ANAITASUNA

URRIA (10) 1965 — XI URTEA — N.º 128

Dep. Legal S.S. 1092-1959

Zuzendaritza: Bilbon. — Arantzazuko Irarkolan.


Zenbaki onetan

* NAIGABEDUNERI ETZI?

* EUSKEREA ARABAN

* SOZIAL-GAIXOTASUNAK ERRUSIN

* EMAKUMEA BASERRIAN


Aita Santua O. N. U.-ra

Lerro oneik argiratu orduko munduan zear zabaldu dan barri au igarota egongo da, ziur. Kristiñau guztion Gidaria dan Paulo VI-grrna. Vatikano-ko sail estuetan presondegi jarraituko dauz bere lan aundi ta zaillak.

Oraindik ille asko ez dirala Palestina ta Bombay-ra joan zanean guztiok apur bat bildurtu giñan, Aita Santua ia-ia giltzapean ikusten gendualako edo. Gaurko urtekereak be kezkatu deusku beste apurren bat. Baiña eztago lar kezkatu bearrik Aita Santuaren gogoak jakin ezketiño.

Nik neuk Paulo VI-grnaren joanaldia sasoirik egokienean etorri jakula esango neuke. Mundu guztiko Gotzaiak Batzar Nagusian gizadiaren kezkak erabakitzen dabilzen bitartean, ainbeste biderrez eskatutako pakearen oiñarriak billatu nai ditu joan-aldi onek. Gaurko munduaren aurrerapenak zenbait gaietan aundiak eta ugariak dira.

Baiña ez dira ain ugariak "borondate oneko gizonak". Mundua apur da garraztuta dago ta aberri asko bata bestearen aurka, Egunerokoak dira bake-ezaren agerpen negargarriena. Au ikusita, Aita Santuak ONU-ko jauregitik mundu guztiari dei egin gura deutso, benetako bakearen oiñarri sendoak eskatuaz.

Konzilioaren ariari jarraituaz, laiku edo prakadunen arteraiño joan da Aita Santua, Batzar Nagusia Erroma-n itxita. Konzilio onek esan deusku laikoek biar garrantzitxu bat daukeela gaur: bai munduko arazoetan ta bai Eleizakoenetan be. Ta ortarakoxe joan da ONU-ko batzarrera: bearrezkoa dogula esatearren. John Kennedy ospetsuak esan eban orain lau bat urte: "Munduak gerra desegin bear dau, osterantzean gerrak desegingo dau mundua". Ta, benetan, gerrak baztertuteko, bearrezkoa da bakea.

Orain arte jentetalde aundien aurrean berba egin dauan bakoitxean, pakea izan da munduari beti eskatu deutsona. Beti bakearen alde. Ta dudarik be ez, oraingoan be bardin jokatuko dau, zergaitik, ONU munduko pakearen aldeko sortua baida.

Kristo-k, Aita Santuaren bitartez, estalpetik egin dako eskaria barriztuten deutso borondate oneko gizonari: Bakea!


Anai arteko txokoa

Ez dakit nundik nora, baiña zenbaki onen kritika egin biar nebala esan neban. Eta orrelaxe, naiz berandu xamar izan, emen natortsue. Nere iritziak ez du asko balioko seguru; ia ziur nago nik esango dotan guztia zuek be pentsa dozuela; gaiñera jakin be ez dakit nik ondo aldizkari onek bere barruan daukazan prolemak nola doiazen. Eta ba leike nere berbak alperrikakoak izatea. Ala ere, bazpare idaztea ez jat txarto iruditu. Ondo ez baderitxue, parkatu.

Aldizkariaren zatiketa

Bear bada, askotan gaia paltako da, baiña aldizkari au orrialde bat betetzeko lanakin betea dagola uste dot. Bai, egia da: illeroko batean gaiak ez dago edozein bezela erabiltzerik; eta zatiak ere ez dago edozein bezela egiterik. Gogoan artu bearrekoa dogu, gaiñera, gureak orri gitxi dituana. Baiña, ala ta be, beste zatiketa-klase bat egin eitekean.

Propagandei orrialde bi oso-osorik itxi deutsazuez (aldizkariaren laurdena). "JAKIN" eta "23'garren YON AITA SANTUA ta II-garren BATIKANO BATZARRA" gure euskerak dituan libururik onenetakoak izango dira; baiña ez dago, esate baterako, liburuaren gai guztiak, kapitulu bakotxaren izenarekin, esan bearrik, zerbait ba dogula esateko. Propaganda auek jarri leikez argi-argi, baiña tarteko txulotxo batzuetan.

Jolasak

Españi-ko aldizkariek gaurko egunean geien darabillen gaia da au. Gureetan be jarri barik ezin deikegu utzi, jendeak geure oiek be irakurtea gura badogu.

Eta zenbaki ontako bere agerpenak ez jataz txarto iruditzen. "Pelota jokua Gerniken" oso ondo ikusi dot; txoko batean orain arteko txapelketen istoria jarri (au be, danak illaren jartzea obe litzake neretzat), ta beste gañontzean orain arte askok edo geienak ez dakigun gauza bat, naiz zaarra izan. Illerokoetan, leen esan dogunez, ez dago gaurko berririk edozein moduz ematerik. Gaiñera illerokoak ez dira deportentzat egokiak. Orretzaz eguneroko periodikuak ez al dabe berba egiten?

Polemikak eta...

Gaurko aldizkarietan oraindik polemikarik gitxi ikusi dot. Ta ez deritxot ain egoki gureetan sartzea, ain leku gitxi daukagu-ta. Gero, Almike-n ta gai oiekin asten bagara, barriz, gatxago dala iruditzen jat. Alperrikako eta, askotan, kalte egin daikeen gauzak erabilli baiño obe geunke jendeari jakin gura leukeana esan. Ez gaitezen "au gertatuko ote da?" ta "beste ori txarra ez ote litzake?" ta orrela ibilli. Jendeari bildurra sartu besterik ez deutsagu egiten, eta oraindik egirik ez daukagunean gaiñera.

Zuzendariari idazten jakozan eskutitz eta zorionak oso-osorik argitaratzea be... Ez ote litzake obe, apur bat laburrago, gauza oneek be txoko batean esatea? Eta, gaiñera, esatea merezi daben gauzak bakarrik, edo esan bearrean dagozanak.

"Erriz-erri". Gai onek bai, onek orrialde oso bat merezi du. Au biar bezela eskuratzea zail xamarra izango da, baiña ondo dago. Ala ta be, ez litzake txarra izango laburrago, baiño erri geiago sartzea. Ontarako erritarrak berak edo gure aldizkaria artzen dabenak beren errian gertatzen dan zerbait bialtzea ez legoke gaizki.

"Ipuiñak". Onelako zertxobait ere biar dogu. Gure Erria gauza auetan oso aberatsa da: erri bakotxak bere ipuiñak ba ditu. Ta aldizkariak, erri batekoak beste errietara zabalduaz, mesede bat egingo leukee "Kerexeta" jaunari eskerrik beroenak opa deutsataz sail ontan egiten dauzan alegiñakaitik.

Idazlaria palta

Aldizkari oni idazlariak palta jakozana agirian dagola uste dot. Bestela, ez ebezan orren barri gitxi esango. Geiago izan ezkero, al dan guztia sartzen saia biar izaten da, eta zuzendariari jatozen eskutitzak eta zorionak pusketaka bakarrik azalduko ziran. Uskeri batekin betetako orrialdeak be ba-dagoz: "SEMIAK: lan billa dabizanen akatsa". Gai oneik be Bizkai'ko langillei gustatuko jakez, baiña beste gauza bat esan gura neban: leku asko dagola galdua orrialde ortan ain aldizkari txikia izateko.

