ANAITASUNA

VII URTEA - N.º 73

Depósito Legal SS. 1.092-1959

Suplemento de la Hoja ANAITASUNA de Guipúzcoa

Zemendia (11) 1960


Kristiñau Itsas Gaztedia

Ille onen 13-an, zemendiaren bigarren domekan, Bizkai-Gipuzkoetako Kristiñau Itxas Gaztediko militanteak Eibarren batu dira.

Importantzia aundiko batzarra, bere maillan Euskalerriko lenengoa izan dalako, eta bere asmoetan guztiz urrun joan dalako.

Aspaldion, arraintzale ofizio ta bizimodua evoluziño aundi baten aurrean aurkituten da. Azkenengo gerra mundialaren ostean, nazino guztiak asi dira arraintzuari importantzia aundia emoten, itxasoaren neurribako aberastasuna ikusita.

Ona emen zelakoa izango dan evoluziño au amabost urtera orduko, Inglaterra-ko Fishing News errevistearen ustez:

 «Laster Rusia-k eta Polonia-k arraiñuntzi flota aundi bat eukiko dabe: kongeladoreak, erdikongeladoreak, faktoria osoak, tamaiñu guztietakoak, eta eundaz barku lau milla bana toneladakoak.

Oraiñarte Europa-ko beste naziñoak Rusia baiño atzerago dabiltza; baiña alegin tekniko aundiak egiten diardue, komunisteri konpetentzia egiteko, eta edozein arrainlekutara joan al izateko.

Amar urte barru, oraingo arraintokiak orraztuta geratuko dira eta barriak billatu bearko, geroago urrunago joan bear izanarren. Orduan itxasorateak luzeegiak izango direan lez, edurrak ez dau valioko arraiña ondo kontservetako, eta barku geienak kongeladoreak izan bearko dabe.

Laster arraintzale bizibidea industrializatu egingo da, eta munduko arraintzale geienak itxasoko langilleak izango dira.»

Evoluziño onetatik milla problema sortuko dira, bata bestea baiño gatxagoa, esate baterako, lanaren gogorregitasuna, ondoegonaren bearrizana, irabazien partiziño zuzena astean beingo deskantzua, erritik, etxetik eta eleizatik ausentzia luzeegia, arraintzaleen preparaziño moral eta teknikoa, eta abar.

Asi dira organizaziño batzuk problema oneekaitik ardurea artzen. Esate baterako. U. N. E. S. C. O. (United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization), F. A. O. (Food and Agriculture Organization), O. E. C. E. (Organización Europea de Cooperación Económica). Organizaziño komunistak, euren aldetik, lan ikaragarria egiten dabiltza, arraintzu teknikan aurrerenak izateko, eta arraintzalearen problemak euren modura ebazteko.

Eta Eleizea, evoluziño onetan, ixil eta geldirik egongo ete da? Ezer egin barik geratuko da, erlegiño bako organizaziñoak gauzak euren erara kompontzen dituen bitartean? Ez orixe! Evoluziño onek lenengo pausuak bakarrik emon ditu oraindiño; eta Eleizea sasoi onean dago oraindik, arraintzale mundua Kristorentzat irabazteko.

Orrexetarako batu dira Eibarren Euskalerriko Kristiñau Itxas Gastediko militanteak. Eurak dira Eleizearen mandatariak. Eurak eroan bear dabe itxasora Kristoren evangelioa eta Eleizearen dotriñea. Eurak ebatzi bear ditue, Eleizearen izenean, itxasgizonen problema guztiak. Eta orretarako batzandu dira Bizkai-Gipuzkoetako muga erri orretan, alkar ezagututeko, aurrerantzean batera lan egiteko, euskaldun itxasgizonen bizimodu barria mailla guztietan kristiñauki moldatuteko.

