Oinarrizko ikasketak Antzuolan egin ondoren, Deustuko Unibertsitatean (EUTG) Filologia Hispanikoan (1979) eta Euskal Filologian (1981) lizentziatu zen. Euskal Filologiako doktoregoa 1989an eskuratu zuen, euskal eleberriaren sorreraz egindako tesiarekin, Jesus Maria Lasagabasterren zuzendaritzapean.
1974-1978 artean Donostiako Zurriola Ikastolan eskolak eman zituen. Ondoren, Joseba Intxausti buru zuen UZEIko hizkuntzalaritza eta literatura saileko arduraduna izan zen 1979-1982 artean.
Geroztik Deustuko Unibertsitatearen Euskal Filologiako tituludun irakaslea izan da, Donostiako (EUTG) zein Bilboko campusetan. Euskal Literaturaren Historia, Literatur Teoria eta Kritika irakasten ditu bereziki. Halaber, graduondoko eta doktorego ikastaroetan eskolak ematen ditu.
Irakasle eta gero lankide izan zituen, besteak beste, Patxi Altuna eta Juan Mari Lekuona euskaltzainak. Deustuko Unibertsitatean hainbat kargu bete ditu: Euskara Batzordeko kide (1993-1998), Filosofia eta Letren Fakultateko idazkari (1990-1992), Euskal Literatura departamenduko buru (1992-1994), Euskal Filologia departamenduko buru (1994-1999) edota Hirugarren Zikloko Hizkuntza eta Literatura programako zuzendari (1997-2001).
Langai eta aztergai nagusi duen euskal literaturaz hitzaldi eta ikastaro ugari eman ditu. Hainbat erakunderen literatur saritan epaimahaikide lanak bete ditu: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udala, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua, Euskaltzaindia, eta abar.
Euskaltzain oso aukeratutako bigarren emakumea da, Miren Azkarateren ondoren. Erakundearen Gipuzkoako ordezkari (2005-2009) gisa izandako ardurez gain, 1989tik bereziki literatura ikerketan aritu da lanean, adibidez, Literatura Terminoen Hiztegian (2008). 2013tik aurrera Literatura Ikerketa batzordeko burua da.
Eusko Ikaskuntzan, orobat, hainbat ardura izan ditu: Hizkuntza eta Literatura saileko kide (1993-), Deustuko Unibertsitatearen ordezkari (1993-1999), eta Gipuzkoako buruorde (1999-2002) izan da. 1999tik 2003ra, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko partaide izan zen.
Aldizkariez den bezainbatean, Eusko Ikaskuntzaren Oihenarteko eta Sancho el Sabioko batzordekide da 1997tik. Euskal literaturaz artikulu ugari argitaratu ditu beste hainbat agerkaritan ere: Revista de Lenguas y Literaturas Catalana, Gallega y Vasca; Lapurdum; Quimera; Hegats; Bidebarrieta; Mundaiz eta abar. Halaber, 2009tik Euskaltzaindiaren Euskera agerkariko idazkari akademikoa da.
Hiztegiak
1982 Hizkuntzalaritza : hiztegia [zuz. elkarlanean] (UZEI)
Literatura ikerketak eta biografiak
1989 Domingo Agirreren eleberrigintza eta euskal fikziozko prosaren taxuketa doktore-tesia [formatu digitalean argitaratua, 2010?] PDF
1989 Domingo Agirre : euskal eleberriaren sorrera (Bizkaiko Foru Aldundia)
2005 Juan Mari Lekuona (1927) [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)
2005 Patxi Altuna (1927) [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)
Edizioak
1990 Leiendak (1879-1891) (Etor)
1998 Auñemendiko lorea / Txomin Agirre (Ostoak)
1998 Ikaskuntzak euskal literaturaz : (1974-1996) / Juan Mari Lekuona [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2002 Las literaturas de los vascos / Jesús María Lasagabaster (Deustuko Unibertsitatea)
2018 Ardi galdua / Resurreccion Maria Azkue [elkarlanean] (Euskaltzaindia)
2020 Joakin Berminghamen solasak : Herejiak euskaldunen artean ; Patxikuren eta Mañubelen bigarren berriketa ; Terexaren sukaldea ; Bi ganbarak ; Pello Mariren ganbara [elkarlanean] (Euskaltzaindia)
Euskera agerkarian
1992 "Piarres Adame" : euskal kontaketaren zain epikureoa PDF
1992 Santa Jenobeba eta Done Riktrudis aurrez aurre : herri-kontagintza dela-eta PDF
1999 "Auñemendiko lorea" (1898) : euskal eleberrigintzak ehun urte PDF
2006 Juan Mª Lekuona: ... eta hitza lanabes bihurtu zuen (1927-2005) [hilberri txostena] PDF
2006 Musen arnasatik goi-arnasara, euskal letretan barrena [sarrera hitzaldia] PDF
2006 Euskararen iraupena, atzo eta gaur PDF
2007 "Leturiak" berrogei eta hamar urte bete dituela eta PDF
2009 Isiltasunaren gerraostetik gerrari buruzko autobiografira PDF
2010 Euskal literaturaren sistema : historia baterako aukera-irizpideak PDF
2010 Arbasoak Hiribarrenen "Eskaldunak" idazlanean PDF
2011 Tubalengandik Aitorrengana PDF
2012 "Araibar zalduna" tradizioan sustraiturik PDF
2013 Aldiak mugatuz euskal literaturan : eredu bila PDF
2015 J.M. Etxeitaren "Jaioterri Maitia" (1910) : Ardibasotik Ardibasorako joan-etorria PDF
2022 Bigarren hizkuntzak Resurreccion Mª Azkueren kontagintzan
Iker bilduman
1992 Euskal literaturara hurbiltzeko ikuspegi funtzionala hobetsiz PDF
2003 Maitasun mundutiarra Etxeparerengan : "baskoen gaztiguia" PDF
2008 "Linguae vasconum primitiae", bi partetan banaturik PDF
2009 "Linguae vasconum primitiae" eta "O.ten gaztaroa neurthitzetan" : hain hurbil, hain urrun PDF
2011 Auñemendi mendiak XIX. mendeko euskal narratiban PDF