HELBURUAK
Honako helburu hauek ditu Gramatikak XXI. mendean izeneko Jardunaldiak:
- Izenak berak dioen bezala, XXI. mendeko inguruko gramatikek dituzten ezaugarri nagusiak nabarmentzea.
- Gramatika Batzordeak ondu duen Euskararen Gramatikaren testua aurkeztea eta gaurko gramatiken pareko egiten duten ezaugarriak azpimarratzea.
- Gainerako Akademiek mende honetan argitaratu dituzten edo argitaratzear dituzten gramatiken eta horien ezaugarrien berri izatea. Hartara, argiago ikusiko da Gramatika Batzordeak landutako proposamenaren testuingurua zein den.
- Mota honetako Gramatika batek zer dakarkien euskalgintzako sektoreei: unibertsitateetan nahiz DBHko edo Batxilergoko irakaskuntzan, administrazioan, itzulpengintzan edo euskara zerbitzuetan euskaraz lanean ari direnei.
- Jardunaldiko eztabaidarekin eta parte-hartzaileen ekarpenekin testua aberastea.
NOIZ / NON
Donostian, Luis Villasante Ikergunean, 2019ko uztailaren 11n.
EGITARAUA
- Harrera
- Material-banaketa
Hasiera ekitaldia.
- Gipuzkoako Ahaldun Nagusia.
- Donostiako alkatea.
- Pello Salaburu (euskaltzain osoa, Gramatika batzordeburua).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua).
- Aurkezlea/moderatzailea: Miren Azkarate (euskaltzain osoa).
- Pello Salaburu (euskaltzain osoa, Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeburua). Euskararen Gramatika.
- Hitzaldiak (45’) eta elkarrizketarako tartea (15’).
Atsedena / Kafea.
Mahai-inguruaren gaia: auzoko gramatikak.
- Aurkezlea/moderatzailea: Miren Azkarate (euskaltzain osoa).
- Ignacio Bosque (Real Academia Española), La Nueva gramática académica. Estructura, contenidos y análisis de la variación. (Gaztelaniaz).
- Gemma Rigau (Secció Filológica del Institu d'Estudis Catalans), La Gramàtica de la llengua catalana del Institut d'Estudis Catalans: descripción y prescripción. (Gaztelaniaz).
- Rosario Alvarez (Real Academia Galega, Santiagoko Unibertsitatea), A fuego lento. La ansiada gramática de la RAG. (Gaztelaniaz).
- Mahai-ingurua (90’) eta elkarrizketarako tartea (15’).
Bazkaria
- Aurkezlea/moderatzailea: Pello Salaburu (euskaltzain osoa, Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeburua).
- Hizlaria: Miren Azkarate (euskaltzain osoa). Gramatiken auzi batzuk.
- Hitzaldiak (45’) eta elkarrizketarako tartea (15’).
Mahai-ingurua: Gramatikaren poliedroa.
- Aurkezlea/moderatzailea: Pello Salaburu (euskaltzain osoa, Gramatika batzordeburua).
- Céline Mounole (euskaltzain urgazlea eta Gramatika batzordekidea).
- Juan Garzia (euskaltzain urgazlea eta Gramatika batzordekidea).
- Iñaki Amundarain (euskaltzain urgazlea eta Gramatika batzordekidea).
- Jesus Mari Makazaga (euskaltzain urgazlea eta Gramatika batzordekidea).
- Mahai-ingurua (60’) eta elkarrizketarako tartea (15’).
Ondorioen aurkezpena eta agurra
- Pello Salaburu (euskaltzain osoa, Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeburua).
ALBISTEA
Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du
Gramatika jardunaldiak mentalitate aldaketa nabarmendu du. Miren Azkarate euskaltzain osoaren hitzak baliatuz, “lehen, hizkuntza bat zuzen hitz egin eta idazteko arauen multzoa” zatekeen gramatika; gaur egun, berriz, “hizkuntza jakin baten osagaien (hotsen, formen, joskeren) azterketa eta azalpena” litzateke.
Euskararen Gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu du Pello Salaburu Gramatika batzordeburuak. “Lan irekia” dela adierazi du, eta gaineratu du iritziak eta kritikak batu ondoren Euskaltzaindiak erabaki beharko duela lanarekin zer egin.
KRONIKA
XXI. mendeko gramatika: su motelean ondua eta irekia
Mendeurrena: Gramatika jardunaldia: 'Gramatikak XXI. mendean'.
Hizkuntza gertakariak gaurko terminologian eta gaurko kontzeptu linguistikoen bidez kontatzen dituen tresna proposatu du Gramatika batzordeak.
Egilea: Garbiñe Ubeda Goikoetxea