Berriatua


Gurasoen amar aginduak

Urte batzuk dirala gertaera xelebre bat jazo zan Londres'en. Gau batean, eskola-maixu bat eta bere andrea oso berandu etxeratu ziran, ziñetik. Euren kuartuan sartu ziranean papeltxo bat topau eben atean orratz bategaz josita. Eta papeltxo aretan idatzita frase au: «Umeok, gurasoak gabaz etxean egon daitezela gura geunke». Ezan besterako be-ta, barre egin eben biak. Urrengo egunetan ez eban iñork aitatu papeltxoa. Baiña joan ziran egunak, eta beste gau batean, barriz papeltxoa, atearen baltzean zulotxu bat balitz lez. Eta bein eta barriz gurasoen konzientziari dei egiten eutsen ume arek papeltxoen bitartez.

Aitari, maixua zan da, enkuesta bat egitea bururatu yakon. Eta ez bere eskolan bakarrik mundu guztian baiño. Mundu guztiko umeen erantzunak jakin gura ebazan. Eta egin be egin ebazan preguntak papel batean, Inglaterra, Canada, India, Australia, Ipar-Amerika eta beste leku askotara bialtzeko. Leku orretako maixu guztieri abisau eutzen al eben arduratsuen egiteko: esateko umeeri ondo erantzuteko, gizonak lez, egiten ebena guztiz inportantea zala, ta abar.

Olantxe egin eben danak.

Jaso direan erantzunetatik autatuaz-eta, onelako amar agindu onek batu dauz Virine andreak, gurasoentzako. Entzun arduraz; eta ikasi, gurasoak, zeuon umeak emoten deutsuezan aginduak.

1.—Jarraibideak, amesak idealak, biztu: Batez be iru urtetik sei urtera arte umeari zer izatea on dan, eta gizon bikaiña, benetako gizona, zelan izaten dan erakutsi bear yako. Umearen biotzean txinpartak dagoz eta putz egiña sua bistu leike.

2.—Bere negarretan lagundu. Eta ez galaso egin gurako leukezan gauzetan. Zazpi urteko umeak pozik atarako leukez platerak, etxea garbitzen lagundu gura dau, eta abar. Eta ez esan iñoiz be: «Zoaz ortik, enbarazu baiño ez dok egiten-eta... dana endredetan dok-eta...»

3.—Gozoak izan beragaz. Bigunkeririk, berekoikeririk, be ez; baiña umeari be errespetau egin bear yako, besteak errespetatzen erakutsi gura badeutsagu. Ume lotsabakoa, geuk alan biziten erakutsi deutsagulako da lotsabako.

4.—Ez asarratu. Noizean bein bai, ona da asarratzea, baiña ez geiegi.

5.—Bat edo-bat besteak baiño maiteago badozue be, ez agertu besteen aurrean. Asarre egitean, gaiñera, begiratu errurik daukoez, eta asarrea naikoa ezbada, jo edo kastigau. Baiña, beti neurriz.

6.—Preparatu. Ezkondu aurretik ikusi zelan portau bear zareen eta ez iñoiz be aztu.

7.—Ez gogorregi izan. Umea ume da, eta zeozer be umeak lez egingo dau. Zuzendu bai, baiña ez eskatu ezin leikeana, mutilla balitz lez.

8.—Egia esan, beti. Guzurretan asten dan umeak edozer gauza egin leike. Eta itauntzen, preguntetan, deutsuen danari erantzun, alan ikasten dabe umeak eta. Gurasoak izan bear dabe umearen lenengo maixuak.

9.—Gurasoak beti bat izango dira. Aitak agintzen dabenari amak ezezkoa emoten badeutso, edo amak kastigatuari aitak parkatzen badeutso, umeak barre egingo dabe laister.

10.—Gurasoen bizikera, ispillua lakoa da umientzako. «Umien zentzuna etxean entzuna», esaten da. Eta egi-egia, gurasoengan ikusten dabena egin gura izaten dabela umeak. Umien aurrean zagozanean, beintzat kontuz ibilli zeuon berba eta egitetan.

Bete amar agindu onek, eta berez etorriko yatzue ondorengo ederra semeetan.

Joxe Azurmendi


Gure bei onrauaren jeniyoa ta joerak

Beia ez da esnea egiten dauan makiña arrigarri bat bakarrik; ba-dau nagositasunaren kontzientzi bizi-bizi bat be. Gizonaren adiskidetasunagaz poztu egiten da, ta zu bere gustokoa bazara esne geiago emango dizu.

