Beste argitalpenak

Irakurle saiatu baten laguntzari esker jakin dugu azpiko erreferentzia ez zela jaso katalogoan. Gaur (2023-03-29) erantsi dugu, baina zailtasun teknikoengatik artikuluaren edukia ez da agertuko aplikazioaren zerrendetan, ezta ere bere edukia testu osoko bilaketetan. Sentitzen dugu endredoa.

Aurkezpena

Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeak euskal herri-literaturaren adierazpenak aztertzen ditu: adibidez, bertsolaritza, paremiologia (esaera zaharrak, atsotitzak...), herri-antzerkia, euskal fraseologia (esapideak, kolokazioak eta beste), kantu laburrak, herri-prosa eta ahozkotasuna.

«Paregabeko altxorra da herri-literatura. Hor dago bildua gure tradizioa, eta tradizioa aintzat hartu gabe ez dago etorkizuna eraikitzerik. Ahozko euskarak eta ahozko euskararen munduak eutsi diote bizirik euskarari: hortxe landu eta ondu da euskara eta, oro har, euskal kultura, eta hori ezagutu gabe ez dago aurrera egiterik». Horrelaxe adierazi zuen Pello Esnalek, laburki, Herri Literatura batzordekide guztien iritzia.

Herri Literatura batzordekideak

  • Burua(k): Pello Esnal, Juan Mari Lekuona(†) eta Antonio Zavala(†).
  • Idazkaria: Joxe Ramon Zubimendi
  • Kideak: Joxe Mari Aranalde(†), Antton Aranburu, Adolfo Arejita, Juan Manuel Etxebarria, Jesus Mari Etxezarreta, Alfontso Irigoien(†), Joxemari Iriondo, Mixel Itzaina, Jabier Kalzakorta, Emile Larre, Abel Muniategi, Xabier Perez "Euzkitze" eta Patziku Perurena.

Herri-literaturari buruzko jardunaldiak

Euskaltzaindiak 1989an egin zuen herri-literaturari buruzko lehen jardunaldia, eta 2005ean azkena (oraingoz). Hauek dira, urtez urte eta jardunaldiz jardunaldi, bilera ireki horietan landutako gaiak:

  • Villabonan, 1989an, Kontapoesia.
  • Donostian, 1992an, Herri-narratiba.
  • Oiartzunen, 1994an, Ahozkotasuna.
  • Durangon, 1996an, Paremiologia.
  • Tolosan, 1998an, Herri-antzerkia.
  • Bilbon, 2000n, Euskal fraseologia.
  • Eibarren, 2002an, Kantu laburrak.
  • Donostian, 2005ean, Herri-prosa eta ahozkotasuna.

Euskaltzaindiak denon eskura jarriak ditu, urtean urteko Euskera aldizkarian edota separata banatan argitaratuz (baita Interneten ere), jardunaldi horietako hitzaldi guztiak.

Herri-literaturari buruzko jardunaldien antologia

Euskaltzaindiak, oraingo honetan, jardunaldi horietako ekarpenik mamitsuenak batu eta argitaratu ditu, antologia gisa. Hemen dira, beraz, Herri Literatura batzordeak antologia honetarako banan-banan eta aho batez aukeratutako hitzaldiak eta gaiak: altxor handiaren lekuko txiki horiek ez dira lagun txarrak, noski, tradiziotik etorkizunerako zubia egiteko, euskal herri-literatura ezagutuz aurrera egiteko.

Gizalegez, eskerrik asko Joakin Berasategi eskuzabalari, editore herri-literatura zale horrek Euskaltzaindiari oparitutako artxibo marduletik hartu baititugu bertsolarien-eta argazkiak.

Joxe Ramon Zubimendi Imaz
Herri Literatura batzordearen idazkaria


Herri-literatura jardunaldietako hitzaldi hautatuen zerrenda: aipamen bibliografikoa

Dokumentu guztiak jaitsi

Webgune honetan Aita Villasantek idatzitako lanak biltzen dira, guztiak argitaratuak. Lau multzo nagusitan daude banatuta: liburu osoak (41), liburu zatiak (106), artikuluak (769) eta edizio bereziak (hots, Villasantek bildu, editatu edota prestatutako liburuak, guztira 13).

Aita Villasantek 57 urtetan zehar argitaratu zuen: lehen argitalpena 1944koa da, eta azkena 2000koa. Guztira, argitaratutako 929 idazlan katalogatu eta bildu dira.

Bi bilaketa sistema ditu: testu osoko bilaketak eta katalogoaren bidezkoak (sei kategorien bidez: izenburua, hizkuntza, gaia, aldizkaria, lan-mota eta data).

