Euskaltzain urgazlea
Betting-lès-Saint-Avolden (Frantzia) jaio zen 1855eko uztailaren 15ean.
Baionan (Lapurdi) hil zen 1936ko irailaren 25ean.
Frantziako Armadako komandantea izan zen.
Karrera militarrean izen handia lortu zuen: Ohorezko Legioko ofiziera eta Gerra Gurutzeduna izan zen (1914-1918).
Baionako Zientzia, Letra eta Arteen Elkarteko presidentea eta Baionako Euskal Museoaren sortzaileetariko bat ere izan zen.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1930. urtean.
Zenbait idazlan:
- Charlotte Corday et Henri de Belsunce d'après des études récentes (1930).