Urte batzuk ba-dira Frantziko presidente René Coty'k esnea emoten geien zan bei bat jente guztien aurrean goratu ebala musturrean mun emonaz; eta Estados Unidos'en ba-dira jeneral askok baiño medalla geiago daukezan beiak. Eta au dana ez iat txarto iruditzen. Pentzau eizu apur batean beia gizonarentzat zer dan... Ez dozu gugaitik esne-bei batek baño geiago egiten dauan abererik. Estadistikak agertuten deuskuenez urte bateko esnea, litroko botelletan sartu, ta illeran jarriko bagendu, 400 buelta baiño geiago emongo leukioez munduari. Erdia baño geiago edaten da. Beste asko mantekilla, gaztai ta olakoak egiteko izaten da. Sendagille ospetsu batek begira zer diñon: "Alimentu guztietan ez dago esneak beste inportantzi daukonik eta guretzat obeagorik".

Gaurko esne-bei onok, benetan, esnea emoteko gizonak egiñeko makiñak dira. Gizonaren laguntza apartekorik gabe, beiak urtean txal bat eta bera manteniduteko 165 litro esne emongo leukez. Baiña gizonak laguntza apartekoak ipiñi deutsozenetik urtean txal bat emoten dau gitxi-gora-bera, baiña amabost edo ogei txal manteniduteko beste esne, ta ez aste pare batean bakarrik, amar illabetean.

Holanda, Beljika, Dinamarka ta Suiza munduan esne geien daukenak, bei bakotxeko kontua atarata. Gaur Norteamerika beiak 2.560 litro emoten dauz: 1910'an emoten eban doble ia. Michigan'en "Holstein" errazako bei batek 18.840 litro emon dauz urte batean. A ze iturria!

Bei onak kilo ta erdi janaritik kilo bat esne ataraten dau. Baiña erazterakoan bere errapeko esneatzaz beiak berak aginduten dau. Ondo ezpadago, edo erazten diñarduana bere gogokoa ezpada esne asko gorde leike.

Gauza onetan nagosi dan gizon jakintsu batek au diño: "Ez da abererik gizonaren adiskidetasuna beiak beste gura dauanik". Nik ezagututen dotan bei batek euneko irurogei geiago emon eban kortatik beti orroaka ebillen morroi ziztrin bat kendu ebenean eta bere gustoko gizon batek artu ebanetik.

Guzurra dala dirudi, baiña egia da.

Bei batek esnea batzeko orduan ezagututen ez dauzan gizon, txakur eta katuak ikusten ba-dauz kortan, ba-leiteke esne gitxiago emotea, ta bere naigabeak jarraituten badau agortzen asten da.

Orain urte asko ganadutegiko morroi batzuk eurek olgetearren, beiak erasteko orduan, esku-radio orretako bat eroaten eben eta musikagaz esne geiago emoten ebela konturatu ziran. Gaur korta aundi orretako asko dira beiak erazterakoan radioa ipinten dabenak.

Atzazkaldun abereen artean laugarren zuurrena ei da beia. Lenengo txarria, mando-emea bigarren eta gero zaldia. Laugarren lekuan, bada, beia; ala ta guztiz be tontotik gitxi dauke beiak. Bein baiño geiagotan ikusiko zenduzan euren adarrekaz ate ta kaixak iditen. Larretin pilloan datozanean asko izan arren be, laister aurkituko dau bakoitxak bere aska.

Ona emen gure beiaren gauza arrigarrienetako bat: Nagositasunaren ezagutze bizi bat. Bei-pillo batek bere erregiña dauala esan genezake: bei bat beti lenengo ibilliko da kortara edo larrera doazanean: iñork berari murrukarik ez deutzo egingo.

Zelan elduten dira erregiña izatera? Geienetan murruka geien dalako, banaka banaka danak menperatzen dauzalako. Ta bein lenengo lekura elduten danean, bere bizitza guztian nagosi izango da. Zaartutakoan murrukan besteak baiño gitxiago bada be bai. Errespetoz begiratuten deutse besteak. Beste korta bateko beia izan bear dau erregiñari murrukarako arpegia emongo deutzona. Ez al dezu erreparau au zure beien artean?

