ANAITASUNA

III URTEA — N. 30

Suplemento a la Hoja ANAITASUNA de Guipúzcoa

Urtarrilla (1) 1956


Zorion egarria

 Misiñoak izan dira ille onetan Gernika aldean. Eta datorren illean, Bermeon eta inguruetako errietan izango dira.

Misiñoetan, alkarrikusi bat eukiten dogu Kristogaz, gure bizitzako problema sakonak begien aurrean daukoguzala. Arako emakume samariarraren antzera, egun orreetan entrevistatu egiten gara Jesusegaz, eta barruan daroagun egarria kentzeko ura eskatuten deutsagu.

Atsegin egarria —gozetako, diru eukiteko, zoriontsuak izateko gurari itsua— sentietan dogu guztiok biotz barrenean. Eta ain zuzen-bere, itsua dalako, gurari orrek norma bat euki bear dau. Osterantzean, kontrol bako zorion egarri orrek il egingo gindukez, gure arimearen freno bako tentsiñoagaitik eta gure gorputzaren beingozko ondamendiagaitik.

Norma bi daukoguz, zorionaren problemea ebazteko: alde batetik, materialismoa —gure jokerak, gure instintu guztiak ontzat artzen dituana, pekatuaren existentzia ukatuten dabena. gure pasiñoeri askatasun osoa emoteko sakatuten gaituana, gure gurari guztien asebetea gauza naturaltzat daukona. Beste aldetik, espiritualismoa —Jesukristok irakatsi deuskuna, pasiñoak ito ez, baiña bai, zoratu ez daitezan, frenatu ta zuzenduten dituana.

Gure bizitzan, iru alditan betez-bere egoten gara norma bat edo bestea artzeko bidekurutzean. Lenengo pubertadean (amalau-amabost urtegaz, sexuaren indarra agertzen jakunean), gero ezkonbarri demporan, eta azkenik berrogei-berrogetamar urteko andra-gizonak egiten gareanean.

Gure arimearen krisi orretan, batzuk bete betean artzen dabe espiritualismoaren soluziñoa; beste batzuk teorian bakarrik, gero praktikan kontrol barik bizi direala; eta beste batzuk, azkenik, espiritualismoaren norma ori naiz teorian naiz praktikan alde batera itxita, oso osoan artzen dabe materialismoaren formula nasaia.

Zelakoa izan dan gure umezaroko kristiñau instruiziñoa, zelakoa izan gure gaztezaroko erlegiño ikasgurea, zelakoa izan dan kristiñau ikasbidean gero egin dogun aurrerakuntzea, alakoa izango da gure bizitzako krisi orren ostean artuko dogun bidea.

Ori dala-ta, gure zorion egarriaren problema sakona ondo ebazteko, argi ta garbi ezagutu bear dogu kristiñau erlegiñoa. Jakin Jesusen erantzuna, ezagutu Jainkoaren doia, ikasi sazerdoteak —Jainkoagazko gure bitartekoak— emoten deuskuezan irakaspenak. Ain zuzen-bere, orrexetarako dira, gure errietan noizik noizera emoten direan misiñoak: Jesukristogaz alkarrikusi bat eukiteko, gure biotzeko gorabeerak berari agertzeko, eta berak erakusten deuskun bideari jarraituteko.


Or, an, emen

 Valencia.—Bere arkidiozesiko persona nagusiak kristiñau erlegiñoa bndo ikasi daien, eta mezako liturgia aintzat artzen asi daitezan, auxe agindu dau Doktore Martzelino Olaetxeak, Valenciako Artzobispoak:

"Gogoratu beie arkidiozesi onetako abade ta frailleak, persona nagusieri domeka ta jai egunetan kristiñau ikasbidea irakasleko dauken obligaziño aundia. Eginkizun ori kumplietako sasoirik onena —zoritxarrez, besterik eziñean— meza bitartea da, eleiztar geienak orduantxe, ta orduantxe bakarrik, batuten dira-ta.

Ori dala-ta, "sub gravi" aginduten deutset parroko jauneri ta osterantzeko persona karguduneri, domeka ta jai egunetako meza guztietan erriari predikatu dakiola, eta berbaldia egiten dan bitartean —bost edo amar minutuan— mezea geratu daitela.

Ba-dakit, eleiztar geienak mezako liturgiari jarraituteko preparaziñorik ez daukena; eta ezer egin barik egon baiño, meza osoan sermoia entzun naiago leukeena. Parkatu deistela, baiña ezin neikioe onetan gusturik emon.

Irakatsi beioe sazerdoteak erriari bide zuzena. Zabaldu beite eleiztar guztien artean espiritu liturgikoa, euren oraiñarteko pasividadea alde batera itxita, mezako sakrifizioan gero ta parte geiago artu daien, eta euren poza ta probetxuakegunean baiño egunean aundiagoak izan daitezan.

