ANAITASUNA

1981.ko UZTAILA ABUZTUA

413. ALEA

100 PEZETA


[AZALA]

• Joseba Sarrionaindiarekin hizketan.

• Azken bertsolari gazteen txapelketaz hainbat haburu.

• Oporretan edo harremanetan? Dossierra.


ANAITASUNA

ALE HONETAN LANKIDE IZAN GARA

I. Antiguedad

J.I. Basterretxea

J.R. Bilbao

J.R. Etxebarria

J. Idigoras

I. Lasa

J.M. Pastor

T. Trifol

R. Zumalabe


AURKIBIDEA

3.or.- Artikuluburua

4.or.- Aurkibidea

5.or.- Viñaspre: Berarekin izandako elkarrizketaren bigarren zatia. Oraingo honetan "Tarabusi" lantegian jazarikoak kondatzen dizkigularik.

9.or.- Justizi administralgoa eta euskara alkar ezin ikusi.

10.or.- Mugartegi: Berezko bertsolaria

14.or.- Ilarduia: Diputazioak uholdeak gutxitzeko dituen asmo bereziez.

16.or.- Hankaz gora

17.or.- Dossier: oporretan edo harremanetan (I)

25.or.- Joseba Sarrionaindia: Kartzelan diguten idazle preso horrekin izandako elkarrizketa.

29.or.- Dossier: oporretan edo harremanetan (II)

37.or.- Federalistak

38.or.- El Lolo: beste bizitza bat

42.or.- Bertsolarien txapelketa

46.or.- Euskarak ba ote du azentorik.

48.or.- Muñagorri: Bertsolari karlista

50.or.- Urrezko krabelin eta astabelarriak

51.or.- Agiriak


Artikuluburua

... eta bitartean geu

Madril eta Parisen arteko ardatz horrek beste aldi berezia ezagutuko duelakotan gaude. Baina bitartean euskaldunen arazoa hortxe dago ez Parisek, ez Madrilek nola konpon daitekeen ez dakitela.

Paris eta Madrilen arteko asmo ekonomikoak maiz egon dira aurrez aurre, horra hor historia frogatzeko: Italian, Flandesen Nafarroan, eta abar. Oraingo honetan berriro agertzen dira sarri ezaguturiko besteritziok errefuxiatuen arazoa aipatzen denean.

Baina egungo estiloa ez da guda zuzenera jotzea, gainerako gerla mota horiek erabiltzea baizik, ta gainerakook ez dira izan inoiz Madrilgo espezialitateak, hori gakoa! Nola sartu C.E.E. horretan Frantziako laguntzaz ez baldin bada? Nola, ba, ez deuseztu Parisekiko hartueman politikoak? Nola gorde indartsuaren iritzia Auñamendietako mugetatik beherantz, "terroristak" espetxeratu gabe?


Euskal Herria

Juan Jose Viñaspre: egiaren mina (eta II)

Bidegabekeriak joari eginiko elkarrizketan atzera jo dugu denboraren makina. Hala beste kontu batzu ageri zaizkigu. Izan ere, bere zintzotasunagatik hainbat jazarpen eta oztopo jaso duen gizon horren pairamena ez zen Eusko.

Trenbideetan hasi, ez. Lehenago ere kristoren irainak hartu zituen. Horrexegatik kondatzen dizkigu TARABUSIko "odisea" eta beste batzu. Artikuluaren azkenean, eta oraingo arazoari dagokionez, ez duela inor isilduko eta salatu behar den guztia ezaguteraziko digula diosku. Oro egia esateaz.

ANAIT.— "TARABUSI horren istiluak direla eta, noiz sartu zinen lantegi horretan?".

 J.J. VINASPRE. 1957 urtean. Ni delineantea naiz eta hara sartzean atal hauen errespontsabilitatea neukan tentsio garaia; tentsio behea; tarteko tentsioa; aire konprimatua; propanoa; makina-instalakuntza; makina-konponketa; industri ura; ur edateko ona; lurrun sortzailea; aldez aurretiko mantenua; bialitatea; garbitzea; edifizioak, errepostu hornitzea; lanpostu eta instalakuntza guztientzako tresneria-mantenua; kalefakzioa."

A.— "Zeintzu izan ziren hango kontuak?".

 V. Makina bat. Nik banan banan kondatuko dizkizut. 1962 urtean kotxe bat erosi nuen. Kotxe horrekin 40.000 km. edo egin nituen. Inoiz ere ez zitzaidan ezer gertatu. Zorrozaurreko lantegian nengoen eta egunero eramaten nuen automobila. Hugo Tarabusik lonjatxo bat zeukan kotxeak gordetzeko, lau baino gehiago ez zeuden arren. Nik beti kanpoan uzten nuen eta behin Umaran pertsonago nagusiak beste haien tokira sartzeko esan zidan. Horrela egin nuen eta, lonjaren barruan zeuden automobilak Hugo Tarabusirena, zuzendariordea, Umaran eta laurona genituen. Umaran-ek kotxea berberean ipintzeko esan zidan eta gainera izena eta guzti jarri zuten nahasterik ez egoteko. Ba dakizu, garaje barruan ere diferentziak egin behar dituzte. Eta orduan izan zen Lejarza agertu zenean.

A.— Zein dugu hori?".

 V. Abokatu ekonomista. Tarabusi-k ekarri zuen ekonomi-arloaz ardura zedin. Bere bulegoan aire girotua zuen, Hugo Tarabusiren beraren bulegoan ez zegoena!!! Behin, kotxea hartzera nindoalarik, Lejarza horrek esan zidan nire kotxea handik ken nezan berari tokia uzteko. Nik ez nion jaramonik egin eta joan nintzen, neure automobila emandako toki berean utzirik. Morroia oihuka hasi eta orduan bulegoko leihotik Umaranek kotxea kentzeko eskatu zidan. Nik ezetz esan nion. Toki hori Umaran-ek berak emana zen eta ez nion etorri berriari utziko. Lejarza "De ésta te acordarás" esaten hasi zen. Eguerdian kotxearen bila joanda lekutik at ikusi nuen. Haserre biziaz alde egin nuen ezer esan barik. Bazkalostean berriz lantegira joan nintzen eta niri zegokidan tokia Lejarzarena zegoen. Bulegora iristean ohartxo bat idatzi nion Lejarzari bere jokaera salatuz eta nik urte gehiago lanean eta eskubideak nituelako toki hori neukala esanez.

A.— Ondorioak?

 V. Ordu bi geroago Umaranek deitu eta arazoa pentsatu zutela esanda, enplegu eta soldata etendurako hiru egun zigortzat jarri zidan, neure errespontsabilitatezko lanpostutik nagusi batez ez errespetatzeagatik!! Etxera joanda, emakume eta biok Frantziara abiatzea erabaki genuen bi umeak eroanez. Frantzian politik babesa eskatzeko nintzen baina ez zegoen arrazoi politikorik eta orduan han berriro lanean behetik hasi beharko nuen. Oso egoera latza zen, gainera umeekin... Poitiers-etik itzuli ginen eta biharamunean Umaran-engana joanda lanean hasi nintzen ostera ere. Kotxeak egindako bidaia haundia zenez garaje batetara eroan nuen baita txapista batengana ere. Dena jorratu ondoren berri-berri geratu zitzaidan. Poitiers-erako bidaian ez zitzaigun ezer pasatu. Lanean egun bat besterik neramala eta lantegira nindoalarik oso istripu arraroa jaso nuen: Deustuko erriberatik MERCEDES bat nire aurrean zihoan. Oso astiro aurreratu gura nuenean MERCEDES-eko morroiak azeleratu egin zuen. ERCIA lantegien jabea zen.

Azkenean, zazpi bider edo ahaleginduta gero, MERCEDES-ekoa barrurako maniobra egiten hasi zitzaidan pasa nendin baina nik aurrerantz jotzean, kasik pasaturik nuela, kolpetxo bat sentitu nuen atzekaldean. Txit biguna izan zen. Kotxea dantzan hasita, kontrola galdu eta istripua!

 Nik lau kotxe izan ditut eta sekulan ez zait halakorik jazo!!! Mesfidantza hartu nuen arazoa. Kolpe hori ez zen kontrola galtzeko 30 km-ko abiaduraz.

A.— Arlo ekologikoaz nolakoa zen haien joera?

 V. Entrepresari guztien bezalakoa. Dirua ez gastatzearren edozein basakeria naturaren kontra egiteko prest ditugu. Lantegian ba zen lurrun sortzaile batetatik pasatzen zen 600mm-ko galeria bat, fuelolioa zeukaten tuboak zeudena. Dena estalirik zegoen eta fuelolio-iheste bat sortuz gero oso berandu konturatuko ginen. Nik milaka aldiz tuboak airean, erraz ikusteko. Ipini behar zituztela esaten nien, baina haiek kasurik ez. Behin iheste bat izan zen eta deitu zidaten Bilbotik joateko eta hori konpontzeko. Iheste horretaz konturatu nahi izan zutenean 7 Tm fuelolio ba zeuden ibai barruan".

Ba dago beste exenplu bat ere: Igorreko lantegiaren jantokia funtzionatzen hastean Arratia ibaira zihoan amildegi bat zegoen eta orduan hondakin guztiak haraino bidaltzen zituzten baita mota guztietako azidoak ere: Arrain hondakinak, azalak, plastikoak, kristalak, elikadura ustelduak, azidoak, sulfurikoa eta sulfidrikoa batez ere. Eta hauek, denok dakigunez, arras pozoitsuak ditugu. Hala eta guztiz ere, Ortega "Jaunak" (Lantegi-burua) faltsukeriaz eta sarkasmoaz ziostan: "Esto es sanísimo. Alimenta a la población".

A.— Erremedioren bat jarri zuten?

 V. Arazo horretaz asko ekin ondoren, eta nire eritziagatik nitaz isekatu ondoren Hugo Tarabusi-k milioi bi ipini zuen labe bat eraikitzeko. Labea fuelolioaz hornituko zen. Nik tximinia baten proiektua aurkeztu nien. Tximinia horrek ez zuen fuelolio beharrik ezta langilerik ere. Oso diru gutti gastatzekoa zen. Irri asko eginda gero eraikitzen utzi zidaten. Oraindik Igorren dute eta hartaz baliatzen dira, hasieran lelokeria zela pentsatzen bazuten ere".

A.— Noiz heldu zitzaizun TARABUSI-ko odisearen klimaxa?

 V. 1968 urtean Igorreko instalakuntza berriak amaitu zituzten. Entrepresak Zorrozaurretik Igorrera makina guztiak "a punto" jarri behar nituen eta gainera produkzioa galtzeke. Ipiniko denbora tarte horretan dena bukatu genuen. Orduan lantegiko pertsonekin batera lan egiteari utzi nion eta bulegora igon. Hala ere ez nuen departamenduko langileekin harremanik galdu eta oso ongi konpontzen ginen. 1.972 urtean Hugo TARABUSI-k bere bulegora joateko esan zidan eta 450.000 pezetatan soldata ipintzea eskaini —Nik 380.000 irabazten nuen urtean—. Baina igotze horrek baldintza bat zuen: "Tiene usted que coger eso". "ESO" 30 x 22 x 7 zm-ko kaxa urreztatua zen eta barnean 9mm-ko aerodinamikoa, kargadorearekin eta guzti gamuza berdean zuen sarturik. Y esto ¿Para qué? itaundu nion. Haren erantzuna hauxe izan zen: Eso tiene que usarlo usted para protegerse de los obreros, con los que tiene usted que cambiar su "compadreo" por la disciplina inherente a un Jefe. Guztiz harrituta galdetu nion:

¿Pero qué pasa? ¿No rinde mi departamento?" Eta berak:

Sí, sí, y muy bien. Por eso le ofrezco el dinero, pero no se puede tener la relación que usted sostiene con el obrero".

Nik, amorru biziaz, uzkitik sar zezan esan nion. Hugo TARABUSI-ren beraren ultimatum-a: "De ahora en adelante que no te pase nada" izan zen. Orain, Tarabusi kanpoan dugu, zerga iraultzaileagatik".

A.— Zer pasatu zitzaizun?

 V. Hilabete baten probokazio asko jaso nuela. Departamendu buruen bileretan ere ziostaten. Behin Garay delako batek izorratuko nindutela esan zidan fabrikatik aspertuta alde egin arte. Protesta moduan gose greba bi egin nuen baina jaramonik ez. "La Gaceta del Norte"ra joan nintzen neure departamentuko zazpi langilerekin Hugo Tarabusiri gutun irekia argitaratzeko asmoz. Portell'ek prometatu egin zuen baina gero atzeratu zen".

A.— Lana utzi zenuen?

 V. Bai, beste posibilitaterik ez zegoen. Geratu izan banintz edozein txorakeria egingo nukeen. Hori aguantaezina zen gizaki batentzat". Baina alde eginda ere, sasoi baten jazarpen batzu egin zizkidaten. Garrantzitsuena, nire ustez hauxe izan zen: Behin, lana bilatzetik nentorrela, "Alameda de Mazarredo"tik nire urratsak segitzen zituen gizon bat gero eta hurbilago zegoen niregandik. Oso altu eta sendoa zen. Momentu baten, ia konturatu barik, kolpera, atari batetara sar erazi eta han pistola kopetan jarri zidan. Ez genuen hitzik egin. Elkarri begira une batzu eman ondoren, alde egin zuen ezer erran gabe. Morroi hori ez zen polizia, haren ezaugarri fisikoak hemengoak ziren. Hori pistolero bat zen".

A.— Zeintzu izan ziren hurrengo gertaerak?

 V. Ford eta INAUXA entrepresenak. Hasieratik kondatuko dizut. 1975 urtean Colón de Larreategui-ko bulego baten egiten nuen lan. Ni delineante nengoen 25.000 pezeta edo irabazten nuen hilean. Behin Inauxa entrepresaren gerentea zen Zaballa etorri zitzaidan lan eskaintza batez. Kalitate-Kontrolaren buru izateko esan zidan. Hilean 40.000 pezeta hartuko nuke —geroago aitortu zidaten beste delineante batzuri 100.000 edo ordaintzen zizkiela. INAUXA-n ikusi nuen jukutria salatu behar izan nuen. Esango dizut:

Entrepresa horretan Tubos Reunidos-ek lehenengo gaia eta kapitala jartzen zigun. Eibarreko NORMA-k kapitala eta materiala —tuboak—. Valencia-ko Ford multinazionalak Alemania-tik ekarri makina moderno bat —Magnetark ipini zigun. Horretaz gain, gure bezero bilakatzen zen. Ford bi funtzio betetzen zituen: bata, sozio kapitalistarena; bestea, bezeroarena. Ford-ek kalitatea exijitzen zuen, epe batzu betetzea eta bere baldintzen plegua igorri zion INAUXA-ri. Nahi zuen bezalaxe egin ezik makina kenduko eta beste hornitzaile batengana joko luke. Inauxa entrepresa hornitzaileak multzoaren planu baten bidez piezei aplikatzeko zen kalitate kontrola adierazi behar zion Ford-i, baita jarraitzeko prozesuaren berri eman ere. Ford-ek begiratu ondoren eta onartuz gero, Inauxa-k xehetasun planuak egin beharra zeukan baina Inauxa-k ez zituen xehetasun planuak egin. Xehetasun planu hoiek beste entrepresa batzuri bidali behar zitzaizkien pezak egin zitzaten. Inauxa-k ez zuen baldintza hau bete. Precicontrol-i eta izena gogoratzen ez dudan beste lantegi bati emana, Ford-ek aprobatu multzoaren planua izan zen. Planu hoietan ez zeuden xehetasun hoien marrazkiak, ezta pezen neurriak. Inauxa-ko Zaballa "jaunak" xehetasun planuak eskaini beharrean "A su aire" fabrikatzen utzi zien. Precicontrol eta beste entrepresakoek pezen nolakotasun eta ezugarriak imajinatu behar zituzten.

Momentu horretan sartu nintzen lantegira. Bakarrik multzoaren planuak zeudela ikusi nuenean Zaballarengana joan nintzen azalpen eske. Kasurik ez. Berak eta Arturo RUIZ-ek entzungorrarenak egin ziren. Valencia-tik inspektore bat etorri zen kalitatea arakatzeko. Zaballak eskatu zidan ezer ere ez esateko. Ez nuen beharrik. Hura ez zen tentela eta berehala konturatu zen. Hori hartuko ez zutela zioskun.

Orduan Inauxa-koek soldaketa batzuez pezak konpontzea erabaki zuten, dirua ez galtzeko. Hura lardaskeria!!! Eta orain harrigarriena: Ford-ekoei gutunez egia esan nienean Ford-ekoek beraiek kanporatu ninduten Inauxa-tik. Izan ere jukutriaren barruan ba zegoen Lopez de la viña, Valencia-ko lantegiko kalitate-gerentea, konponketa txar hori onartu zuena".

A.— Elkarrizketa luze hau bukatuz doa. Oraingo kontuari helduz, nolako martxa darama Eusko Trenbideetako arazoak? Zer pasatu zen kontziliapen ekintza horretaz?

 V. Ba dakizu botatzeren bat dagoenean kontziliapen ekintza bat jartzen dena, entrepresa eta langilea akordio batetara hel daitezen ezta? Beno, ba, Ekainaren hamarrean izan zen hori. Nik Eusko Trenbideen ordezkariari alkoholemia delako froga hori egitea eskatu nion "kontziliatzaileari". Baina ez zuen nahi izan, arauetatik at zegoelako. Baten batek zergatik pentsatuko du. Eusko Trenbideetan lan egin dudanez oso ondo dakit hango pertsona batzuk katu galantak hartzen dituztela lanean ari diren bitartean. Eta nik ez dut gura kontziliapen ekintza hori egin agian txolindurik izango den ordezkari batekin.

Orain epaiketaren zai nago. Ea zer erabakiko duten. Dena dela LAB-eko lagunek esan didatenez Lain de la Torre-k ez nautela birsartuko esan du, epai-mahaikoek "despido improcedente" atera arren.

A.— Juan José, bukatzeko, ezer gehiagorik gaineratuko zenuke?"

 V. Ez nautela isilduko. Kanpoan geratuz gero ekintza bat egingo dut. Ez dut biolentziarik erabiliko, ez baitu biolentzia Maite.

 Ez dut inor ere irainduko. Bakarrik egia kondatuko dut. Zein den egia? Etxean 127 errezibu ditudala, "recibí" horren sinadura gabekoak. Ezin esan daiteke lapurreta bat izan denik ez badago lapurrik. Hemen gauza bera gertatzen da. Erruduna ez da geltoki-burua. Ez. Horrek ordenak betetzen ditu. Errudunik haundiena hau guztiau zuzentzen duena dugu, hots, Garaikoetxea jauna. Ba dakit neure burua nahi duena eta beharbada espetxera joateko arriskutan nagoela. Espetxean sartuz gero burruan ihardukiko dut, gose eta egarri grebak egingo baitut, eta hilik gertatuko banintz haren gainean erokiko litzatekeen gorpua izango nintzateke. Eta, otoi, ez pentsa zoroa naizenik. Bakarrik giza duintasuna defendatzen dut. Ez dut esklabu bizi nahi".

J.M. Pastor


Euskal Herria

Justizi administralgoa eta euskara elkar ezin ikusi

Joan den asteartean Iñaki Zabaletari egin zitzaion juizioan euskaraz hitz egitea debekatu zitzaigun. Aurretik gure asmoa: azaldu genion juezari eta itzultzaile bat eskatu, han ez zen onartua izan. Gero juizioan bertan Patxi Zabaletak, abokatu defendatzailea, bere burua eskeini zuen itzultzailetzat eta tribunalak ezetz esan zuen, eta gainera, hau aski ez dela fiskalak eskeintza hau "aberrante"tzat jo zuen.

Bai prozesatua eta bai lekukoak euskaldun dugun eskubideari lotuz euskaraz hitz egiten hasi ginen.

Arazo honetan, zoritxarrez beste askotan bezala garbi ikusten dugu, euskararen genozidioa aurrera daramatela nahiz eta horretarako beren konstituzioak esaten duena hankaz gora bota.

Han gertatu zena gizaeskubide, herri eskubide eta kultura unibertsalaren aurka doa.

Hau ikusiz gure buruari galdetzen diogu: nola egin dezake justizirik pertsonen eskubideak zapaltzen dituen tribunal batek?

Atzerritarrei auzietan itzultzailea jartzen zaie, guri aldiz, gure herrian eta guk erdaindutako instituzio batek, atzerritarrei onartutako eskubidea, ukatzen digu.

Badakigu hau egunero eta toki guzietan gertatzen zaigun dela, eta behar bada horrexeagatik ohitu diskriminatuak izatea, euskaldun gehienak ez dira konturatzen euskaraz nonahi eta noiznahi egiteko duten eskubideaz, eta ez dute egiten guk egin genuena, hau da, leku publiko batetan gure hizkuntza erabili.

Bakoitzak bere hizkuntza erabiltzea, bere herrian oso normala da eta gainera denoi normala iruditzen zaigu. Gu ez gaude gure herrian? Euskara ez da gure hizkuntza? Orduan zergatik ez dugu denok euskaraz egiten hemen?

Denok euskaraz erabiliz, etxean, eskoletan, instituzioetan, komunikabideetan eta abarretan, sortuko genuke euskara onartua eta errespetatua izan dadin behar den giroa.

Oso garbi dakusagu gure hizkuntza salbatzeko, orain arte erdaldunek eraman dute jokaera eraman behar dugula, hau da praxi elebakarra.Zer gertatuko litzake birus batek bapatean jo eta erdara betiko ahantzi bagenu? Erantzuna erraza dugu: Epe labur batean gure hizkuntza normalizatuko litzateke, hau da, euskara gauza normala izanen litzake leku guzietan, bai administrazioan, bestela zergarik ezin ordaindua izenen genuke, bai komunikabideetan irrati eta telebistan, bai kalean, dendan eta komertzioetan laster ikasiko lukete euskara beren produktoak saldu ahal izateko. Mekatal elkarteak beren propaganda euskaraz eginen ligukete eta abar.

Hau da hain zuzen erdaldunek daramaten jokaera, jakin badakigu hau momentu honetan euskaldunontzat utopia dela, baina pixkanaka horrela jokatuz hau ez da utopia izanen eta orduan gure eskubideak benetan errespetatuak izanen dira.

Azken aste honetan gertatu direnak ikusita Iñakiren juizioa, Losakakoa (Gobernadoreari arrazoia emanez)... EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ taldeak dei zabal bat egiten die euskaldun guziei, euskara alor guzietan erabiltzeko, administrazioan bereziki eta zapaltzaile hau salatzeko eta gure eskubideak bere arazteko.

EUSKARA ERABILTZEAK EGITEN GAITU EUSKALDUN

Nafarroako Euskal Herrian Euskaraz


Euskal Herria

Jon Mugartegi: berezko bertsolaria

Gure Herrian zehar bizi diren jendearen bizitza eta lana apur bat hobeto ezagutu nahiean, Berriatu aldera abiatu gara oraingoan hurrengo urtean omendua izango den JON MUGARTEGIrengana. Gizon zintzo hau, berak jakin barik harrapatu genuen, bere etxean presentatuz, eta hala egon ginen ordu bat, zerbeza batzu artean zirela berba egiten, bere alaba Nerea lekuko moduan ondoan genuela.

Ikasten ez den gauza

ANAIT.— Noiz eta non kantatu zenuen lehen aldiz?

JON.— Amorotoko jaietan; nik orduan 17 urte egiteko neukazan eta Azpillagak 15 egiteko, eta han egon ginen biok, Angiozarreko Itsuak jarri zizkigun gai batzu kantatzen. Biok bakarrik egon ginen.

ANAIT.— Non eta nogaz ikasi duzu bertsotan?

JON.— Ikasi? hauxe da ikasten ez den gauza bat. Lehenengo nire amamak zekizkien bertso batzu ikasten genituen, eta heurek kantatu, Santa Agedakoak eta holan. Gero, nik 12-13 urte neukazala, Basarri eta Uztapide etorri ziren kantatzera eta gustatu, eta ordutik hasi nintzen.

ANAIT.— Berriatun badago bertso-girorik?

JON.— Berriatun beti izan dira bertsolariak. Plazan ibili denik ez dut ezagutu, baina tabernan bertsotan ibili direnak bai: Matías, Hilario, hau gerra denboran beste aldean ere egonikoa, gero Urresti eta Ezkerra ez nituen ezagutu nik, baina esaten dute bertsolariak zirela. Orain gazteak ere ba dagoz, hor da Salbador, orain gitxi Gabirian txapeldun izan dena.

ANAIT.— Zure ustez zer behar da bertsolari izateko?

JON.— Lehenengo afizio handia, bertso jarriak eta ikasteko, eta gero jarraitu, norberak bere burutik zeozer ateratzen hasten bada, ba, geldi-geldi, aurrera segi, pazientzia hartuta.

Baina beste batzu joaten direnean...

ANAIT.— Gustatzen zaizkizu txapelketak?

JON.— Gustatu ez, hori inori ere ez, baina beste batzu joaten direnean norbera ere joan egin behar.

ANAIT.— Baina zu hainbatetan egona zara. Konta iezaiguzu zure bertsolari-historia.

JON.— Lehen esan dudan bezala, umetatik hasi nintzen bertso batzu ikasten, eta 16 urtegaz hasi Amoroton, baina soldadu joan orduko ez nintzen asko ibili. Gero soldadu joan nintzen Burgosera eta han gaixotu, eta hiru urte egon nintzen kantatu barik. Gero, 1959 urtean edo, Bizkaiko Txapelketaren barruan, komarkalean hirugarren geratu nintzen; urte berean Ondarroan beste txapelketa bat edo bi, ez daki, Bizkaiko bertsolarientzako eta neuri eman zidaten txapela. 1960an, Bizkaiko Txapelketan txapeldun atera edo neuri eman zidaten behintzat. Loiolako Irratiak antolatuta. Azpeitian, gazteentzako sariketa batzu egon ziren, eta batean bigarren eta bestean lehenengo (1964an) geratu nintzen, eta urte berean Bizkaiko Txapelketan bigarren.

Euskal Herriko Txapelketetan ere egona naiz, hiru edo lau bidera neuk ere ez dakit seguru. Azkenean ere bai, baina ez nintzen allegatu Donostiara.

Giputzak beti heurena

ANAIT.— Gaurregun kantatzen duzu?

JON.— Kantatu bai, baina asko? asko ez dut uste inor dabilenik. Baina nahiko, bota urteen hogeitamar-berrogei aldiz edo.

ANAIT.— Eta non?

JON.— Edonon, berdin Bizkaian nahiz Gipuzkoan.

ANAIT.— Eta euskalkia ez da ozpoto bihurtzen Gipuzkoara zoazenean?

JON.— Begira, ni mugakoa naiz eta berdin dit bizkaiera ala gipuzkera egitea, baina besteei ere berdin. Normalean, bizkaitarrok ikasi egiten dugu gipuzkeraz, eta bertsolariek oraindino gehiago. Aldiz giputzak, nahiz eta hainbat urte bizi Bizkaian beti segitzen dute heurena egiten, eta orduan, bertsolari bizkaitarroi Gipuzkoan ondo ulertzen diguten artean, bertsolari giputzei Bizkaian sarritan ez diete ulertzen.

Omenaldia

ANAIT.— 50 urterik ere ez duzu oraindino, gaztea ez zara oraindino, Omenaldia egiteko? Zergatik aukeratu zaituzte?