Beiak alimentua baiño zeozer geiago be emoten deusku. Esnea galdutakon, mamiña lez geldituten dan orregaz, amaika gauza egiten dauz gizonak: papela leundu, pinturak, goma, botoi eta lanazko antzeko telea be bai.

ARZELUS'tar AINGERU


Urte gordiñak. I.- Neskantzat

Bai, lenengo aldiz pintau be egin da-ta. Bere aurpegia kolore ori bage askoz be dotoreago egongo litzake. Baiña bai zera! Besteak be egiten dabe-ta... Bein ezpanak gorritzen asi ezkero, neska egiña ei dago. Ba-da, ba, asteko ordua. Baiña ezagun dau lenengo aldiz oraingoan pintau dituala. Ezpanak ezezik okotza eta surra be ia pintau ditu-ta. Barragarria...

Bera konturatu? Bai zera... Ez dauko orretan pentsetako astirik, beste ames asko daukoz buruan. Mutillak be berari begira dagoz. Orain arte ez eutsen kasurik egiten, eta ara: aurten, atzamarra luzatuta, berari begira daukoz zoraturik. Inguruko mutil guztiak ez dauke beste amesik (ala uste dau beintzat). Zeozer pentsauko baleu bere usteak neurtzeko. Baiña gatxa dala gero sasoi orretan pentsetea.

Ez deiola gero iñork lotsatia edo bildurtia danik esan! Edoseiñeri ika egiten deutso berba. Dantzara deitu deutsela? Bai joan be ezezko asko barik. Berbeta gordin antzekoak? Tira beti zortzi urteko umeak legez izan bear ete dogu ba! «Abe Mariterako» etxera? Ori zaar eta umeak bakarrik.

Baiña, neskato, ondiño etzara ume bat baiño. Gorputzez azi zara, aldatu zara, baiña zure arima gaztetxo dago ondiño, umeen arimak legez tximurbagea dirudi, zorionez tximurbagea. Oraindiño umeen amesak darabilzuz. Eta munduko arriskuen erdian ezaguera eta laguntza barik, bakarrik aurkitzen zara. Kontuz!!!

Amabost urtegaz ogei urteko baten itxurea artu leiteke, baiña izatez eta ezangueraz ezin eldu orrenbesteraiño. Itxirain. Etorriko da ordua. Asi yatzuz biotzaren taupada gogorrak, orain arte baiño ariñago dabillela esan leike oraingo ontan. Jakiña, sentidu dau zure biotzak gauza espezialen bat, zeozer berezia. Ez da arritutekoa, Jaungoikoak berak sortu deutsu zeozer ori. Ez dozu baztertu bear sentimentu ori, ona ta zintzoa dalako. Baiña Jaungoikoak sortu deutsun sentimentu ori itxi eltzen, ez ordua baiño lenago alperrik gastau.

Iñaki bai mutil dotorea eta argia. Vespa ta guzti, eta ez oso beartsua be. Kontuz! Ez emon itsu-itsuan iñori zure maitasunik, maitasun ordez baleike sentimentu utsa aurkitutea-ta. Izan zaitez beti maitekor eta alai... eta kittu! Demporea bear dozu maitasun ori aztertu eta ezagututeko.

Mutil lotsabako askok zulakoari gura dabena egin eta aspertuten diranean baztertu egiten dabez. Euren griñak asetzeko bakarrik gura dabe laguna. Zure maitasuna gauza aundia da beste barik lenengo eske yatortzunari eskeintzeko.

Onegaz etzaitudaz betiko atzeratu gura, ezta etxezuloan sartuta urten barik egon bear dozunik esan gura be. Kontuz, ardura aundiz ibiltzeko baiño. Asko aurreratuko yatzuz, baiña asko orretatik batek maiteko zaitu benetan, nonoiz edeiko yatzu eta agertuko dautsu bere egizko maitasuna. Eta zure biotzak be beste guztien gaiñetik maitatuko dau bakar ori. Bakar orixe izango dozu zure geroko betiko laguna. Orrexegaz egingo dozu famili bat, zu famili ortako emaztea eta ama zareala.

