EGITARAUA
Irailak 13
- Harrera
- Kafea
- Material-banaketa
Hasiera ekitaldi instituzionala:
- Andres Urrutia (euskaltzainburua)
- Xarles Videgain (euskaltzainburuordea)
- Jean-Rene Etxegarai (Euska/ Hirigune Elkargoaren lehendakaria)
- Beñat Arrabit (Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria)
- Moderatzailea: Txomin Peillen.
- Hizlaria: Jean-Louis Davant.
- Gaia: Baionako bilkuren giro soziopolitikoa, kronologia, zergatia eta mamia.
- Atsedena
- Kafea
- Moderatzailea: Eneko Irigarai.
- Hitzaldia: Gexan Alfaro Gaia: Euskara batuaren lehen urratsak Iparraldean.
- Hitzaldia: Janbattitt Dirassar Gaia: Orduko euskal prentsa eta idazteko zailtasunak.
- Hitzaldia: Joseba Intxausti Gaia: Baionako ekarpena eta Arantzazu arteko lotura.
PRENTSA OHARRA
Euskal Hirigune Elkargoak aholku-emaile ofizial izendatu du Euskaltzaindia, euskarari dagokionez
Euskaltzaindia da Euskal Herri osoko aitortza instituzionala lortu duen erakunde bakarra.
KRONIKA
Baionako kronika: Euskara Batua, arian-arian ehuntzen den kausa
Munta handiko konbentziotan egin ohi den bezala, Baionako Herriko Etxeko aretora heldu zen orori oparitxo bana eskainiz ekin zion Euskaltzaindiak, mendeurreneko lehen ekitaldi akademikoari. Oparitxoa, zer eta kaier orri zuri bat, tapaki beltz gogorrez babestua, aldean idazluma ere bazekarrena, bilkura hartatik hasi eta urtebetez luzatuko diren ekitaldietan entzungo direnak jasotzeko. “Ganoraz eta fundamentuz bete behar da”, bota zuen erronka Andres Urrutia euskaltzainburuak, “guztion artean egin beharreko kronika baita mendeurrenekoa”. Aldamenean zituen Xarles Videgain euskaltzainburuordea, Jean-Réné Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria eta Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria.