Oinarrizko ikasketak Bilbon egin ondoren, Zuzenbidean lizentziatu zen 1971-1976 artean Deustuko Unibertsitatean, Abokatu-Ekonomista sailean. 2015ean Zuzenbideko doktoregoa burutu zuen, unibertsitate berean. Notarioa izateko lehiaketak Madrilen prestatu zituen eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zen 1981-1994 artean. Geroztik Bilboko notario bulegoan egiten du lan.
Hainbat erakunderen euskara gaitasun agiriak eskuratu zituen: Euskaltzaindiaren D titulua (1981), Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala (1982), Eusko Jaurlaritzaren B titulua (1986) eta Labayru Ikastegia (1988).
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle izan da (1988-2021), baita euskara koordinatzaile ere. Foru Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila irakatsi izan ditu euskaraz nahiz gaztelaniaz. Unibertsitateko Euskara Juridikoaren Mintegiko sortzaile (1993) eta Euskal Gaien Institutuko kide da. Zuzenbide eskuliburuak prestatzen, euskal terminologia berreskuratzen eta corpus juridikoa itzultzen lan handia egin du, Gotzon Lobera eta beste hainbat irakaslerekin elkarlanean. 2014an, Terminologia Master titulua eskuratu zuen Universitat Pompeu Fabran, eta hurrengo urtean Zuzenbideko doktoregoa “Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos” tesiarekin, Deustuko Unibertsitatean eta Ricardo de Ángel Yágüez-en zuzendaritzapean. Halaber, graduondoko ikastaro eta hitzaldi ugari eman ditu euskal kulturaz eta zuzenbideaz.
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak antolatutako epaileen formazio ikastaroetan irakasle izan da. Bizkaiko Foru Aldundiak batzordekide izendatu zuen, orobat, Bizkaiko foru zuzenbidea eguneratzeko, eta Eusko Legebiltzarraren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko (1992) eta Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko (2015) Legeen idazketa batzordekide izan da. Halaber, Euskadiko Autonomia Estatutuak araututako Ebazpen Batzordearen kide da, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean.
Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide (1984-1988, 2004-) eta Lege Garapenaren Azpibatzordeko kide izan da. Era berean, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Kontseiluko kide da 2004tik. Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Euskal Institutuko (2008) patronatukide ere bada.
Joseba Intxausti buru zuen UZEIren zuzendaritzakide gisa, arlo askotariko hiztegigintzan aritu zen: administrazioa, zuzenbidea, hirigintza, eta abar. Labayru Ikastegiko lankide izateaz gain, hainbat ikastaro eman ditu. Jakintza eta kultur elkarte ugaritako kide da: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (zenbakidun kidea da, 2014an "Juristas y Derecho Civil Vasco en la RSBAP (1945-1992)" izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri zuen), Euskal Idazleen Elkartea, Mendebalde Kultur Alkartea, Eusko Ikaskuntza, Kanadako Institut International de Droit Linguistique Comparé, eta abar.
Halaber, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren presidentea da, 2016ko martxoan izendatua. Erakunde horretako buruorde izana da, 2004tik 2016ra bitartean. Zuzenbidearen Euskal Akademiak, besteak beste, Forulege euskal zuzenbide zibilaren webgunea sortu du.
Euskal literaturaren arloan, narrazioak eta itzulpenak idazteaz gain, klasikoen edizioak prestatu ditu, hala nola, Juan Bautista Eguzkitza (1874-1939) eta Eusebio Erkiaga (1912-1993) euskaltzainena.
Euskaltzaindian, 1987tik hiztegigintzan (EEBS) eta arlo juridiko-ekonomikoan egin zituen lehen lanak. 2001-2004 artean, orobat, Jagon sailburu izan zen. Jean Haritxelharren ordez, 2004an euskaltzainburu izendatu zutenetik, ardura horretan dihardu gaurdaino. Akademia dinamikoa antolatzeko asmoz, berrikuntza ugari burutu ditu zuzendaritzak, bereziki hiru ildotan: Euskaltzaindiaren giza eraberritzea, euskararen ikerkuntzan eta erakundetzean sakontzea, eta finantzabideak orekatu eta egonkortzea.