Gorde zure maitasuna ondo eldu arte. Eta ondo eldutakoan Ezkontzako baratzean emongo dauz maitasun orrek frutu ugariak.

Dionisio Arruti


Afrikako bat Europan

Michael Horatczuk, Austriako jesuita bat dozu. Ointzu, umorez beteko liburu bat argitaratu deusku. Jesuita au Austriarra da, baña liburu onetan Afrikako baltz bat izango balitzake lez agertzen iaku. Bere guzurrezko izena Mikel Obolungwe da. Michael Horatczuk jesuitea, Mikel Obolungwe gazte baltzaren azalpean, Afrikatar bat balitzake lez, Europara dator mediku karredea ikastera. Vienan egiten dauz bere ikasteak eta uri onetatik karta batzuk eskribiduten dautsoz bere erriko mixiolariari. Karta orretan Vienan eta Europa guztian ikusi dauzan gauzak kontetan dautsoz. Gazte au mire eginda azaltzen da, emengo gauzekaz. Ara emen bere kartetako bi Aita IÑAKI ALBIZUK euskeratuta.

Viena zoragarria da:

Vienara etorteko gogo bizi-bizia neukan aspalditxoan; Lagun aundi bat daukot berton eta beti neukan Vienara etorteko esanka. Semmering errira arte gogaitgarria izanda neure biajea. Eta danak neuri begira egozan, ago-zabalik. Azkenean umetxo bat urreratu iat bere eskutxoan karamelo bat dauala, eta karameloak ganean eukiten daben «papel de plata» ori eskeiñi daust. Nik ez dot konprenitu umetxoaren asmoa, baña bere amak esan daust eskolan ikasiko gauzak dirala. Eskolako maixuak sellu eta onelako gauzak batzen ei dauz baltzari bialduteko; eta umetxoak uste eban guk jan egiten doguzala «papel de plata» eta selluak. Baiña nik erantzun deutsat ni bataiatuta nagoala eta sakramentu au artu ezkero Afrikako baltzak papel orren barrukoa jaten dogula. (...)

Eleizan:

Gaur mezatara izan naz. Zuk esan eustazun (mixiolariari diñotso) neure erriaren egarria iatortanean eleizara joateko, eta bertan neure errian egongo banintz legetxe ikusiko nebala dana. Asmo orregaz joan naz eleizara; baiña orain neure erriaren egarria biziagotu egin iat. Zurtz eginda gelditu naz eleizan: andrazkoak gizonezkoak baiño asko be ugariagoak dira emengo eleizetan.

Neure aitaren agotik zarritan entzuna neban nik, mixiolariak lenengo bider zelan etorri ziran nire errira. Erriko nagosiak zur eta errespetoz entzun eutsen mixiolarieri euren presentaziñoko berbak. Gero berak berba egin eutsen:

«Zuen Jainkoa ona da». Ordutik aurrera erriko nagosia bere gizonekaz mixiolariaren berbea entzutera joaten zan egunero. Azkenean danak bataioa artzeko prest egozan. Baña mixiolariak andrazkoeri be dotriña erakutzi ta bataiatu egin bear zirala esan ebanean, erriko nagosiak ezezkoa emon eutzan. Eta berbaldi aundi bat egin eban, esanez:

«Badakit zuen Jainkoa gizon guztien Jaun aundia dana eta laster gure Jainkoa be izango dala. Guk guztiok obedesidu gura deutsegu. Berak agintzen dabena ona dalako. eta gure jainkoak gura dabena baiño obeagoa dalako. Baña nori tokaten iako zeozer esatea: gizonak ala andreak...? Nor da nagosia? Gizona ala andrea? Nor da gerra eta bakean erabakia artzen dauana? Andrea ala gizona? Sal-erosteak nork egiten dauz? Gizonak ala andreak? Nork zuzentzen dauz erriko arazoak? Gizonak ala andreak?...»