Zehaztapen teknikoak

  • Idazlan guztiak PDF formatuan digitalizatuta eskaintzen dira. Kasu ia guztietan dokumentuaren azalaren irudiaz gain, bi bertsio eskaintzen dira: bata “Dokumentua” izenekoa eta bestea “Testu zuzendua” izenekoa.
  • “Dokumentua” motakoak paperezko bertsioaren argazki leialak dira.
  • “Testu zuzendua” motakoek, ezinbestez, lanketa bat daukate. Ahalik eta maketazio- edo taxutze-agindu kopuru txikiena erabiliz, idazlan guztien aurkezpen homogeneo eta koherentea eskaintzeko ahalegina egin da, elementu formal nagusiei beti irizpide berberak esleituz: goiburuak, izenburu eta azpi-izenburuak... Gainerakoan, dokumentu originalen irizpideak errespetatu dira.
  • Testuen zuzenketak egiterakoan ere bertsio originalaren literaltasuna errespetatu da. Aitzitik, akats tipografiko arrunt gisa hartzeko modukoak zuzendu egin dira sistematikoki.
  • Edizio berezien kasuan (hots, Villasantek bildu, editatu edota prestatutako liburuak) ez da “Testu zuzendua” prestatu, beharrezkoa ez dela iritzirik.
Bizkaiko Foru Aldundia   Arantzazuko Frantzizkotar Probintzia

Euskaldunon egunkariak 1991ko abenduaren 6an kaleratu zuen lehenbizikoz Nafarkaria izenarekin Nafarroako bere gehigarria. Geroztik ostiralero ikusten zuen argia, harik eta 2002. urtean, larritasun ekonomikoak itota, desagertu zen arte. Zortzi orrialde izaten zituen eta bertatik Nafarroako kazetari, idazle eta era askotako pertsonaiak pasatu ziren, albisteak, iritziak eta gauza jakingarri asko azalduz.

Euskaltzaindiak pentsatu zuen altxor hori guztia ezkutuan geratzea ez zela bidezkoa; euskarri digitalean bere webgunean jarri behar zuela. Hori egin ahal izateko, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak 2011rako sinatu zuten hitzarmenean Nafarkaria digitalizatzea eta  Interneten kontsultagai jartzea adostu zuten. Halaxe egin zen eta lan horren fruitua eskaintzen da, hain zuzen, orri honetan. Ale guztiak kontsultatzeko eta jaisteko aukera dago. Kontsultak egileen arabera, nahiz bilatzailearen bitartez egin daitezke. Emaitzak, berriz, paperezko albistariak zuen itxura berberarekin ikusten dira.

Nafarroako Gobernua Euskarabidea

Katalogoa

Webgune honetan Resurreccion Maria Azkuek idatzitako eta argitaratutako lan guztiak biltzen dira. Hamar multzotan sailkatu dira: liburu enblematikoak (4), gainerako liburuak (54), liburuxkak (23), artikuluak (742), itzulpenak (10), editorea/zuzendaria/biltzailea (5), berredizioak (8), egokitzapenak/Azkueren lanen itzulpenak (12) eta gutuneria argitaratua (9).

Sailkapen hori ez da beti ebidentea eta zenbait xehetasun eransten ahal zaizkio, hainbat ildotan. Baina bibliografia bere osotasunean haztatu ondoren aski koherentea eta argia delakoan gaude, zehaztapenak zehaztapen.

Bi bilaketa sistema ditu: testu osoko bilaketak eta katalogoaren bidezkoak (lau kategorien bidez: izenburua, gaia, lan-mota eta data).

Zehaztapen teknikoak

  • Orotara 922 idazlan bildu dira, baina 952 PDFtan banatuta, hainbat liburu tomo desberdinetan banatuta daudelako. Lau liburu enblematikoen multzoan zenbait kasutan idazlanaren erreferentzia eta azala jaso da, baina testua ez, argitalpena lehen edizioaren faksimile hutsa delako; beste kasu batzuetan faksimile horietan Azkueren testuaren ondoan argitaratutako beste testu batzuk ere bildu dira, Azkuerenak ez izan arren (Villasanteren edo Kerexetaren hitzaurreak, adibidez).
  • Idazlan guztiak PDF formatuan digitalizatuta eskaintzen dira (“Dokumentua”).
  • Bi motako PDFak egin dira: idazlan gehienek irudipeko testu zuzendua dute eta, hartara, testu osoko bilaketak egin daitezke; arreta berezia jarri da hitz propioak edo kontzeptu nagusiak zuzentzen. Salbuespenezko kasu batzuk irudi soil gisa digitalizatu dira (edizio faksimiletan Azkuek berak idatzitakoak ez direnak, egiletza berezikoak –editore, zuzendari, biltzaile–, berredizioak, Azkueren lanen egokitzapen eta itzulpenak, musika partiturak), hau da, jatorrizko dokumentuaren irudi leiala dira. Zehaztapenetarako, ik. SarreraEtaZenbaitOhar.pdf (PDF, 173,7 kB) txostena.
  • Idazlan bakoitzari gai bat esleitu zaio taula orokor baten arabera eta, ondorioz, gai horren araberako bilaketak egin daitezke, Gaia eremua erabiliz.
  • Aldizkari batean argitaratutako artikulu guztiak batera bilatzeko, erabili Idazlan-mota eremua.
  • Kasu gutxi batzuetan ez da dokumentuaren azalaren irudirik erantsi.

Bizkaiko Foru Aldundia

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper