Euskaltzain urgazlea
Araian (Araba) jaio zen 1902ko uztailaren 16an.
Gasteizen (Araba) hil zen 1993ko azaroaren 21ean.
Ibilbide profesionalari dagokionez, Banco de Bilbaoko bulegaria izan zen Espaniako Gerra Zibila arte, eta gero Erbesteko Eusko Jaurlaritzako bulegaria.
Euskal idazle eta irakaslea ere izan zen.
Euskaltzain urgazle 1961eko abuztuaren 25ean izendatu zuten, baina ez zuen izendapena onartu.
Hona hemen bere idazlan batzuk:
- Gramática vasca (1955).
- Gentza-bearrean (1985).
- Euzkera’ren ebazkizun aundia = El gran problema del euzkera (1991).