Erriak ago-batean eta oso-osorik «gizonak, gizonak», erantzun eban. Eta erritar danak dantza baldar batean ara ta ona asi ziran, eta mixiolaria artekadu gelditu zan.

«Onela ba, jarraitu eban jefeak, gauzak ondo ta zuzen joan daitezan lenengo gizonok artu bear dogu Kristo. Eta zuk, aita mixiolari agurgarri orrek, lenen gu bataiatuko gaituzu: eta gero andrazkoak... Gauzak zuzen egin bear dira.»

Ori pentzetan egon naz, Aita, ain gizon gitxi eta andra asko eleizan ikusi dotazanean. Eta egozan gizonak ganera etzeuken nagosi antzik. Eta neure barrurako esan dot: «Emengoak fededunak badira eta arpegi bikoak ez badira, eta zeresanik ez badauke, emen ez dagoz gauzak ondo. Erri onetako goraberak ez dira Jainkoak gura daben lez ibilliko seguruen. Ez da Bere nai ona beteko. Emen gizonak aginduko dabe eta gizonen borondatea ez da beti ona...»

Eleizatik urtetarakoan gizon moskor bat ikusi dot. Eta onek illunago jarri dau oraindik neure barrua. Andra asarretu bat joakon bere atzetik txilio ta arrantzaka. Bere emaztea izango zan seguruen. Azkenean emon be emon deutzoz musturreko bi. Antza ez zan indar aundiko gizona, ezer be ez dautzo erantzunda, eta andrearen aurretik okil-okil joan da. Gure erriko gizonen artean jazo balitz au, urrengo domekan gizon orren lagunak sartenean erreta jan egingo leukie olango andrea...!

Nik onek gauza danak ikusita auxe pentzau dot:

«Emen andrazkoak aginduko dabe bear bada, eta ondo deritxat ainbeste andra eleizan ikustea...!»

Mikel Obolungwe


Holanda. «Sasiteologoen» kontra Haarlem-go obispoa

Ogetabost urte dira aurten, Holanda-n San Aldeberto-ren Alkartasuna fundatu zala. Soziedade onek Holanda-ko katoliko laikoak batzen ditu, asuntu intelektual eta sozialetan jarduten dabenak. Agostuaren azken egunetan ospatu ditue Alkartasunaren urrezurizko ezteguak. Ori dala-ta, Monseiñore van Dodewaard, Haarlem-go obispoak verba egin deutse Holanda-ko obispoen izenean; eta esan deutse, teologia ikastekotan, sakonki estudia daiela, sasiteologoak izan ez daitezan. Teologia ez da gauza erreza, afirmatu dau obispoak; eta olako estudio sakonak ez dira egokiak sasiestudianteentzat.

Obispoaren verbaldiak zerikusia eukon, aurreko egunean van Voorst tot Voorst baroiak, Alkartasunaren presidenteak egiñiko diskursuagaz. Bein ta barriro esan eban onek bere itzaldian, eklesiastiko eta laiko askoren artean urduritasun apurtxu bat sortu dala, Jerarkiagaz errelaziñoak direala ta eztireala. "Ez ete da etorri —preguntatu eban berak— fidelak euren obispoakaz alkar verba egiteko sasoia? Laikoak ideia valiotsuak emon leikiez, esate baterako, ekumenismoaren gaiñean, obispoen eginkizun, umeen edukaziño eta kristiñau politikeari buruz."

Verbalariaren ustez, ideien artu-emon au deskonfiantza bape barik egin bear litzake fidelen eta obispoen artean. Jerarkiagazko errelaziñoak, humanoagoak izan bear lirake; eta laikoak euren eritxiak agertzeko posibilidade geiago euki bear leukie. "Gure naziñoko eleizagintariak —esan eban azkenean van Voorst tot Voorst baroiak— ez deuskue eguno larregi eskatuko: gu prest gagoz edozetarako."

