EGITARAUA
HELBURUAK
Hizkuntza gutxiagotuei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu, beste lurraldeetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin batera uztartzeko, betiere aldarte akademiko egokia bilatuz eta euskararen erabilera soziala eta hizkuntza eskubideen alorrak barneratuz, besteak beste, Euskaltzaindiaren Jagon Sailaren lana eraberritzeko.
AURKEZPEN PRENTSAURREKOA
Hizkuntza gutxiagotuak hizpide Iruñeko nazioarteko biltzarrean
Mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa Baluarten izanen da, urtarrilaren 17an eta 18an: ‘Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi - XXIII. Jagon jardunaldia’. Hogeita bat hizlarik parte hartuko dute.
Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua: “Hizkuntza gutxituei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu nahi da biltzar honetan, beste lurraldeetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin uztartzeko”.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Biltzar hau baliatu nahi dugu akademia desberdinen arteko sare sendo bat osatzeko”.
Izen-ematea (dohainik): Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (plaza mugatuak).
KRONIKAK
Hizkuntza gutxituak, etorkizunari begira
(Lehen eguneko kronika, 2019-01-17, Garbiñe Ubedaren eskutik)
"Iruñeko jardunaldiko lehen saioan, Mikel Zalbidek Euskaltzaindiko Jagon sailaren ibilbidea laburbildu zuen, hainbat galdera oinarri hartuta: noiz nola sortu zen Jagon saila, eta zertarako; zer mugarri finka litezkeen bere ibilian; zer balorazio egin litekeen, eta hortik abiatuta, azkenik, aurrera begira zer. Euskarak, baldin eta biziko bada, egunerokoan beharrezko izan eta ingurumenean aplikatu ahal izateko egokitu egin beharko duela aurreikusi zuen Euskaltzaindiak, sortze beretik. Ikuspegi soziologiko horrek azaltzen du akademiaren bitasuna, eta bereziki Jagon saila.
Zubiak, elkarri laguntzeko
(Bigarren eguneko kronika, 2019-01-18, Garbiñe Ubedaren eskutik)
"Jagon Jardunaldiaren bigarren egunak argazki ikusgarri bat eta hitzarmen mamitsu bat eman zituen Iruñeko Baluarten. Europako hizkuntza gutxiagotuak zaintzen edota ikertzen aritzen diren erakunde akademikoak lankidetzan aritzeko ituna hauspotu zuen, beraz, Euskaltzaindiak, eta sei lagunek izenpetu zuten han bertan, nork bere erakundea ordezkatzen zuela.
ARGAZKIAK