Hainbat aldizkaritako batzordekide izan da: Labayru Ikastegiaren Idatz & Mintz (1985), Eusko Jaurlaritzaren Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria (1991), Eusko Ikaskuntzaren Eleria (1997), Euskaltzaindiaren Euskera (2001), Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Jado (2003), Sancho el Sabio (2006) eta Udako Euskal Unibertsitatearen Uztaro (2010), besteak beste.
Artikulu ugari idatzi ditu beste hainbat agerkaritan ere, bereziki zuzenbideaz eta euskal literaturaz: Karmel, Jakin, Revista del Ilustre Colegio de Abogados del Señorío de Vizcaya, Estudios de Deusto, Hegats, Ondarroa, Enseiukarrean, Administrazioa Euskaraz, Arranondo, Gara, Berria, Diario de Navarra, Cervantes, Hemen, Hermes, Litterae Vasconicae, Oihenart, Erlea, ASJU, Illunzar, eta abar.
Sariez den bezainbatean, Iurretako Euskal Jaien narrazio saria (1991), Bizkaiko Foru Aldundiaren Andres E. de Mañaricua Saria (1993), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) Jesus Maria Leizaola Saria (2015), Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma (2016) eta Sabino Arana Fundazioaren saria (2019) jaso ditu.
Literatura, edizioak, biografiak eta beste
1988 Mutiko baserritar baten oroitzapenak / Xosé Neira Vilas [itzul.] (Labayru)
1990 Gizarte-auzia / Juan Bautista Eguzkitza Meabe [arg.] (Erein)
1992 Orrialdeak (Labayru)
1999 Bi malko makinarengatik / Fina Casalderrey [itzul.] (Elkarlanean)
2000 Tagen Atarako itzulera / X. L. Méndez Ferrín [itzul.] (Labayru)
2001 Juan Bautista Eguzkitza : (1875-1939) (Eusko Jaurlaritza)
2001-2002 Berbalauaren kulunkan : (prosa lanak) / Eusebio Erkiaga [arg.] (Labayru)
2003 Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara, 1833-1877 : euskarazko testuen bilduma eta azterketa [zuz.] (Bizkaiko Batzar Nagusiak)
2004 Berbondo / Jon Arego (Labayru)
2004 Nazario Oleaga (1884-1961) (Eusko Jaurlaritza)
2009 Aspaldiko Maigret / Georges Simenon ; itzulpena, Eusebio Erkiaga [arg.] (Labayru)
2009 Adrian Zelaia Ibarra (1917) (Eusko Jaurlaritza)
2013 Neure entzule maiteak : berbaldi hautuak / Juan Bautista Eguzkitza Meabe [arg.] (Labayru)
2016 Istorioak, alegiazkoak, nahiz egiazkoak / Blas de Otero [itzul.] (El Gallo de Oro)
2016 Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos (IVAP)
2016 Adrián Celaya : Semblanzas = Oroituz [arg.] (Eusko Legebiltzarra)
2018 Hizkuntza-zuzenbidea: Testu bilduma euskaraz, 2. argit. [arg. elkarlanean] (Euskaltzaindia)
2021 Arantzazutik mundu zabalera : Euskararen normatibizazioa : 1968-2018 [arg.] (Euskaltzaindia)
2021 Hizkuntza-zuzenbidea: Testu bilduma euskaraz, 3. argit. [arg. elkarlanean] (Euskaltzaindia)
Hiztegiak (UZEI)
1983 Administrazioa eta zirkulazioa : hiztegiak [elkarlanean] (UZEI)
1985 Zuzenbidea : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)
1994 Hirigintza : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)
Lege-testuak bilduma (Deustuko Unibertsitatea)
2003 Urtarrilaren 12ko 5, 2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala arautu duena [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2004 Erregistro Zibilaren Legea eta Erregelamendua [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2004 Prozedura zibilaren legea [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2005 Hipoteka-legeria [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea : Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)
2005 Foru-lege zibilak. 1, Euskal Autonomia Erkidegoa. 2, Nafarroako Foru Komunitatea 2. argit. [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea : Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)
2006 Konkurtso legeria [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2006 Lan zuzenbideko legeria [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2006 Prozedura kriminalaren legea [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2007 Lege zibilak, ondasun higiezinak 2. argit. [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea : Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)
2007 Kode Zibila 2. argit. [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea : Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)
2007 Zuzenbide politikoaren legeria [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea : Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)
