Euskaltzain urgazlea
Villabonan (Gipuzkoa) jaio zen 1895eko otsailaren 10ean.
Donostian (Gipuzkoa) hil zen 1988ko azaroaren 9an.
Merkataritza-ikasketak egin zituen.
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialeko langilea izan zen, eta idazlea ere bai, bokazioz.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1966ko azaroaren 25ean.
Zenbait idazlan:
- Txokolo, txerri-tratalari (1933).
- Etxe-aldaketa (1934).
- Garo-usaia (1935).