(REISESKIZZEN AUS BISCAYA) BOCETOS DE UN VIAJE A TRAVÉS DEL PAÍS VASCO
Guillermo de Humboldt; Miguel de Unamunok itzuli eta idatzi zion hitzaurrea, / Euskal-Erria: revista bascongada, 20. zk. 1889
Wilhelm von Humboldt (1767-1835)
Bitxikeria
Akademiaren Biblioteka eta Artxibo Zerbitzuan Unamunoren itzulpenaren jatorrizkoa eta Humboldt-en alemanezko testua daude.
Testuingurua
Wilhem von Humboldt (1767-1835) intelektual aleman guztiz garrantzitsua da, eta 1799-1801 bitartean bi bidaia egin zituen Euskal Herrira. Euskaldunez miretsita geratu zen, eta leku zentral bat hartu zuten beren hausnarketetan, bai Hizkuntzalaritzaz, Antropologiaz edo Politikaz. Hainbat lan idatzi zituen euskaldunei buruz, baina alemanez, eta horregatik zirkulazio txikia izan zuten gure artean. Baina 1889an, oraindik gaztea zen Unamuno batek horietako bat itzuli zuen alemanetik, eta Euskal-Erria: revista bascongada aldizkarian argitaratu zuen, atalka. Humboldt-en testu hauek hainbat edizio eta itzulpen desberdin izan dituzte, oso polemikoak suertatu dira, eta Unamuno tartean egonik, are eta polemikoagoak.
Mamia
Besteak beste, testu horietan euskal erromerien deskribapen oso bitxiak egiten ditu, adibidez, gaur egun Albiako Lorategia izena duen lekuan duela berrehun urte egiten ziren erromerietaz. Interes antropologiko nabarmenez gain, Humboldt-ek ondorio politiko zuzenak ateratzen ditu hortik; ildo honetan, interesgarria da Unamunok itzulpenaren atarian egiten duen oharra: “[Humboldt] Llama a los vascos ‘nation’, dictado que conservo [en esta traducción]” (Euskal-Erria, 20. zk. (1889), 425 or.).