AURKEZPEN PRENTSAURREKOA
Aukeran dantza konpainiak eta Euskaltzaindiak ekoitzitako 'BIZ HITZA' ikuskizuna martxoaren 16an estreinatuko da, Arriaga Antzokian
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak euskararen bilakaera aletzen du dantzaren bitartez.
Xabier Paya kulturgilearen gidoian oinarrituta, Aitor Etxebarriak egin du musika, Ainhoa Aierbe eszena-zuzendaritzaz arduratu da eta Aukeran dantza-taldeak sortu ditu koreografiak. Bilboko Loraldia jaialdiaren barruan estreinatuko da, martxoaren 16an.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Elkarlana Euskaltzaindiaren zigiluetako bat izan da betidanik. Eta BIZ HITZA elkarlan horren emaitza zoragarrietako bat da".
Edu Muruamendiaraz (Aukeran): "Guretzako erronka izugarria izan da, pozik eta arduraz bete duguna".
Xabier Paya (gidoigilea): "BIZ HITZA euskara batuaren historia dantzatua da, baina, era berean, obra unibertsala da". (Aukeran dantza taldeko argazkia: David Herranz)