Orretarako, Jainkoaren laguntasunagaz, gure seminario metropolitanoan, Pazko osteko egunetan, Asta Liturgiko bat ospatuko dogu, eta batzar orren ikasgeia, "kristiñauak eta meza santua" izango da.

 Estadu Alkartuak.—Ipar-Amerikako naziño aundi onetan, amabost milloi persona baltz bizi dira gaurko egunean. Eta euretarik milloi erdi bakarrik dira katolikoak.


Gure berbetearen gaiñean

 Donostia.—Euskereari indar barri bat emon gurarik dabiz, gogor. Illero egiten dira Diputaziñoan berbaldiak euskeraz eta baita beste gauza asko, errebista, euskal klase, estudioak eta abar.

Egin be, Donostian Bilbon baiño geiago berba egiten da, lotsa gitxiago deutselako, urrean, euren berbeteari. Areikandik ejenplu artu bear geunke gure Bikai onetan eta ugariagotu; ez baztartu eta sitsak jaten itxi; bizitu, erabili eta indar emon. Orretarako, ezkaitezan lotsatu gure euskerea zatarra dala esanik; ez. Ezelan be eleuke pasau bear gure burutik pentsamentu orrek, pentsamentu guztiz galgarri orrek. Ba-da naikoa denpora gure errian bizi dala uste ori, sustraitsu eta bizi-bizirik, pentsetan dala liburuetan ezin erabili leitekela euskera motz ori, garbiagoa baiño, sano garbia. Uste okerragorik ezin iñon topau, ondamendira garoazan uste zitalagorik.

Ekin deiogun, ba, gureari indar emoten, berba eginez al dogun guztietan, jentea gauza errazak leiduten oitu-eragiñez eta bide batez zabalduz gure Anaitasuna au leku guztietatik, illerokotik asterokoa biurtu al izan daiten eta obatu al dan guztian. Gaiñera, elitzake izango erlegiñozko uts-utsa bakarrik: bizitzako gauza guztien gaiñean ibiliko litzake, erlegiñoaren kontrako eztirean gauza danetan, katoliko eran. Anaitasunak eztau izan gura erlegiñozko orri uts-utsa, askotan bein-beiñeko interes andi bat eztauela, baztartu eta itxi egiten dana, ez; bizitza osoari emon gura leuskio kutsua. Orregaitik danori eskatuten deutsuet bultzada apur bat emoteko, suskritoreak egiñez edo beste edozein eraz, euskal asteroko baten oiñarriak ipiñi daiguzan Bizkaian eta euskereari balore bat emon, egunean egunean abiadura andiagaz aldatuten ikusten dogun bizimodurako. Aldatu daigun, orretarako, gure errian bizi dala asan dodan uste zital ori, jaigi gaitezan bere kontra, gogo barri ta indartsu bat sortu daiten bere orde. Aurrera.


Berba egin Jauna

Jesukristoren Jaiotzea

- Cesar Augustok, Erromako Emperadoreak, bere Imperio osoaren empadronamentua egin gura eban: au da, bere menpean zenbat persona bizi zirean jakin gura eban; eta orretarako, familia buru guztiak euren atxiñako gurasoen errira joateko, eta bertan euren izena eta etxeko guztien izena, euren. ondasunak eta estadu ekonomikoa deklaretako agindu eban.

- Maria ta Jose, David erregearen ondorengoak zirean, eta orregaitik Belen zan euren familiaren atxiñako erria. Araxe joan bear dau San Josek, Erromako Emperadorearen agindua betetako.

- Dempora atan, Belen, Judea provintziako erri txiki bat zan. Milla bizilagun inguru eukiko zituan. Geienak, pobreak: artzaiñak edo labradoreak. Bertatik Jerusalemera 9 kilometro dagoz; Nazarethera, barriz, 150. Erri txikia ta pobrea izanarren, ondo ezagututen dabe judeguak, Egiptorako kamiñoa bertatik igaroten dalako, eta bide ondoan ostatu aundi bat dagoalako.

- Urtetan dau San Josek Nazarethetik, eta artzen dau Belenerako bidea. Ibiltaldi ori egiteko, bera bakarrik beartuta egonarren, Mariagaz doa. Bederatzigarren illabetean dabil Maria, eta estadu orretan San Josek ezin leike itxi bere emaztea bakarrik Nazaretheko etxean. Orrezaz gaiñera, eurak ondo ezagututen ditue profeziak, eta ba-dakie Mesias Salbatzaillea, seireun urte lenago Mikeas profeteak esan eban legez, Belenen jaioko dana. Orregaitik pozik doaz Belenera, eta aurrerantzean bertan biziteko asmoa daroe.

- Ibiltaldi gogorra Mariarentzat. Kamiño txarra, biaja luzea: 150 kilometro dagoz Nazarethetik Belenera. Ezagututen dogu Mariaren estadu delikadua. Alan ta guztiz-bere, oiñez doaz biak. Asto txiki baten gaiñean daroez etxeko tresnak eta biberak. Batzuk onantz, besteak arantz, bideak jentez beterik dagoz; Maria ta Joseren antzera, danak bete bear dabe Erromako Emperadorearen agindua. Aolan ez da gauza erreza, Palestinako arriz eta autsez beteriko kamiño estuetatik ibiltea. Gaba datorrenean —iru edo lau gaba Belenerarte—, bide ondoko ostatuetan deskantsatu bear. Baiña ez uste, dempora atako Palestinako ostatuak gure errietako fondak lakoak zireanik. Ez! Zelai aundi bat, lau orma altukaz inguratuta, barrura sartzeko ate bat bakarrik dagoala: orixe zirean dempora atako Palestinako ostatuak. Barruan, orma kontrako tejabanetan personak egoten zirean; eta zelaiaren erdian, zeruaren azpian, animaliak: astoak, mandoak, kamelluak. Jente asko egoanean, personak eurak-bere animalien artean egoten zirean. Eta naste-borraste orretan, saldu-erosien gaiñean berba egiten zan, errezatu, abestu, gorputzekoak egin, lo ta jan; batzutan jaio ta il-bere bai. Dana agirian, loitasun eta usain txarrik aundienean.

- Lau edo bost egun ostean, Maria ta Jose Belenera eldu zirean. Erria, kampotarrez beterik dago. Bertako ostatuak, gaiñezka egiten dau. Maria, barriz, umea eukiteko agiñean dago. Estadu orretan, Ama Birgiñeak bakartadea, ixiltasuna gura dau. Bakartadea ta ixiltasuna ezin aurkitu ostatuan, ezin aurkitu etxeetan. Arlo orretan, Belengo etxeak erriko ostatuaren antzekoak dira: gela aundi bat eta kito; kuartu orretan dana egiten da agirian, eta gaiñera egun atan etxe guztiak jentez beterik dagoz. Orregaitik, Maria ta Jose erri ondoko koba batera joan zirean. Koba orreek mendi egaletan egiten zituen judeguak, eta gabaz animaliak gordetako izaten zirean. Gaurko egunean-bere ikusi leitekez Palestinan olako kobak. Mariak eta Josek artu ebena, seguru illuna zan, loia, korotzez betea, eta bearbada zokondo baten animaliak egozan. Baiña ori gorabeera, erritik zerbait aldenduta egoan, eta guztiz aundia zan bertako ixiltasuna, sosegua ta bakartadea.

- Atondu zirean alik ondoen koba barruan. Gaba zan. Biok itxaroten dagoz, deboziñoz beterik, Jesus jaioko dan mementua. Aurkitu dau San Josek lekurik egokiena ta garbiena, eta ipiñi dau lasto barria aska barruan. Ama Birgiñeak zabaldu ditu lastoaren gaiñean ume oialak, laster jaioko dana bertan ipinteko. Eta aolan, pobretasunik aundienean egertzen da munduan zeru lurrak egin dituan Jainkoa.


Eulali. Biotz onekoa [Komikia]

CHAS. KUHN


Felis katua [Komikia]


Egia ta guzurra

Pantxike etorri-barria da Bilbora, etxe aberats batera, neskame. Lenengo egunean, ugazabak, karta bat buzoira botaten bialdu, eban eta aurretik estankuan sellua ipiñi eian, peseta bat emon eutson.

Ordu bete geroago biurtu zan etxera, ta,

— Bota dozu kartea bozoira?

— Bai; baiña eztot sellua ipiñi. Iñor ez pasau arte egon naz buzoi aurrean begira, eta iñok ikusten eznauela bota dot. Olan peseta bat aurreratu dot eta emen deukozu.

Eztakigu zer erantzun eban ugazabak.

***

 Logikoa da.—Gizon batek esan eban:

— Nire ullea zuria da eta bigotea baltza. Eta logikoa da: Nire bigotea, nire ullea baiño ogei urte gazteagoa da.

***

 Ezta bear.—Sartu da denda baten, jaubeari adarra jotearren, ziria sartuten ekiten deutson olango bat eta:

— Badago pinturarik?

— Ezta egongo ba? —erantzuten deutso dendariak.

— Ba, orduan, ekarri metro bat.

Saltzailleak metro bat pintetan dau mostradore-gaiñean eta badiñotso:

— Gura dozu papelagaz batutea?

— Ezta bear —erantzuten dau besteak— emen jateko da.

***

 Ezkondu-bakoa, jauna.

Badiño ugazabak.— Ze modu zure bizitza eskondu orregaz?

Enpleauak.— Ni solteru nago, jauna.

Ugazabak.— Ezeunstan ba, orain ille bi, sueldua altzetako eskatu, eskondu egin bear zenduala ta?

Enpleauak.— Bai, jauna. Baiña zuk sueldua altzau ta gero, eneban geiago pentsau orretan.


Josetxo [Komikia]

DOC WINNER


Inpernua. Maitasun okertua

 Pedro, mutilgaztea, jasekoa ta galanta. Begoña, neskatilla moduzkoa, serio samarra, gorputz liraiña, gogo argia, biotz gartsua.

Neska-mutil biak asko maite zirean. Pedro soldautzara joan zanean, Begoñak estaziñora lagundu eutsan: eta batak besteari agur egitean, "zintzoa izango natxatzu" esan eutsan Pedrok Begoñari.

Baiña, alako baten, gurari gaizto bateri lekuemon eutsan mutillak: zikindu egin eban bere arimea, usteldu bere gorputza, ondatu bere osasuna, galdu guraso izateko itxaropena. Bere bizitza nasaita nabarmenean, sarri etorten jakon burura Begoña, bere neska lagun garbi ta politaren irudia. Baiña akordu au, mingotsa izaten jakon, eta burutik kentzeko alegin guztiak egiten zituan. Ai! Pentsamentu oneri biotzean leku apur bat emon baleutso, arean-bere bide zuzenera etorriko zan mutil errukarria. Baiña ez. Ori egin ordez, geldiro geldiro, geroago ta geiago asi zan pentsetan Begoña ez zala maitagarria, ez zala polita, ez zala garbia, motza zala, ganora bakoa zala; eta neskeari gorroto izateraiño eldu zan. (Izan-bere, gorrotoa orixe da: maitasuna iruntzitara, amodioa atzekoz aurrera).

Soldautzatik etxeratu zanean, ez eutsan jaramonik egin Begoñari. Neskatilleak negar asko egin eban, luzaroan egin be. Egunak joan, egunak etorri, beste mutil sendokote, biotz oneko batek eskatu eutsan eskua; ezkondu zirean, lau ume etorri jakezan eta zoriontsu bizi zirean.

Begoña ta Pedroren etxeak, alkarren ondoan egozan. Gaubean gaubean entzuten zituan Pedrok Begoñaren barre algara gozoak eta bere gizonari kantetan eutsazan-abesti beroak. Bata bestearen atzetik etorri zirean lau umeak; eta alaitasunezko argia, egunerik egunera gozoago jausten zan familia bedeinkatu onen gaiñera.

Orduan Pedro, zeloz beterik, erdi zoratu egin zan. Ezin ikusi eban alboko zoriona, eta amurru zital batek apurtuten eutsan biotza. Sarritan esaten eban bere artean: "Maitasun au, zorion au —Begoña ta bere umetxuak— neureak izango zirean, nik pekatu egin ez baneu. Au bai zoritxarra!" Eta pentsamentu oneri gau ta egun ekiten eutsan. Laster, bere nervioak ondatu egin zirean; bere lengo maitasuna, gorroto biurtu zan; eta egokera illun orretatik urtetako itxaropena galdu eban. Ba ete dago munduan Pedrorena baiño oiñaze aundiagorik?

Orra or inpernuaren irudia.

Gure zeruko Aita onak ez dau gura bere semeeri inpernuan sufridu eragin. Ez orixe! Gauza ori pentsetea be, blasfemia izango litzake. Baiña emen lurrean eriotzako orduraiño Jainkoari gorroto deutsana, eternidade guztian gorrotoan biziko da, ikarragarrizko sufrimentu baten azpian egongo da, estadu orretatik inora urten ezin dabela. Jainkoaren gomutea ekarten deutse kreatura guztiak, eta pentsamentu orrek barruko bakea gero ta geiago kentzen deutsa. Bildurgarrizko esturasun batek, su gar gori baten antzera erreten deutso arimea, iñoiz kiskaldu barik.

Ez, gure zeruko Aita onak ez dau iñor kondenetan. Gizonak eurak kondenetan dira. Jainkoaren gorrotoan ilten dana, bera doa, iñok sakatu barik, gorrotoa baiño besterik ez dagoan lekura. Inpernua, orixe da: gorrotozko estadua, besterik ez. Estadu ori, orrexegaitik da ain negargarria; maitasunerako Jainkoak emon deuskun biotza, gorrotorako bakarrik biurtu dalako.

Mauriac, Frantziako eskribitzaille ospetsuak, «Noeud de vipères» (Ziraun mordoa) deritxon novelan erakusteu dau inpernuko tormentuaren antzeko kastigu bat: bere gaiztakerikaitik bere familiari gorroto izateraiño eldu dan gizon baten ikaragarrizko sufrimentua.


Anton [Komikia]

DICK WINGERT