2008 Merkataritzako sozietateen legeria [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2009 Merkataritzako legeria [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2012 Zigor Kodea 3. argit. [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
Minor bilduma (Deustuko Unibertsitatea)
2005 Oinarrizko hiztegi juridikoa : Euskaltzaindiaren Hiztegi batuko lehen itzulian oinarritua [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2005 Administrazio zuzenbideko berbategia : gaztelania-euskara, euskara-gaztelania [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2007 Larramendiren hiztegigintza juridikoa [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2009 Lan zuzenbideko berbategia : gaztelania-euskara, euskara-gaztelania [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2010 Zuzenbide Zibileko berbategia [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2012 Latinezko esamolde juridikoak [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
Zuzenbide saila (Deustuko Unibertsitatea)
1990 Euskara legebidean (Deustuko Unibertsitatea)
1995 Practicum de derecho civil foral del País Vasco [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
1996-1997 Administrazio zuzenbidea / Ramón Parada [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
1996 Betebehar eta kontratuei buruzko zuzenbidea / Mª R. Valpuesta Fernández 2. argit. [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
1997 Famili zuzenbidea / V. L. Montés, E. Roca [itzul. elkarlanean] 2. argit. (Deustuko Unibertsitatea)
1997 Oinordetza zuzenbidea / F. Capilla ... [et al.] [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
1997 Euskara, zuzenbidearen hizkera 2. argit. [arg. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
1998 Merkataritzako zuzenbidea / Rodrigo Uría 25. argit. [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
1999 Finantza zuzenbidea / Alberto Atxabal Rada, Eba Gaminde Egia [berrikus. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2001 Zuzenbide politikoaren hastapenak / Santiago Sánchez González, Pilar Mellado Prado [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2002 Zuzenbide zibila. Zati orokorra / A. López, V. L. Montés 3. argit. [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2003 Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua / Francisco Tomás y Valiente 4. argit. [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2004 Lan-zuzenbidearen ikasgaiak / Juan M. Ramírez Martínez 15. argit. [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2005 Eskubide errealak eta ondasun higiezinen erregistroari buruzko zuzenbidea : zuzenbide zibila / A. M. López ...[et al.] 2. argit. [itzul. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
2007 Konstituzio zuzenbidearen eskuliburua / Santiago Larrazabal Basañez [berrikus.] (Deustuko Unibertsitatea)
2009 Nomografia eta arau-idazketa elebiduna [koord. elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea)
Irakurgaiak bilduma (Jakin)
2000 Frantziako Kode Zibilaren lehen proiektua : atariko hitzaldia / Jean Etienne Marie Portalis [itzul.] (Jakin)
2003 Legeen Tratatua / Jean Domat [itzul.] (Jakin)
2005 Gerra eta bakearen zuzenbidea : testuak / Hugo Grotius [itzul.] (Jakin)
2007 Gizakiaren eta herritarraren eginbeharrak, lege naturalaren arabera, bi liburukitan : testuak / Samuel Pufendorf [itzul.] (Jakin)
2010 Tractatus de legibus ac deo legislatore / Francisco Suarez S.J. [itzul.] (Jakin)
Zuzenbidearen Euskal Akademia
2004 Actas de las sesiones celebradas por la Comisión Especial de Codificación de Vizcaya (1899-1900) [arg.] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2013 Zuzenbide erromatarra, Europaren historian zehar : kultura juridiko baten historia / Peter G. Stein [arg. eta itzul. elkarlenean] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2013 Código, Compilación y Fuero Civil : elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992) (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2014 Diccionario Terminológico de Derecho civil foral vasco. Con equivalencias en lengua francesa y en lengua vasca (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2015 Euskara Foru Aldundien zirkularretan : Bizkaia (1917-1919), Gipuzkoa (1918-1923) [arg.] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2016 La Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco. Comentarios breves, texto de la ley, antecedentes legislativos y formulario notarial [zuz.] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2017 Familia eta Oinordetza zuzenbidea (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2017 Ondareari buruzko zuzenbide berezia (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2017 Leyes Civiles Vascas = Euskal Lege Zibilak [arg.] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2018 Praxis de Derecho Civil Vasco [zuz.; koord.] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2019 Familia eta Oinordetza zuzenbidea, 2. argit. (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2019 Ondareari buruzko zuzenbide berezia, 2. argit. (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2020 Análisis sistemático de la ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco [zuz.; koord.] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2021 Estudios de Derecho Privado Vasco 1919-1951 / Bonifacio Echegaray Corta [arg.] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2022 Diez notarios vascos (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
2024 Familia eta Oinordetza zuzenbidea, 5. argit. [elkarlanean] (Zuzenbidearen Euskal Akademia)
Euskera agerkarian
1988 Testamentu irekirako ereduaren bidean PDF
1994 Euskararen erabilera zuzena : ikuspegi juridikoak PDF
1994 Euskal hiztegi juridikoa PDF
1998 Legearen zirrikituetatik barrena : ahozkotik idatzizkora [sarrera hitzaldia] PDF
1999 Euskararen sustapenerako ahaleginetan PDF
2000 Mendebaldetik ekialdera, erromes baten oharrak [Andres Iñigo euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
2000 Nombres y apellidos vascos : grafía y ley PDF
2001 Lekeitioko euskalgintza, bi urteren mendean (1875-1939) PDF
2001 "Administrazio-zuzenbidea" hiztegirako lantaldea : proposamena PDF
2001 Euskararen egoera Nafarroan : Euskaltzaindiaren egitekoa PDF
2002 Peru Abarka, forua eta literatura PDF
2002 Pedro de Yrizar : la huella del maestro PDF
2003 Sabino Arana : euskara eta kultura PDF
2004 Mikel Zarateren irakasbidea PDF
2004 Augustin Zubikarai Bedialauneta : (1914-2004) [hilberri txostena] PDF
2005 Euskaltzaindian kargu-hartzea PDF
2005 Zaharrak berri, euskararen bizigarri [Adolfo Arexita euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF
2008 Legeen eta administrazioaren hizkera, testu-antolatzailearen ikuspegitik PDF
2008 Kontsumoaren araubide linguistiko berria, zuzenbidearen ikuspuntutik : 123/2008 Dekretuaren nondik nodakoak PDF
2009 Do not Leave Your Language Alone... [liburu iruzkina] PDF
2009 La terminologie au Canada histoire d’une profession, Jean Delisle ... [liburu iruzkina] PDF
2009 Ideologies across Nations, the Construction of Linguistic Minorities at the United Nations, Alexandre Duchêne ... [liburu iruzkina] PDF
2010 Nafarroako lege-testuak : lexiko juridiko elebidunaren hustuketa PDF
2012 El proceso de actualización de la lengua vasca : evolución, situación actual y retos PDF
2012 On Manuel Lekuona PDF
2018 Laudatio PDF
2024 Normativitat, (re)estandardització i glotopolítica : Noves mirades des de la sociolingüística catalana, Miquel Ángel Pradilla ... [liburu iruzkina] PDF
Iker bilduman
1992 La lengua vasca y el proyecto de "Fuero Civil" de Bizkaia y Araba PDF
1994 Oihenart : Euskal errefrauak eta foru zuzenbidea PDF
1997 Euskara eta biarnesa XVI. mendean : Albretarren aldeko gomendiozko kartak PDF
2005 Euskara eta notarioak : "Euskal esnalea" aldizkaria (1908-1931) PDF
2008 Axular-en zuzenbidea : "justizia min da, eta garraitz__ " PDF
2008 Hiztegi batuaren lehen itzulia : hitz arruntak-hitz bereziak, zuzenbidearen ikuspegitik [elkarlanean] PDF
2008 Euskarazko lexikogintza juridiko-administratiboa : Larramendiren eragina [elkarlanean] PDF
2021 Euskara batua eta Euskaltzaindia : oraina eta geroa
Besterik
2023 Legearen hizkuntza : euskararentzako ikuspegi berriak [Hizkuntzalaritza Funtzionalaren 43. Nazioarteko Jardunaldiko aktak]
Erlea aldizkarian
2009 Zazpi aldiz elur [1. zk.]
2010 Juanjo Zearreta, irudiaren bestaldean [2. zk.]
2018 Azkue 1951: Urlo, Labe Garaiak eta zozoa [12. zk.]
2018 Azkueren albuma [12. zk.]