Diskursu onen ostean, etorri egin bear obispoen erantzuna. Eta etorri zan urrengo egunean. Laiko dirigenteak —esan eban bere itzaldian Monseiñore Dodewaard-ek— fedeagaz zerikusi aundia dauken gauzen gaiñean zerbait esan gura dabenean, kooperatu egin bear leukie teologo profesional bategaz. Gure errian asko gustetan jakoz genteari teologiaren gaiñeko diskusiñoak; eta orregaitik kontuz ibilli bear dozue danok, sasiteologoak ez izateko.

"Laikoak ezin dabela ezer egin? Lan egiten ez deutsiela itxiten?" Sarritan entzun dot keja au —esan eban azkenean obispoak—; ez da ori egia baiña. Eleizearen alde lan egiteko, ez bakarrik permisua ta baimena, obligaziñoa be ba-daukozue. Kiñatu egin bear dozuez teologoak eta presiñoa egin, gaur eguneko problema goriak estudiatzeko, ainbat ariñen soluziñoa emon deioeen.

Berriatua


Cuba

Santiago-ko artzobispoak: "Gobernuak bapeztu gura dau Eleizearen influentzia"

Monseiñore Enrique Pérez Serantes, Santiago de Cuba-ko artzobispoak, beste karta pastoral importante bat irakurri eragin dau, urriaren 2-an, bere diozesiko eleiza guztietan.

"Cuba-ko erriak —diño artzobispoak— ez eban sekula pentsatuko, komunismoaren amenazua ain aundia izango zanik... Orain argiro ikusten doguz gauzak. Gobernuaren alderdikoak, ainbat ariñen ezerbeztu gura dabe zearo Eleizearen influentzia... Konfusiñozko itxaso batek iruntsi gaitu; eta urten egin bear dogu, al daigun lasterren, naste-borraste onetatik...

 "Orain —diño beste leku baten artzobispoak— traidoretzat artzen dabe komunismoaren kontra dagoan edonor. Komunistak bakarrik dauke naziñoko gauzen gaiñean verbaegiteko eskubidea.

"Bertoko komunisten eritxiz, Cuba-ko katolikoak bigarren maillako erritarrak dira, valore espiritualetan siñistuten dabelako, eta euren ideologia Rusia-tik ez datorrelako. Katolikoak, orregaitiño, ez dauke zetan komunisteri begira egon, abertzaleak izateko. Guk beti esango dogu; Cuba bai, komunismorik ez, esklavutasunik sekula bez."

Eta segiduan: "Ez funtzionario amerikanoak, ez falangistak, ez francotarrak ez deuskue Guri Geuri ezetan indar egin, au edo ori egiteko, a edo bestea esateko. Baiña, Nortamerikanoen eta Sovietikoen artean elegidu bearko bagendu, ez geunke ezetariko dudarik eukiko."

Gero, justizia ta alkartasuna eskatuten dau artzobispoak, eta olantxe amaituten dau bere karta pastorala.

Debekatuta radio ta televisiñozko emisiño katolikoak

Naziñoko agintariak galerazo egin ditue katolikoen radio ta televisiñozko emisiño guztiak. TV ordua, Doktore Lasaga-k egiñiko konferentzien ostean prohibidu dabe. Cuba-ko katoliko intelektual ospetsu onek baten baiño geiagotan verba egin dau TV-tik, eta guztiz argiro erakutsi dau katolizismoaren eta komunismoaren artean dagoan aldea. Gobernuko funtzionario baten esanez, Doktore Lasaga-ren verbaldiak oso objetivuak izan dira, momentu onetan egokiak ez baiña.

Radiozko emisiñoa, Kristiñau Langille Gaztedikoak edo jocistak emoten ebena, ezetariko explikaziño barik galerazo dau gobernuak.

La Quincena errevistearen zuzendaria, lengoa da

Gobernuaren aldeko periodiko batzuk zabaldu dabe, Aita Ignacio Biain —La Quincena errevista famaduaren direktorea— Eleizako agintariak ixildu egin dabela.

 La Quincena, Cuba-ko katolikoen errevistarik printzipalena da; eta oraiñarte beti egon da Errevoluziñoaren alde, gauza askotan bere kontra egon izanarren. Baiña aspaldion, asko aldatu da Cuba-ko panorama politikoa; eta La Quincena errevisteak be, beste errumbu bat artu bear izan dau. Alan ta guztiz-bere, ez da egia gobernuaren aldeko periodikoak zabaldu dabena.

