HELBURUAK
"Jardunaldi honen helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... azken batean hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena.
Hizkuntzari buruzko lan preskriptibo eta didaktikoetan ahozkoak eta, ahozkoaren barruan, ahoskerak leku berezia behar dute, baina ez bigarren mailakoa. Ahoskera ezin da gramatika bezala ikasi. Inportantea da denok gauzak ondo ulertzea eta, horretarako, elkarrekin hitz egitea bezalakorik ez dago. Euskaltzaindiak 1998ean kaleratutako EBAZ araua argituz nahi genuke indartu. Eztabaidaren gunea bi ardatz gurutzatzen diren lekuan egongo da: euskararen estilo-mailak, batetik; euskalkiak eta batua, bestetik.
Saiatuko gara arazoei alderdi teorikotik eta praktikotik eusten. Euskaraz gainerako hizkuntzekin gertatzen denari ere emango diogu begiratu laster bat, hizkuntzalaritzaren testuinguru orokorrean kokatuz gure arazoa."
EGITARAUA
Gasteizen, Artiumen, 2019ko otsailaren 14an (goizez)
- Harrera
- Izen-ematea
- Material-banaketa
Hasiera ekitaldia:
- Andres Urrutia (euskaltzainburua)
- Miren Lourdes Oñederra (euskaltzain osoa, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeburua)
- Igone Martinez de Luna (Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua)
- Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea)
- Aurkezlea: Irantzu Epelde (Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kidea, Euskal Herriko Unibertsitatea)
- “Ahoskera arautu eta i(ra)kas al daiteke?”, Miren Lourdes Oñederra (Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeburua)
- Hitzaldia (40') eta elkarrizketarako tartea (5')
- Aurkezlea: Irantzu Epelde (Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kidea, Euskal Herriko Unibertsitatea)
- "Irakats al daiteke ahoskera? Eta aldagarritasuna?", Mª Heliodora Cuenca Villarín (Sevillako Unibertsitatea)(Gaztelaniaz)
- Hitzaldia (40') eta elkarrizketa (5')
- Atsedena
- Kafea
- Aurkezlea: Jasone Salaberria (Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kidea, CNRS-IKER-UMR 5478 ikergunea)
- Hizlaria: “Nola ikasi ahoskerak”, Julia Marín (antzerki itzultzailea, komunikazio tekniketan irakaslea)
- Hitzaldia (25') eta elkarrizketa (5')
- Gaia: “Zinea eta euskararen ahoskera”
- Elkarrizketatzailea: Oroitz Jauregi (Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kidea, Euskal Herriko Unibertsitatea)
- Elkarrizketatua: Gorka Lazkano (Errementari filmeko euskararen arduraduna)
* Julia Marin bilduko zaie elkarrizketaren azken herenean (13:00-13:15) - Elkarrizketa (45') eta galderetarako tartea (15')
- Ondorioak: Pilartxo Etxeberria (euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kidea)
KRONIKA
Ahoskerak axola duelako
"Eta ahoskera zer? Formaz galdera eman lezake. Aldarrikapen hutsa zen, ordea. Hain zuzen, ahoskerari zor zaion arreta eskatzeko modua. Edo, Andres Urrutiaren hitzak baliatuz, “matraka ematen” hasteko deia. Arrazoien artean askotxo aipatu ziren, Lourdes Oñederraren hitzalditik abiatuta. Bat: ahoskera egokiak ziurtasuna ematen diolako hiztunari. Bi: euskara normaltzeko, hizkera-mailak garatu behar direlako, eta ahal dela, gaztelaniaren eta frantsesaren ereduetatik babestuz. Hiru: Ahoskera delako kanpotiko eragin horren sarleku babesgabeena. Lau: hizkuntzaren barrengo erritmo antolaketa ergatiboa edo mugagabea bezainbeste zaindu behar delako, hizkuntza bere osotasunean indartu nahi bada. Bost: ahoskera ikas eta irakats daitekeelako. (Gasteizko jardunaldia/ Garbiñe Uberaren kronika)