Plazaberri

2008 - 11 - 27      72. zenbakia

Berriak
NAFARROAKO UDALEN IZENAK ARAUTU DITU EUSKALTZAINDIAK

Nafarroako Udalen izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

2008ko urtarrilaren 25ean, Bilbon, Euskaltzaindiaren osoko batzarrean, amaitu zen 155. arauaren onartze-prozesua. Erabaki honetan, 1990ean argitara eman zen Nafarroako Herri Izendegiaren azterketa egin du Euskaltzaindiak eta arau bihurtu. Osagarri moduan eskualde eta herritar izenak ere bildu dira arauan, erabilgarriagoa izan dadin.

Onomastika batzordeak landuta eta proposatuta, euskaltzain osoak zatika aztertuz eta onartuz joan dira 155. araua. Guztira, 11 bilera egin ditu Euskaltzaindiak araua onartzeko, 2007ko otsailaren 23tik 2008ko urtarrilaren 25era bitartean.

Ikus hemen 155. araua:

Nafarroako Udal Izendegia