JON.— Ba, ez dut uste ni gaztea naizenik, 48 urte oraintxe egiteko ditut eta, bueno, zaharra esateko modukoa ere ez baina... Zergatik aukeratu?, ba, igual askotan gaixorik ibili naizelako edo... gehien bat hori izango da, eta gero beste gauza bat ere bai: hortik pasatzeko gogorik inork ere ez du eukitzen, norberarentzako ere nahiko hestuak izaten dira eta. Dena dela, ez dut pentsatu erretiratzerik oraindino, aurten ez behintzat; gero, Omenaldia pasatzen denean ikusiko dugu erretiratu ala aurrera segi.

Kasseta

ANAIT.— Bertsolari batzuk liburuak edo kassettak atera dituzte. Ez daukazu horrelakorik egiteko asmorik?

JON.— Nik bertsoak idazteko ez dut afizioa handirik euki, eta erreztasunik ere ez. Eskolan ere gitxi ibili nintzen eta idaztea eta kantatzea ez da berdin: kantatu berba egiten dugun moduan egiten da, baina idazterakoan ezin da korapilorik idatzi, berbak osorik baino. Baina egiten hasiz gero egiten ditut neuk ere.

Orain grabatu dut kassetta bat Donostian, eta laster ateratzeko dago. Bertako bertsoak, gehienak jarriak dira. Plazan kantutako bakarrak, Markinan herriko gazteak eta lagun batzuk,

gaixorik egon eta gero egindako omenaldian bota nituen lau bertso dira. Beste guztiak jarriak: gai sentimentalak nire alabatxoari bost edo sei hilabete zuela (orain 11 urte ditu) egindakoak, herriko gazteei beste batzu, atzeratu bati, Berriatu eta Ondarroaren arteko gora-beherak, bat-bateko heriotza izan zuen anaia bati, elkarrekin Etxebarriara idi-probak ikusten joanda hil zena. Laster izango duzue entzuteko aukera.

Bertsolaria = golfoa

ANAIT.— Seme-alaba bi dituzu, Jon 7 urtekoa eta Nerea 11koa. Botatzen dute bertsorik?

JON.— Prestatuak bai, baina bat-batean botatzeko ez dira kapaz oraindino, baina gogoa badaukate egingo dute.

ANAIT.— Eta zure emazte Rufinak zelan hartzen zaitu, artista ala juergista bezala?

JON.— Juergista bezala, hori seguru. Bertsolariak golfoak direla esaten du. Bertsolariak juergistak direla artistak baino, pentsatzen da.

Bertsolaritza tradizionala

ANAIT.— Non ikusten duzu zuk lehengo bertsolarien eta oraingoen arteko diferentzia? esate baterako, Uztapide eta Amurizaren artean edo Jon Enbeita eta zure artean?

JON.— Uztapide jatorrizko bertsolaria da, baina Amuriza jakinduria aldetik Uztapide baino aurrerago dabil, euskeraz ere ikasiagoa delako. Amuriza, Enbeita eta hauek ikasi duten bertsolariak dira, gu baino preparatuago dagoz: guk geure buruz ikasi dugu. Preparatuta dagoen batek ba daki gaia nondik datorren eta zelan doan, baina ikasi barik dagoen batek igual hartzen du ezagutzen ez duen gai bat eta asko kostatzen zaio.

ANAIT.— Bertso entzuleengan ba dago diferentziarik, lehendik hona?

JON.— Edadeko jendea lehengo bertsolarien aldekoa dela uste dut, oraingo ikasiena baino, aldiz gazteek, oraingoa ikusten dute hobeto. Beste alde batetik, orain dela 20 urte gaur baino bertso-giro beroagoa eta jende gehiago ikusten zen plazetan. Gaur gazteen artean ez dut uste giro handirik dagoenik; izan daiteke oraingo gazteak euskeraz ere gitxiago dakitelako.

Bertsolariak

ANAIT.— Zuk 30 urte baino gehiago daroazu kantari eta bertsolari asko ezagutu duzu. Ea nolakoak diren edo ziren esaten diguzun hitz gitxitan: guk izena eta zuk izana.

XALBADOR.- sakona, sakontasunean bertsolaririk handiena; behar bada herriarentzat ez zen beste batzu bezain alaia, eta gainera Bizkaian eta Gipuzkoan ez zen ulertzeko erreza, baina bertsolari handia izan da. Txapeldun izatea merezi zuen eta hori Euskal Herri osoak onartuko zuela uste dut. Gaurregun ez dut ezagutzen haren mailako bertsolaririk.

UZTAPIDE.- denean ona: sakonean, arinean. Berezko bertsolari handia. bertsolaritzarentzat, gaien aldetik, euskera aldetik, eta estiloa ere berezia zuen. Bertsolaririk onena zela, diote baina inoiz entzun dira honelako gauzak ere: Uztapide berez Basarri baino hobea da, baina Basarrik jakin daki asko eta...

MATTIN.- jendeak ondo hartu duen bertsolaria. Errez kantatu, aurpegi onekoa, bizkorra: txori alaia.

BALENDIN ENBEITA.- fina. Batera ibili ginen kantatzen Txorierri aldean, eta esan nezake lagun ona eta gizon atsegina zela. Sasoi hartako Bizkaiko bertsolaririk onena.

LASARTE.- Batzuk onenentzat daukate, baina beste batzu hain dela sikua diote... Ez da inoiz txapeldun izan, baina berak dioen bezala, ez da txapelketetarako gizona.

LAZKAO TXIKI.- nik uste dut historiarako geratuko den bertsolaria dela. Inork uste ez duen alderditik irteten du gauza batzutan, eta horrek asko gura du esan, jendea beti dagoelako gauza berriak entzuten zai, eta honek honelako kolpeak ematen ditu. Hutsak ere ba ditu, baina, bertsolari ona eta pertsona hobea da.

AZPILLAGA.- herri-bertsolaria, gizon ederra, ederto kantatu, errez eta bertso onak. Alderdi bi daukaz onak, alde batetik, herria beragaz, eta bestetik, bera herriagaz, eta horrek biak batuz gero...

LOPATEGI.- beste era bateko herri-bertsolaria, sakona eta serioa. Ez da Azpillagaren modukoa, beste era batera moldatzen da, baina oso ona da.

AMURIZA.- hau ere Lopategiren antzekoa: bertsolari moduan bertsolari, baina jakin ere asko daki, eta asko dakien batek bertsoak egiten ere ondo badaki, ba, atera kontuak. Gure bertsuak eta haren bertsuak diferenteak dira, baina elkarrekin ondo konpontzen gara eta denontzat dago lekua bakoitzak bere bidea aurrera eroanez.

Zerbeza amaitu da, eta guk prestatuta genituen galderak ere bai. Magnetofoia aparte utzita, elkarrizketak aurrera egiten du, oraingo honetan Nereak ere parte hartzen duela; gainera, ikastolan ikasitako bertso batzu ere kantatu dizkigu.

Baserritik irten eta argazki batzu egiten geundela bertsolariaren maila sozialetaz egin genuen berba, hau da: oso gitxik kontsideratzen dute bertsolaria artista moduan, eta gu, gitxi hauen artean gaude noski. Eta zergatik? Ba, hau argitzeko bertsolariaren kontra botatzen direnak erantzuten hasiko gara:

1.- bertsolaria sarritan, tabernetako arlote erdi mozkortia da: eta beste "artista" (sarritan) boite eta gau-klubetako arlote erdi mozkortia izaten da, baina kontuz, bertsolaria ardoz mozkortzen den bitartean, "artistak" kuba-librea edo porroa hartzen du, eta klaro, diferentzia hori izugarria da.

2.- Bertsolariak egiten duen ahozko literatura hori oso kalitate eskasekoa da: noski, bat-batean egindako literaturari nola exigitu kalitatena. (Batzuk uste izango dute hori ez dela literatura ere, baina hau beste baterako utziko dugu). Baina jende horrek gitxitan pentsatu du, behar bada, euskaldunak 500-600 milla garela, eta euskaraz egindako literatura idatzia, gehienetan ez duela 1.000 (mila) pertsonak irakurtzen, eta bertso saioa bakoitzera 200 pertsona badoaz (eta gitxitik botatzen dugu), urtean zehar, Mugartegi bezalako bertsolari bat 6.000 pertsonek entzuten dutela. Beraz, gaur behintzat, Euskal Herrian, ahozko literaturak idatziak baino garrantzi handiago duela.

MUGARTEGI entzun duen zenbatek ez du sekula GABRIEL ARESTI irakurri? Eta Aresti aipatu dugu, Gabrielek, poeta sozialik gorenekotzat emana izan zen honek, bertsolaria apreziatzen zuelako, eta Baserriri hau idatzi ziolako behin: (ikus ARGIA 914. zka)

"Bertsolariak ere poetak dira, poeta baserritarrak, (nire lagun on batek dio bertsolariak direla egiazko poeta sozial bakarrak), eskolarik gabeko poetak, baina nire iritzian euskaldun poetarik hoberenak, olerkari guztiak baino hobeak. Eta ni olerkaria naiz".

Gu ez gaude erabat ados Arestirekin, zeren uste bait dugu bera baino poeta txarragoa den bertsolaririk izan dela eta ba dela, baina bestea hor gelditzen da.

Amaitzeko, beste gauzatxo bat ere gehituko genuke: entzulegoa eta denbora izaten direla nor den bertsolaria eta nork ez duen izen hori merezi izateko minimoak betetzen esaten dutenak. Baina hau literatura idatzian ere berdin gertatzen da: poema-liburu bat publikatzen duen oro ez bait da poeta. Bertsolaritzan ere plazaratzea ez da nahikoa.

ITSASO ETA HARKAITZ


Euskal Herria

Arabako ilarduiarren alde

Vecinos de Ilarduia y concejales denuncian la grave deforestación de los ríos de Alava

VITORIA (EGIN).- Un grupo de vecinos del pueblo alavés de Ilarduia y el grupo de concejales independientes (apoyados por HB) coincidieron ayer en denunciar, de forma separada, la fase de deforestación que con la tala indiscriminada de árboles está realizando la Diputación en las riberas de los ríos alaveses que tienen como objetivo la evitación de posibles inundaciones.

Para los vecinos de Ilarduia, la forma con que se están llevando a cabo estas talas contribuyen a una "mayor degradación del suelo alavés". Dicen en un escrito enviado a nuestra redacción, que su indignación no es "únicamente por motivo sentimental, sino por lo que el hecho implica de destrucción del medio ambiente. La gente que ha ordenado en nuestro pueblo esta catástrofe, siguen diciendo en su nota, argumentan que los árboles perjudican a sus fincas o parcelas, pero no recaban en los beneficios que les aporta, y que se derivan fundamentalmente de la protección del viento, atracción de lluvias y sujeción de la tierra".

 Denuncian a la Diputación alavesa que ha ofrecido de forma gratuita la utilización de excavadoras a los afectados, lo que ha producido el amontonamiento de tierra extraída a ambos lados del río, "destruyendo de esta forma la pesca que había empezado a potenciarse mediante reposiciones piscícolas". Los vecinos de Ilarduia exponen en su escrito como solución "más laboriosa hoy por hoy en cuestión de tiempo, pero que a la larga será más efectiva y barata, la limpieza de zarzas y matorrales del fondo de los ríos, que es lo que retiene la tierra en el río disminuyendo el cauce y provocando las inundaciones, y el sembrado de árboles en las orillas dejando un cauce o anchura según el caudal del río". Finalmente piden a la Diputación que detenga la destrucción de los ríos alaveses, y el "encauzamiento del problema" por vías racionales ecologistas y lógicas", a la vez que hacen un llamamiento a organizaciones y partidos para que se posicionen frente al tema.

Denuncia de los Independientes

Simultáneamente, el grupo de concejales independientes (apoyados por HB) hicieron hincapié en este mismo tema, dentro de la habitual rueda de prensa que ofrecen los viernes.

No dudaron de calificar el tema de "verdaderamente serio" y especialmente preocupante en las zonas de Maestu, Antoñana y Atauri y responsabilizaron a la Diputación como máximo organismo provincial de todos los destrozos que están ocasionando en las riberas de los ríos alaveses.

***

Prentsan Ekainaren 13an agertu zitzaigun Arabako Diputazioak uholdeen arriskua ekidin nahiean zer egin eta ibai-bazterretako zuhaitzak ebakitzea erabaki du. Zorionak!

Eta bertako lagunak haserre omen daude: "La gente que ha ordenado en nuestro pueblo esta catástrofe argumentan que los árboles perjudican a sus fincas o parcelas...".

Honela diote bertakoek eta ez zaie, ez, arrazoirik falta haserre izateko.

Diputazioko "teknikoak" hain astokilo izatea!

Akaso ez dakite hoiek zuhaitzek lurrari ematen dioten "bizia"?

Ilarduiarrek ondo dakite hori, "teknikoak" ez dira eta: "protección del viento, atracción de lluvias y sujección de la tierra".

Bai, bai, zuhaitzak eta arbolak. Ez kendu, ipini baino. Eta berau da nazio desarroilatuetan egiten dutena, uholdeen arriskuak galerazi gura dituztenean behintzat. Batzuren eritziz, gaur modan dagoen "ekonomistema" beren interesek mugatzen duten eremutik kanpo ez da existitzen. Irakurtzen ez dakitenez, ia ikusten dakiten!

Hor doazkie irudi azaltzaile batzu. Seguru komikiak direla pentsatuko dute. Eta Europatik datoz, ez ditu hemengo ekologistaerradikalantinuklearezlogiko batek egin!

Arazo honetan, beste guztietan legez, irtenbidea herriak berak ematen du: "encauzamiento del problema por vías racionales, ecologistas y lógicas". Filosofia sakona hor dagona.

Alderdi politikoei dagokienez, eta nire eritzi apalean, berdin zaie oraingo asuntua; Gernikako arbola ebakitzen ez dieten bitartean...

Hurrengo urtean Araban ikusiko den uholde itzela

Oharrak:

higadura = erosioa

irakurri Integral aldizkariaren extra monografikoa (nº 1)

***

BASOA ETA URA: basoek galerazi egiten dituzte katastrofeak: uholdeak, inguru idorrak...

BASOA BAI:

- euria bada, jausitako uraren parte haundi bat lurtzoruak gordetzen du. Ur hori astiro-astiro iragaziz doa lurpeko uren alderdira (akuiferora) arte (2). Baso horren babesean dagoen lurtzoruaren estalkia aberatsa da humusez. (1)

- euria gertatu ondoren, lurpeko ura hibaiarantz abiatzen da gradualki. Era berean, hibai-maila goratu egiten da.

- Aste batzutako idortea gertatzen bada ere, oraindik lurtzoruko urak beheko uren alderdira pasatzen jarraitzen du. Ibaimaila beheratu egiten da oso astiro.

BASOA EZ:

- euria bada, lurtzorua oso arin saturatzen da urez. Honez gero jausten den ura ibaiarantz da lurgainetik, inongo oztoporik gabe.

- euria gertatu ondoren, ibai-maila arinki goratzen da uholdeen arriskua izanik.

- aste batzutako idortea gertatu ondoren iturriak agortu egiten dira lurpeko uren maila beheratu delako. Ibai-maila, ere, agudo beheratzen da.


Hankaz gora

Parlamentari Iruzurtzailea

Dela gutxi Israelen hauteskundeak izan dira Gobernu berria aukeratuz. Dena dela, ez gatozkizue haren berri erakartzen, baizik eta diputatu baten oihartzuna. Jakin izan dugunez, Jerusalem-go epaikariek Samuel Flatto-Sharon diputatu jauna kartzelara bidali dute hiru urte betez. Egia esan oraingoa ez da lehen zigorra, direla urte batzuk beste antzeko bat ezagutu baitzuen Frantzian. Orain jezartzen zaion salaketa sobornoa egiteagatik da. Aipaturiko soborno hau parlamenturako hauteskundeetan egina omen dago. Baina halan eta guztiz ere ez dirudi gure diputatu jauna harritzen denik bere kide batek, Samuel Rehtman, beste horren besteko zigorra hartu ondoren indultoa jaso baitzuen.

Ohiturak gorde nahi

Italian jazorikoa eta benetan harrigarria. Paolo Floresta zen, zigor bat ordaindu behar zuen Catania ondoko herriska batetan. Hango agintariek lau liratako zuen zorra zuzentzea eskatu zioten eta hori ordaintzeko epea eman ere. Nahi izanez gero lau urte ditu gure lagunak bere zorra aurrera ateratzeko.

Baina arazoa hementxe dago: Italian dagoen monedarik txikiena bost liratakoa duzue eta Paoloren zorra laukoa besterik ez da, nola egingo ote du zorra ordaintzeko? Horra hor gakoa.

Mundua lanik gabe

Bilboko Bankuak 1980. urteari buruzko informe batetik ateratako hainbat datu dugu gurekin. Kasureko aipa ditzagun langabeziari buruzkoak:

Eta ikarak asko gustatzen zizkigularik ikus dezagun pezetak ezagutu duen bilakabidea urteetan zehar eta munduko beste monedekin konparatuz:

 1978 1979 1980

Kanada 8,4 7,5 7,8

USA 6,0 5,8 7,2

Japoi 2,2 2,1 2,0

Alemania 4,3 3,8 4,0

Frantzia 6,2 6,0 6,6

Italia 7,2 7,7 7,8

Ingalaterra 5,7 5,4 7,4

Espainia 7,5 9,2 11,7


Dossier

Oporretan edo harremanetan (I)

Oporrak heldu zaizkigu. Urtean hamaika hilabetetan ezin egin dezakeguna hamabigarrenean egin behar. Hau bizimodua!

Monotonia utzi, burua garbitu, lagunak topatu, mapak prestatu, maiuskulaz diren horriak utzi, azaltzen ez direnak aukeratu, furgoneta bete, iparorratza prestu, lehenengoa sartu brrrrrmmm... bigarrena, hirugarrena, laugarrena...

Agur!!! Agur betikoa!!!

hogeitamar egun barru arte!!!

ANAITASUNA

OPORRALDIAK, BIZIAREN IGANDE

Jendea oporretan hasten baldin bada beste erremediorik ez duelako izan ohi da. Gezurra dirudi baina hala izaten da. Urtean zehar lanak jan egiten du bat, gure herri eta hiritan ezin da bizi eta guzti honek eragiten du oporrak hartzera.

Kapitalismo industrialaren eraginak gizon librea, kateietan lan egiten duen gizon batetan bihurtu du, supermerkatuetan erosten duen gizon batetan eta telebistaren aurreko ikusle huts den batetan. Bidai agentzien bidez oporrak negozio batetan bihurtu dizkigute eta denbora libretik diru egiteko beste era bat sortu. Gizona turista batetan bihurtu digute.

Ez dago gauza berririk esan beharrik: hilabeteko opor horien helburua urte guztian pertsona zapaldurik jarrai dezan da. Hilabete horretan urtean zehar aurreratu duen dirua kentzen zaio. Horretarako autoaren eta apartamentuaren beharra sortzen diote.

Turismoa eta bidaiak ez dira berdinak. Leku batetara joan, hango jendea ezagutzea eta hango bizimodua ulertzea ez da turismoa.

Ez dugu bizimodurik aldatuko, lan eta opor zapaltzaileak ez baditugu aldatzen. Hori lortu gabe ez dugu askatasunik lortuko.

Gizarte berri batek lan egitea ez du beharrezkotzat hartuko eta ondorioz oporrek ez lukete sentidurik izango.

Lana eta atsedena, produzioa eta plazerra nahasturik egon beharko lukete. Lortu beharko genukeena zera litzateke; oporrek gure lurra ezagutzeko balio dezatela eta noizbait kanpora irtetzea erabakiko bagenu kanpoko kultura eta jendeak ezagutzeko izan daitezela. Eta inoiz ez turismoaren industria bati jokua egin diezaiogun.

Euskadi oso polita da eta leku ezberdin ugari du. Beraz, jende aberatsak urbanizazio eta txaletak ez ditzan egin leku ugari gorde beharko du herriak. Leku horik herriak disfruta ditzala. Herri aske batetako oporrak kanpamendu batzuetan igaro daitezke: hibai, laku, mendi, itsas aldeetan baina jabego lekutan.

Turismoaren zapalkuntza eta manipulaziorik egongo ez den leku batzutan.

MARIO GABIRIA (Zeruko Argia 839. zenbakian)

Yugoslavia

Europako "ekialdekoa" daukagu Yugoslavia, beste Europakoa, hain zuzen. Bloke bereko beste nazioekin konparatuz (Txekoslovakia, Polonia, Rumania, Bulgaria...) Yugoslavia dugu burokratzia gutxienekoa, turista bezala sartzerakoan behintzat. Blokeko beste guztietan bezalaxe, Yugoslaviara sartzeko ere "baimen" baten beharrean aurkitzen gara. Berau Yugoslavia-k dituen enbaxadetan (Italian, Austrian...) lortzen da seguruago, baina mugan bertan ere eskuratzen da (momentuan ematen dute)eta ez da lar garesti ateratzen (50 bat pezeta). Baimen horrek hilebeterako balio du, baino lehenago irteten bazara, Greziara edo Bulgariara joateko, esate baterako, kendu egiten dizute eta bueltatzean beste bat atera behar duzu. Ez dugu hemen gauzak generalizatuko baina kontuz mugetan pasaportearekin. Aurpegi txarra jarri ohi dute ESPAÑA ikustean. Jakingo balute guri ere horrek ematen digun grazia!

Ideia orokor batzu emango ditugu interesgarri izan daitezkeelakoan. Dena dela, kontutan hartu ezin daitezkeela arautzat jo, eta "egoerak" aldatu egiten direla urtez urte. Izan ere, Tito hil ondoren ez dakigu zernolako aldaketak izan diren. Joateko bazarete kontatu!

Yugoslavia kontrastasunen lurraldea da. Ba dakigu edonon dagoela holakorik, etxetik irten barik ere igartzen da eta. Hala eta guztiz ere, Yugoslavian gogorrago azaltzen zaigu hori, beharbada beti sozialistatzat hartu dugulako eta beste era batetako gizartea zelakoan geundelako. Baina bai, alde bi bereizten dira "bistaz": itsasaldea (Adriatiko aldea, jakina) eta barnealdea; eta barnealdean ere desberdin gertatzen dira Beograd-en (Belgrado) ingurukoa, eta Kossovo izeneko errepublikakoa (Albania parean dago eta orain gutxi iskanbila gogorrak izan ditu). Eta sailkapen hau "bistaz" egitearen arrazoia hauxe da; lurralde baten biziaz eta oituraz ondo jabetzeko berton bizi behar, bizi zentzu guztietan, eta luzaron, eta hau ez da egun batzu pasatzera, oporretan, doanak egiten duena, bizi egiten du, bai, baina pasoz beste aukerarik ez duelako. Horregatik dinogu "bistaz". Hala ere, lehenengo burutapen hori lagungarri gertatzen zaigu: ezin daiteke ondo ibili hainbeste diferentzi egiten dituen herria,

Izan ere, Yugoslaviako kostaldea "tedeschi"-ena da goitik behera (tedeschi, horrela deitzen diete han eta Italian ere alemanei). Holakorik ikusita geneukan Andaluzian, Katalunian, Italian, Austrian,... baina Yugoslavian ez genuen espero! Espero ez bagenuen ere horrela da, tedeschi-z beteta dago: Split, Dubrovnik, Makarska... eta horrelako hiriek ez dute ezer galtzen Europako beste hiri askorekin konparatuz.

Gauza ikusgarria: orain arte behintzat, gaur egun ez dakit, despelotea debekatuta egon da, baina bertakoentzat, tedeschi-ek nahi duten neurrian eta lekuan egiten dute eta. Asike, nahi baduzue eguzki-izpiak leku guztietan sartu dakizkizuela, euskaraz hasi berbetan eta aurrera!

Kontuz poliziarekin, polizia leku guztietan berdintsua izaten da eta. Praka motzetan ibiltzeagatik, edo kotxeko gurpilak espaloiaren gainean uzteagatik, edo kotxean inperioko "E" ez eroateagatik edo... multa. Eta hobe ordaintzea, bada espada. Tedeschi ez garenez!

Kanping egiteko, leku ofizialetan bakarrik egin daiteke. Ugari dagoz itsaldean, baina barruan eskas. Kanping "basatia" debekatuta dago, hala ere saiatu zaitezkete egiten, baina goiz-goizez altxa eta aurrera.

Trenez basoazte arazo bat dago: kostaldetik ez dago trenerik (jarri berriak ez badira). Spliteraino heltzen da bat eta gero hortik behera autobusez edo stop-ez egin daiteke. Gero berriz har daiteke trena Skopje-n. Hiri hau lurrikara batek deseginda izan zen 1963. urtean, mila bat lagun hil zirela, horregatik gaurko arkitektura ikusgarria gertatzen da.

Split-etik Skopje-rainoko bidea benetan polita. Lehenbiziko, kostatik jaitsi; Albania aldera heltzean ez dira tedeschi-ak agertzen eta "basatiago" ematen du hango paisaiak. Irla bakartiak ere ba dira. Gero barrurantz sartu (Titogrado: hiri kuartela) eta Kossovo errepublika dago, jatorriz albaniarrak diren jendez osotuta. Pobrezia begi-bistan azaltzen da edonon. Lapurrak dira, izan behar, Gauzak erosterakoan truke egin daiteke (errotuladoreak, txiskeroak,...)eta dirua erabili gabe. Saiatu zaitezte! Skopje-n trena dago berriz eta aukera dago Grezia aldera joateko edo Beograd-era (eta hemendik Bulgariara, Istanbul-era...).

BEOGRAD (Belgrado). Merezi du egunen bat geratzeak. Gauez Skadarlika izeneko kaletik pasa, alde zaharreko erdian.

Yugoslavian Youth Hostel (gazteentzako albergeak) ugari dira, batez ere kostaldean (begiratu aurtengo katalogoan). Esan beharra dago horietara joateko karneta behar dela, Euskal Herrian aiseki ateratzen dena (ikus txosten honen beste nonbait). Eta ez da lar garesti izaten horrelako lekuetan lo egitea. Ikasle-karnet internazionalaren bidez (ISC) abantaila batzu izan ditzakezue: trenetan, itsasontzietan, museoetan...

Hona hemen gazteentzako bidai agentzia baten zuzenbidea:

Mose Pijade 12, Beograd (Belgrado).

Albania

Hona ez dago sartzerik. Aukera bakarra aldetan sartzea da. Horretarako Paris edo Londoneko bidai agentzi "jatorretara" jo behar.

Hona hemen haietariko bat gure herrian: 438 49 87 (Barakaldo)

Grezia

Batzurentzat Grezia pasoko lekua da, Asiara joateko pasoa hain zuzen. Beste batzurentzat, ostera, heltzeko puntua. izan ere, Grezian ba dago zerikusi. Itsaldea leku guztietatik. Turista ere edonon, batez ere jende gaztea, Grezia azken bolada honetan mito bihurtu da eta. Irlak ere ugari: Kriti, Karpathos, Rodos, Kalymnos, Samos, Corfu, Lesvos, Limnos... Irletara joateko ez da problema batere, itsasontzi asko dago eta.

Kanping ugari dagoz, bestela edonon egin daiteke. Dena dela, katalogo bat. eskuratu. Greziara edonondik joan daiteke. Euskal Herritik joanda (kotxez edo trenez) Yugoslavian zehar egin daiteke edo, eta hau askok egiten du, Hego-Italiara joan eta gero Bari-n, Brindisi-n edo Ancona-n ferry hartuta Corfu-raino edo Igoumenitsa-raino.

ATHINE (Atenas). Arkeologia eta historia maite dituenak ba du han ondo pasatzeko modua: Akropolia, Partenoia, Onena katalogo bat eskatzea. Kontutan hartu ikaslekarnet internazionalaren bidez (ISC) merkeago (edo ordaindu gabe)sartzen dela. Alde zaharrean, Akropoli azpian hain zuzen, azoka interesgarri izaten da, gauzarik bitxienak topatzeko aurkitu dezakezue giro ederra eta hango ardoa dastatzeko aukera ere. Lo egiteko Youth Hostel era Hotel batzu ere ba dira eta merke (100 pezeta inguru edo apur bat gehiago). Hona hemen batzu:

- Ilon House, Nikis kalea zº 48

- Hotel Diana, Kotsika kalea (lana topatzeko ere)

- Pagkation egoitza, Damarcos kalea zº75 (Pagrati)

- Ermou kalea zº66 eta 69

- Youth Hostel, Odos kalea zº57 (Kypselis).

- Organosis Xenonon Neotilos Ellados, 4 Odos Dragatsaniou, Plateia Klafthmomas.

- Lord Byron Youth Hostel, Kallijoleos kalea zº20 (ikasleentzat bakarrik)

- YMCA, Omciou kalea zº28. Gizonezkoentzat bakarrik.

- YMCA, Amerikas kalea nº 11. Emakumezkoentzat bakarrik.

Athine-ko hotelik merkeenak, generalean, Syntagnu inguruan dira. Merke jateko "tabernetara" joan errestauranteak garestiago dira eta. Athine-tik hurbil Pireefs (Pireo) itsasportua dago. Ikustekoa. Hemendik edonora joan daiteke: irletara, Turkia aldera... Informazio hobea eskuratzeko jo hona:

INFORMATION DEPARTMENT (B3), Hellenik Republic National Tourist

Organisation, Amerikis Kalea zº (Athine).

Eguzkia zelan sartzen den ikusi nahi dutenak Cap Sounion-era doazela. Bertan Poseidon-Tenplua dago. Athine-tik 60 bat kilometrotara, ekialdera, eta Makronissos izeneko irlatik hurbil. Alboan kanping. Autobusak ere ba dira Athine-tik. Galdetu nonbait.

Athine-tik hurbil, eta Elefsis-erako bidean Dafni izeneko herria dago (Athine-Delfi - 15 bat km), "ardo-hiria" izenaz ezagunagoa. Era guztietako ardoak dastatzeko aukera duzue eta merke-merkea. Sarrera baino ez da ordaindu behar (100 pzt inguru, edo apur bat gehiago). Gainera, self-service zeozer jateko (ardoari laguntzeko) eta herriko dantzak (sirtaki). Gau-pasa egitekoa. On egin.

Greziako bigarren hiria Thessaloniki (Tesalonica) da, Athine-tik 500 bat kilometrotara, iparraldean. Historiako hiria. Ikustekoa auzo turkoa hiriko goikaldean. Hemendik errez daukazue Istanbul-eraino joatea; kilometro asko ez badira ere, bidaia luzea da (Athine-Istanbul - 40 ordu; Thessaloniki-Istanbul - 28 ordu) eta arriskutsua. Kontuz karterarekin; luzea bada ere, ez egin lo, eta eraman jan eta edatekoa. Txartela merkeago ateratzeko jo ezazue hona:

"SPECIAL RAILWAY OFFICE" Panepistimio kale (Chetour). Hau ATHINE-n dago.

Athos mendia ikustera ere joan daiteke, Thessaloniki-tik ekialderako punta batean. Pila bat monastegi (20 bat). Jateko eta lo egiteko dohainik, diru barik (lehen behintzat). Lehen ere baimena behar zen sartzeko, enteratu turismo-bulegoetan, eta ez zegoen emakumezkoak sartzerik (?).

Greziako beheko aldea Peloponeso-a da, goiko aldetik Korinthos-eko kanalaren bitartez banatua. Hemengo hiri nagusiak: Korinthos, Egion, Patre, Pirgos, Kalamata, Tripoli, Nafplion, Sparti. Zenbat eta beherago (Kalamata, Sparti) turista gutxiago. Trenak buelta osoa ematen du, eta dexente. Lo egiteko ez dago Youth Hostel asko (Nafplion-en bai), dena dela, hondartzetan egitearren ez dizuete ezer esango. Herri arrantzaleak direnez arrainak merke jaten dira. On egin. Peloponeso-n ere pila gauza historiko dagoz. Animatu ezkero...

Ondo ibili.

Kontutan har

Etxetik irten aurretik enteratu diruaren truke zelan dagoen eta aldatzeko leku egokiena zein den. Etengabe aldatzen ari da. Lortu nahi den dirua ez bada hemen lortzen hobe litzateke momentuko diru "gogorra" eramatea. Normalean dolarrak edo markoak edo bestela Travels-Cheque. Hau guztiau urrunera joatekotan. Hurbilean geratu ezkero edozein diruk balio du, pezetak izan ezik.

Beste gauza interesgarria: mapa onak. Michelinek ateratakoak horrelakoak omen dira, batez ere Afrika eta Asiakoak. Europakoak ugari dira. Ah, eta gauza bat, Michelin izena hemen aipatu arren ez dugu ezer kobratzen.

Gazteentzako bidaiak (ez bakarrik ikasleentzat)

Erakunde ofizial batzuren bitartez, bidaiak merkeak lor daitezke, bai taldetan joateko, bai bakarrean. Urtez urte aldatzen direnez, egokiena unean enteratzea izaten da. Euskal Herrian, hegoaldean behintzat, "delegación provincial de cultura" delakoan ematen dute horren berri. Iparraldean ere, holakoren batetan izango da.

Kasu gehienetan ez da zertan ikasle edo estudiante izan behar, nahiko da "gazte" (?) izatea. Gauza batzutarako ez da toperik egoten adinean. Beste batzutan, ostera, frogatu egin behar da ikasten zagozela.

Edonora joateko hantxe dago informazioa (Charter-ak, ostatuak, trenak,...)eta bidai agentziekin konparatuz merkeago izaten da.

Ba dagoz egon karnet batzu askotan baliagarri gertatzen direnak, batez ere Penintsulatik kanpo.

- ISC (International Student Card - Ikasle-karnet internazionala).

Hau eskuratzeko ikasle izan behar da eta frogatu, matrikularen fotokopia edo. Horretaz gainera 75 pezeta eta argazkiren bat. Oso interesgarri toki askotan merkeago egiten dute eta.

- Ostatu-karneta.

Munduan zehar pila bat ostatu daude "International Youth Hostel Federation" erakundean bilduta. Karneta beharrezkoa da horietaz probetxatzeko. Berori ateratzeko ez da ikaslea izan behar eta adinean ez dago toperik.Hala ere, nazio batzutan eta leku problema badago, 27 urtez beherakoek izaten dute preferentzia. Karnetaren balioa 500 pzt (25 urtez beherakoak) eta 850 pzt (25-z gorakoak); "delegación provincial de cultura" delakoan ateratzen da. Argazkiren bat ere behar da. Familia osorako ere egin daiteke.

- Inter Rail

Hau karneta baino trenez bidaiatzeko txartela da. Hamabost mila ta piku balio du eta hilabete batean edo, hobe esanda, 30 egun jarraietan Europan zehar ibiltzeko (trenaz jakina) balio du; ez da zertan inolako txartelik atera behar geltokietan, trenean sartu eta baten bat hurbiltzen bada Inter Rail erakutsi, hau da dena. Ia Europa osoan balio du eta Marokkon ere bai. Baina ba du topea: 26 urte. Renfe-n ateratzen da eta momentuan ematen dute, ordaindu ezkero, noski! Txartela ateratzen den "nazioko" trenetan prezioaren erdia ordaindu behar da, beste guztietan ezer ere ez.

- Transalpinoa

Europatik trenez ibiltzeko beste metodoa. 26 urtez behekoentzat. Zer egingo dugu, ba? Merkeago ateratzen da trajektu batzuetan behintzat. Galdetu "delegación provincial de cultura" delakoan. (Hainbeste aipatu arren ez pentsa propagandatan gaudenik!).

Beste bide batzu ere egon ba dagoz.

Euskal Herritik antolatzen diren trekking-ak

Trekking: munduko leku zoragarrienak ezagutzeko modua. Ez turismoa egiteko, bidaiatzeko baino. Naturan barrenean sartzeko eta berarekin batera gozatzeko.

Euskal Herrian ba dira talde batzu honelako trekking-ak antolatzen dituztenak. Urte osoan aritzen dira hortaz, guk aurten egiteko direnak aipatuko ditugu.

Izadi artean

Zuzenbidea: 1016 gutunkutxa. Donostia.

Bestela telefono honetan (943) 466625.

"Izadi Trek, abenturarako bidai erakundea da. Turismotik urrun diren Planetako leku zoragarriak ezagutzea hartu du helburutzat; mendiak eta oihanak, basamortuak eta kobak, hauxe da gure mundua".

Aurtengo egitaraua:

- PERU: inken aurreko zibilizazioak ezagutzeko aukera. Inkek eta ondorengoek egindako lanak gozatzeko. Trekking honek 28 bat egun betetzen du eta urtean bat baino gehiago egoten da. Prezioa 130.000 pezeta inguru. Taldearen muga 12-15 lagun izaten da.

- BOLIVIA: hemen aukera batzu eskeintzen dira, oinez joatekoak, jeep-ez joatekoak, Amazonian zehar, Uyuni basamortuan zehar... Prezioak eta egunak aukeraren arabera.

- INDIA (LADAKH): India erlijio askoren nahasketa da. Ladakh izeneko haranean lamen bizitza ezagutu daiteke. Himalayan zehar egiten zen komertzioaren gunea. Trekking honen irteera Abuztuaren 3'an izango da 28'an bueltatzeko. Prezioa 100.000 pezeta. 12-15 lagun.

- Pirinioak: alpinismo ikasi eta egiteko ikastaroak. Espeleologia ere bai.

Mendiak eta herriak

Zuzenbidea: Felipe Uriarte. Muralla Uria 10-4º izq. HONDARRABIA.

Tfnoa (943) 356602.

Bestela Viajes Iruña. Paseo Sarasate 7 Iruña (948) 221630.

- NEPAL: Rolwaling, Khumbu, Gokyo eta Imja izeneko haranetan zahar. Serpa Herri ezagutzeko eta sherpekin batera egun batzutan bizitzeko. Zer esanik ez, mendira igoteko aukera ere dagoela. Ibilaldi hau 45 egunetan egingo da. Prezioa 200.000 PEZETA INGURU: Taldearen muga 10 pertsona. Irailaren 28-tik Azaroa-ren 11-ra.

- PERU: Uztailean zehar egiteko dira trekking bai Perura. Bata Huascaran eta hango beste mendi batzutara igoteko asmoz, eta bestea bertako kultura ezagutzeko. Prezioak 150.000 pezeta inguru.

Bide berriak

Tolosako lagun batzuk osotutako taldea. Autobus bat erosi eta horra hor mundua ezagutzera abiatu direla.

Aurton "NAIROBITARRA" antolatu zuten eta Tolosatik Nairobi-raino joan zitzaizkigun. Esperientzia ederra izan omen zen eta ba dagoz beste batzu prestatzen.

Informazio gehiago gura duenak hona jo beza:

BIDE BERRIAK. Manuel Mocoroa eta Angel Ortiz. Arbol de Guernica, 3 TOLOSA

Tfnoa (943)6701 30.

Club Edelweiss

Zuzenbidea: Azordoiaga 63 - Alonsotegi BIZKAIA. Tfnoa: (94)4164596.

Mendizale talde honek hainbat trekking antolatu ditu aurton:

- Uztailean (11-tik 26-ra) * Eskozia. 15.800 pzt.

- Abuztuan (1-tik 22-ra) * Eskandinavia 25.000 pzt.

- Abuztuan (2-tik 15-ra) * Suizako Alpeak. 8.000 pzt.

- Abuztuan (2-tik 23-ra) * Kenia eta Tanzania. 59.500 pzt.

- Irailean (5-tik 20-ra) * Yugoslavia eta Dolomitak. 11.000 pzt.

Mendirako bideak

Abuztuan trekking bat antolatu dute Peruko Mendikate Zurira. Informaziorako telefonoa: 4634780 (Bizkaia Ote?)

Honaino guk batu dugun informazioa. Gehiago ere seguru dagoela, baina... Zuek badaukazue bialdu ANAITASUNAra ia hurrengorako hobe egiten dugun.

Israel

Ekialde Hurbileko giroa ezagutzeko aproposa. Israel-en juduak eta arabeak daude, denok aldamenean, baina ez batera.

Israel-era sartzeko bide bakarra (edo ia bakarra) hegazkinez edo itsasontziz da. Europako edonondik joan daiteke. Abentura gehiago gura bada Egiptotik sartu daiteke Sinai basamortuan zehar pasatuz. Israel-ek dauzkan beste muga guztietatik (Libano, Siria, Jordania) ez dago pasatzerik. "Kasko urdinak" baino ez dagoz mugetan.

Ez da behar inongo baimenik Israel-era sartzeko (hau ere momentuko egoera politikoaren arabera dator). Pasaporte nahikoa da. Ez utzi pasaportea mugan zigilatzen, seilatzen, bestela ez duzu nazio arabeetara joaterik. Kontutan hartu gerran direla. Horregatik "katxeoak" ugari izan daitezke: aireportuan, leku erlijiosoetan,... terrorista zarelakoan.

Hango dirua "libra israeliarra" da, baina dolarretan bizi daiteke. Merkatu beltzean aldaketa hobea bankuetan baino. Eta non dago merkatu beltza? Galdetu kalean banku bat non dagoen eta baten batek egingo dizu proposapena. Dena dela, kontuan hartu hango diruak ez duela handik kanpo balio.

Hizkuntza aldetik hebraiera eta arabiera dira nagusi, baina hainbeste judu dira kanpotik etorriak non beste hizkuntza asko ere baliagarri gertatzen dira: ingelesa, frantzesa, gaztelania... Prentsa ere hizkuntza ezberdinetan. Hizkuntz arazoa interesatzen bazaizu zoaz Ulpan-etara, hebraiera ikasteko egun osoko eskoletara.

Israel-en barrenean ibiltzeko, eta prisa handirik ez bada, auto-stopez egin daiteke, baina ez da erraza, pila bat soldadu gauza bera egiten egoten dira eta, harma eta guzti. Dena dela, "Buztanean" jarri eta itxaron. Aiseago ibiltzen da autobusez. Enteratu merkeago egiteko moduaz: ikasle-karneta (ISC) edo... Halere, Israel ez da lar handia, Tel Aviv-tik Jerusalen-era 60 bat kilometro, eta handik Jordan ibaira beste horrenbeste.

Lo egiteko ba dagoz hotel merke eta Youth Hostel ere, azken hauk Israel-go hiri nagusietan eta hartutako lurraldeetan. Kibutzetan ere saiatu daiteke. Asmoa baduzu denbora gehiago bertan geratzeko (Israel-en) lanaren beharra izango duzu. Posible daukazu tabernetan topatu edo bestela kibutzetan. Azken hauetako bizitza interesgarria izan daiteke eta geratu zaitezke han gura duzun denborean, baina lan eginda, jakina (ikus Anaitasuna 407). Ideologikoki era guztietakoak dira, horregatik komenigarria da aldez aurretik panorama ezagutzea. Honen berri jakiteko jo ona:

53 A Hayarkon Street, Jerusalem

Aukera izatekotan, ona litzateke Sinai-ra joatea, Itsaso Hilera (Hortxe dagoz Massada-ko hondamenak, eta Youth Hostel ere), Golan-era, hartutako lurraldeetan lehen ziren errefugiatuen kanpuetara,... alde hauetan oso turista gutxi dira eta hitz egiteko asko. Joaten bazara, kontatu gero!

Marokko (Marruecos, Maroc)

Gerra isil baten azpian bizi da Marokko. Alde batetik Sahara eta Polisarioa. Bestetik, barneko egoera, oraintsu 200 bat hil probokatu dituena (Casablanca-n). Honek azaldu dezake han gertatzen den hainbat gauza: lapurketa eta abar.

Sartzeko pasaportea besterik ez. Hala ere batzutan koleraren txertoa ere eskatzen dute. Turista gutxi, eta ondorioz, Marokko asko. Jende jatorra, lapurra baina jatorra. Kontuz kotxearekin, diruarekin eta aldean daramazun gainerakoarekin. Beharrak eragindako lapurketak.

Kotxez joanda kontuz kamioiekin, eta kontuz ere trafiko-seinaleekin, ez baitira guk ezagutzen ditugunen antzekoak. Gasolina-kontuan marka guztiak dagoz han, badaezpada, aukeratu beti berdina; eta kotxea ondo ekipatu, basamortu aldera bazoaz behintzat. Autostopez bazoaz, pazientziaz hartu; gehienetan dirua eskatuko dizute, dena dela, merkeago ateratzen da bide ofizialak baino. Enteratu. Trenez joanda mugatuago aurkituko zara aukera asko ez dago eta.

Hango txanpona "dhirham" da. Euskal Herriko bankuetxeetan ez da errez lortzekoa, baina hala ere saiatu, askoz ere merkeagoa ateratzen da, han baino. Bestela, eta beste erremediorik ez balego, Ceutako merkatu beltzean aldatu, edonon. Behin sartu ezkero bertako merkatu beltzean ere, baina kontuz timoekin. Marokkon bankuetxeak itxita egoten dira larunbatetan. Dhirham barik ere, dolarrak asko maitatzen dituzte.

Erosketak egitean truke egin, hangoek ez baitakite denbora zer den. Zernahi erosi dezakezu eta zuk zeuk gura duzun salneurrian (enganatu barik), baina prisa gabe. Aitu? Trukearen arazoa jatorragoa gertatzen da barnealdean itsasoaldean baino, azken honetan diruzaleagoak dira eta. Truke egiteko hornizioak eroan behar dira etxetik: akondarak, prakak (bakeroak batez ere), zapatak, txapelak, kaikuak, txirukak... han arraroa gertatu daitekeen edozer. Ah, eta prisa barik!

Hizkuntza ofiziala arabea izan arren, frantzesa edonon da ezaguna, kolonizazio-garaiak utzitako saria.

Lo egiteko Youth Hostel ba dira (eskuratu nonbait katalogoa) edo bestela, Hotelak ere ba dira merke. Animatzen bazara, hondartzan. Youth Hostel ondoko herri hauetan ba dira: Asni (Toubkat mendiazpian), Azrou, Casablanca, Erfoud, Fes, Marrakech, Meknes eta Rabat. "Fédération Royale Marocaine des Auberges de Jeunes" zuzenbide honetan aurkitzen da: 6 Place Amiral Philibert. Casablanca. Tfnoa 4743-01.

Kanping-ak egon ba daude, denak hain bigun ez badira ere. Izan ere, batzutan, harriak baino ez dira, bizkarra gogortzeko modua!

Bizitza, gu bezalako gizarajoentzat ez da lar garesti gertatzen, baina berriro dinogu, sokatira egin salneurriekin. Ez zaituzte amerikanoak hartu!

Marokko-ko hiri guztietan interesgarriago izan daiteke alde zaharra (Medina) alde berria baino. Medinetan mundu berri bat aurkituko duzu: suge-sorgintzaileak, eskorpio-sorgintzaileak, ipuin-kontatzaileak,... sinisten ez duzun edozer. Behar bada, hiririk interesgarriena Marrakech izango da. Hemendik hegoaldera mendiak hasten dira (Goiko Atlas) eta gero basamortua. Oso turista gutxi alde honetan. Hemen ba dagoz herrixka batzu (berebereak) non euskaldunak oso preziatuak izaten diren. Izan ere, Imlil izenekoa Asni-tik 14 kilometrotara (Marrakech-Asni - 60 bat Km). Herri koskor hau (hamar etxe baino ez dira), mendietan aurkitzen da (mila ta piku metrotan). Euskaldun etnologoak hainbat aldiz egonak dira han. Mendizale izanda hantxe da Toubkat, lau mila ta piku metro. Berebereen artean benetan egonaldi ederra: haiekin jan, haien etxeetan lo egin, elkarren artean festa eginez...

Marrakech-tik Fes-erako bidean Ouzoud-eko urjausiak dira. Zibilizaziotik urrun, oraingoz behintzat.

Gazteen giroa ezagutzeko, unibertsital herrietan (Fes, Meknes) da aukera. Enroilatzeko ondo.

Txokolatea edonon, edonoiz eta edonola. Gamelu asko, konkordunak gutxi ikusten badira ere. Salneurrian sokatira egin, eta kontuz, lukainka ederra sartzen dute eta. Askotan polizia bera izaten da, eta hori ez da batere komeni... Mugan bertan ez erosi.

Ondo ibili.

Afrika: zerbait berri gure aurrean

Sarrera

Normalki nahiko kilometro egiteko prest gaudenean gure bidaiak EUROPAruntz jotzen dute. la beti ITALI, SUIZA, AUSTRIA, INGALATERRA, HOLANDA edo urrutiago joatea izaten da gure helburua, hortarako FRANTZIA zeharkatzen dugu eta gehienetan pasaerako lurraldea besterik ez da.

ZERGATIK ez ba 1000 kilometro hoiek hego alderuntz egin eta AFRIKAN sartu?

Jendea, paisaia, ohiturak ezberdinak izango zaizkigu. AFRIKA abentura bat da, aurpegi bakoitzean misterioa dago, kaleetan ezezagun usaia... eta basamortuan gauza gehiegi... hemen kontatzeko.

AFRIKA iparraldetik bidaiatxo bat egiteko ez da beste munduko prestaketarik egin behar, kotxea kondizio onetan, janaria... aduanetan pazientzi pixka bat eta bertako gauzak ulertu nahi izatea, han erlijioa sakratua da!!

Egitazko AFRIKA eta EUROPA ez ditu Mediterraneo ITXASOAK banatzen, SAHARA baizik.

Afrikako Iparraldea

Interesgarria da, joan baino lehen ahal den informazio guztia biltzea, bai liburu, gidak, mapak, turismo "folletoak" etab.

Mapak

MICHELIN 169 eta 172

KUMMERLY + FREY (alemanak).

Itsasoutziz pasa beharko gara, AFRIKAra sartzeko, (MARRUECOS eta ARGELIra normalki). Hauetaz informazioa jasotzeko edozein bidai agentzietan jakingo dute, hala ere bertara inguratu gaitezke.

Marruekos-era joateko

Algeciras - Ceuta

Algeciras - Tanger

Malaga - Casablanca

Malaga - Tanger

Malaga - Melilla

Almeria - Melilla

Argelira joateko

Alicante - Oran

Udan neguan baino maizago (sarriagotan) izaten dira.

Marruekos

Hara joateko Algecirasetik Ceutara pasako gara, bera da merkena eta motxena (ordu ta erdi).

Ceutan gure azken erosketak modu onean egin ditzakegu. Garrantzizkoa izango da patrikarentzat MARRUEKOS-eko dirua hemen aldatzea ("DIRHAM"), merkatu beltzean askoz merkeago eta arriskurik ez dago, hala ta guztiz disimulo pixka bateaz egitea komeni du. (Kale errealaren atzean dagoen enparantza ttiki batean). Beste dirua FRANCOTAN eraman MARRUECOS barruan aldatu beharrean aurkitzen bazarete.

Depositua gasolinaz bete eta muga aldera, kotxe paperak, pasaporteak, carta berde etab behar bezala ematen badituzue eta suertea jende asko ez izatea, problemarik gabe pasako zarete (asteburuetan eta abuztu hasieran jende asko).

Beste mundo bat izango dugu begien aurrean, abentura politena guk ezagutzea, regateoa beharrezkoa, timoa arriskua...

FEZ, RABAT, MEKNES, MARRAQUECH eta beste leku asko ezagutu, hango kaleak, azokak, jendeak itxaroten dituzue.

GUIA DEL TROTAMUNDOS, liburuak MARRUEKOStaz hitz egiten du.

Argelia

Bertara zuzenean itsasontziz joan beharrean merkeago ateratzen da Malaga edo Almeriatik Melillara pasatzea.

Hemen ere barkutik jeitxi ordurako dirua aldatzeko aukera izango dugu, MARRUEKOSerako "DIRHAM", edo ARGELIarako "DINAR" azken hauek 7 edo 8 peztan ondo erosiak daude (DINARrakin kontuz ibili behar da, ezin dira ez ARGELIara sartu ez atera hortaz "dibisa deklarazioa", egiterakoan FRANKOAK eta BESTE diru klaseak deklaratu, eta gero banko batetan DINAR batzu erosi eta erresguardoa jaso).

MELILLATIK ateratzeko, aduaneroak pelma xamarrak dira batzutan, OUJDA aldera hartu, hemendik ORAN, ARGEL, TUNEZera joateko, ez dago mapa hartu eta kilometroak egin besterik.

ARGELIan eta TUNEZen, "seriotasun" gehiago dago, Mediterraneo ondoan daudenak EUROPEAR kutsua dute.

Sahara

AFIKAren laurden bar SAHARA da, 10 miloi K2, Europa osoa baino zabalagoak dira,...

Sahara artifizialki nazio artean banaturik dago.

MARRUEKOS, REPUBLIKA DEMOCRATIKA SAHARAHUI, ALGELIA, TUNEZ, LIBIA, EGIPTO iparraldetik eta MAURITANIA, MALI, NIGER, CHAD eta SUDAN hegoaldetik.

Bost pistek zeharkatzen dute, hauetatik bi dira ezagunenak:

- Bata, BECHAR, ADRAR, MALIko GAOraino doana (REGGANEtik GAOraino 1500 Km pista).

- Bestea ARGEL, EL GOLEA, IN SALAH, TAMANRASSETik, NIGEReko AGADEZeraino (TAMANRASSETik-AGADEZeraino 700 Km pista).

- SAHARAko maparik onena

MICHELIN 153 (lortzen oso zaila)

- Bi GIDA LIBURU onak badaude (biak frantzesez).

TRANS-AFRIQUE (TOURING CLUB)

GUIDE BLEU DU SAHARA (Hachette).

Hauek sortzeko. ALTAIR liburudenda

Riera alta, 8 BARTZELONA, 1

Tlfno: 3293466

(bidai eta abentura liburuak eta mapak saltzen dituen liburudenda espezializatua).

- Bertan egondako norbaiten informazio zuzena izatea komenigarri da.

Kotxe normal bateaz egin daitekeen ibilbide batzu deskribatuko ditugu

Gusdatik hegoalderuntz, FIGUIGko aduanara iritxi eta ARGELIAN sartu, lehen hiri handia BECHAR da, hemendik beruntz oasiak askoz txikiagoak dira, BECHARretik gertu TAGHIT herria ezagutzea merezi du, histori aurreko grabatuak, ikusmira onak oasi polita, hibai lehor baten arrastoak bide ondoan utzi eta KERZAZera iritxi.

Hemendik bi aukera ditugu:

- Bata karretera hegoalderuntz jarraitu SDRAR eta REGANNEraino eta bide berdinetik itzuli.

- Bestea ekialdera jo, TIMIMOUN oasiraino (hemen "desiertoko arrosak" aurkitu daitezke, kristalizazio forma berezi batzu dituzten harriak dira eta inguru honetan bakarrik dauden), handik EL GOLEA, GHARDAIA, LAGHOUAT eta ARGEL. Azken hau oasi handien bira izango litzateke.

