“Bernardo Atxaga” Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Lehen ikasketak Asteasun, Andoainen eta Donostian egin zituen. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean 1968-1973 artean, eta Filosofia eta Letren ikasketak egin zituen Bartzelonan 80ko hamarkadan.
Bilbon, euskal alfabetatzea burutu eta Gabriel Aresti poeta ezagutu zuen. Hainbat lanbidetan aritu zen (euskara irakasle, irratiko gidoilari, liburu saltzaile, ekonomista, eta abar), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte.
Hasieran literatura esperimentalista landu zuen, abangoardismo estetiko eta ideologikoan kokatzen zena, literatur generoen arteko bereizketak baztertu eta nahita nahasten zituena: Ziutateaz (1976), Etiopia (1978), eta abar. 1979tik aurrera haur literaturari ekin zion batetik, eta geografia pertsonal bat sortzeko zereginean hasi, bestetik: Obaba.
Hamarkada osoan zehar argitaratu zituen hainbat ipuin eta eleberri labur, gehienak Obabakoak (1988) liburuan bildu zituenak. Lan horrek sekulako oihartzuna izan zuen baita Euskal Herritik kanpoko inguru literarioetan ere. Garai hartan idatziriko kontakizun lanari herri literatura eta, hizkuntzaren aldetik, euskal tradizio literarioaren kutsu nabaria dario.
90eko hamarkadan estetikaz nolabait aldatu, eta euskal gizarteaz eta gatazkaz trilogia burutzeari ekin zion: Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995) eta Soinujolearen semea (2003). Dena dela, askotarikoak izan dira jorratu dituen generoak, ildoak eta idaztankerak.
Euskal idazlerik ezagunena da nazioartean, bere lanak gutxienez 32 hizkuntzara itzulita daudelarik (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, portugesa, eta abar). Orobat, hitzaldi eta literatur irakurketa kontaezinak eskaini ditu eta haren testu poetikoak musikari askok oinarri izan dituzte kantak sortzeko: Ruper Ordorika, Itoiz, Mikel Laboa, Jabier Muguruza, Les Mecaniciens, Loquillo, Gari eta Orquesta Mondragon, besteak beste.
Era berean, berak idatzitako hainbat libururen filmak aurkeztu dituzte azken aldian: Aitona Martin eta biok (Pello Varela, 2005), Obaba (Montxo Armendaritz, 2005), Zeru Horiek (Aitzpea Goenaga, 2006) eta Bi anai (Imanol Rayo, 2011).
Hainbat literatur aldizkaritan kolaboratzaile edota bultzatzaile izana da, hala nola, Ustela (Donostia, 1975-1976), Pott (Bilbo, 1978-1980), Garziarena (Gasteiz, 1992-1994) edo Garziarena berria (Iruñea, 1997-1998).
Euskatzaindian, 2009tik zuzentzen du Erlea aldizkaria eta 2007tik Azkue Biblioteka eta Artxiboaren aholkulari da.
Hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi ditu artikuluak, besteak beste: Euskaldunon Egunkaria; El País; El Mundo; El Correo; El Paseante; El Europeo; Revista de Occidente; La Sibila; La Modificación; Autrement; Les Inrockuptibles; Quai Voltaire; Cahiers de Ville Gillet; Lignes; Lettre International; Linea d´Ombra; Panta; Main de Singe; Die Horen; Jahrbuch der Lurik; Vuelta; Viceversa; Svetovej Literatury; Guggenheim Magazine, eta abar.
Sari asko eta asko irabazi ditu: Espainiako Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003, 2013); Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Literatura Saria (1989, 1997, 1999, 2014); Espainiako Literatura Sari Nazionala (1989); Bilboko Liburu Azokako Kritikaren Zilarrezko Idazluma (1990, 2005); Frantziako Prix Millepages delakoa (1991); IBBYren Ohorezko Zerrendan aipamena (1994); Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Edizio Saria (1995); Irlandako International IMPAC Dublin Literary Award delakoan finalista (1998, 2001); Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria (2002); Italiako Cesare Pavese Saria (2003); Frantziako Grinzane Cavour Saria (2008); Italiako Mondello Saria (2008); Erresuma Batuko Times Literary Supplement Translation Prize (2010), Independent Foreign Fiction Prize (2012) eta Oxford Weidenfeld Translation Prize (2012) delakoetan finalista; Kataluniako Liber Press Literatura Saria (2017); Espainiako Letren Sari Nazionala (2019); Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioaren Liber Saria (2021); Italiako Ostana saria (2023); eta abar.
