HELBURUAK
Hainbat espezialista entzutetsuk dioskunez, etimologia azterketa ez da hitza esparrutzat harturik hizkuntzaren barne-historia eraikitzeko diakroniaren alderdi ezberdinen analisiak konbinatzen dituen jarduna baizik.
Jardunaldi honen helburu nagusia EHHE Egitasmoaren eta, bereziki, EHHE-200 argitaratu berriaren -hots, bere izaera, helburu, metodo eta lorpen garrantzitsuenen gehi ondoko urteotarako asmoen- aurkezpen orokor bat egitea da.
Horrekin batera, alorrak inguruko eta urrutiagoko hizkuntza eta hizkuntza familietan diren zenbait aurrekari eta arestiagoko edo abian diren paralelo eta aitzinamendu eta hein batean eredutzat har ditzakegun zenbait kasu aurkeztu nahi ditugu, egitasmo eta alor horietako goi-mailako espezialista zenbaiten eskutik.
NOIZ / NON
Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2019ko uztailaren 4an.
EGITARAUA
- Harrera
- Material-banaketa
Hasiera ekitaldia.
- Bizkaiko Foru Aldundia.
- Bilboko Udala.
- Joseba Lakarra (euskaltzain osoa, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoaren zuzendaria)
- Andres Urrutia (euskaltzainburua)
Lehen hitzaldia.
- Aurkezlea: Blanca Urgell (euskaltzain urgazlea, Euskal Herriko Unibertsitatea)
- Hizlaria: Jose Antonio Pascual (Real Academia Española, Universidad Carlos III). “Saludos de un etimólogo hispánico al Nuevo Diccionario Histórico-Etimológico Vasco”.
- Hitzaldiak (40’) eta elkarrizketarako tartea (10’).
Bigarren hitzaldia.
- Aurkezlea: Julen Manterola (Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoa).
- Hizlaria: Reina Bastardas (Universitat de Barcelona). “El Dictionnaire étymologique roman (DÉRom): aportaciones de su metodología a la etimología idioromance: el caso del catalán. Y posibles aportaciones extraromances”.
- Hitzaldiak (40’) eta elkarrizketarako tartea (10’).
Hirugarren hitzaldia.
- Aurkezlea: Blanca Urgell (euskaltzain urgazlea, Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Hizlaria: Joakin Gorrotxategi (euskaltzain urgazlea, Euskal Herriko Unibertsitatea). “Etimologia, filologia indoeuroparra eta euskara”.
- Hitzaldiak (40’) eta elkarrizketarako tartea (10’).
Atsedena / Kafea.
Laugarren hitzaldia.
- Aurkezlea/moderatzailea: Joakin Gorrotxategi (euskaltzain urgazlea, Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Hizlaria: Joseba Lakarra (euskaltzain osoa, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoa). “Euskal ikerketa diakronikoak eta EHHEranzko bidea”.
- Hitzaldiak (40’) eta elkarrizketarako tartea (10’).
Bosgarren hitzaldia.
- Aurkezlea/moderatzailea: Joakin Gorrotxategi (euskaltzain urgazlea, Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Hizlariak: Joseba Lakarra, Iñaki Segurola Julen Manterola (Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoa). “Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren aurkezpena”.
- Hitzaldiak (40’) eta elkarrizketarako tartea (10’).
Ondorioen aurkezpena eta agurra
- Joseba Lakarra (euskaltzain osoa, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoaren zuzendaria).
BABESLEA
ALBISTEA
EHHE-200: Hitzen lekukotasunak aurreratu dira eta ugaldu aldaera ezezagunak
Euskaltzaindiak argitaratu berri duen Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE-200) nondik norakoak azaldu dira gaur, hizkuntzalarientzat antolatutako mintegian.
Hitzaldietan parte hartu dute Jose Antonio Pascualek (RAE); Reina Bastardasek (Bartzelonako Unibertsitatea); Joakin Gorrotxategik (euskaltzain urgazlea); Joseba Lakarrak (euskaltzain osoa, EHHE-200 egitasmoko koordinatzailea) eta Julen Manterolak (EHHE-200 egitasmoa).
Joseba Lakarra (Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa egitasmoaren arduraduna): "Aberats gertatu da EHHE200en egin den eta Orotariko Euskal Hiztegitik harago doan protohistoriaren azterketa zabala; asko edo gutxi, ia beti aurreratu dira lehen lekukotasunak eta ugaldu azterketa diakronikorako ezinbesteko diren aldaera ezezagun edo gutxi ezagunak; orobat, berritu dira sarri hedadura dialektal zaharrez genituen usteak".