ARGELera iritxi eta handik karretera hartu, GHARDAIA, EL GOLEA, IN SALAH (hemen 700 kilometrotarako gasoila hartu behar du) eta TAMANRASSET.

TAMANRASSET, ARGELIAN hegoaldean dagoen herria da. Turismoa pixkanaka irixten ari da, aideportua ere badago. Karretera orain urte gutxi asfaltatu dute. Oso leku interesgarria da HOGAR mendikatea, TUAREG jendea, bertan inguruak erakusten dituzten agentziak badaude. Han 3000 metroko mendi batean ASSEKREMgo ermita dago, orain 75 urte Pere Faucauld, mundu hontatik erretira zen lekua, eta TUAREGen hizkuntza aztertu zuen gaur beste batzu bizi dira.

Milaka kilometro zelaietan igeri dabiltzan mendi hauek, kutsu berezi bat utziko digute.

Basamortua erabat zeharkatzeko, lehen deskribatuko bi pista hamaituen dira. REGANNEtik, GAOra (MALI). 1500 kilometroko pista, nahiko txarra, "experientzia", "todo terreno" autoa, eta gasoil, janari eta ura erreserbak beharrezkoak dira. MALIn sartzeko, bisadua eta txertoak beharrezkoak dira eta "papeleo" guztiak ADRARen egin.

TAMANRASSETik, AGADEZera (NIGER) 700 kilometroko pista, bestearen kondizioetan. Hondar biguna ere badago zatika.

NIGERren sartzeko ere bisadua atera eta txertuak hartu behar dira, "papeleoak" TAMANRASSETen.

SAHARATik ibiltzeko, garai onena irailetik martxora da.

- Arropak, botikina, ura lejia tanto bateaz, eguzkiarekiko neurriak (betaurrekoak etab.). Preparaketak ondo egin da atera gero han gustora ibiltzeko.


Elkarrikuska

Joseba Sarrionandia: preso diguten poeta

ABERRIA HAUTATU EGITEN DA

Aberria hautatu egiten da

—eta emakumea— edo

bakardadeak edo besterik ezak

ezartzen derauku.

Joseba Sarrionandia durangarra, 22 urte zituelarik sartu ziguten gartzelara, orain zazpi-zortzi hilabete, 1980 urtearen amaieran. Berak dioen moduan, "berezi samarra" izan da urte hori, alde batetik, gartzelatze madarikatu horregatik, eta bestetik, hiru literatur sari irabazi zituelako urtean zehar:

- Arabako Diputazioaren "Ignacio Aldekoa", "Maggi indazu kamamila" ipuinaz.

- Bilboko Udalaren "I Ciudad de Bilbao", "Enperadore eroa" ipuinaz, eta Bilbo Aurrezki Kutxaren "VI Azkue", "Izuen gordelekuetan barrena" poema bildumaz.

Oraintsu heldu zait eskuetara poema liburu hau, eta uste izan dut aukera ederra dela Joseba beraren abotsa ANAITASUNAren orrialdeetara ekartzeko, dauzkagun idazle bakanak gutxitan agertzen direlako aldizkarietan, eta oraindik gutxiagotan prso dauzkagun lagunak, eta Joseba, gauza biak batera delako.

Elkarrizketa hau ez da elkarrizketa, elkarridazketa baizik (gutun bidez egindakoa), zeren "gartzela demokratikoak bost izarreko hotelak" direla badiote ere, oraindik ez digute uzten holakorik egiten; agian Tejeroren-gana joan izan bagina bai, baina oraindik ez dugu horren interesik.

Normala den moduan, lehen galdera liburu berritaz izan zen:

ANAIT.— Argitara berria da "IZUEN GORDELEKUETAN BARRENA" Poema-liburua. Zer senditzen duzu?

J.S.— Senditu? Ezer guti. Duela urte bete idatzi nuen; argitaratu orduko zer pentsatu eman zidan baina argitaratu ondoren ez zait gehiago ardura. Behin argitaratuez gero ezin duzu aldatu, eta amaitutzat eman behar duzu.

Irakurleek entelegatu eta atsegin dezatela desiratzen duzu, hori bai. Baina ezin duzu ezertan emendatu ahal, eta beste gauza berri eta hobeak egiten saiatzen zara.

ANAIT.— Jende gehienak prosista moduan ezagutzen zaitu. Ez zenuen nahiago izango zure lehen liburua nobela bat ala ipuin bilduma izatea poesia baino?

J.S.— Agian bai. Neuk ere mesfidantzaz begiratzen ditut ene poemok. Hizlaua, nobela nahiz ipuina, errezago idazten da poesia ona baino. Gainera, istorio bat kondatzeko "ideien eta estiloaren koherentzia literario bat" behar bada, "koherentzia poetiko" hori funtsean eta biluzik azaltzen da poematan, eta "norbere poetika" hori ez da goizetik arratsera sortzen —ez eta arratsetik goizera.

Euskal literatura

ANAIT.— Zelan ikusten duzu euskal literaturaren gaurko egoera? Gorantz ala beherantz doa?

J.S.— "Krisia" dagoela esaten dute, soziologiaren hetxizeroek. Baina hemen ez dago krisirik, hau basamortua da. Euskal literatura leku mortua da, letra handitan idazten den literatura bederen.

Heterodoxoek egin dute azken aldietan egin den euskal literatura. Erabat marginalki egin da literatura; begira, esate baterako, zeintzu diren aldizkari literarioak: Igela, gero Panpina Ustela, geroago Pott... denak bazterrean sortu eta bazterrean itzaliak.

 Oh! Euzkadi! geratzen da baina Oh Euzkadi! geratzen da baina Oh Euzkadi! ez da aldizkari literarioa, kultur kritikakoa baino. Eta kulturari buruzko eztabaida teorikoek tradizio handiagoa dute Euskal Herrian literaturak baino...

Baina "krisirik" ez dut uste, grafika estadistikoek gorantz edo beherantz goazela esan arren. Hau ez da Tour-eko etapa menditsu bat, hau lur mortua da. Lur idorra da euskal literaturarena.

ANAIT.— Baina geroago eta liburu gehiago argitaratzen da. Geroago eta gehiago irakurtzen dela dirudi.

J.S.— Bai, geroago eta euskara errezeko fabula gehiago, eta hiztegi piloa, eta euskarazko aditz-sistema adreilu hori ikasteko geroago eta metodo gehiago. Entropia linguistiko azeleratua!

Egia esan, literatura ere argitaratzen da, baina oso gutxi, gutxi idazten delako eta gutxiago irakurtzen delako. Azkenaldian euskaraz, "literatura tipia" da hori.

ANAIT.— Zu Pott Bandan ibili zinen. Zer gertatu da bandarekin?

J.S.— Elkartu ginenean Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Josemari Iturralde, Jon Juaristi, Manu Ertzilla eta seirok ginen. Ruper Ordorikak musikarekin segitzen du, Anphora hautsi ondoren, Oinati aldean. Atxaga arabe ikasten, ume antzerkiak, eta enparauak egiten Barcelonan, Jimu Donostian, uste dut ipuin bilduma bat prestatu duela. Jon eta Manu, ez dakit zihur, Bilbo eta Durangaldean... guziak sakabanaturik, "munduan zabalik" nahi baduzu.

Ez dugu aldizkari gehiago aterako, oraingoz, klandestinitatera pasatu gara eta.

Irakurri eta itzuli

ANAIT.— Literaturazko galdera batzu. Asko irakurtzen duzue gartzelan?, zer gustatzen zaizu zuri?

J.S.— Azkenaldian William Faulkner irakurri dut, honen nobelak literatur palazioak dira; Manuel Puig ere irakurtzen aritu naiz, eta Vladimir Nabokov, Stephen Crane, Julio Cortazar, Herman Broch-en "Virgilioren Heriotza", Merce Rodadera, Malcolm Lowry, Georges Betaille... golko handia... zenbat izen gehiago aterako dizkizut sakutik?

ANAIT.— Eta poetatan, zeintzu gustatzen zaizkizu?

J.S.— Gustatu? Poesia, idazten bezala, irakurtzea ere zaila da. Gutxik ukitzen dizu bihotza. Baina izenak esaterik ez du zentzu handirik. Egunotan, gaztelaniaz, Pere Ginferrer eta Agustín García Calvo ari naiz irakurtzen, eta laket zaizkit, gauza berriak aurkitzen dituzte.

ANAIT.— Itzulpen batzu egin dituzula esan digute.

J.S.— Konstandinos Kavafis grekoaren itzulpen batzu egin nituen, baina gaztelaniatik. T.S. Eliot zenaren "The waste land" ere hemen, gartzelan itzuli nuen. Orain, S.T. Coleridge inglesaren "The Rime of the Ancient Mariner" poema luzea ari naiz itzultzen, astiro-astiro, inglesa ikasten dudan artean.

Ihaz, bestalde, narrazio batzu itzuli nituen, Marcel Schwob sinbolistaren "La croissade des enfants" delako nobela, eta R.L. Stevenson-en beste nobela labur bat, François Villon poeta mediebalari buruz. Baina argitaratu gabe daude.

Maggie eta enperadorea

ANAIT.— Zergatik situatu zenuen Txinan "Enperadore eroa" ipuina? Zergatik "Maggie" New York-en?

J.S.— Gaia hartu nuen lehendabizi "Enperadore eroa" idazteko. Eta gai hori Txinako elezaharren tankeran egoki eman zitekeela iruditu zitzaidan, eta aintzinako kontalari txino batek kontatuko lukeen bezala eskribatu nuen.

Eta "Maggie" New York da. Ez ditut Euskal lurraldeetan imini, zeren eta ipuin horik inork ere ez lituzke sinetsiko Durangon, Leitzan edo Deustuan situatu izan balira, istorio bakoitzari leku berezia dagokiolako.

ANAIT.— Jon Mirande-ren herentzia somatzen da zure "Maggie" ipuinean, ez?

J.S.— Bai, haren ipuinen antza du agian, baina Jon Mirande-ren ipuinetan senarrak hiltzen du emaztea, eta nirean emazteak senarra. Halaere, bromaz at, Jon Mirande oso atsegina iruditzen zait, eta haren "Haur besoetakoa" bezalakorik euskaraz guti idatzi dela uste dut.

Mirande, Atxaga eta Aresti

ANAIT.— Zer iruditzen zaizkizu Jon Mirande-ren poemak?

J.S.— "Haur besoetakoa" berebiziko nobela iruditu zitzaidan lehen irakurketan. "Orhoituz" zailagoa da haria hartzeko, baina poema miresgarriak ditu. Behin, Ruper Ordorikak abestu zidan "Kattalin" izeneko poema, badakizu doinua duela, abesti beltz oso polita da. Oskorri taldeak musikatu duen "Eresia" delakoa ere ederra da.

ANAIT.— Zer esan dezakezu egungo euskal poemagintzaz?

J.S.— Ez dakit. Ez dago gauza handirik. Ezin daiteke ezer esan bost esalditan, baina liburu baten izena ematekotan B. Atxaga-ren "Etiopia" emango nuke, gauza on ugari duelako eta zabalkunde aski izan ez duelako.

ANAIT.— Eta Gabriel Aresti, zer?

J.S.— Azkenaldian gainditutzat ematen da, eta gutietsi egin dute, idazteko adiztaulak begiratu behar dituztenek ere. Hori ez dago ondo. Nire ustez, gutxik idatzi dute Gabriel Arestik bezain ondo. Bai "Maldan Behera", bai "Harri eta Harri" eta ondorengo poema sozialak, bai, "Dekamerone Tipia" eta beste itzulpenak, oso onak dira. Estima handia diot Gabriel Aresti-ri, poemagintzaren beste planteamendu bat izan arren.

Literatura burrukaria

ANAIT.— Poemagintza sozialez, ez duzu uste oraindik ez dela iragan literatura burrukariaren beharra?

J.S.— Ez dakit. Literatura burrukaria, zer da? Entelegatzen dut zer adierazi nahi duen.

Ni ez naiz literatura soziala edo burruka poesia egiten saiatu. Ez naiz predikaria, eta alor horietan gauzak esanegiak daude azken urteotan Euskal Herrian, nik esango nituzkeenak behintzat esanik daude.

Gainera, espiritu epiko apur bat behar da eta, nik, Euskal Herriarekiko bederen ez dut.

Halaere, poesia sozial ona egiten da oraindik munduan. Modaren aurka ere, nik nahiago ditut J. Gelman-en azken poemak Philippe Sollers-en azken textoak baino. Eta hor dago Mario Benedetti-k bildu duen "Poesia Trunca", Latinoamerikako poeta burrukan hilen antologia ederra.

ANAIT.— Eta zein mailatan ipintzen duzu zugan literatura eta burrukaren arteko harremana?

J.S.— Gai bizantino samarra da baina, uste dut niretzat bahintzat zeregin desberdinak izan direla. Ez naiz ausartzen Literatura niretzat zer den eta Iraultza Soziala niretzat zer den esplikatzen, luzeegia litzateke eta ez dakit ezer zentzuzkorik esango nukeen ere. Eritzi bat soilik.

Gizarte kapitalistaren egitura zanpatzailea da, eta hondatu egiten du gizasemeen libertatea. Orduan, derrigorrezkoa da gizarte hori salatu, burrukatu eta gizarte libroago baten urratsak ematen ahalegintzea.

Ez dirudi, bestalde, iraultza garaileak askatzailegiak suertatu direnik, baina saiatu egin behar da gizartea aldatzen. Ez dakit J.P. Sartre-k ala A. Camus-ek esaten zuen bezala, ez dakit Iraultza ala Errebolta egin behar den; baina suntsitu egin behar da Estatua, aldatu egin behar dira gauzak.

Edozelan ere, literatura gauza pertsonala dela uste dut, eta sendimenduen adierazbidea, eta atsegin estetikoa eta enparauak. Baina ez dut uste, gauzak bortxatu ezik, harma politikoa izan daitekeenik.

Gartzelaren "abantailak"

ANAIT.— Gartzelan, teorian behintzat, eta jende batzuren ustetan, idazte asti gehiago dago. Baina, idazten da? Baduzu idazteko gogorik?

J.S.— Ezarri didaten etxalde hau ez da batere atsegina, eta oso zaila da hemen idaztea. Ez dakit nork asmatu zuen hemen asti gehiago dugula; ez da egia; ordu garbi gutxi ateratzen dira idazteko. Bestalde, gartzelako bakardadearena ere mito bat da, gartzela "demokratikoaren" funtsezko zereginetatik bat intimitatea galeraztea delako. Hirugarren eragozpen handia, kentzen dizun mobilitate eta informazio literarioa da. Gartzelak, bada, ez du abantailarik, eragozpenak ugari baino. Halaere, idatzi bai, idatzi egiten duzu, etsipenak irabazten ez dizun bitarteetan bederen. Zeren eta, zorigaitzez, ezin duzu bizilekua hautatu eta, leku atseginagoen esperoan, idatziz iragaiten duzu denbora.

ANAIT.— Barrura sartu, eta handik denbora gutxi garrenera EGIN-en zure gutun bat agertu zen. Jendea harrituta geratu zen, komisarian pasatu eta gero, kanpoko "gartzela handi" honetaz ironizatzeko kapaz zinema ikusiz eta zure morala hain goi zegoela egiztatuz. Berdin segitzen duzu? Gartzelako bizitzak ez zaitu barrutik jan?

J.S.— Gutun hura, ez dakit ondo adierazi nuen, komisariako torturak salatzeko egin nuen batez ere. Tortura izugarriak izan ziren, hiltzeko nahia senditzera iristen zara, hilzori amaigabe batetan bezala. Estatu "demokratek", kristauen baimenarekin, hori egiten dutela adierazi nahi nuen. Baina "politika" baino sakonago erroturiko portaera bat zela iruditzen zaidala esan nahi nuen.

Momentu askotan tristura senditzen duzu gartzelan. Badirudi, gizasemeen sakoneko aldaketa hori, ezina dela; Estatua, Gartzela, ziudadanoetarik bakoitzak bere baitan daramala, daramagula dirudi maiz. Baina, tira, humorea ez dugu galduko horregatik. Humorea, galdu gabe, sortzen ahalegindu beharko gara.

hil

ez da deus hiltzen

labanean doa eguzkia

ez da hiltzen eguna iragan baino

zimeldu arren liliak

zu gorpu zaren arren

zimeldu arren liliak

ez da hiltzen eguna iragan baino

labanean doa eguzkia

ez da deus hiltzen

hil

Arregi eta Tejero

ANAIT.— Zu hor barruan zaudenetik hainbat gauza pasatu dira, eta bi nabarmenduko ditut: Jose Arregirena eta Otsailaren 23koa. Ba dakigu Arregirenaren ondotik gose-greba sartu zinetena, baina, nola bizi izan zenuten Otsailaren 23 eta 24a Tejero Parlamentuan zegoela?

J.S.— Arregirena gertatuko zena zen, torturak izugarriak ziren, eta bizirik irautea harrigarria zirudien askotan. Heriotzaren ondoren Parlamentoan mintzatu zirenak, hurbildu behar lirateke, orduan eta oraindik ere, komisarietako lehioetatik irtetzen diren oinaze ohiuak aditzera. Demokrata omen diren horiek ez dute ezer egiten torturaren aurka, ez orduan ez orain.

Otsailaren 23ko arazo horrek, berriz, alde bi ditu. Guk nola senditu genuen, alde batetik; eta zelango analisi politikoa dagokion, bestetik. Era desberdinez bizi izan genuen; golpean ondo irtenez gero gugana sartuko zirela eta, batzu urduri, beste batzu lasai; ezin genuen deusere egin eta ni behintzat ez nintzen gehiegi arduratu, aukerarik ez duzunean beldurrik ere ez duzu ukan beharrik eta.

Analisi politikoari buruz, zer esango dizut?... Gehienetan ekibokatu egiten naiz, une honetan ez zait axola eta gai aspergarri samarra da. Gainera, luzatzen ari gara.

ANAIT.— Amaitzeko, bada zelan ikusten duzu zure eta euskal preso guztien etorkizuna?

J.S.— Preso bakoitzak egoera berezi bat du, baina guzion arazoa da funtsezkoena. Nire egoera pertsonalari buruz, denpora baterako kondena izanen dudala uste dut. Baina funtsezkoena amnistiaren arazoa da. Euskal presoak Amnistiak bakarrik aterako gaitu gartzelatik. Baina, Amnistia, Euskal Herriko egoeraren arauera gertatuko da. Gu, funtsean, errehenak gara, hori gartzelan inon baino hobeto ikusten da, eta presoen arazoa —bahituen arazoa— gizarte burruka zabalago baten atal bat besterik ez da.

Nahiz eta betiko topikoetan erori eta planfletarioak garela entzungo dugun, amaitzean ezin izan dugu hitz hau gure orrialdeetatik kanpo atera: AMNISTIA, Euskal Herriak ezin duelako bere semerik onenak gartzelan usteltzen utzi.

Gero arte Joseba, eta gure amets hau mamitzen ez den bitartean, jakin ezazu ANAITASUNAren orrialdeak zabalik dituzula nahi duzunerako.

ITSASO


Dossier

Oporretan edo harremanetan (II)

Peru

"Spain is different" denok noiz edo noiz entzungo zenuten. Estatu honetan bizi garenontzat, niretzat behintzat, esaera honek ez du esangura argirik, zeren segun eta norekin konparatzen dugun izango baita diferentea. "Mendebaldeko bizimoduaren" arauera bizi garenontzat, Europako Herrian artean ez dago desberdintasun sakonik, salbuespenak salbu, jakina.

Atlantikoa zeharkatzen badugu, irudia aldatzen hasten zaigu. Ipar Ameriketako bizimodua zeharki soilik ezagutzen dut eta berari ere beste esaera ezagun bat dagokio: "American way of life" delakoa hain zuzen ere.

Hego Amerikako Herrietatik Peru deritzona apur bat soilik ezagutzen dut, bertan hile bitan izan baitnintzen. Europa eta Peru arteko diferentziak hegazkina lurreratu bezain laster susmatzen hasten dira, baina heuren benetako dimentsioan neurtzeko Limatik irten arte itxadon behar da.

Hemendik aholkatu dizkizuedan tokiak ez dira, normalean, turista arruntetzat idatzitako liburuetan agertuko. Peruko leku eta bidaia tipikoetaz ezer jakin nahi duenak UNICLAM-ek argitaratutako liburutxoan, alegia, aurki ditzake (Peru-ko Gia, UNICLAM S.A.V., 63, rue Monsieur-le-Prince, 75006, Paris. Telef. 329.12.36. Gaztelaniaz hitz egin edo idatz dezakezue Hego Ameriketako jendea baita. Liburuak 45 FF balio du, gehi 10 FF bidaltze-gastuak ordaintzeko; gia frantsesez idatzita dago).

Liman ahalik eta denbora gutxien egon zaitezte, garestia eta zatarra baita. Museo del Oro, Museo Nacional de Antropología y Arqueología eta artisauek egunero egiten duten erakusketa ikustea, eta bertan zerbait erostea, aholkatzen dizuet. Jateko Restaurante Cordano-k nahiko fama ona du eta Plaza de Armas-en algoan, zentru-zentruan dagoenez ez dago problemarik bera aurkitzeko. Eska itzazue pankekeak postretzat.

Hegoaldera bazoazte eta Cusco-ra joan nahi baduzue har ezazue Huancayo-ra doan trena. Munduko trenik altuena da, 4800 m-tako altuera duten tokietatik pasatzen baita. Tarteko geltokiak La Oroya, meatoki oso inportanteak daude eta Jauja harana, oso polita da. Huancayo-tik Ayacucho-ra autobusez 250-en bat Km egiteko 15 ordu autobusean. Honekin dena esanda dago. Ayacucho oso leku altuan dago eta airearen dentsitatea oso txikia denez hegazkinek problemak izaten dituzte aireratzeko. Honela, gauean behar den bezain besteko hotzik ez badu egiten eta beraz, airearen dentsitatea txikiegia bada, egun horretan hegazkinak ez dira aireratzen.

Hurrengo etapa Ayacucho-Abancay-Cusco. Egun eta erdi autobusean. Gringoei, europarrok ere gringoak gara, ez pentsa, autobusaren atzeko jarlekuak ematen dizkietenez eta bideak "primerakoak" izatez aparte, autobusek laburbideak, noizbehinka zelaietatik pasatzen dira, hartzen dituztenez, astinaldi ederra hartuko duzue. Ba daukazute, honela, ilobei zer konta!

Hartzen duzuen autobusarekin kontuz ibil zaitezte, autobuskonpainia batzu erabat deskontseilagarriak baitira. Morales Moralitos delakoa hartzen baduzue lapurtuak izateko probabilitateak izugarri handitzen dira. Kontuz motxilekin!, zeren bidaia amaitzerakoan motxilaren bat faltatzea gauza arrunta baita, gringoari lapurtzea Peru-ko kirol nazionala baita.

Ayacucho-tik Cusco-ra zuzen-zuzenean joan beharrean, San Jose delakoa joan zaitezkete eta oihanean, selban, sartu.

Cusco-tik Pisac bisita dezakezue. Igandea bada, Pisac inguruko alkateek desfilea egiten dute eta gero Meza quechua-z entzuten dute. Artisautza interesgarria. Inken harrizko hondarrak maitatzen dituenak, Ollantaytambo delako gotorlekua ikus dezake. Bertan, harrian landutako trepanazioak egiteko operazio-mahai bat ikus dezake.

Machu Picchu-ra joan nahi duenak har dezala Cusco-n goizeko bostetan irteten duen trena, eta ez turistentzat dagoen tren berezia. Ezagutuko du pilatuta joatea zer den! Machu Picchu-ra joateko biderik politena "inkaren bidea" egitea da. Horretarako trenetik 88 kilometroan jaitsi behar da, eta hiru bat egunetan Machu Picchu-ra heltzen da. Lo egiteko sakua eta janaria eraman behar dira. Machu Picchu oso ikusgarria da baina Wayna Picchu eta Hilargiaren tenplua ikusi gabe ez zaitezte handik joan.

Cusco-ra zuzenean itzuli beharrean, joan zaitezte Quillabamba-ra oihana bisitatzera.

Cusco-tik goi Urubamba-rantz joan zaitezte eta Alto de Tres Cruces-en lo egin ezazue, munduan ikus daitekeen egunsentirik politena bertatik ikusten omen da eta.

Ibiltzea gustatzen zaionari Ausangate eta Salcantay inguruetatik trekking bat egitea bihotzez gomendatzen diogu.

Cusco-tik Titicaca lakuaren ertzean dagoen Puno-ra joan zaitezte. Taquile irla ikustera joan zaitezte eta lo egin ezazue bertako etxeren batetan (10 bat pzta kobratu dizute). Artisautza oso polita baina ez merkeegia.

Puno-tik Arequipa-ra trenez. Hiri hau polita eta garbia da. Mendigoizaleei Chachani sumendira joan daitezela gomendatzen diegu, basamortuan eta 5.100 m-tan denda gabe lo egin dezatela.

Alturara ondo moldatuta badaude (aklimatatuta) hurrengo egunean Chachani-ra (6.000m) joan daitezela. Pioleta eta kranpoiak ia ez dira beharrezkoak, ez baitago ia izotzik zeren basamortuan gaudela ez baita ahaztu behar. Trekin gogorrago bat egin nahi duenak, Arequipa-tik Chivay-ra eta Cavanaconde-ra joan dadila eta Colcas ibaiaren harana ezagut dezala. Bertako kainoiak (arroilak) 2.000 m-tako sakonera du eta kondorrak eta pumak ikusteko aukera izango du eta handik Andagua-ko sumendien haranera joan dadila. Ondo aklimatatuta egon behar de 5.000 eta pikuko lepoan zeharkatu behar baita eta desnibelak handiak baitira.

Arequipa-tik iparraldera abiatzen bazarete Nazca eta Paracas bisita itzazue. OVNI-en arazoetaz arduratuta dagoenentzat Nazca oso ezaguna da. Paracas-en itsasaldean guano-irlak eta foken erreserba ikus itzazue.

Gero segi Limaraino. Mendikate zuria ezagutu nahi baduzue, joan zaitezte Huarez ingurura. Herri honetan mendigoizale piloa batzen da. Garesti xamarra denez hobe Yungay-ra edo joaten bazarete. 1970-ean Peru-k jasan zuen lurrikaran, lehen herria erabat desagertu zen. Lurrikara honen ondorioak gaur egun ondo ikus daitezke, Yungay zaharra geratu zen moduan laga dutelako eta herri osoa hilerri deklaratu zutelako; oraingo herri berria beste leku batetan eraiki dute.

Mendikate zuriaren alboan Huaihuas mendikatea dago. Ez da aurrekoa bezain ezaguna baina oso-oso polita da. Bertara joateko Chiquian-etik edo Huanuco-tik joan zaitezkete.

Azkenik oihana bisitatzea biziki gomendatzen dizuet. Joan zaitezte Pucalpa-ra edo hobe Iquitos-era eta bere inguruak ezagut itzazue. Nire ezagun batzu Peru-ra hilabete bitarako joan ziren eta hile biak oihanean pasatu zituzten. Datu hau nahiko adierazgarria da, ez da?

Norkapp: gauerdiko eguzkiaren bila

Geografia gutxi dakigunoi Norkapp edo Ipar Buru izenak, ia seguru hasieran ez digula ezer esango. Gauerdiko eguzkia aipatzeak norbaitengan harridura pixka bat sorteraziz landa, ezer gutxiago esango digu. Niri behintzat, honelako zerbait gertatu zitzaidan.

Ipar Burua Europako tokirik iparrena dela esatean, arazoa zerbaitxo argitzen hasten zaigu. Mapa batetara joten badugu, leku hori Norvegiako irla batetan kokatzen dela eta Zirkulu Polar Artikoa (Z.P.A.) baino dexente gorago dagoelataz ohartuko gara. Zer adierazten digu Zirkulu Polar Artikoak? Z.P.A. lerro imaginario bat da zeinen iparraldean kokatzen diren tokietan gutxienez urtearen egun batetan eguzkia ez baita izkutatzen. Poloetan egunak sei hilabete irauten duela eta gauak beste horrenbeste gauza ezaguna denez, ez dugu hemen ezer gehituko. Azken esaldi bietatik zer ondoriozta daiteke? Zera, zenbat eta iparralderago joan, eguna hainbat eta luzeago izango dela. Ederto, baina orain zuen galdera honen antzekoa izan daiteke. Eta Ipar Buru horrek zein berezitasun du? Ipar Burua Norvegiako irla batetan kokaturik dago eta urtearen hilabete batzutan ez da sekula gaua egiten. Geografia edo Geologia pixkatxo bat jakinez, gaueko hamabietan eguzkia Ipar puntu kardinala zeharkatzen duela dakigu.

Irlatxo honen iparraldea labar nahiko altu batetan (200 bat metro?) amaitzen da. Azken datu honekin ba daukagu irudia osoturik. Imagina dezagun orain eszena: labar horren gainean daude, gaueko hamabiak dira eta beraz, eguzkia Ipar puntu kardinalean dago; bestalde, gu ere Europako Ipar muturrean gaudenez, gure aurrean eta 200 bat metro beherago Ozeano Polar Artikoa zabaltzen da eta eguzkiak itsasoan islada luze-luzea egiten du eta, gainera, ez da gorria ipinten eta handia egiten, bere itxura guztiz normala delarik. Aholkutxo bat, tenore horretan ez zaitezte Ipar Burura bertara joan, turistaz betetzen baita. Pixkatxo bat ezkerrerago (200-300 m), beste buru txikiago bat dago, bedarrez estalita. Etzan zaitezke bertan eta bizi ezazue momentu hori bakardade erlatibo horretan, ez erromantizismo gabeko turista zaratalariz inguraturik.

Zer egin behar da mutur horretara heltzeko?: 5000 km inguru eta hiru ferry hartu. Bidaia egiteko ideatxo batzu emango dizkizuet.

Euskal Herritik hasita, normalera Parisera joatea izaten da. Bertatik Belgikara edo Luxenburgora joan zaitezkete. Joan zaitezte Belgikara eta gero Holandara. Azken Herri hau miresgarria da; bere karalak, urrundik ikusita hurbiletik algaz beteta baitaude, haize errotak, polderrak, itsasoari kendutako lurrak, oso politak dira. Bide generaletik joan beharrean atera zaitezte eta joan zaitezte herrixkak zeharkatzen dituzten bidexketatik. Proba ezazue Holandako esnea.

Pasa zaitezte Alemaniara eta bertatik Dinamarkarantz abiatzea aholkatzen dizuet. Baltikoan bainatzeko aukera izango duzue eta bere ur gazi-geza probatzeko ere. Copenhague irla dagoenez Nyborg-etik Korsr-era bidaiaren lehen ferry-a hartu behar duzue. Dinamarkako hiriburuan "Sirenita" edo "ondinatxo" famatua ikus dezakezue (turista tipikoek hori egiten dute) eta Carlsberg edo Tuborg garagardo-fabrikak bisita itzazue, zerbait ikastez landa izugarrizko garagardoa dohainik hartzeko posibilitatea duzuelako. Copenhague-tik Helsingor-era abia zaitezte. Bertan bidaiaren bigarren ferry-a hartzen da eta Suediako Hälsingborg-era eramango zaituzte. Handik Estokolmora. Propagandak esaten duenez Estokolmo da Europako hiriburu bakarra zeinen kaian bainu bat har baitezakezue, kutsatzeko sekulako arriskuan jarri gabe, noski.

Bertatik Uppasalara eta gero kostaldetik dena gora, zuzenzuzen iparraldera. Suedian bizilagun oso gutxi daude (8 bat milio) eta Norrland-ean, iparraldean, gizaki-dentsitatea 7 bizilagun/km2-ra ez da iristen. Dena basoak dira; lehen bagoak, geroxeago izeiak eta azkenik urkiak. Tartean lakutxo piloa, Suedian 100.000 laku baina gehiago baitaude. Gelditzeko tokiak gura adina, oholezko mahai eta aulkiekin eta askotan roulotte-ak urakin etab. -arrekin ahoa garbitzeko, eta gainerako opariak bertan lagatzeko.

Suediako azken herria Happaranda izenekoa da eta Finlandiara Tornio delakotik sartzen gara. Handik zuzen iparralderantz eta Rovaniemi delakoa pasatu eta gero Z.P.A.-a zeharkatu duzuela adierazten duen monolito bat ikus dezakezue. Laponian gaude eta hemengo zuhaitz bakarrak urki nanoak dira.

Geroxeago Kautokeino-tik Norvegian sartzen gara.

Rovaniemi-tik gora lapoiak, aiton-amonak eta ilobak, errenolarruak eta adarrak saltze ikusiko dituzue. Ez dira garestiegiak eta autoan tokirik edo bakarrik badaukazue, errenoadarrak eros ditzakezue. Nik erreno-larrua erosi nuen baina ile piloa galtzen zuenez eta, beraz, logela beti garbitzen ibili behar nuenez, zaramara bota egin behar izan nuen.

Lapoiek ez dutenez, normalean, ingelesa ulertzen eta zuek lapoiera ere ez, salneurria erregateratzerakoan euskaraz egin dezakezue, guk horrela egin genuen, ez baituzue inolaz ere elkar ulertuko.

Kautokeino-tik Alta-ra eta bertatik Russenes eta Lakselvera. Hemendik zehar bideak nahiko txarrak dira. Han hirugarren ferry-a hartu behar duzue. Sekulako auto-hilarak daudenez, orduak itxadon beharko dituzue (guk 5 ordu baino gehiago itxadon behar izan genuen).

Ipar Burua dagoen irlatxoaren hiriburua Honningsvag deritzona da. Irla osoan ez dago zuhaitz bat ere ez eta Uztailean nahiz eta itsas alboan egon elur zati batzu ikusiko dituzue. Gu bertan izan ginen eguna, eguzkitsua izan zen eta tenperatura 12ºC takoa izan zen. Goizean laino pixka batekin, 8ºC-takoa zen.

Ipar Bururaino beste 30 km inguru daude, eta hara pasatzeko 10 Kr (130 pzta inguru) ordaindu behar da. Itzulitzeko, berriz auto-hilarara, baina beti egunez denez ez da luzeegia egiten, herritik bueltatxo bat eman daitekeelako, libururen bat irakur dezakezuelako, etab.

Berriz ere kontinentean gaude. Hegoalderuntz, berriz Suediatik itzul zaitezkete edo Norvegiatik. Azken kasu honetan leku oso politak ikusteko aukera izango duzue baina Norvegia ez da Suedia bezain zelaitsua eta mendi-bortuak igon beharko dituzue. Bestalde, fiordoren bat zeharkatzeko beste ferry bat hartu behar dela entzunda dut.

Dinamarkara berriz itzultzeko, kontrako ferry-a har dezakezue: Hälsingborg-Helsingor. Handik berriz Copenhague-ra eta nahi izanez gero, Korsor-era joan beharrean Rodby Havn-era joan zaitezkete eta bertan Puttgarden-era doan ferry-a hartuz, zuzen-zuzen Alemanian zaudete.

Hemendik aurrera Euskal Herrira bueltatzeko bidea seguru eta bidaia zenbat luzatu nahi duzuen, baina Puttgarden-etik Lübeck-era joan zaitezte benetan pena merezi baitu.

***

Beste ekintza batzu

Gavarnie

Abuztuaren 2-9: Pirineoetara ibilaldi gertatua. Bertan alpinismo ikastaldia egiteko aukera Martin Zabaleta eta Xabier Errorekin. Gavarnie-ko enparantzan bilera arratsaldeko ordu 2etan.

Espingo

Abuztuaren 9an Bagneres de Lochon-go ibilbidean arratsaldeko ordu bietan.

Posets

Abuztuaren 16-23: Benasque-ko enparantzan arratsaldeko ordu 2etan.

Aneto

Abuztuaren 23-30: Benasque-ko enparantzan 23an eta arratsaldeko ordu bietan. Lau ibilaldiotarako zehaztasunak ondorengo helbideetan: Xabier Erro 64.39.10 telefonoa (Hondarrabian) eta Martin Zabaleta Hernaniko 55.03.94 telefono honetan.

Eskandinavia

Abuztuaren 1-22: prezioa 25.000 pta. Fiordoak, mendiak eta bertoko hiririk garrantzitsuenak ikusteko aukera.

Suizako Alpeak

Abuztuaren 2-15: zortzi mila eta bostehun pezeta.

Kenia-Tanzania

Abuztuaren 2-23: 59.000 pta. Nairobi, Kenia, Kilimanjaro, Amboselli eta Mombasa ikusteko aukera. Azken hiru ibilaldion zehaztasuna ondorengo telefono honetan: 4164596 (Algorta)

***

Veranea en Euzkadi

Ba omen datoz. Oporrak hortxe ditugu. Pentsatzen hasi behar.

Urterokoaren gisara, aurten ere zerbait egin nahi dugu, bai. Baina zer hori berezia izan dadila. Makina ideia, amets, betetzeko ditugu, seguru. Ahal izan behar hala ere, batzutan ez baita nahiko Seycheilles-etara joan nahi izatea.

Ez ardura, horregatik. Hurbilago ere ba da zer eginik. Euskal Herrian bertan ba da zer eginik. Nola ez ba ehundaka herri, mendi, milaka etxe, eliza zahar, milioika bizilagun dituen neurrian!

Oporrak Euskal Herrian. Horretaz Proposatu didate idaztea, eta horretara noa. Nagusian ideia oso polita botako dizuet, neronek egiteko dudana Zer hobe norberaren projektua baino? Egiteko, baina ondo aztertua jadanik. Informazioa ugari botako dizuet: hutsunera batzu ere. Berdin da. Ideia hau betetzen hor nonbait topatzen bagara, elkarrekin argituko ditugu.

Baldintza bakar bat: ibiltzeko gogo eta ilusioa edukitzea. Ba dakit, hala ere, edozeinentzat ez duela balio. Azkenean beste zenbait ideia emango dizkizuet laburrean. Egindakoak eta egitekoak.

Bilbo-Iruñea-Donostia oinez

Ibilaldi ederra eta opor luze edo labur —bakoitza norberarenaz konpon dadila— batzutan egiteko modukoa.

Nagusian, Bilbo, Gorbea, Aizkorri, Altsasu, Urbasa, Iruñea, eta atzera berriz, Irurtzun, Lekunberri, Leitza, Donostia litzateke ibilaldia.

Bost egunetan egin daiteke. Horretarako hala ere, oso indartsu eta kementsu egon behar da. Etapa nagusiak, Bilbo, Legutio, Altsasu, Iruñea, Leitza eta Donostia lirateke.

Luzeago eginez gero, ibilaldi aberatsagoa egin daiteke, eta lasaiagoa ere.

Bidea aztertu aurretik zerbait esan beharra. Udan eginez gero, zuzenena nire ustez, pisurik gabe egitea.

Berau derrigorrezkoa da 5 egunetan egitekotan. Lasaiago egitekotan, denda arin bat ere eraman liteke, eta bai butanilloa eta abar ere.

Goazen ba, bidea aztertzera.

Lenengo etapa

Bilbotik irtenda, Gorbearantz joko dugu. Bidea, aski ezaguna: Pagasarrira igota, kamarakan zehar, Laudiora heldu —Santa Luziako bidea—. Handik Gorbearantz jotzeko, Untzuetara igon —juxtu aurrez-aurre izan duguna, Laudion beste aldera dagoena—, eta beraren mendikatea hartuta Itxina azpiraino nahitaez goaz. Pagomakurreraino joan —pista dago—, Gorbearako bidea hartuta Arraba eta abar zeharkatu, Gorbeara igon gabe, Barazarreko bidean behera abiatu, beraun ezkerratara utzika —Aginalde eta Luisen aterpeak, eta abar dauden zelai eder horretan— Oketara joz. Zadorra Ramino nazionalak duen zubitik zeharkatuta heldurik (hau da, mendikatza hego-ekialderantz segitzea besterik ez da, normalean egiten den bezala, iparrerantz jaitsiz berau utzi gabe). Lehenengo etapa egina dugu (10 bat ordu).

Ohartxo bat. Alaprimeradecambio, Pagasarrin bertan, suekoren bat topatuz gero —ar zein eme—, utzi hau denan beste baterako, eta suari egurra. Bestela, aurrera jo.

Denbora gehiago edukiz gero, lehen etapa hau bi egunetan egin dezakegu. Hasteko Ganekogorta igon, Santa Luziarako bertatik doan bidea harturik. Lo Ibarran edo egin liteke. Hurrengo egunean, Oderiaga igon, eta atzekaldetik gurutzeraino joan.

2. etapa

Arlabanera joan, bai kaminotik km gutxi dira, bai Arlabaneko mendietan zehar Albertiara igota. Hemen, eta edonon, kontuz pinuekin. Hobe da bide ez hain zuzena eginda ere, pinu-basoetan bide segururik ez badago ez sartzea; bestela sasiz beteta bukatzea, segurua. Bertatik Aizkorriraino eramango gaituen mendikatea hartu, Usokoaitzara igota, eta aurrera jo. Oso mendikate berezia urratuko dugu. Txirrista baten antzeko mendikate honek Lazkaolatza eta Oltzara eramango gaitu. Horretarako Elgea, Artia eta Urkillako mendiak ibiliko ditugu —bide-zati hau Gasteizetik Iruñerako kaminotik oso ondo ikus daiteke. Oltzatik Lizarrustira joan, eta Aratzen aurrera Altsasuraino irten, ezkerretara jota, Aratzetik behera doan mendikatea eskuinetara utzita —Olano mendia eta abar—, Arbarrainera joanda, eta bertatik seinaleak segituta: izugarrizko pagadi eder batetan zehar Altsasura itzalpetan helduko gara. Bigarren etapa bukatuta dago (10-12 ordu).

Lehen bezalaxe, 2. aukera zabalagoa emango dut.

Jaitsi ezik, Barazarrera jaitsi (2. gaua). Bertatik Urkiolara jo Dimako atean zehar. Horretarako Altungana igon (ez dago galtzerik. Bide erraza da. Mendiak gainean sudorre bat dauka), Dimako atera jaitsi, eta bertatik Saibigain igota Urkiolaraino joan. Hemendik Anbotora igon, eta harantza segituz Besaidera jaitsi, bertatik Udalaitz igotzeko, eta Arrasatera jaitsi. Hemendik Aretxabaletara joan eta Kurutzeberrira igon (hau denau nahiko erraz egiten da, galdu gabe). Bertatik Elgeako mendietan zehar Aumategigaña ingurura irtenda lehengo bide berberera jo dugu, hau da, Elgeako mendikatean zehar Aizkorrirantz gindaramatzana. Noski, hemen gutxinez 3 etapa emango ditugu. Adibidez, lehenean Besaideraino eta Elorriora lotara jaitsi. Bigarrenean Degurixa inguruan egin liteke —Aranguren mendiaren azpiko leal ederra—, eta hurrengoa Altsasun. Era berean, San Adrianen (Lizarrustin) egin liteke, eta horrela aukera eman beste egun batez, Aizkorri eta inguruak.

Beste aukera bat da Plazaolako trenbidea segitzea, Leizaranen behera Andoainera irtenik (oso bide polita). Orain bai, problema gero letorke. Andoainetik Donostira joateko (agian, Buruntzatik Lasartera, eta handik Donostira).

Bigarren sisteman, azken hau bitan egin genezake, lotara Aranora jaitsita (2. gaua), eta gero Donostira atzekaldetik (Landarbago eta abarretatik) helduta.

3. etapa

Altsasutik Urbasara igon, Urdiainetik gora. Urbasan zehar, galpenik gabe, Goñiraino irten, eta bertatik behera Iruñeraino. Azken zati hau kaminoz egin daiteke —3 ordutatik gora—. Hoberik ote dagoen, nola ez! Inguru hori ez dut inoiz ibili.

Era berean, ibilaldia zabal daiteke. Altsasura jaitsi baino, Olazagutiara jaitsi. Bertatik Urbasara igon. Bide berbera egin, baina mendiak ezkerretara egiten duen ferra segiturik Beriaineka joan, lotara (7.gaua). Hurrengo egunean behera jo, Satrustegiko mendietan zehar Erroz aldera irtenik. Bertatik, lehen bezala, Iruñera (8. gaua).

4. etapa

Iruñetik, Plazaolako trenbide zaharra segituta, Leizaraino joan, Irurtzun eta Lekunberrin aurrera. Egia esan, zati hau ez dakit nola dagoen. Mapa batetan trenbide osoa dut ikusita, eta hala dagoela entzuna ere. Begi bistan dagoena zera da, berau kaminoaren bazterretik egitea ez duela merezi. Beti ere, posible da Urbasa-Andiatik jaistean, Iruñera joan gabe, Irurtzunera zuzenean jaistea, eta handik Leizara joatea (etapa bat gutxiago gertatuz). Lekunberrin gutxinez, har daiteke trenbide zaharraren bidea. Dena den, pena litzateke Iruñeraino ez heltzea.

2. sisteman, Irurtzunetik Madozera igon gintezke (2. gaua). Bertatik, Atako bailaran zehar San Migeleraino joan. Handik. Igaratzara (10. gaua). Denbora edukiz gero, hango mendiak ibili (edozein gauza da polita Aralarren). Hurrengo egunean, Malloetan zehar Arribera jaitsi, eta handik Leizara Santa Barbaran zehar joan (11. gaua).

5. etapa

Leizatik Urepelera igon, eta bertatik Mandoegira, eta mendikatea segituta, Adarrarantz jo, Hernanin bukatzeko. Hernanitik Donostira, eta bidaia bukatu zaigu dena. Hau da, sakua, jertsei lodiren bat, uretako kapa bi zapatilla pare, barne-erropa aldatzeko moduan, eta nahiko. Jateko, gauza hotzak —laranjak, gazta eta ogia eztia...— Besterik ez, Non lo egin beti aurkitzen da.

Besterik gabe, eguraldi ona dela, eta ibiltzera. Lagungarri gerta dakizkizuekeen zenbait liburu eta mapa:

- Bide guztiko katastralak.

- Javier Malo-k egiten dituen mapak.

- Euskal Herriko edozein mapa, aurrezki kutxek hainbestetan egindakoen gisakoa. Konkretuki, "Banco de la Vasconia" bankuak garaiera-marrak dituen bat du argitaraturik.

- Mendi elkargoak argitaratutako mapak. Niri 1968.ean argitaratutakoak oso baliagarri gertatu zaizkit.

- "Rutas montañeras de Guipuzcoa" liburua.

- Bilboko Museo Historikoan dagoen maketa ikustera joatea.

- "Mapa Mundi" bat, bide okerra hartuta, Saigon-en agertuz gero, itzultzen asmatu ahal izan dezazuen.

2. aukera: "Leire" ingurua

Alpersamarragoek ere ba daukate zer egina. Hona hemen proposamen bat kotxez dabiltzenentzat: Leireko mendikatearen inguruak ezagutzen. Dendan joanez gero, Yesako kanpinean ipin daiteke. Hala ere, nik nahiago nuke Arbaiuneko arroilaren inguruan ipintzea. Beste aukera bat: hango herri txiki eta erdi hustuetara jo, lekua lortzen saiatuz Bigotzari Aizpurgi. Lehenengoak abantail bat dauka: Nafarroko udako gau ederretan lo dendatik kanpora egin daitekeela, eta xaguzaharrak linternaren argiaz segitzen jolastu. Gau erdian argiak ikusten hasten bazarete, egon lasai, ez zarete ametsetan ari: ipurtargiak ugari daude.

Ikusteko moduko lekuak: Leireko mendikatea (Arangoiti, mendi garaieneraino kotxez igon daiteke). Bigotzari (Biguezal) herria, Aizpurgi, edota Nabaskoitze, inguruko handiena (en el país de los ciegos...). Era berean, Arbaiuneko arroila: bertan hegazti asko dago: saizuri ugari. Arranoak ere, antza. Illoneko mendikatea (goian ermita bat dago, San Kiriko edo). Ezkerretara jota, Irunberriko herria eta arroila, eta bai aitzinako herri erromatarra ere (ikusteko gauza handiegirik ez badu ere).

Leireko mendikatearen bestaldean, Leireko monasterioa, Yesako urtegia, beste zenbait herri (Zangotza adibidez), eta Xabierreko gaztelua.

Gorago, Ripodas-etik joanda, Ugarroiko arroila. Noski, Km gehiago egiteko prest bagaude, aukerak zabaldu egiten dira. Ondo pasa!

Beste zenbait aukera

Beste mila aukera egon daitezke. Adibidez, iparraldea bizikletaz urratu —oso egokia—. Zerbait aipatu nahi nuen hala ere. Bizkaiko Enkarterrietan ba dela oso opor politak egiteko modurik (bai, nafartar irakurle?), bai mendi eta naturaren aldetik, bai herri eta giza-ekintzen aldetik ibiltzeko.

Sizilia

Mediterraneo itsas-aldean dago irla hau. Grekoak, Italiako hego aldean egindako kolonia-herrietarik bat. Kolonia-herri hauek "Magna Grezia" izenez ezagutzen ziren. Geroago, Normandar, Bizanziar, Arabiar eta Aragoarrek menperatua izan zen. Gaurregun, irlan, herri guzti hauen azterrenak aurkitzen ditugu.

Bidaia

Hobe egazkinez egitea. Bartzelona-Erroma-Palermo, eta azken honetan auto bat alogeratu irlatik ibiltzeko.

1. bisita

 Palermo hiria, monumentala eta historiaduna. Ikus: Katedrala, kapilla Palatina bizanziarren mosaikoez josia, normandarrek egindako Martorana eta Arkeologi-Museoa. Pellegrino mendiara igon. Ikuskizun ederra izango duzu aintzinean: Palermo hiria eta bere itsasgolkoa. Hiritik kilometro batzutara Monreale, hemen ere katedrala, normandarrek egina. Barnean, sekulako koloreak eta dizdirak, eta ormak bizanziarren mosaikoz estaliak. Autoan irlan zehar ibili.

2. bisita

 Segesta. Itsasaldetik barrurantz, lurralde lehor batetan. Tenplo eta teatro ikusgarriak. Gauza bakar biak: haien motako besterik ez da gelditzen. Tenplo dorikoa, harrizkoa, landugabeko fusteduna (zutabearen erdiko zatia). Inguru lehorrak, tenploaren edertasuna handitu eta ugaritu baino ez da egiten.

3. bisita

 Segesta-tik Selinunte-ra, itsasaldetik, bide luzeagoa izan arren. Hondartzak nonnahi agertzen dira, eta beroagaz atseginak izaten dira. Selinunte-n, Akropolisa eta tenploak. Dorikoak, zutabeen fuste landuaz, goitik-beherako hildoakaz. Kristo aurreko VI eta V mendeetakoak.

4. bisita

 Selinunte-tik Agrijento-ra, Sciacca herri arrantzaletik pasatuz. Agrijento-Akragas, grekoen kolonia, aberatsena eta indartsuena. Azterren ugari ageri da. Jupiteren tenploa, Hercules-en tenploa, Konkordiaren tenploa eta Museoa ikusi beharrezkoak dira.

5. bisita

 Gela, eta hemendik Piazza Armerina. Hemen, Villa du Casale-n, erromatarren mosaikoak; hainbat gai desberdin daude mosaikoz eginak: eliza, arrantza, guda, amodiozko eta gimnasiazko eszenak ere bai.

6. bisita

 Ragusa-tik Sirakusa-ra.

 Sirakusa-n tenploak: Apolo eta Diana-renak, dorikoak. Erdi-Aroko eta Errenaisantzako etxe batzu ere ba daude: Maniace gaztelua. Katedrala: kanpo-aldea XVIII mendekoa, baina barrua Atene jainkosaren tenplo berriztua. Hemengo Grekoen teatroa, ondoen dagoenetarikoa da, hurbil, Erromatarren Anfiteatroa: kontutan hartzekoa da, mendiaren aldatz-beheraz baliatuz egina dela.

7. bisita

 Catania, Palermo-ren atzetik irlako bigarren hiri-burua. Industri eta merkatal herria. Catania-tik Etna-ra igo daiteke, irlaren toki goitiena, 3.296 m. Sumendi honen, noiz behinka ahokada ederrak jaurtikitzen ditu. Aldamenean dauden herritxoen nekazaritza aberatsa da: jakina denez, sumendia jario duen laba hori ezin hobea da laborantzarako. Iparralderantz, 24 km. tara Sapienza izeneko refugio bat dago; telesferiko bitartez eta azkenez jeep bat hartuz, sumendira hurbildu daiteke, haren orroek entzunez, argia eta laba urtua ikusiz.

8. bisita

 Taormina uda-lekua, turisten begikoa. Teatro greko-erromatar bat dauka, bertatik itsasoa eta Etna ikusten direlarik. Taorminatik Messinara kostatik joatea da hobeena.

9. bisita

 Cefalu arrantzale-herria, nortasun handikoa. Katedrala eta mosaikoak.

10. ikusketa

 Cefalu-tik Soiunte-ra eta Palermo-ra.

Zine-kontutan arduratuak ba dute zer ikusi. Catania-tik Sirakusa-ra bidean, Acci-Trezza herritxoa dago. Herri honetan, Luchino Visconti-k "Terra-Trema" egin zuen, herritarrak bertako jauntxoengandik jasan izan zuten bortxakeria aipatuz. Hiru zatitan banatua izan zen: arrantza, laborantza eta meatza. Lehengo partea bakarrik egin zen, aktoreak herritarrak izanik; beste biak zentsurak debekatuak izan ziren. Neorrealismoren moeta bat. Geroago, Viscontik "Gatopardo" ere Sizilian egin zuen.

 Taormina-n zine-topaketak izaten dira.

Jan-edana

Bidaia on bat egiteko, zer esanik ez, jan eta edan ondo egin behar denik. Baina ez izan beldur, ba dago zer jan (okelak, pizzak, gaztaiak...) eta zer edan (ardau gogoak, limoi urezko zumo ederrak...)

Jesus Mari Txurruka

Josu Iztueta

Iñaki Lasa

Iñaki Antiguedad

Angela Merino


Gaiak

Federalistak

Lehen bagenituen erregionalistak, foruzaleak, autonomistak, federalistak eta independentistak, eta orain ere bai. Hontan ez dago beraz berrikuntza handirik.

Gauza hauek hain zaharrak izanik ere, badirudi orain batenbatzuek deskubritu dituztela, baratxuri sopa "berria" balitz bezala; eta harrituta eta txundituta esaten dizute: atxeman dugu gure herriarentzako soluzioa; Federalismoa.

Horretarako ez da sozialista izan behar, ez. Batez ere hobe da ez izatea, zeren federakuntza burges indarren soluziobidea izan da. Pi y Margall-ek hori nahi zuen, Espainiako Estatu Sakratua atxikitzeko, federazioa sortu, Una, Grande, Libre bizi zedin. Eta hau ez da bakarra izan proposamen hau egiten.

Lehenago Hanek alde batetik eta gero Tsarrek bestetik egin zituzten beren inperioak harmen indarrez, eta Errege Katolikoak ere bai. Hauen ondorenak diren gaurko Estatu hauek ordea, badirudi ez direla izan zirenak, harmen indarrez "batuak" alegia; ez direla injustizi latz baten umeak, ez direla nazio askodunak; eta ez direla beuren nortasunera itzuli behar.

Gertakari burutu edo "hechos consumados"ko politika zein gozoa den! ez da hala?

Gorago nion, federakuntza burgesiaren soluziobidea izan dela, eta honi buruz zerbait gogorarazi beharko dugu. Lenin, tsarren inperioa gorde nahiz, eta soluziobide on bat ikusten ez zuela eta, azken finean, federakuntza era bat onartzera joan zen, nahiz teorikoki ez onar. Joera honek izan zituen bere tirabirak, zenbateraino libertatea utzi behar zitzaien nazioei, nolako loturak izan behar zituzten beuren artean, nolako gidaritza ukan behar zuen nazio handienak, Errusiak, eta abar. Eta bestalde, Stalin eta abarrekin izandako gora-beherak honi buruz.

Baina gaurko errebizio zaleak, eta atzo marsista-leninista izandakoek ahazten dutena da, Leninentzako federakuntza, honen barruko libertatea "ematea", "dar mayor libertad (autonomía) para mejor unir" zela. Hau garbi ageri da bai teorian eta bai praxian Leninen eta Stalinen idazki eta ekintzetan.

"Importa que no demos pábulo a los "independientes", que no destruyamos, su independencia, sino que creemos un piso más, una federación de repúblicas con derechos iguales".(1)

Hemen eta beti gauza bat garbi dago: Estatu Sakratuaren osotasuna gorde beharra, nahi eta nahiez, nola edo hala.

Batzuei ez zaie gaizki etorriko Leninen "Estatua eta Iraultza" berriro irakurtzea, Estatua zer den eta nola tratatu behar den ikasteko.

Denok dakigu S.B.-en, Txinan, Yugoslabian eta abarren nazio prolema konpontzeko dagoela, egin diren federakuntzak ez dituela nazio txikien eta ez hain txikien arazoak konpondu. Horrelako kasoetan egin dena, autonomi kulturala, norbere hizkuntza erabiltzeko deretxoa onartzea besterik ez da izan; eta bide batez nazio handienaren, gehiengodunaren hizkuntza ikasi beharra eta erabili beharra nahi eta nahiez. Ekonomia, politika, hau da funtsezko gauzak zentralizatuak daude, beste nazioek ahalmenik gabe daudelarik, subiranotasunik gabe.

"En ce qui concerne les tendances centrifuges des républiques et des régions envers la Fédération, la clique renégate de Tito n'a pas mené une politique nationale marxiste-léniniste. Au contraire, les rapports entre les nationalités sont demeurés ceux qu'ils étaient à l'époque des krals, et le génocide a continué d'être pratiqué à l'encontre de certaines nationalités. Cette politique a eu pour effet d'exciter la haine et les querelles entre les nations et les nationalités de Yougoslavie: L'"union" et la "fraternité" des peuples, dont on parle beaucoup en Yougoslavie, n'ont jamais reposé sur les justes fondements de l'égalité économique, politique, sociale et culturelles des nations et des nationalités:"(2)

Ni halere ez nago ados honekin pondu batetan, zeren nerekiko Leninen nazioekiko soluziobidea ez da zuzena. Ni, beste asko bezala, ez nago ados Leninek nazio arazoan proposatzen duen bidearekin, nahiz halere marsista-leninista izaten jarraitu.

Nazio problema beraz nola konpontzen da?

Federalistak abertzaleak ote dira?

Dolores Ibarruri ere federalista da, abertzalea ote da? Nik uste ezetz.

Noiztik federalistak, espainol federalistak, Espainiako Estatua oinarritzat hartzen dutenak abertzaleak dira?

Edo orain basko-espainolak sortzera ote goaz?

"Por esta razón los comunistas han luchado en todo momento en defensa de los intereses nacionales, viéndolos estrechamente ligados a la causa de la revolución y del socialismo.

El que los eurocomunistas nieguen la existencia en sus países de un problema nacional, concretamente la necesidad de luchar contra la dominación y el diktat norteamericanos (etc.) y de consolidar la independencia y la soberanía nacionales, es otra prueba de su degeneración política e ideológica, de su traición a la causa de revolución"(3).

EIA-koek halere federakuntzaren alde dohaz... Espainiako S.B. bat proposatzera ote datoz...?

Abertzaleak zirenak ez ote dira gehiago?

Non da haien marsismo-leninismoa, haien iraultzailetasuna?

Gaur egun errebizio zaleak bilakatu dira, ez dute proletargoaren diktadura behar, ez dute Lenin behar; antileninistak ala antimarsistak bilakatu dira?

EIA-koek orain EE bihurtuko dira eta geroxeago EPC-rekin batuko. Hori lortzearren galtzak beheratzen ari ote dira?

Euskadiren askatasuna, Euskadin sozialismoa eraikitzerik posible ote da burruka harmaturik gabe?

Partiduaz ere zerbait esan dezakegu baina beste aldi baterako utziko dugu.

(1) Obras Escogidas - Lenin - Tomo III - pag. 732.

(2) L'"autogestion" Yougoslave theorie et pratique capitalistes" —Enver Hoxha— pg. 57/8.

(3) "Eurocomunismo es anticomunismo" —Enver Hoxha— pag. 181.

Halere Mao-ri buruzko punduan ezin egon naiteke ados honekin.

HAROTZA


Gaiak

El Lolo: beste bizitza bat

Lolo. El Perillas sasizena. Egia esan guztiz asmatua daiteke. Zergatik ez? Zertarako eman egiazko edo gezurrezkoa. Nekrofilia gehitzeko?

Bilboko guztiek ezagutzen omen dute. Beno, guttienez rolloan daudenak. Zein rollo? Nork jakin! Rolloa, erdi marginazio, erdi alfertasuna, erdi zapalkuntza, erdi ez dakit zeren eta Manolorekin txalinari eragin arren zail dut oraindik zeri jotzen dioen jakitea. Benetan. Egia eta gehikeriaren arrakal hutsetatik zelako ziriak zanpatzen dizkizu! Den dena aldrebes ipintzeko moduan. Fuerza Nueva, Ezkerra, Copel. Denekin egin dezake lana, denekin eta konkretuki inorekin ez. Lolo-k, Pepe-k, El pollo-k edo nahiago duzuna saltsa guztietan sartzeko gauza da. Guztietan batetan salbu: Lanean. Hortaz ba du kontzientzia eta gainera franko. Ez du lanik egingo. Horri ez dio bere buruak emango, ezta ez zerua eroriko balitz ere. Burua eman ahal beste batek pegatuta? Nahiago du gauzaren bat erakutsi.

Ebastea nahiago. "Zumbar un registro", dioen moduan. Jakina, ez lioke lagunari joko, rolloko lagunei.

Beraz eta dirudienez gure Manolok morala ba du eta morala duten guztien gisa bekatorea ere ba da. Gu bezala.

Loloren tentazioak itzelak ohi dira, neskak eta marikoiak bortxatzea esaterako. Baina lagunek ez dute ametitzen halakorik. Lagunak ordea sala daitezke, klaro; tentazio itzela lagunak salatzea. Boterearen sentzatzioa atzematen omen da. Lagunek ez dute salatzea ontzat hartzen; gaizki kontsideraturik dagoenez laguneei traizioa egitea da, obsesio bat. Danok bekatore gara eta pitin pitian ez bada ere noizbehinka bekatutan erortzea osagarritzat hartu beharra dago. Zein bekatu dira? "Zeintzu izango dira joder? Besteak. Besteak, besteak koño!"... "Baina besterik al zegoen? Ez al duzu esan beste bekatuak guk payok egiten ditugula?"... Eta Lolo mutu geratuko zaizu. Ez diozu txintik aterako. Hasi egingo zaizu keinuka basoa ardoz betetzen gehiago edateko gomendioaz ea mozkortzen zaren eta zure beste munduko kontuak ahazten zaizkizun. Gero, derrepente, emazteari buruz itaunduko dizu arrazpiaz. Ea zelan den, ondo ote dagoen, non bizi den. Terrorismoaren prozedura guztia topatuko duzu bere hitz jarioan.

Moral hestu hestua daukagu guk payok. Beti ideien alde asasinatu eta ohoztu egiten kristau semeok. Zerga biltzaileek Estatua indartzeko, terroristek Estatua deskojonatzeko, gobernukoek España, handitzeko-batzeko, ETAkoek azkenez España bere triskatzeko eta Euskadi finkatzeko. En fin. Loloren teoriak. Ia ia denok berdintsu. 21 urte duen arren bost aldiz egon da jadanik preso, Talegoan.

Beti kondena txikiak, hilabete eskasak, gehien gehienik bost hilabete batera. Ateratzen denean,ahal duena altxatzen du. Kotxeetatik etxeetatik eta beste nonbaitetik baina ez du esaten, ez baitu osorik kondatzen. Zuk aditu nahi duzuna zuri aditzen gustatzen zaizuna bakarrik kondatzen dizu. Mozkor mozkor eraginda egon behar da bestelakorik egin dezan. Orduan ez du graziarik, oso osorik egoten da. Lolo artista bat da errealitatea nahi duen eran azaltzeko gauza denean, Aldrebeskeriaren maisu bilakatzen zaigu.

Bilbo Manoleria da. Manoloak auzune guztietan daude. San Inazion, Otxarkoagan, Santutxun, Errekalden, Iturribiden. Nire Lolo horko batetan pausatzen da, poliziatik ez oso urrun, ia ondotxoan. Lolori ez dio horrek buruhauste handirik ekartzen. Ez ditu maite egia esan, itzalak ere min ematen omen dio baina perpausa perifrastikoetan aditua denez sinesgaitza bihurtu zait.

Manoloren ustez kazetariak ondo bizi gara. Ideien maisuak politikeriekin jendea makilatzen dugunak beste rollo baten kinkiak, baskorroak, agur-benhur eta abarrekoak. Dena den baskorroen asuntuak ez dira Lolorenak. Beraren aurrean euskaraz eginez gero, "txirripi zunbalaba ertzeaguritxi"-a joko dizu aurpegira ondo egin duen galdetuz.

Lolorekin ondo konpontzen naiz, errondak berak pagatzen ditu. Ez nau uzten pagatzen. Dirua erraz topatzen da. Ez dago problemarik lortzeko. "Zuk eta biok kriston atrakua egin genezake"... diost. Bakeroen atzeko patrikatik laban luze bat atera zait; zioena egiaztatzeko edo. Beste manoloak etorri dira bat batean, taberna laban luzez batetuz.

Ez da ezer gertatu. Norberak berea erakutsi nahi dit. Zorroztasunari buruz eztabaida interesgarria muntatu da taberna barruan. Hamazortzi urtetako mutil batek txokolatea saltzen du. Mila duro eta nirea izango dela dio. Manolok alde egiteko diotso. Berarena den erreportaian ez da inor gehiago sartuko. Txokolate ustela dela ahozkatzen dit, ziztu eta tabakoez egindako nahastura. Ez du merezi.

Kokaina askoz grabeago da eta arrisku handiak dakartza. Trafikatzaileen fama kiukiei leporatzen zaie, egiazko trafikatzaileak ez dira hor horretan arkitzen. Egiazkoak bilatzeko, ahaleginak egin beharko genituzke baskorroen artean. Hor omen dago merkatu nagusia, baskorroen estrukturetan infiltratu diren payo batzuren bidez. Hauek saltzen omen diete kinkietako batzuei nahiz eta kinki gutti egon hortaz arduratuta.

Mozkortu egin da Manolo. Ni ere bai. Sentitu egiten dut dioena egia daitekeela. "Lan doblea eramaten dute payo horiek. Alde batetik zuen bilkuretan txulo agertzen dira baina gero beste gauza dira. Seguraski horiek sartzen dute droga".

Momentu batez G.A.A.ko jendexka baino inteligenteago izango ote den gure Manolo pentsatzen egon naiz.

Azken egunotan Manolok ezeri jotzen dioela dio. Registrorik gabe gelditu dela, ikara itzela hartu omen baitzuen asuntu zikin batetik bajatzen zelarik. Bidea eragiteko laban kolpez aritu omen zen. Beraren esanetara makurtuta jo egin omen zuen pisuren batetan Bilbo partetik, Santutxun nonbait baina auzokoek konturatu eta joan omen zitzaizkion harrapatu guraz. Alde egin ahal zuen. Santutxuko etxeetan ez ohi dago gauza handirik. Talegorik gutti. Baina akituenean, langileen etxeetan dena errazago ez baitago txakurrik eta atezainik. Gero eta pobreago gero eta errazago. Honek ez du kezkatzen Lolo, bera baita pobreena. Halaxe dio. Zertan lan eginen luke? Ez du bere bizitza osoan lanik egin eta. Lantegi batetara behin joan zen lan eske, beno lan lan eske gehiegi litzateke. Eskatu egin zion entxufea, euskarria kapatazari baina hark pikotxa eta pala eman zion konturatu gabe. Onrau batekin topo egin zuen seguraski. Manoloren ustez entxufe majo egon ohi da euskal entrepresetan lan zikinak egiteko. Putadak egitea osorik gustokoak ditu eta babesa dagoela konturatzean, arriskua ere ez dago. Tamalez Manolori gazteegia dela esaten omen diote. Manolok ez du orain arte entxuferik lortu horren aitzakiaz.

"21 urte pottozorri hauek! Ez naute hartze konfidantzaz. Heldutasunik ez dudala uste dute baina baten bati petxutik puñala sartu behar baldin badiot gibeletik sartuko diot, atzekaldetik, sekulan santan aurretik, aurpegia emanez. Atera kontuak ea heldu nagoen ala ez".

Horregatik frustraturik egoten denean kotxeak dibertsiorako lapurtzen ditu. Kriston rallyak egiten omen ditu Bilboko ingurunetan, hiru buruan edonondik utziz. Hori bai, batzuk konpletamente deskojonata. Halaxe dio. Segun non daukan burua jarrita. Lehengo egunean zamarra beltz baten truke, lapurtutako automobil bat luzatu zion taldeko bati.

Ni eta Loloren artean dagoen ezberdintasun bakarra zera dela diost: Bera edozein gauza egiteko prest dagoela. Ni ez.

Manolok beraz edozein gauza egin dezake. Lehengo egunekoa esaterako. Bilbo Zaharreko ikastolaren aldeko tabernan eskuin puntakoak sartu zirenean. Lolo hor ibili zen ere bai. Taberna guztia txikitu zuten. Baina eskuin puntakoak izan ziren. Lolo ez. Lolo taberna defendatzen egon omen zen baina gero 60 bizardun etorri omen ziren eta hanka egin behar. Ez du entenditzen askorik politikaz, jakina. Ez da bere registroa. Beno bada, etorri egin zirela 60 tipo bizardun horiek, morroiak baskorroak ganera. Kanoi moztutakoren bat edukiz gero hantxe bertan desarratuko zukeen baten bat baina ez zeukan eta hanka egin behar. Dena den puntakoekin ez zegoen. Hortaz zin egin dit. Nik ere zin egiten dut horrela kondatu zidala.

Kokorentzat janbak edo andrak pozgarri bizi bizi dira, edozein lekutan topatzeko modukoak. Berbera erakusteko kaletikan datozen bi harrapatu dizkit. Kolkotik heldu eta fotoa atera nezala jotzen dit. Emakumeak milikatu behar dira, norbera bete behar da emakumeekin, titiak eztitu, goxotu egin behar dira, titiak eta pottoak klaro. Norbera bete eginda paraten dela errepikatzen dit. Bere tabernan ba dauzka halakoak. Pitilina besterik ez dute antsio titi jorran hasteko prest. Gero eta mamitsuago, korrida zaratatsuago. Rally batetan legez.

Hogetasei urtetako neska baliente bat eskeini dit, osorik dohainik biok batera izorra dezagun berak gertatutako karkabaren batetan. Nik atzetik zein aurretik eman ahalko diot, berak bitartean potro guztiak ahotik sartuko dizkio. "Ya verás como parece un 127" gaineratzen dit onratuki.

Baina bortxatzea ez da bere gustokoa izaten. Bortxatzea gaizki dagoela diosta: "Dar hostias sí, violar ná"... "Batzuri zoritxarrez txotxoka egiten erakatsi behar zaie, marikoiei esaterako".

Horretarako txakur txikirik gabe egoten denean, zerbait jo beharren aurkitzen da eta marikoiengana. Zer egin dezake gizarajoak! Entzutekoa da.

"Behin frantses bat harrapatu genuen nik eta Talegoko batek. Bizioarengatik gindoazela edo, esan eta sinestarazi genion. Artxandako magaletan zuri zuri eginda utzi gero. Kotxea zeukan. Kendu egin genizkion diru guztiak, 20.000 jurdo, kotxea, urrezko santuak eta ea ea bizitza ere bai. Abarra, abar zati mandoa sartu genion popatik gora. Zerri madarikatu hura, odolez blai ari eta norbera ikaraz eskapa egin behar oraindik".

Hazaña ez kondatzeko aurpegiratzen dit. Politiko batek —of the record— aipatu duela esango zukeen. Lolok ez dakitza berba horiek eta siku siku ez kondatzeko errepikatzen dit. Traizioa egin diot Manolori, payoak bekatari handiak gara.

Gartzelaz ez du nahi gauzarik esan. Orbain ebantondo sakona gordetzen du handik oroigarri. Erakusten dit. Belaunetik behera orporaino doakio. Oheska batetan amarratuta zegoela baina mutu geratu zait mutila, gaina hartu dio mozkorrari.

Beti ohi dago arrazoi ezkuturen bat basakerien morbositateaz gozotasuna ateratzeko.

Tente jarri zait Manolo, tente eta serio.

Blaust botatzen du edonora: "Es el vicio del poder el vicio de la dominación". Giza-arratoi eta ijituentzako menerapenaren gogo bizia, zapalkuntzak izerditan irakatsia. Gu benetan manoloak ere gara.

T. Trifol


Gaiak

ANAITASUNAK G.I.O. (Geroglifikoetarako Ikastegi Ofiziala)ri bidalitako lan baten ondorioz euskaldunik gehienak Euskal Herria independiente ikustearen alde agertzen dira. Inkesta zehatz hori pasatutako Txisagilan egin zen Euskadiko hiriburu eta herriskarik gehienetan. G.I.O. taldeak aditzera eman digunez oso datu fidagarriak dira amerikarrak eta C.I.A.koak ikertaldekide izan baitira. Dena den, horra hor gure irakurleentzat bereiziki ANAITASUNAk egindako inkesta, gure eskerrik beroenak G.I.O.koei eta C.I.A.koei eman diguten interesbako laguntzagatik.


Gaiak

Bertsolari Gazteen Txapelketa dela eta

Durangon ikusi ahal izan dugunatik, ezeren beldurrik gabe esan genezake, bertsolaritzak gure Herrian urte askotarako kuerda duela entzulegoak erantzuten duen bitartean: nork entzun badago, nork kantatu ba dago.

Ekainaren 21ean, igandean, Durangon ospatu zen Euskal Herriko Bertsolari Gazteen Txapelketa III Lauaxeta Saria, eta hara joan ginen bertsolarigaiak entzuteko asmoz. Hain eztabaidagarri eta subjetiboa den gai honetaz ez zaigu gustatzen idaztea, baina egin egin behar dela uste dugu, penagarria delako inoren irazkin barik gelditzea, edo iaz gertatu zen moduan, azken orduen epaimahaikoa zen batek, erdi kabreatuta, egin beharra izatea.

Saioa

Ona eta jantzia, batez ere iazkoagaz konparatzen badugu. Iaz Mungian, landa batetan izan zen, alboan sukalki-txapelketa batetan parte hartzen zutenak laguntzat genituela, eta entzun ere ez zen ondo egiten. Aurten berriz, Durangoko Frontoian entzun oso ondo egiten zen, tokia ere egokia zen, eta eraketa aldetik dena primeran.

Jendea

Nahiko goizean eta asko arratsaldean, batez ere eguraldia eta inguruan zeuden ekintzak kontutan hartuz: lurretako Batzokiaren inaugurazioa, Urkiolako jaiak, Basaurin Etxahun-Iruriri omenaldia, eta azkenez, Altsasun "Nafarroa oinez".

Zenbat egon diren ez dugu esango, oso txarrak bait gara mota horretako kalkuluak egiten, baina iaz baino askotaz gehiago Nabarmentzekoa da jendearen adina: batazbestekoa ez zen 40 urtera helduko. Arrazoia agian, Mugartegik lehengoan esan ziguna izango da, edadekoei lehengo bertsolariak gehiago gustatzen zaizkiela.

Antolaketa

Sarritan esaten da eta guk ere hala uste dugu, lanaren kalitatea detalleek ematen dutela, eta penagarria izaten da horik ez zaintzeagatik ekintza osoa lurruntzea. Hau badiogu, ez da eraketa txarra izan dela uste dugulako, aldrebes baino: eraketa egokia izanik, Txapelketa hau urtetik urtera gorantz doa eta oraindino gorago joango dela uste eta deseio dugu, baina honetarako, gure begiek behintzat, zaindu-beharrezko detalle batzu ikusi dituzte.

 1.- Goizeko saioan bertsolari lar: 18 bertsolari ezin daiteke neurtu saio batetan, eta horren ondorioak argiak izan ziren.

 Agian ez zen posible izango iazko moduan azken saioaren aurretik eliminatoria bi egitea, baina, lehen momentuan bertsolarien kupoa ipinita bazuten (12 bertsolari dirudienez), zergatik kendu gero? onenak azken orduan emon zutelako izena akaso?

 2.- Honen lehen ondorioa: denboraz eskas ez ibiltzeagatik eta saioa ez luzatzeagatik batek bakarrik bota zuen agurra, eta hori ezin da egin. Eta ezin da egin, bertsolariaren agurra pelotari baten partidu-aurreko peloteoa bezalakoa delako: ezinbestekoa berotan sartzeko. Agurra ez botatzean bertsolaria ebakita geratzen da, denak ekartzen dutelako gutxi gora-behera prestatuta, eta kanta-beharra dute konfidantza hartzen joateko.

 3.- Bigarren ondorioa: nahi eta nahi ez, saioa luzeegia eta kontzentratuegia bihurtzea. Azkenean gatx egiten zen atentzio osoz egotea.

 4.- Hirugarren ondorioa: bakoitzak zazpi bertso kantatu eta gero, hamar bertsolari elimina-beharra: lan latza epaimahaikoentzat.

Epaiak

Epaiei buruz berba egitea labankorra dela konsziente gara, baina saioa aztertzen hasiz gero ezin dugu utzi alboan. Ba dakigu subjetibitateak asko jokatzen duela honetan, eta oraindik gehiago araudia zehaztu gabe dagoen arlo batetan, eta bertsolaritzan nola juzgatu behar den konklusio berdintsuetara heltzeko, ez da oraindik argi esan. Gero emango dugun adibide botetan ikusi ahal izango den moduan, potoa bera zer den ez dago argi.

1.- Denok dakigu han zeuden bertsolarietarik 5 edo 6 lehen mailakoak izatera helduko direla, baina denok dakigu baita ere, bertsolariek egun onak eta txarrak izaten dituztela (hau heurek dakite inork baino hobeto) eta egun batetan eliminatuak geratzeagatik ez dela ezer pasatzen. Honekin zera nahi dugu esan: epaimahaikoek ez ote dira sarritan aurreritzietan oinarritzen? ez ote du bertsolariaren izenak izanak baino gehiago pisatzen? Kasu bitaz ari gara batez ere, bata, Jon Aurre arratsaldeko saiora ez pasatzeaz, eta bestea, Ziarda azken lauen artean ez egoteaz.

2.- Ez dakigu epaimahaikoen ala antolatzaileen hutsa den: sariak hiru izanik finalista moduan lau uztea. Honela jokatuz laugarrenari bertsorik onenaren saria ematera behartuta ez ziren aurkitzen? edo beste era batetara esanda, Murua, esate baterako, hirugarren geratu bazen, bertsorik onenaren saria berdin emango zioten laugarrena ezer barik utzita? ez dugu uste hori egiteko kapazak izango ziratekeenik. Ez dugu nahi esan Muruak ez zuela sari hori merezi, e, kontuz, bertso saritua biribila da eta.

Gaiak

Gaiak, oinak eta puntuak ipintzea askok uste duen baino zailagoa da, eta saioaren kalitaterako oso inportantea. Hau honela izanik, 18 bertsolarik parte hartu behar duten saiorako lan hori egitea izugarri problematikoa da, baina klaro, lan hau beragain hartzen duenak ala dutenek erantzun egin behar dute, eta igandekoan flojotsu ibili zirela esango genuke, txarto ez, baina gure ustez serioegia eta piper gabekoa bihurtu zuten saioa. Guk ikusitako akats batzu:

1.- Goizeko ofizioak filosofi-examinak ziruditen: baietza-ezetza, ezkerra-eskoia, egia-gezurra, eta abar, eta gainera zortziko txikian. Gaiak hain antzekoak izanik, azken bikoteetara heltzean esanda zegoen dena.

2.- Puntuetan sarritan erabili izan dira esaera zaharrak, eta hori eginez bertsolaria lotuta aurkitzen da, esaera zaharroz bertsoa amaitzeko ondo daudelako, konklusio gisan, baina ez hasteko. Herriak hainbat urtetan mamitutako esaera bat, bertsolariak bat-batean hobetzea ezina da, eta bertsoak eskatzen duen progresiorako (azken puntua indartsuena izan dadin hori egin behar du).

3.- Gaiak aseptikoak izan nahiean, ezerezean gelditu ziren; gaurregun bizi dugun mundutik at zegoen saioa, eta bertsolariari sentitzen eta bizitzen dituen gaiak eman behar zaizkio, bertso ederrak atera nahi bazaizkio behintzat.

Ez dugu nahi esan, orain hiru-lau urte gertatzen zen moduan, amnistia, presoak, gartzela, errepresioa, Franco eta akabo egin behar denik, baina lanaren arazoa, dibortzioa, nudismoa, eguraldia (itzelezko lehortea genuen gainean), eta gure egoera politikoa ere bai (zergatik ez?) agertu behar diren gaiak dira. Gaurkotasun usainaren falta nabaritzen zen, eta honetan, epaimahaien zegoen Abel Muniategik izango du zer esan, maisua bait da egunkarietako gaiak ipintzen.

Dena dela, bertsolariek heuren eskapadak, egin zituzten gaiak edo oinak malgutasun nahikoa zutenean, baina ez askotan.

4.- Mesedez, kontuz emakumezkoekin!! Entzulego erdia andrazkoa izanik (eta izango ez balitz ere, berdin da) zelan ipin daitezke han ipini ziren gai batzu? Eta kontutan eduki ez duela balio bertsolariari errua botatzea disparate bat esaten duenean, honek, bere lana ondo bete gura badu, suertatu zaion papera defenditu egin bait "Emazte zuria, senar zuria eta umea beltza", "behia antzu eta emaztea umetsu": gai hauetan esan daitekeen gauzarik txikienak ere min eman dio emakume bati. Errespeta dezagun errespetatuak izan gaitezen.

Gai-jartzailea

Azkenean denbora egiteko kontatu zizkigun txisteak alboan utziz, saioa azkar eroan zuen eta ez zen protagonista bihurtu (eta hori da gure ustez gai-jartzaile batek egin behar duena, protagonistak bertsolariak bati dira), baina gustatu ez zitzaizkigun gauza batzu aipatuko ditugu:

1.- Gaiak ematerakoan errepikatu egin behar da, jendea ondo entera dadin, eta ez zuen egiten. Jose M. Iriondoren "berriz diot" faltan bota genuen.

2.- Euskal Herriko Txapelketa batetan zein euskara erabili behar da? edozein, hitz eta esaera lokalistak azaltzeko abilidadea edukiz gero, baina mundu guztiak ulertu behar du: berdin da bizkaiera, gipuzkera, batua, bantua ala kakaztua, baina denek uler dezatela. Ezin daitekeena egin zera da: puntua botatzerakoan (giputz bati) olgetan, Bizkaian soilik erabiltzen den hitza bota. Bertsolariak ulertuko ez balu (eta ez du ulertzeko obligaziorik) zer egin beharko luke, isildu eta galdetu, ala bertso huts bat bota oina gordez?

3.- Sariak eman ondoren, saioa amaitutzat eman zuen, eta publikoak eskatu behar izan zien agurra irabazleei. Ondo dago agintariak agurtzea, baina bertsolariak ahaztu barik.

4.- Laugarren akats hau benetan gogorra: bertsolariak ordena alfabetikoan ateratzen zituen, beraz ordena aurrepentsatu batetan, baina gaiak sorteatu barik. Hori ezin da egin. Intentziorik onenagaz egingo zuen baina txapelketa batetan gaien (eta bertsolarien heuren) zozketa egin behar da, zeren askok txarto pentsa dezakete eta arrazoiz. Gainera, detalle batzutan fijatzen bagara, uste genezake ez zuela ordena zehatzik eroaten, kasualidade handia litzatekeelako bizarrari zegokion puntu bat egotea eta bizardun bakarrari suertatzea, eta era berdinean, txapelari zegokiona txapeldun bakarrari. Ez dugu uste inondik inora ere, Eguzkik gauza lohirik egin duenik, baina nahiz eta astiz hestu ibili, ez zaio inori susmo txarrik egiteko aukerarik eman behar.

Bertsolariak

Bertsolariekaz sartu baina lehenago, komentario txiki bat gura izango genuke egin. Aurreko egunetan eta ondorenekoetan ere, egunkari batek bertsolari baserritarrak eta hiritarrak zeudela eta, baserritarrak gailendu zaiela hiritarrei eta esaten zuen, Hau da, ba dirudi haientzat muga bat dagoela: berezko bertsolariak eta ikasiak, eta gu ez gatoz bat iritzi horrekin. Berezko bertsolaririk ez dago, mundu honetan behintzat, eta bertsolaritza urtez urte landu behar da, eta ikasi, bertsolari guztiak ikasten dute. Ala Txapelketara joan aurretik entrenatu eta ahalegin bereziak egin barik joaten direla uste dute? Ba, oker daude. Beste gauza bat da, estudioetan. ohituta dagoen bertsolariak, bere prestakuntzarako behar duen materiala biltzen eta erabiltzen hobeto jakingo duela, baina materiala bildu, denek egin dute, bakoitzak bere aldetik, eta hori da txarrena. Hemendik aurrera, zorionez, hau aldatu egingo dela uste dugu, guztien indarrak batuz. Eta hitzaurre hau amaitzeko, Xalbador handiak gai honetaz Mattini botatako bertso bi ipiniko ditugu:

Jainkoak emaiten du zonbaiti dohaina,

nola guhauri ere baitauku emana.

Nork daki hazi hori non dagon eraina?

Miatu behar laike ahal bezain barna,

lur hoberenak ere baitu bere lana.

Zonbaitek uste dute, sortuz geroz behin

bihia segur dela hazi onarekin.

Ez badugu laguntzen handi ta ont dadin,

landare hoberena galduko da berdin:

uzta nahi duenak behar du lan egin.

Esan behar dugu izena hemeretzik eman zutela, baina Begiristain ez zela agertu eta hamazortzik kantatu zutela goizean. Hautariko zortzi pasatu ziren arratsaldeko saiora, azken partean lau gelditzeko. Goizean, 4 edo 5 inoiz honelako txapelketa batetan parte hartu gabekoak ziren, eta urduri agertu ziren normala den moduan eta ez ziren pasatu arratsaldera, baina ez zuten batere erredikulorik egin, eta saioan, mota honetako txapelketetan izaten den baino maila finagoa egon zen.

Bertsolari bakoitzak kantatutako bertso bana ipiniko dugu hemen, goizean aparkatuta gelditu zirenak ere polito egin zutelako. Ordena alfabetikoz Jesus Mari Jauregi "Altzo"rekin hasiko gara. Honek honela erantzun zion bota zioten puntuari:

 Zutik hil baino hobe, belauniko bizi:

Hori askotan guri gaur egin arazi

era hortan mundu hontan geradela hazi

zutik ahal dela behintzat gerra irabazi.

 Iñaki "Antxiñako"ri lau hitz hauek eman zizkioten bertsoa osotzeko: egiz, handiz, ogiz, egarriz, eta hau osotu zuen:

Esan behar dizuet sinez eta egiz

hona etorri garenak gatoz gogo handiz

baina gizonak ezin du bizi soilik ogiz.

Eguzki: ekarri ardoa gauzkazu egarriz.

 Jon Aurreri gai hau eman zioten zortziko handian kantatzeko: "txoria kaiolan zen Euskal Herriaren irudi. Gaurregun non ote dago txori hori?", eta erantzuna:

Gure txoriak bere barruan

ba dauka hainbat hestura

uda garaian, lehorte hontan

beharrezko du freskura

uxatu nahirik kantuan dabil

bere bihotzeko tristura

askatasuna nahi luke izan

hainbat lasterren eskura.

Iraolari eta Iñaki Lasari gai hau ipini zieten nagusian kantatzeko; "lehenago bai, baina gero ez", eta Lasak hau bota zuen:

Neri barnean sortutzen didan

sua nola azaldu nik

zergatik hara sartzen dituzten

batere kulpa gaberik.

Justizi on bat ipinitzeko

haiek ez dute gogorik:

gezurra franko esanda baino

hobe egonda isilik.

eta Iraolaren erantzuna:

Gaiztekeria sarri egiten

jarduten zaizkigu aurrez

ikusten ditut zenbat senide

maite dauden negarrez.

Errurik izan ezagatikan

loturik daude indarrez:

zenbat sufritzen duen barruak

esaten ez da hain errez.

 Iturbek honela erantzun zion jarritako puntuari: Lana egiteak gaur ni ez nau samintzen askorik egin gabe hamaika da bizitzen haiek jateko guk bizkarra bustitzen. Zergatik ez gara denok munduan gozatzen? Jose Mari Pastor "Santurtzi"ri eta Kepa Urrutikoetxeari nagusian egiteko gai hau ipini zioten: "txoria banintz", eta Urrutikoetxeak:

Hain hesturik gu gabiltza

bihotza dela penetan

nola bukatu nik ez dakit

ta hau tristura benetan.

Orain txoria izango banintz

esan behar dut aldeetan

askatasuna bilatutzeko

joango nintzakela hegan.

eta Santurtzik:

Ni oraintxe txori naizenik

zuek ez pentsatu, arren

gurako nuke izan, batere

hegorik ez dudan arren.

Saiatuko naiz enitz hegoez

askatasuna lortzearren

Txori izanda egongo nintzen

behin betirako pozarren.

Bertso honetan poto dago? Gure ustez ez, inondik inora ere, baina agian baten batentzat bai. Horregatik esan dugu lehen potoa bera zer den ere ez dagoela argi.

 Zeberio Ilari emandako gaiak honela zioen: "Euskal Herrian euskaraz egiteko zer asmatuko?", eta botatakoa:

Gauza handi bat orain egiaz

zuk hemen duzu aipatu

euskera behintzat gurekin gainez

sekula ez de(d)ila bukatu

bera indartzen ta borrokatzen

denok gaitezen saiatu

eta behinik behin bihotz bihotzez

barren barrendik maitatu

Xabier Zorrotzari gai-jartzaileak galdera hau egin zion: "Zer erreko zenuke San Juan sutetan?", eta:

Aspalditikan gu euskaldunok

askatasunaren bila

ta gure kontra hor hainbat etsai

gutxienez dira mila.

Hori lortzea ez da erreza

izango da nahiko zaila.

San Juan bezperan R. jaun hori

su hortan erre dadila.

Eta hauek izan dira eliminatuak geratu zirenek botatako bertso batzuk (magnetofoia ez genuen ondo entzuten eta berbaren bat txarto transkribatuta egongo da agian), eta ikusten duzuenez, ez dira batere txarrak. Kontutan izan hauen artean 19 urteko euskaldun-berri bat dagoela, beste bat ere euskaldun erdi-berria eta plazan inoiz kantatu gabekoak 4 edo 5.

Arratsaldera pasatu baina azken lauen artean egoteko adorea izan ez zutenak hauek izan ziren: Elgetzu, Eusebio Lasarte, Ziarda eta Olalde.

 Elgetzuri emaniko gaiak goizean honela zioen: "Bat bitan banatzen da", eta erantzunak:

Gaurko egunez kontua horra

beharko dugu atera

gure anaiak asko joan dira

Nafarroko hegalera.

Oinez kontuak eman guztiak

hizkuntza baten aldera

nahiz ta banatu gura gaituzten

bihotzek anaiak gera.

 Ziardari oin hauek suertatu zitzaizkion: "sarri, larri, elkarri, ekarri", eta burututakoa:

Gauza bat pentsatuten egona naiz sarri:

gure Herria dabil hestu eta larri,

lagundu beharra dago guztiok elkarri

nahi bada askatasuna Herrira ekarri.

 Lasartek, "zerez ase egarria" galderari, lehen bertsoan Euskal Herriaren betirako askatasuna erantzun zuen, bigarrena honela osotzeko:

Hainbat urteko zapalkuntzakin

ez gara buruen jabe

iluntasunez gaude guztiok

ezin gara egon trebe

bihar goizean gugana hori

helduko balitza hobe

baina ez Pentsa, ez da helduko

jaunak, borroka egin gabe.

 Olalderi, goizeko saioaren amaieran galdera hau egin zioten: "zertarako gogoa daukazu?", eta noski:

Bazkari on bat egiteko

hori zure iritzia

aukeran gaia jarri digute

ba da zer erakutsia

Ez du merezi buka baino lehen

saioa hau ere lagatzia

nik nahi nukeena orain bukatu

ta gerora pasatzia.

Lau hauek nola egon ziren galdetuko baligu norbaitek, zera erantzungo genuke: Elgetzuk konfidantza gehiagoz kantatu beharko luke: altuago; Ziarda gaztea da eta oraindino gorago joan behar du: bertsolaria da; Lasartek azkena hobeto prestatu beharko luke, lantzatu egiten da, dudarik gabe, denetarik azkarrena zen; eta Olalde urduri agertu zen: nerbioak gaindituko balitu...

Azken laurak: Murua, bertsorik onenaren saria

 Telleria hirugarren,

 Peñagarikano bigarren, eta

 Mendizabal irabazlea.

 Murua goizean hobeen egon zen gure eritziz, baina arratsaldean nerbioak gehiago egin zioten. Bertsorik onena hau izan zen, puntuari erantzunez:

Zer moduz dabilkigu txoria kaiolan?

bera dago lotuta, ez dakigu nolan

han dago hura triste nahi ez dun kaiolan

bere burua askatzen ba dauka nahiko lan.

 Telleria, bere mailan egon zen, bere neurtzeko sentidu izugarriz. Gartzelako gaia "Euskaldun makila" izan zen, eta esnesaltzailearen musikan hau bota zuen, aurrean zuen makila eskuetan hartuz:

Etortzerakon nik e

hartu diot usai

zer behar duen gai

orain defentsarekin

aurkitzen naiz lasai

baina halare ez dut

inor egurtu nahi

baina agintetxo bat

hemen ipini bai

Honekin joago aiz

abertzale itzai.

 Peñagarikano eta berarekin egon ziren hirurak, lehen mailako bertsolariak izateko deituak dira, baina Durangon beste batzutan baino baxuago ikusi genuen hura: ez zuen bere eguna. Hala eta guztiz ere, bere espezialitateko plater bat eskaini zigun, 9 puntuko bat, gaia hau zela: "Lehendakariaren aulkiari":

Zenbat negar dagoen

Euskadi partian

lehen egonak gara

hemen lurpian

Francisco izeneko

bat gendun artian

orain sartu dirade

gehiago tartian

suan eta kian

bere atakian

eserita aulkian

nola litekian

Utzi dezaigutela

guri bakian.

Eta Mendizabal irabazlea, erregularren egon zen, goiz eta arrats, eta ondo merezia zuen eraman zuen txapela eta kopa. Gartzelako gaian (Euskaldun makila), bertso eder bi hauek bota zizkigun:

Makil koskorrarentzat

oraingo esana

alboan emana

ta eskeiniko diot

ahal dezakedana.

Gizon bat ba genduan

hemendik joana

Euskal Herri osoan

ezaguna zana

Hau ote da Monzonek

utzi ziguana?

Zer esannahi ba dauka

makilak gaurregun

hain dugu ezagun

hobeagoren bila

ezin gindezkeen jun

euskaldun guztiok gaur

bilaturik lagun

makila eskun hartu

ta lanean jardun

ta Monzonen bidetik

jarraitu dezagun.

Sari bat zegoen doinu gehien erabiltzen zuenarentzat, eta hau ere Mendizabali eman zioten.

Hau izan zen dena. Amaitu orduko, zorionak gura dizkiegu eman antolatzaileei, Eguzki gai-jartzaileari, Epaimahaia osotu duten Abel Muniategi, Adolfo Arejita, Erlatx eta Jesus Mari Etxezarretari, eta nola ez, irabazi eta irabazi ez duten bertsolariei.

Datorren urtean ere elkar gaitezela.

JOSE R. BILBAO


Gaiak

Euskarak ba ote du azenturik?

— Buenó, geró-arte.

— Bái, geró arté.

Berríz eré. Bái, Jóxek —hori bái, berá Jóxe da, ez Joxé, Gipúzkoá aldeán ezágutzén ditúgunén gisará—, behekó basérrikó gizón hain jatór horrék —Mungiá aldeáz ari náiz— "geró arté" háin markatú hori esatén didán bakóitzeán, amórruá sorrérazten dít; bái, amorrú biziá, neronék ez baitút behár bezelá esatén. Hain dá zailá, gauéskolá etá abárretán hainbesté ordú ematén ditúenárentzát bereán segítzeá!

Besté zertxobáit eré sorrérazten dit, ordeá: idaztén jartzekó gogoá. Idatzí beharrá baitagó. Etá, dudarík gabé, ni bainó askóz eré jakíntsuagó direnák ba dirá herrí hontán, bainá susmátzen dút askotán zertáz arí dirén ahaztú egitén zaielá. Bái, askó, ahál bezainbát jakíteá ondó dagó, bainá geró herrirá joátekó, herríarengán hizkuntzá mamítzekó... magnétofoiá erábilí behar dá, etá bildur náiz hemén ez delá gehiegí erábiltzén, edó ez delá erábiltzé horrén fruiturík ematén gutxinéz. Bái gramátikák emáterákoán, bái métodoák egíterákoán bái kritérioák hartzérakoán —Bainá honetáz besté egún batéz arítukó gará.

Gaurkoán azéntuáz aritú nahi dút. Zer delá etá? berori euskará ez dén neurrián, kontrá egín behár.

Garbí gerá bedí, dena dén, denók holá egíterá jó izán bagenú, problémarík ez légokéela, hizkuntzá bilákaerá baitá. Gauzák, ordeá, ez dirá horrelá; bakarrík egóerá konkretú batzután gertatzén ari dá, geuré belarrí gaixoén kalté —etá honetáz, Donóstia aldeán, "joan zaió" etá, esatén arí dirá klaséetán, eta éz Bilbó aldeán ari dén "jóan záio" horí.

Garbí dagó, hemén esán nahi ditudanén frogá ez dágoelá idátzirik emáterík, entzunéz hartzekó modúkóa baitá. Halá eré, esán daitezké zenbáit gauzá, etá horrétará noá.

Lehénengóz irákurléari bidé zuzénená eskainí nahi diót: har bezá, bái Donóstikó, bái Bilbokó herrí irrátiá. Hantxé entzungó ditú entzútekoák "jauzí jakó", "egín dogúz"... "egín diteké", "agertu diren", "mutíl hoiék"... Gogó etá aukerá zabálagorík baleuká, bá zuzéneán, kassetá hartú, etá edozéin euskaldún herrítara jó. Hán gauzá berá ikúsikó baitú.

Bigárrenéz zerbáit ekarrí nahi nuké honá. Etá zera dá: Auñámendí-k "Azkué" bildumán 20 urté direlá argítará emándakó liburú batén berrí: Gaztelú-k idátzitakó "Musiká isillá". Libúruarén mamián sartú ezík, hemén, bertán dakarrén euskál métrikarí buruzkó erázkiñá intéresatzén zaigú: metriká aztertú, etá bidé batéz, azéntuá aztertzén baitú. Honá hemén, zenbáit azálpenén geroztík ematén dituén azéntuarén erábilpénari buruzkó 4 aráu nagúsiák:

"Ar ditzagun bakarka itzak. (') ezaupide onekin izki pikoiezak (azentu gabeak, nolabait) mugatzen ditut; (-) onekin berriz pikodunak.

1) Izki batekoak.- Auek (an, or, zu, bat), une bateko izanik, eztute beraz igierarik osatzen, eta pikoezak dira; berez atonak direla esan diteke. Auetatik bi ta geiago alkartzen diranean, bi ta iru izkidunen arabera egiten dute; bestela, aurreko edo atzeko itzari datxikie. Adibidez: au da ('-), ni naiz ('-), ez naiz ni ("-); gizon bat ("-), bi mutil ("-), or dago ("-), t.a.

2) Bi ta iru izkidunak. Auek, bai, igiera osatzen dute, ta aztuna dute azken-itza; bañan, geienetan beintzat, ez gaztel-itzak ainbat. Adibidez: bide ('-), emen ('-), aspaldi ("-), zuentzat ("-), t.a.

3) Lau ta bost izkidunak. Igiera osotua eratzen dute ta atzizkidun dira geienak; azkeneko izkian ezezik, beste piko bat ere badaramate barnean. Adibidez: orregatik ('-'-), Ondarrabi ('-'-); aspaldidanik ('-"-), Errenderira ('-"-), t.a.

4) Sei ta zazpi izkidunak. Igiera osotua ta atzizkidun dira auek eta azkeneko izkian ezezik, beste bi piko ere ba dituzte barnean. Adibidez: mutillarentzako ('-'-'-), Berastegiraño ('-'-'-); emakumearekin ('-'-"-), Arrasaterañoko ('-'-"-).

Bi hítzetán esandá: euskál azéntuák bí etá hirú silabátakó errítmoá behártzen dú, bertán azéntuák hitzén azkén sílabatáz bát egitén dirélarik.

Beráu egiá al dá? Frogatzát liburú horretán, tresná edó neurgailú akústikóetáz egíndakó frogák aipatzén ditú.

Berriró diót, frogá nagúsiá norberák aurkí lezaké, hor zehár, Euskál Herriánnolá esán, éuskal herrían?; ezín eré—.

Halá eré zenbáit datú ematén saiátuko náiz.

Lehénengóz, zein dá problemá? Bi pausó nabarí dirá azéntuarén degrádazioán: lehenéngotán, batéz eré, hítz bisilaboéi azentú agúduá kentzeá (mútil hóri, hór díren gaztéak...)

2.ez, azkén hontán zabaldúz doaná: hítz luzeéi eré azéntuá azkén aurrekó hitzá erámateá (euskáldunák inóiz ez dú bigarrén silábatik aurrerá azéntoá emán gabé pasatzén): autobúsa, irabázi dúgu, emakúmearekin...

Noski, zein dá hemén agéri dén jokábideá?: gaztélaniák nagusí dituén azentú "llanoén" erábilkerá, bestérik éz.

Besté akáts típiko bát: posésiboák éz azéntuátzeá: nere osába ("nere" atónikoa). Gehienéz, etá batzután, "nére osába" esáterainó zuzendú izáten dá (betí ari náiz Bilbokó gauéskolá etá abárretáz); guk betí neré-osabá esán dugú.

Honetáz zer esán duté aipátutakó Gaztelúk besté jakintsuék? Denetík pixkát. Bainá dakúsagún horretáz Gaztelúk berák zér dioskún: "(...) Aipa ditzagun zarren artean A. Oihenart, XVIII'gn. gizaldian, eta A. Larramendi XVIII'gnean; gure gizaldikoen artean, berriz, aipagarri dira berezienik R.M. Azkue, Lekuonatar Imanol, Altubetar Xeber eta Ormaetxeatar Nikola ("Orixe"). (...)

Auek guziak (...) eztituzte mintzoa ta igikera bear bezela berezkatu".

Aipámená kontéxtutik kanpó emáten dút, bái, bainá hemén haién erítziák éz emáteá, agián, batén batentzát erántzutekó eráginá gertátukó bide dá. Etá azkén batéz, jendeá kezká dadin dá honetáz intéresatzén zaidaná.

Neuré aldetík, azkén datú batzú emangó ditút (erábakitzaileák ez bádirá eré).

Lehénengóz, klasé-ingúruetán gutxién erábilí izán dirén formatán "azentú berrí horí" iá erábili eziná dá. Zergatík? Kutsátutá ez dáudelakó. Bi kasú:

- Esákerák. Nolá ahozká: hor konpon, ba zara, gero!, egonean egon...? Inórk ulértukó oté luké "bá zára, géro!" entzúnez gero? Ez ník gutxinéz.

Bigárrená "hiká" joerá guztiá. Emán dezagún ondokó elkár hizketá:

"— Etórrikó ál da?

— Ez zekiat. Ez gáituk berarékin égon.

— Bá dizkik potroák hórrek, géro!"

Zéin ausártzen dá hori besté honén aurreán aukératzera?:

— Etórrikó al dá?

— Etzékiát. Ezkaitúk berárekin egón.

— Bá dizkík potroák horrék, geró!

Tira bá! Besté datu bát. Béhin Donibanekó neska bát ezágututá, Oñátibiarén métodoáz autódidáktikoki ikastén arí zela esán zidán. Zéin azéntuázió-gisá esperó zitékeén neská hartáz? Bá ondókoarén modúkoák botá zizkidán: "Gosé zaré?", eta abár. Zergatík horí, eta éz "góse zára"? Garbí dagó, besté aldekó ikásleén suertéz, frantsesák hítz agúduák ditúená, euskárazkoén antzerá. Etá egiáz gertátzen zén atséginá neská harí entzúteá.

Datú gehiagó: ez ál duzue Xabier Letéz askotán entzún, osó politó hitzégitén zuená (ez náiz asmatzén arí. Ník askotán entzúndakoá, etá agián esándakóa dá)? Zer dú Leterén euskarák berézirik? Soil-soilik azéntuá. Bestelá, euskará batuá edó iá batuá izáten dá harék jendé aurreán erábiltzen duená.

Datú gehiagó. Euskál kantarí ezagún baték beré azkén diskoán "... xurgatzáileek dioté oihuká..." esatén duénean, ez dízué belárrikó miník erágitén? Edotá besté baték "éz zegóen..." osó markátu bát botatzén duénéan? Ez? Belárriák garbitzén hasí beharkó.

Zér esán "aita" hitzáz? Gúk (Gipúzkoá osoán) beti "aitá" esán dugú. Bilborá etorri etá "áita"; hara zéin harrídurá! Bainá kontúz. Besteán berméotár lagún baték zioztán beraiék eré "aitté" esatén dutená. Noskí, halá izán behár!

 Datú gehiagó: "káixo" famatú horí. Entzún etá baték ba dakí ikaslé edó ingurú horrétakó batén aurreán dagóená.

Gehiagó. "Euskaldún kaxkarrák" aipá ditzagún; adíbidéz, Euskál Herritík kanpó luzároán egón etá euskará erdí aházturík itzúlitákoák; edotá ez hitzegítearén ez hítzegíteáz erdí ahaztú egíndakoák. Ondo dá; berauék gutxí egingó duté euskaráz, ez duté "diozadán" bát erábiltzén jakingó, bainá esándakó gutxi horretán inóiz ez duté "jáutzi dírez" edotá "óndo zégok" bát botakó. Hortán segurú egón.

P.D. gisakó azkén hirú ohár: lehená, neronék eré zenbáit urtetán hemén hauzitán ipínitakó azentú-eredú hoiék erábilí egín ditúdanéz, honetáz, niré ikaslé izándakoei barkapén-eské natór.

Bigárrenéz, beronén helbúruá ez dá "ex catedra" hitzégiteá, noskí. Arázoa dá jendeá kezkatán ipíntzeá. Azkén batéz, errézagó deritzót hemén esándakoák frogátzearí, euskál mundútxoá honetáz kezkátzearí bainó.

Azkenéz, emándakó eréduák exzépzioák edukí ditzaké, agián, bainá garbí dagó exzépzioák landú etá finkátzekó aurretík erédua finkatú behar dená.

Iñaki Lasa


Gaiak

Muñagorri: "Pakea eta Fueruak"

Napar eta gipuzkoarrok!

Bost urte dira hondamen eta heriotza gure sorterriaren gainean daduzkagula. Gure lurraldean isuri den odola, anaien odola dugu; su emaile batzuek bultzata Printzipe baten alde burrukan ari diren anai kementsuen odola. Espanian Errege izateko baezpako eskubideak dituen baten alde emanak. Zer eskatzen duzue? Zergatik eta zeinentzat ari zerate suran? "Pakea eta fueruak". Hauek izan behar ditugu helburu! Haundikiok errege alkia nahi baldin badute, hor konpon!

Naparroa eta euskal probinziak hainbeste adiskidetasun, odol, ohitura eta eskubidez elkartuak beti beren buruen jabe izan dira. Hemendik aurrera ere ez genuke jauntxo zikin hoien menpeko izan nahi. Agintzen ohituak eta behartsuen bizkar aberastutzen diren hoien mutil.

Gora gure askatasuna!

Har itzazute armak!

Pakea eta libertatea!

Zaudete agintari berrien esaneko!

Berastegi, 1838ko apirilak-19.

Askatasunaren buruzagi nagusi den

Gora gure askatasuna!

MUÑAGORRI

***

Deia edo proklama hau, ez da gaurkoa ikus dezakegunez, bainan bere mamiak ez du gaurkotasun haundirik galdu, nahiz eta textuan azaltzen diran gauzak joan den menokoa izan.

Proklama honen egilea Joxe Antonio Muñagorri, izan zen. Muñagorri? Eta zertarako egin zuen proklama hau?

1.- Nor zen Muñagorri?

Muñagorri 1794. urtean jaio zen Gipuzkoako Berastegi herrixkan. Bere aitona eta bere aita herriko eskribauak izan ziren, eta bere aitaren heriotzean eskribau berria bezala gelditu zen.

Eskribaua izatea ez da sekulan erraza izan, bainan gutxiago garai hortan. 1808.urtean Napoleonen tropak Iparraldeko herrialdeak suaz eta garraz pakeztu ondoren Hego Euskal Herrian sartu ziren, eta ez ziren joango 1.813.urtera arte.

Urte beltz eta trixte hoietan zenbat odol eta zenbat kalte eta hondamendi ikusi ziren!

Euskal Herria mixeri gorrian, pobrezian gelditu zela, erraz sinistekoa da. Eta ez bakarrik ondasunez, jendez eta batez ere gaztez ere.

Egoera latz eta goibel hortan, hazi zen gure Muñagorri.

1833, urtean lehenengo gerrate karlista hasten da eta berarekin batera, heriotza, odol isurketa, eta trixtura gure herri eta zelaietako nagusi trajikoak bihurtzen dira berriz.

2.- Lehenengo karlistada

Hasieran, Zumalakarregiren garaipenen ondorioz, karlistak Euskal Herrian nagusituko zirela ustean, karlisten aldekoa izan zen.

Bainan Zumalakarregiren heriotzarekin, ez zuen konponbiderik ikusten. Txapelgorriak eta txapeltxuriek euskal fueruen defendatzaileak proklamatzen ziren. Gerratea ari zen gehiegi luzatzen, eta karlisten garaipena oso urruti ikusten zen. Gainera Zumalakarregiren heriotzaren ondoren ez ziren euskal buruzagi gehiagorik ikusten ere ez, eta bi alderdietako euskaldunentzat karlistaka sentidu gabeko gerra bat ari zen bihurtzen.

Iritzi hau txit Zabaldua zegoen gure guztia galdu baino lehenago, gerra lehen bait lehen bukatzea hobe izango zela bururatu zitzaion Muñagorriri.

Hortarako karlista banduaren barruan zegoen Berastegitik isilka alde egin eta liberalek agintzen zuten alderdira, Donostia aldera abiatu zen.

Liberalen arietan lehenotik zituen lagun zaharrek oso harrera ona egin zioten, eta haiekin batera armaz gabe gerra bukatzeko egitarau bat asmatu zuen, pakearekin batera fueruak eskainiz. Mugimendu berri honen gidaritzat Muñagorri aukeratu zuten.

Hemendik aurrera bere izena gorrotoz betea ahozkatuko zen karlista askoren ezpainetan. Bere burua saldu zuela, Madrileko Gobernuarekin harremanetan zegoela, ziren susmo eta zurrumurru zabalduenak.

3.- Muñagorri: "Pakea eta Fueruak"

Gudatearen bostgarren urtea irixtean, Muñagorrik "Pakea eta Pueruak" bandera atera zuen guda amaitzeko asmoz.

Gerrak ezer onik ekarriko zuela, mixeria eta gosea besterik, zabaldu egin zuen.

"Ez gaitezela Ebroz harunzko karlisten esperantzetan bizi! Odol isurtze gazteen lorea galtzea eta anaiek anaien kontra burrukatzea, gauza trixtea bait da! Gaztelerriak nahi duen errege har dezala, guri Fueruak gorde ezkero berdin zaigula edozein!", zen Muñagorrik zabaltzen zuen dotriña.

Bere helburua zabaltzeko ahozko bertsoak aukeratu zituen, eta berak gerraren kontrako egindako bertsoak ahoz aho zabaldu ziren. Segituan famatuak egin ziren bai liberalen arten eta zer esanik ez karlistekin.

Hona hemen Muñagorriren Kantaren bertso batzu.

"Muñagorrik diona

bere proklamian

— Gerrak hondatzen gaitu

botsgarren urtian

Igaz jarririk Karlox

Madrilgo bidian

bultza zuten atzera.

Gerra bere onian".

"Agintari onenak

Preso daduzkate

euskalduna izatea

du bakoitzak kalte,

Tejeiro ta Maroto

guzien alkate;

zer gizon horietatik

espero gentzake".

"Hainbeste odol isurtze

ez da doloria?

Hilda Probintzi hontan

gaztien loria.

Herria defenditzia

litzake honoria

anaia anaiaren kontra

txit gauza irixtia".

Laster bertsoak ugaritu ziren, baxter guztietan. Sagardotegietan ere bertsoak oso entzunak ziren, eta karlisten tropetan ere.

Muñagorriekin bertsoekin batera, eta gutun berdina zabalduz, herria hasi zen bere bertsoak egiten. Hauen antzakoak:

"Pakea ta fueruak

da gure bandera

gure anai maiteak

hatozte honera.

Nafarrak, alabesak,

giputz, bizkaitarrak,

hatozte guregana

gazte eta zaharrak".

"Beltzak eta zuriak

dira erausiak,

elkar hartu dezagun

euskaldun guztiak

egiten degularik

bizitza berria

defenditu dezagun

fueruen herria".

Hasieran pakea eta fueruak defenditzen baldin bazituen laster sartu zuen elementu berri bat: euskaldunen batasuna, nortasuna eta burujabetza. Bere inguruan bi mila laguneko armada bat eratu zen, nekazariaz eta artzariaz osaturik batez ere.

Bertsoek mendeetan zehar Euskalerrian izan duten indarra, nahiko probatua geratzen da ixtorio hontan.

Karlista Agintariek bere soldaduak bialdu zituzten Muñagorriren atzetik. Bere armada amore emateko beharrean arkitu zen eta Muñagorrik Baionara alde egin zuen.

Bainan hala ere Muñagorrik ez zuen etsi, eta hiru edo lau aldiz gehiago, bere soldaduak antolaturik Nafarroa eta Gipuzkoako lurretan zehar ibili zen bere idealak zabaltzen.

Bainan behin guztietan derrotatua izan zen. Bere soldaduak baserritar onak izanen ziren, bainan ez ziren oso soldadu trebeak, garaiko bertso batek esaten digunez.

"Muñagorriren jendiak

sutan ez daude trebiak,

bila litezke hobiak;

santa sekulan ez dit gauza onik

hain gizon gogo gabiak,

endemas desertoriak,

diru bila ateriak

aditu behar zetik beriak".

4.-Trajeriaren bukaeran

Bitartean gerra oso gaizki zihoan karlistentzat, eta 1.839ko abuztuaren 31an, Maroto eta Espartero besarkatu ziren gudatearen amaiera azalduz.

Han Bergaran, Espartero faltsuak esan zituen bere gezur xelebreak.

"Euskaldunak ez izan beldur!

Zuen fueruak errespetatuak izanen dira, eta norbaitek haien aurka zerbait egin nahiko balu, ni izango nitzateke lehenengoa nere ezpata ateratzean bere defentsan jartzeko!".

Hitz politak Esparterorenak, bainan historiak esaten digunez errealitatea ez zen hain polita izan. Gure fueruak lapurtu zizkiguten, eta karlista eta liberal espainarrei bost axola.

Bainan hori bai, Karlox erregeak nahiz eta Frantzian egon, ez zituen bere eskubideak baztertu nahi, eta hasi zen bere tropak prestatzen berriz, gerrate berri bat hasteko asmoz.

Hondamendi honen aurrean, Muñagorri Berastegi ondoan, Zumarristan zeukan burdinolara erretiratu zen pakea bilatzen.

1.841ko urriaren 14an Erramon Elorrio sarjento karlista Zumarristara joan zen soldadu taldetxo batekin, preso hartu eta hor bertan bere emaztearen aurrean hil zuen.

Alargun atsekabeak negarrez eta malkoz maldizio hau bota omen zion Elorrio sarjentori:

"Gaiztoz hil duk nere senarra, bainan hi ere hala hilko haute".

Dirudinez maldizioa bete egin zen Ameriketako lurretan.

5.- Izen baten ohiartzuna

1841an erabil zuten Muñagorri, bainan bere helburuak sekulan baino biziagoak iraun zuten.

Bere lana eta bere portaera, ez ziren saldukeriaren fruitua izan, Ez! Beti azaldu zuen argi eta garbi zein eta nolakoa zen bere jokaera, eta beti ibili zen ideal horren atzetik.

Badakigu karlistei kalte haundia egin ziela, bainan fueruen alde egin zuen paregabeko borroka oso nabarmena izan zen, azken hau oso garrantzitsua da balorazio bat emateko orduan.

Ahozko literaturaren barruan izan zen oso imitatua eta bere aztarnak Iparragirre eta Txirritaren bertsoetan ikus daitezken.

Karlos Barrentsoro


Urrezko krabelin eta astabelarriak

Ondarroko Udalak orain dela gutxi bizkaiera erabiltzea erabaki duela eta, "geure benetako euskerea"-ren zaleak oso pozik dabiltza. Ez dakigu Bermeon ere horrelako erabakiren bat hartzekotan dauden. horrela balitz, Jainkoak anpara gaitzala, zeren haien "benetako euskerea" Udalaren Dei honetan agertzen dena bada, akabo. Horrela ez balitz, Bermeoko Endoreari (Endore = Alkate, hau, honelako "arasuetan" trebe ez zaudenentzat) zera eskatuko genioke:

1.- Gure hizkuntza nazionalarenganako errespeto apur bat, Horrelako Dei bat ateratzea euskarari kaka egitea da eta.

2.- Udal abertzale horretan hori baino hobeto idazteko kapaz den inor ez badago, bila dezala norbait (hori egin duena deskalifikatuta dago, noski)

3.- Alderdiari (denok dakigu zeini), alfabetatze klaseak antolatzeko eskatzea, ala oraindik errezago, herrian funtzionatzen dutenetara joatea.

BERMEO'KO UDALA

DEIA

Amai ondoren dabil Bermeo'ko Udala Antolatze arasuetan bere biztanlearen Autarki Lerrokada, Autarki Errolda eta Etxe Bizitzaren Errolda'rako.

Notintza ugaria dago ondikarren bakotxari emon yaken Errolda orriyak betetu barik, eta biarreskoa dan eskero ingi oneik betetuta Udale'ra eroatea ORRILLA'ren 25'erako, alegindu ba guztiok, ah dagon lenengo oñean Oficinas del Censo Electoral deritxorenara.

Dei egiten yake barriro Bermeo'n bizi diren bistanle gustiari, etxetik kanpoan, izan ba'dira, Udal Ordelariak ikertu dituanean, adieraso bat egin yake barriro, utsik egin barik, Autarki Errolda Aretora juatea orrilla'ren 25 baño lenago betetu dagitzuen zuen orriak Udal etxe onetan.

Bermeo'n 1981'gko Orrillak 7

ENDOREA

Luis Bilbao Madariaga

***

1.- Zein irizpidez egin da esandako lege-saio horren idazkeran den zure Sailaren ihardutze-egituraketa?

Euskaraz agertzen diren testu guztiek ez dute euskara erabiltzen. Esan nahi da, nahiz eta testu bat euskaraz agertu bere barneko egitura ez da inolaz ere euskararena nahiz eta kanpotik horrela eman. Kasuak asko dira eta haietariko bat aukeratu dugu oraingo honetan urrezko astabelarriak eraman ditzan, testu hau "Eusko legebiltzarra deitzen den aldizkari ofizialetik atera dugu. Testu batek ez du lortzen bere euskaltasuna batuaz etortzeagatik, baizik eta bere baitak horrela ematen diolako, hala ere kontrara euskara batuaren ortografia erabiltzen ez dutenek ez dute euskara txarrik egiten H-ak ez erabiltzeagatik soilik. Horra hor testu biak, aipaturiko "Adizkari Ofiziala" urrezko astabelarriak hartzeko eta bestetik "Euskerazaintza" taldea argitaratutako artikuluxka bat urrezko krabelinak eramateko.

ITZ SARIKETA NORBAITENGANA JO

Gaztelanizko recurrir euskeraz zelan esan? Itz orrek gaztelaniz zer esan nai dauan jakin bear dogu lenengo. Ona emen Real Akademiaren Iztegiak zer diñoan:

Recurrir (del lat. recurrere) Acudir a un juez o autoridad con una demanda o petición. 2. Acogerse en caso de necesidad al favor de uno, o emplear medios no comunes para el logro de un objeto. 3. Volver una cosa al lugar de donde salió. 4. For. establecer recurso contra una resolución.

Recurso. 4. For. Acción que concede la ley al interesado en un juicio o en otro procedimiento para reclamar contra las resoluciones, ora ante la autoridad que las dictó, ora ante alguna otra.

Irugarren adierazpen alde batera itzirik, besteak itzuli bear ditugula uste dogu. Prantzesez faire appel o edo se purvoir en cassation esaten da. Orregaitik, Ibarrarte'ren «Mitxelengo zubia»ren zazpigarren bertsoak auxe diño:

Haizea, izanen duk

justiziaz gerla

segur duk preso ere

harturen hautela;

Baiona'n galtzen ba'dut,

Pabe'rat apela,

ezpadautak biurtzen

ebatsi xapela.

Gure aldean gora jo esan oi dogu. Olan lenengo ta laugarren adierazpena biurturik dagoz. Bigarrena be, lenengo adierazpenari dagokionez, bardintsu biurtu daiteke: norbaitengana jo. Emplear medios no comunes... diñona olan egin geinke: recurrir a otro medio = beste bide bat artu beste, zeozeri eldu; beste nora bait jo.

Beste izkuntza batzuetan: GB to appeal; NL Zich beroepen op; D Berugung einlegen; DK, hevende sig til; S appellera; IS afryja; SF turvautua jokin; PL odwolywac sien; CS odvol(av)ati se na; BL obzhalvanie; SU obzhalovat; J arar. Ona emen beraz gure aukera:

Recurrir a una autoridad: GORA JO.

Recurrir a una autoridad superior: GORAGO JO.

Recurrir donde alguien: NORBAITENGANA JO.

Recurrir a otros medios: BESTE ZERBAITI ELDU.

Recurrir a otros medios: BESTELA MOLDATU.

Recurrir a otros medios: BESTE BIDE BAT ARTU.

Artutako erantzunak: Lege nagusiari eldu, Goiko legera jo, Lege nagusiaren argibide, Obide, Bizi-bide, Eginbide, Bialibide. Azken aurretiko, Aldatze (Eskaria), Auzi erdebideko erabakia, Kontulari erabakien aurkako eskaria, Jo, Itzuli, El-egin, Gora Jo.


Agiriak

Bilbo Aurrezki Kutxak, bere Kultur Ekintzaren barruan euskal kultura laguntzeko nahiean eratutako VII AZKUE SARIKETAK, hiru arlo hartzen ditu: NOBELA, POESIA ETA IKERLANA

Nobela eta Poesia

1. Sariak

Nobela: 400.000 (larehun mila) pezeta

Poesia: 300.000 (hirurehun mila) pezeta

Sariok, zatiezinak dira, eta sariketak saridun gabe geldi daitezke: honela gertatuko balitz, saria hurrengorako geratuko litzateke.

2. Aukerabidea

Sariketa hauetan partaide izango diren Nobelek eta Poesiek hurrengo baldintzok bete beharko dituzte:

a) Euskaraz idatziak izatea (edozein literatur euskalkitan), egilearen naziotasuna hau nahiz bestea izan arren.

b) Izenburu berdinez edo ezberdinez, erabakiaren zai dagoen beste lehiaketa edo literatur sariketa batetara aurkezturik ez izatea. Honela gertatuko balitz, partehartzailea deskalifikaturik geratuko litzateke.

c) Lanak originalak eta argitaragabeak izatea.

d) Gai aldetik libreak.

e) Aipatutako baldintzok betetuz gero, idazle bakoitzak lan bat ala gehiago aurkez ditzake.

f) Lan bat aurkeztu ondoren, egileak ezin du bere lana jaso, ezta lehiaketari ukorik egin ere.

3. Aurkezpena

Lanek, aurkezpen gisara hurrengo baldintzok beteko dituzte:

a) Makinaz idatziak izatea, bi lerroune zuriz eta orrialdearen alde batetatik, folio deritzon neurriko orrietan.

b) Lan bakoitzaren lau ale bidaltzea, ondo josiak eta era soil batez azaleztatuak.

c) Lanek, izenorde pean aurkeztu beharko dira, egilea nor den ager lezakeen azterrenik gabe. Itxita etorriko den gutun-azal aparte batetan, lanaren izenburua eta egilearen izenordea ipiniko da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa.

4. Hedapena

Nobelak:125(ehun da hogeita bost) orrialde gutxienez, 300 (hirurehun)etik gora ez izatea komenigarri izanik. Poesiak: 700 (zazpirehun) lerro edo verso gutxienez.

5. Epaimahaiak

Nobela-Sariketakoa:

Juan San Martin jauna,

Anjel Zelaieta jauna,

Jon Kortazar jauna, eta

Jose R. Bilbao jauna idazkari bezala.

Poesia-Sariketakoa:

Eusebio Erkiaga jauna,

Alfonso Irigoien jauna,

Jon Juaristi jauna, eta

Jose R. Bilbao jauna idazkari bezala.

Ikerlana

1. Saria

300.000 (hirurehun mila) pezetakoa izango da, zatigarria eta saridun gabe geldi daitekeena: honela gertatuko balitz, hurrengorako geldituko litzateke.

2. Aukerabidea

Sariketa honetan, hurrengo baldintzok betetzen dituzten Ikerlanak izan daitezke partaide:

a) Euskaraz aurkeztu eta irakurritako Tesiak, Tesinak eta Karrera-Amaierako Projektuak.

b) 1980.eko Urtarrilaren lehena baino beranduago irakurriak.

c) Erabakiaren zai dagoen beste lehiaketa batetara aurkeztuak ez direnak. Honela gertatuko balitz, partehartzailea deskalifikatuta geratuko litzateke.

d) Lanek jasotako kalifikapena kontutan hartua izango da.

3. Aurkezpena

Aurkezpen gisara hurrengo baldintzok beteko dituzte:

a) Lan bakoitzaren lau ale bidaltzea, ondo josiak eta era soil batez azaleztatuak.

b) Egilearen izen-deituraz sinatuak izatea, helbidea eta telefonoa ere adieraziz.

c) Jasotako kalifikapenaren agiria bidaltzea.

4. Epaimahaia

Epaimahaiaren osoketa Bilbo Aurrezki Kutxaren eskuetan geratzen da, eta lanek hartzeko epea bete eta gero ezagutaraziko da.

5. Oharra

Oinarriotan zalantza edo hutsunerik egongo balitz, Bilbo Aurrezki Kutxari legokio zalantzok argitzea eta hutsuneok betetzea.

Oinarri Orokorrak

1. Emanaldi epea

1981.eko Urriaren 15ean, eguerdiko 12etan amaitzen da.

2. Igorpen-helbidea

Bilbo Aurrezki Kutxa, Gran Vía 23, Bilbao-9, VII "AZKUE" Sariketako zein sailerako den adieraziz.

3. Epaia

Epaia noraezkoa izanik, 1981.eko Abenduaren lehen hamabostaldian izango da. Horretarako, Bilbo Aurrezki Kutxak, komunikabideen bitartez adieraziko du egun zehatza.

4. Aipamenak

Nahiz eta Epaimahaikoek lan bati edo batzuei eman saria, egoki ikusten badute aipamen bat edo gehiago egin ditzakete aurkezturiko lanen bikaintasunak adieraziz.

5. Lan sarituak

Bilbo Aurrezki Kutxa jabetuko da sarituak izan diren lanez, argitaratze eskubideak bere gain hartzen dituelarik. Urtebeteko epean argitaratuko ez balitu, egileek jabetuko lirateke lanez.

6. Saritu gabeko lanak

Itzuli egingo dira eta egileek edo hauen ordezkariek jaso ditzateke.

7. Postatrukea

Aurkezturiko lanez ez da postatrukerik izango. Erakunde babeslea ez da arduratzen itzultzean galtzen diren lanez edo kopiaz.

8. Lege-barrutia

Sariketa hauetara aurkezten direnak, beste edozein foru.albo batetara utziz, Bilboko Hiri Auzitegien jurisdikzio eta ahalpean geratzen dira.

***

Euskarazko Eleberrien Txomin Agirre Saria

Euskaltzaindiak Bizkaiko Aurrezki Kutxaren babespean, 1981.ko "Txomin Agirre" Eleberri Saria eratzen du.

Oinarriak

Lanei buruzkoak

1. Sari honetara euskaraz idatziriko edozein eleberri-lan aurkeztu daiteke, egilearen adina, bizilekua edo nazionalitatea edozein izan ahal delarik.

2. Sariketara aurkezturiko lanek orijinalak eta sekula argitara eman gabeak izan behar dute, beste Janen baten itzulpenik edo moldaketarik onartzen ez delarik

3. Ez Bizkaiko Aurrezki Kutxak ez eta Euskaltzaindiak erantzungo dute egileek aurreko araua ez betetzeaz. Egileen heuren zintzotasunaren esku gelditzen da, beraz.

4. Bigarren arau hori ez dela bete egiaztatuko balitz, erakunde eratzaile biok eska lezakete saria itzultzea, emanda baldin balego.

Aurkezpenari buruzkoak

5. Sarigai lanek, tarte bika eta alde batetik bakarrik mekanografiaturik, 125 folioko luzapena eduki beharko dute gutxienez ere.

6. Lanak, 1981.ko irailaren 15 baino lehen, hiru aldakirekin, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Kultur Departamentura bidaliko dira; 238 apartatua, Bilbora. Lanaren amaieran, lema bat jarriko da, eta hertsirik aurkeztuko den kartazal batetan, kanpoaldean lema hori jarriko da, eta barrualdean egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa eta firmarekin batera.

Mahaikoei buruzkoak

7. Mahaia literatur alorreko pertsonalitate egokiek osatuko dute. Euskaltzaindiak izendatuko du, Bizkaiko Aurrezki Kutxarekin akordioz. Erakunde honek epai-mahaiko idazkaria izendatuko du, boza izanik baina boturik gabe.

8. Epai-mahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

Sarienak

9. Bizkaiko Aurrezki Kutxak 400.000 pesetako sari bakar bat jarri du.

10. Sariketaren dirutza banandu ezinezkoa da, eta mahaikoen esku geratzen da emangabe uztea, hala erabakitzen badute.

11. Erabakia 1981.ko abenduaren 8-a baino lehen iragarriko da.

Lanen jabetasunari buruzkoak

12. Saritutako lanen jaube egileak eurak izango dira, baina ezin argitaratu izango dute lanori urtebetean goian aipaturiko erakundeen baimenik gabe.

13. Saritutako lanak argitaratzekoan derriorrez aipatu beharko da irabazitako Saria.

14. Bizkaiko Aurrezki Kutxak saritutako lanok argitaratzeko eskubidea izango du lehen esandako epean, egileei adieraziaz eskubide horretaz baliatuko direla.

Lanen itzultzeaz

15. Epai-mahaikoen erabakia jakin ondoren, plikak zabalduko dira, eta saritu gabeko lanak beraietan jarririko norabideetara bidaliko dira.

Oinarri hauen ulertzeaz eta onartzeaz

16. Sariketa honi buruzko galdera oro, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Kultur Departamentura zuzendu beharko da.

17. Errekurtsorik aldatu gabe, Bizkaiko Aurrezki Kutxak, dei honen tramitazioan eta sariketaren joatean sorturiko gora-beherak, erabaki ditzake.

18. Sariketa honetara aurkezteak, oinarri hauen onartze oso bat eskatzen du.

***

Euskarazko Saioen Mikel Zarate Saria

Euskaltzaindiak Bizkaiko Aurrezki Kutxaren babespean, 1981.ko "Mikel Zarate" Saiakera Saria eratzen du.

Oinarriak

Lanei buruzkoak

1. Sari honetara euskaraz idatziriko edozein literatur saiakera-lan aurkeztu daiteke, egilearen adina, bizilekua edo nazionalitatea edozein izan ahal delarik.

2. Sariketara aurkezturiko lanek orijinalak eta sekula argitara eman gabeak izan behar dute, beste lanen baten itzulpenik edo moldaketarik onartzen ez delarik.

3. Ez Bizkaiko Aurrezki Kutxak ez eta Euskaltzaindiak erantzungo dute egileek aurreko araua ez betetzeaz. Egileen heuren zintzotasunaren esku gelditzen da, beraz.

4. Bigarren arau hori ez dela bete egiaztatuko balitz, erakunde eratzaile biok eska lezakete saria itzultzea, emanda baldin balego.

Aurkezpenari buruzkoak

5. Sarigai lanek, tarte bika eta alde batetik bakarrik mekanografiaturik, 125 folioko luzapena eduki beharko dute gutxienez ere.

6. Lanak, 1981.ko irailaren 15 baino lehen, hiru aldakirekin, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Kultur Departamentura bidaliko dira: 238 apartatua, Bilbora. Lanaren amaieran, lema bat jarriko da, eta hertsirik aurkeztuko den kartazal batetan, kanpoaldean lema hori jarriko da, eta barrualdean egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa eta firmarekin batera.

Mahaikoei buruzkoak

7. Mahaia literatur alorreko pertsonalitate egokiek osatuko dute. Euskaltzaindiak izendatuko du, Bizkaiko Aurrezki Kutxarekin akordioz. Erakunde honek epai-mahaiko idazkaria izendatuko du, boza izanik baina boturik gabe.

8. Epai-mahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

Sarienak

9. Bizkaiko Aurrezki Kutxak 300.000 pesetako sari bakar bat jarri du.

10. Sariketaren dirutza banandu ezinezkoa da eta mahaikoen esku geratzen da emangabe uztea hala erabakitzen badute.

11. Erabakia 1 981.ko abenduaren 8-a baino lehen iragarriko da.

Lanen jabetasunari buruzkoak

12. Saritutako lanen jaube egileak eurak izango dira, baina ezin argitaratu izango dute lanori urtebetean goian aipaturiko erakundeen baimenik gabe.

13. Saritutako lanak argitaratzekoan derriorrez aipatu beharko da irabazitako Saria.

14. Bizkaiko Aurrezki Kutxak saritutako lanok argitaratzeko eskubidea izango du lehen esandako epean, egileei adieraziaz eskubide horretaz baliatuko direla.

Lanen itzultzeaz

15. Epai-mahaikoen erabakia jakin ondoren, plikak zabalduko dira, eta saritu gabeko lanak beraietan jarririko norabideetara bidaliko dira.

Oinarri hauen ulertzeaz eta onartzeaz

16. Sariketa honi buruzko galdera oro, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Kultur Departamentura zuzendu beharko da.

17. Errekurtsorik aldatu gabe, Bizkaiko Aurrezki Kutxak, dei honen tramitazioan eta sariketaren joatean sorturiko gora-beherak, erabaki ditzake.

18. Sariketa honetara aurkezteak, oinarri hauen onartze oso bat eskatzen du.

***

Katalunyan independentziaren alde

Uztailaren 31, Abuztuaren 1 eta 2an Catalunyako independentistak bilera bat izango dute. Urtero egiten ohi den bilera hau aurten Tárbena-n (Valenzia) egingo omen. Antolatzaileek honako egitarau hau gertu digute: Uztailaren 31 an "Estatutua ala Independentzia" debatea. Abuztuaren 1ean "Borroka ekologista Katalunya-ko herrietan" eta "Estatu kolpearen beldur ikara". Abuztuaren 2an, egingo den" inkesta baten ondorioak aztertuz beste debate bat. Halan eta guztiz ere, dena debatea izan ez dadin 1ean ibilaldi bat antolatu da Denia-ra Jaialdi bat daztatzeko, eta 2an, afari herrikoi baten ostean Catalunyako senyerak duen zentzuna azalduko omen da.

Iparragirreren bizitza komikietan

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babestuta Uztailan zehar Miguel Berzosa marrazkilariaren esku Iparragirreren bizitzari buruzko komiki liburu bat argitaratuko omen du. Liburu honek 15.000 ale izango ditu salgai eta bere prezioa 150 peztakoa. EREIN argitaletxea dugu lan honetaz aritzen dena eta Eusko Gobernuaren ustez 1981. urteko "Uda Liburua izango da ospatzen ari den "Iparragirreren urte" horren barruan.