Nobelak eta narrazioak
1976 Ziutateaz (Kriselu)
1984 Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (Erein)
1984 Sugeak txoria'ri begiratzen dionean (Zarauzko Udala)
1985 Bi anai (Erein)
1988 Obabakoak (Erein)
1991 Behi euskaldun baten memoriak (Pamiela)
1993 Gizona bere bakardadean (Pamiela)
1995 Zeru horiek (Erein)
1995 Historias de Obaba (Ediciones B)
1996 Sara izeneko gizona (Pamiela)
1999 Cuentos apátridas (Ediciones B)
2003 Soinujolearen semea (Pamiela)
2004 Teresa, poverina mia (Argia)
2009 Zazpi etxe Frantzian (Pamiela)
2013 Nevadako egunak (Pamiela)
2015 Muskerraren bidea (Pamiela)
2015 Narp. El caso de Felisa Rodríguez (Clínica Universidad de Navarra)
2019 Etxeak eta hilobiak (Pamiela)
2022 Desde el otro lado (Alfaguara)
Poesia
1978 Etiopia (Hauzoa)
1988 Henry Bengoa, inventarium : (lagun galdu baten bila) (Elkar)
1990 Poemas & híbridos : selección y versiones del propio autor (1974-1989) (Visor)
1996 Nueva Etiopía : canciones, conversaciones y poemas (El Europeo)
2012 Paradisua eta katuak (Pamiela)
2023 Paradisuaren kanpoko aldeak (Pamiela)
Saiakera
1998 Groenlandiako lezioa (Erein)
1999 Alfabeto sobre la literatura infantil (Media Vaca)
2005 Lekuak (Pamiela)
2007 Markak : Gernika 1937 (Pamiela)
2014 Txoriak kolpeka (Pamiela)
2016 Korrespondentziak = Korrespondime = Correspondencias (Erein)
2020 Kilker bat autopistan (Pamiela)
Antzertia
1994 Lezio berri bat ostrukari buruz (BBK)
Haur literatura
1979 Nikolasaren abenturak eta kalenturak (Elkar)
1980 Ramuntxo detektibea : (Nikolasaren abentura gehio) (Antonio San Román)
1982 Chuck Aranberri dentista baten etxean (Erein)
1982 Antonino Apreta (Erein)
1984 Asto bat hypodromoan (Erein)
1984 Jimmy Potxolo (Erein)
1984 Txitoen istorioa (Erein)
1986 La cacería (Altea)
1987 Astakiloak Arabian (Elkar)
1991 Flannery eta bere astakiloak (Elkar)
1993 Astakiloak jo eta jo (Elkar)
1995 Mundua eta Markoni [BBK agendan] (BBK)
1995 Xolak badu lehoien berri (Erein)
1996 Xola eta basurdeak (Erein)
1996 Markonitar handien ekintza handiak (BBK)
1998 Lehen urratsak : Bambuloren istorio bambulotarrak (Erein)
1998 Krisia : Bambuloren istorio bambulotarrak (Erein)
1999 Ternuako penak : Bambuloren istorio bambulotarrak (Erein)
2000 Xola ehizan (Gara)
2005 Xola eta Angelito (Erein)
2013 The Adventures of Shola (Pushkin Press)
2015 Xola eta lapurra (Erein)
2020 Ata Pank eta Ate Punky (Pamiela)
2021 Ata Pank eta Ate Punky, Desioa (Pamiela)
Euskera agerkarian
1992 Herri-narratibagintza eta literatura PDF
2006 Andimaren liburu bat eskuan PDF
2007 Antzarak, zenbakiak eta letrak [sarrera hitzaldia] PDF
Herri Literatura Jardunaldiak
2005 Ahozkotasunaren alde ez hain funtsezkoak PDF
Iker bilduman
2021 Arrautza, huevo, oeuf, egg
2023 Mirando hacia las estrellas : confesiones de un autor
Erlea aldizkarian
2009 Zazpi aldiz elur [1. zk.]
2010 Marino Lejarretaren objektuak [elkarlanean] [2. zk.]
2010 Irakurketa Estatu Batuetako eskoletan[2. zk.]
2010 Vicente Ameztoyren objektuak [3. zk.]
2010 Hil da Vicente Ameztoyren [3. zk.]
2011 Josu Iztuetaren objektuak [4. zk.]
2011 Gure aurreneko afrikarrak [4. zk.]
2011 Juan Carlos Eguilleor (1947-2011): Marrazkilari baten heriotza [5. zk.]
2011 Zakurra [5. zk.]
2011 Marta Cárdenasen objektuak [5. zk.]
2012 Jorge Luis Borges [6. zk.]
2012 Xabier Kintanaren objektuak [6. zk.]
2012 Agerre II.ak bere bost bizitza-pusketa azaltzen ditu [6. zk.]
2013 Antonia Manoten objektuak [7. zk.]
2015 Florentino Goikoetxearen objektuak [8. zk.]
2015 Piarres Larzabal: “Alemanen denborak” [arg.] [8. zk.]
2015 Eibarko kronika [9. zk.]
2015 Amaya Hernandorenaen objektuak [7. zk.]
2017 Joxan Goikoetxearen objektuak [11. zk.]
2018 Maria Pilar Lasarte bere bulegoetan [12. zk.]
2018 Andimaren liburu bat eskuan : gogoeta [12. zk.]