Ona emen zer diñoan La Quincena-ko artikulu batek, oraintsurengo errezibidu dogun azkenengo numeruan: "Pinar del Rio-ko obispoak dei egin deutse frantziskanoeri, bere diozesian lan egiteko. Dei oneri erantzunik, Ordenako nagusiak bertara bialdu dabe Aita Biain, demporada baten obispoari lagundu deion. Antxe egongo da, apostoladua egiten, kristiñau fedea ta Eleizearen dotriña soziala zabaltzen. Ez da egia, Aita Biain-eri iñongo presiñorik egin jakonik, edo "naitanaiezko vakaziñoak" artzen dagoanik. Aita Biain libre da verba egiteko eta idazteko, eta oraindiñokarren bera da La Quincena-ren zuzendaria, momentu onetan Habana-n egon ezarren."

Aita Biain oñatearra da, eta Cuba-ko ia frantziskano guztiak —eun baiño geiago— euskaldunak dira.

Berriatua


Azeritxu ume zurtza (Erderatiko ume-ipuiña)

Oraindiño jayoparri zala, gure azeritxua ume-zurtz geratu zan: bere gurasoak bat-batera, eiztarien baten eskopetapean jausi zirean.

Zelanbait mantenduteko bere atx-zulotik urtetan ausartzen zan bakotxian, basoko beste abere eta pizti txikiakin adiskidetu eta ume-antzera, jolasean ibilli nai izaten eban, baña guzti-guztiak, euren artera, apal-apalik bazan be, aurreratuten zan bakotxian, iges-egiten eutseen, eta len baizen bakar, illun eta negarrez geratzen zan...

Bein baten, baña, koneju gaztetxu bi idoro zituzan, eta eurok iñoiz azeririk ikusi ez-ebelako-edo, ezetariko keska ez bildur barik beinguan lagun-egin, eta, irurak, poz-pozik, algara artian, jolasean, olgetan jardun eben...

Eguzkiak, bere sartalderantz kuku-egin, eta illuntzea etorrela ikusi ebenian, konejutxu batak esan eban:

— "Laster gaba jatorku-ta, etxera joan bearko dogu, azerien batek arrapatzen bagaitu, galduak gariala, esan deusku geure amatxuk-eta.

— Neu bere, erantzun eban azeritxuak, gabak asko bildurtzen nau-ta, goazen irurok...

Eta konejutxu biak, eskutik artu, eta bera erdian zala, saltoka ta alai, koneju-txabolarantz abiatu zirean...

Koneju-amandreak, bere seme kutuntxu biak, azeriaren eskutik etozela ikusi ebanian, asko artegatu, larritu eta ikaratu zan, baña ¡bai arin! nasaitu eta baretu bere, azeritxuari entzun eutsanian:

— Guztiz gautu orduko eta azeri biurrien batek jan eztaizan, emen dakartsudaz zeure semetxu biok...

Koneju-amak, azeri txiki axe, biotz onekua eta errubakua zala laster ikusi eban, eta itandu eutsan:

— Da zeu, nogaz eta nun bizi zara ba...?

— Munduan bakarrik nago; eztaukat ez aitarik ez amarik, eta atx-azpiko leza txiki baten gabak igaroten dodaz... eta, egunez bere, beti bakar-bakarrik, al dodana janda erdi-gosez, nora jo eztakidala ibilten naz...

— ¡¡A gixajua!! Zutarren antzik eztaukazu-ta, geurian geratu zaite, emen beintzat, aterpea eta etxuteko bedar sikua, eta asorri, arbi, zanori eta bedar-bigunak jateko, etxatzuz faltauko-ta...

Gure azeri umezurtza barazki oneetara arin oitu zan... eta arrezkero, azeri-lege guztiak aztu, eta guzti-guztiak maite ebela, zaar-zaar eginda il zan arte, antxe, koneju artian bizi izan zan...

BELU - Gernika