ikasketan Iruñean egin ondoren, Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1980ean. Euskal Filologiako lizentzia 1986an Euskal Herriko Unibertsitatean burutu eta, halaber, doktoregoa eskuratu zuen 1992an, Eslabako toponimiaz egindako tesiarekin, Ricardo Zierbideren zuzendaritzapean. Lan horregatik 1992-1993 ikasturteko EHUren doktorego saria jaso zuen.
Irakaskuntzari dagokionez, unibertsitate eskolako irakasle tituluduna izan zen 1986-1996 artean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 1996-2008 artean NUPeko Euskal Filologiako irakasle tituluduna izan zen, eta 2008tik aurrera katedraduna da. Era berean, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saileko buru izan da bi aldiz (2002-2003, 2008-2010). Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzako doktorego eta master ikastaroak eman ditu, orobat, EHUn.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan hurrengo karguak bete ditu: Ikerketa Batzordeko kide (1993-1997), UBIko Euskara ikasgaiaren arduradun irakasle (1992-1999), Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultateko idazkari (1996-1999) eta Hizkuntza Plangintzarako errektorearen ondoko (2003-2005). Halaber, Hizkuntza Normalizaziorako batzordekide izan da bi aldiz.
Dirulaguntza ofizialeko ikerketa ugaritan parte hartu du: Nafarroako hizkeren bilketa eta azterketa, Nafarroako fonoteka, euskal dialektologia, Nafarroako hizkera adierazkorra, Nafarroako oikonimia, eta abar. Euskaltzaindiko lanari dagokionez, bereziki onomastikaren arloan aritu da 1988 urtetik. 2013tik, Onomastika batzordearen buru izateaz gain, bi egitasmoren zuzendari da: Euskal Corpus Onomastikoa eta Gasteizko Toponimia.
Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Kontseiluko kide (1996-1998, 2004-) da. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kide (2006tik) eta Euskararen Aholku Batzordeko toponimia azpibatzordeko kide (1996-2010) izan da.
Vianako Printzea Erakundearen Fontes Linguae Vasconumeko zuzendari da, Jose Mari Satrustegi euskaltzaina 2003an hil zenetik. Euskaltzaindiaren Euskerako (2009) idazketa kontseiluko kide izateaz gain, beste hainbat aldizkaritako batzordekide da: NUPren Huarte de San Juan. Filologia eta hizkuntzaren didaktika (1995), EHUren ASJU (2001), Eusko Ikaskuntzaren Oihenart (2009) eta Udako Euskal Unibertsitatearen Uztaro (2010).
Artikulu ugari idatzi ditu beste hainbat agerkaritan ere, batez ere onomastikaren eta dialektologiaren arloan: Nouvelle Revue d'Onomastique, Rivista Italiana di Onomastica, RIEV, Tierra de Deio, Zutabe, Gara, Berria, eta abar.
Hurrengo ohore eta sariak jaso ditu: Olentzero Saria (Tafalla, 1992), Euskal Herriko Unibertsitatearen doktorego saria (1993), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikerketa saria (1994), Udako Euskal Unibertsitatearen eta Eibarko Udalaren Juan San Martin Beka (2001), Nafarroako Gobernuaren Karlos III.aren Gurutzea (2020), eta abar.
Onomastika
1992-1999 Nafarroako toponimia eta mapagintza : Nafarroako toponimia ofiziala [elkarlanean] (Nafarroako Gobernua)
1994 Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez (Euskaltzaindia) PDF
1994 Toponimia de la cuenca de Pamplona : Pamplona-Iruña [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF
1998 Artaxoa : euskal toponimia [elkarlanean] (Altaffaylla Kultur Taldea)
2003 Euskal deiturategia : patronimia (Udako Euskal Unibertsitatea)
2004 Nafarroa Behereko herrien izenak : lekukotasunak eta etimologia (Nafarroako Gobernua) PDF
2006-2008 Toponimia navarra / José Mª Jimeno Jurío [arg.] (Udalbide : Euskara, Kultur Elkargoa) I-X t.
