Euskaltzain urgazlea
Lizartzan (Gipuzkoa) jaio zen 1939ko urriaren 10ean.
Donostian (Gipuzkoa) hil zen 2017ko martxoaren 3an.
Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea).
Egan aldizkariko zuzendarikide izan zen.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1965eko irailaren 24an.
Zenbait idazlan:
- Latina eta erromanikoaren eragina euskaran (1982).
- Euskal toponimiazko materialeak (1989).
- Barne ibilerak (2001-2007).