2009 Izen ttipiak euskaraz (Euskaltzaindia) PDF
2009 Etxalarko etxeen izenak [elkarlanean] (Etxalarko Udala)
2013 Gasteizko toponimia IV : Langraiz [zuz.] (Euskaltzaindia) PDF
2015 Gasteizko toponimia V : Arratzua I [zuz.] (Euskaltzaindia) PDF
2015 Araba = Álava : los nombres de nuestros pueblos (Euskaltzaindia)
2018 Gasteizko toponimia VI : Arratzua II [zuz.] (Euskaltzaindia)
2018 Aezkoako etxeen izenak [elkarlanean] (Aezkoako Batzarre Nagusia)
2019 Gipuzkoako herrien izenak : lekukotasunak eta etimologia [elkarlanean] (Euskaltzaindia)
Biografiak
2004 Jose Mari Satrustegi : Nafarroako euskararen ikurra [elkarlanean] (Euskara Kultur Elkargoa)
2004 José María Satrustegi Zubeldia (1930-2003) (Eusko Jaurlaritza)
Hiztegiak
2007 Luzaideko euskararen hiztegia [elkarlanean] (Nafarroako Gobernua ; Euskaltzaindia) PDF
2007 Biraoak : Nafarroan bilduak [elkarlanean] (Pamiela)
Biltzarrak
2011 Pirinioetako hizkuntzak : lehena eta oraina [arg. elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF
Edizioak
2021 Tratado de cómo se ha de oír misa = Tratatzen da nola entzun behar den meza (1621) / Joan Beriain (Euskaltzaindia)
2021 Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak : Olaberria (Oiartzun): 1790-1807. I. Edizioa II. Hizkuntza azterketa [elkarlanean] (Euskaltzaindia)
2023 Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak : Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza) 1787-1811 [elkarlanean] (Euskaltzaindia)
Euskera agerkarian
1993 Nafarroako hiriburuaren izenaren gainean PDF
1993 En torno a Urdaitz-Urdániz PDF
1993 Nafarroako zenbait ibar, herri eta auzoren euskarazko izenak PDF
1994 Nafarroako toponimia nagusia : arazoak PDF
1997 Euskaraz femeninoak egiteko izan diren bideez [elkarlanean] PDF
1999 Toponimia nagusia normalizatzeko irizpideak mintzagai PDF
1999 "Santu, San, Done" eta ingurukoak PDF
2000 Iruñerriko eta inguruko ibarretako euskararen gainean PDF
2004 Toponimia, Estellerriko euskararen argigarri PDF
2005 Jose Mari Satrustegi, euskal onomastikaren eragilea PDF
2005 Garaziko herri baten izenaz : "Ainhize vs. Ainhiza" PDF
2005 Ohar batzuk "Deio" izenaren gainean PDF
2005 Unas breves notas acerca del nombre "Deio" PDF
2006 Uxueko izenak mintzagai [sarrera hitzaldia] PDF
2007 "Hondarribia-Fuenterrabía" toponimoaren gainean PDF
2007 En torno a la forma vasca del topónimo mayor "Larraona" (Ameskoa) PDF
2008 Gorritik horira : erantzuna [Sagrario Aleman euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
2010 Allin PDF
2010 Aizpurgi PDF
2010 Ziritza PDF
2010 Galipentzu PDF
2010 Nabaskoze PDF
2010 Untzue PDF
2010 Olabe PDF
2010 Lizoainibar-Arriasgoiti PDF
2010 Makirriain (Ezkarbarte) PDF
2010 Aitzoain PDF
2010 Añezkar PDF
2010 Artika PDF
2010 Elkarte PDF
2010 Larrageta PDF
2010 Lotza PDF
2010 Oteitza PDF
2010 Ballariain PDF
2010 Berriobeiti PDF
2010 Elo PDF
2010 Erromantzatua PDF
2010 Abartzuza PDF
2010 Orbaizeta PDF
2010 Iruñerriko euskararen ezaugarriak PDF
2011 Leache = Leatxe PDF
2014 Sobre el topónimo Barañáin = Barañain PDF
2014 Sobre los nombres de algunas localidades de la Valdorba = Orbaibar (Navarra) PDF
2015 Sobre el topónimo Azoz=Azotz PDF
2015 Valle de Ollo=Ollaran PDF
2019 Roberto González de Viñaspre euskaltzainaren sarrera-hitzaldiari erantzuna PDF
2019 En torno al topónimo Arzoz / Arzotz PDF
2019 Informe sobre el topónimo Viguria / Biguria PDF
2019 Sobre el topónimo Garísoain / Garisoain PDF
2019 Acerca del topónimo Irujo / Iruxo PDF
2019 Acerca del topónimo Larumbe / Larunbe PDF
2019 Informe sobre el topónimo Muzqui / Muzki PDF
2019 Un topónimo mayor de Ezkabarte (Navarra): Cildoz / Zildotz PDF
Iker bilduman
1992 Toponimia, dialektologiaren ikerbide PDF
2008 Altxorraren bila : Lizarraga Elkanokoaren aberastasunak "kaustu" nahiz PDF
2011 Pirinioetako euskal toponimoak : direnak eta diratekeenak PDF
2020 Arauketa eta ikerketa, elkarren adiskide beharrak
2021 Euskara batua eta antroponimia
Euskaltzaindiaren buletinean
2021 Notas sobre el topónimo Artica / Artika (Navarra)
2021 Sobre el topónimo Azoz / Azotz
2021 En torno a la denominación eusquérica de Baquedano
2021 En torno al topónimo Iracheta / Iratxeta