Bai, idazlariak palta jakoz. Erru au zuzentzeko, arpidedunak berak be egin leikee al dabena. Beti zerbait bialduaz, inguruan gertatutako zerbait.

Apaingintzan

Onek arritzen nau geien. Ez da edozein aldizkari azaltzen onelako kolorez ta. Erretratuak be ba ditu. Gai ontan zeresanik ez dagola uste dot; bakar-bakarrik zorionak eman. Aurrenengotik asi ta azkenengo orrialderaiño apaingarriak ikusiaz aldizkaria pasatzeagaitik bakarrik erosi leike.

Eta besterik ez. Nik zenbaki bakarrarena bakarrik egin dot, eta ba leike gauza asko alde batetik besterik ikusi barik, berba egiten jardutea. Dana dala, zuzendariak jakingo dabe zer egin leikean.

"Elai"


Anai arteko txokoa

Aita Imanol, aspaldikoa

Anaitasuna errebistatxoak ezagututen dau, zelan ez, Aita Imanol. Orrexegaitik, bada, aspaldiko dirautso Imanol-i. Ta, egia esan, aspaldiko onetan Aita Imanol-en lanik argitaratuteko unerik ez dau ikusi gure aldizkaritxoak.

Baña, dana dala, gauzak denporiekin aldazkorrak biurtuten dire, ta gu geu be denporiek aldatuten gaitu. Ta, ain zuzen, Aita Imanol barriro asiko jaku gure aldizkaritxoan idazten lendiklen zeruko Argia-ra bialduten ebazan artikuloak Anaitasunara bialiaz. Zorionak, Aita Imanol, ta ekin beiñ asitako lanean!! Motibuak be asko dituzu "ANAITASUNA" aldizkaritxoan idazteko, zergaitik zeuk sortu baizenun, zeuk azi, ta zeure ardurapean iraun izan ditu asikerako lan neketsu danak. Eskerrik asko, bada, Aita Imanol ta bialdu sarritsu zeure artikulo bikain ta apañak zeure ta gure Anaitasuna-ra.

Bidez, une au aprobetxatuaz, esker ondu nai neukez gure aurretiko anaitasunaren zuzentzaille azkarrak. Ez dabe egin lan makala eurak! Zorionak ta eskerrik asko Aita A. Zubizarreta, Aita Pello Mª San Pedro, Aita Arriola eta Aita Joxe Manuel Uriagereka.

Eskerrik asko baita ANAITASUNA-ren ardura aiñ andia daukan Aita Joxe Agustin Elustondo-ri.

AGUR.


Euskalerriko ipuiñak

Orratzontziko sorgiñak

Buztintza'tar Errose'k eginda, ta Kerexeta'tar Jaime'ren ardurapean argitaratuta.

Lenagoko urteetan, "Bizkarra" basetxean, abade bat bere arreba bategaz bizi zan. Abade arek, bere etxeko kutxa zaar baten, orratzontzi bat ondo gordeta eukiten eban; eta orratzontzi ari iñortxok be egundo ez egiola ikutu, ziarduan beti esaten.

A zala-ta, etxeko ta auzokoak —emakumeak batez be— orratzontzi miragarri aretan zer egon ete-zeitekean, buru-austez baterik egozan.

Egun baten, abadeak bere arrebiari auxe esan eutsan:

— Gaur Urkiola'ra noa, ta etxeko egitekoak ondo egiñaz, ia etxea ondo baiño obeto zaintzen dozun. Kortako abelgorriak be, lantzean bein begiratu egizuz. Eta... kanpoan nazan artean, or kutxa zaarrean gordeta daukadan orratzontziari ez egiozu ikuturik egin, gero... goizetik gabera zoritxar gorriren bat leporatu ez dagizun be. Kontuz!

Eta beste bagarik, abadea Urkiola-ganera joan zan. Eta nebeak atzea emon orduko, arrebea kutxara begira jarri zan, bere kolkorako esaten ebala: "Orratzontzi ori dala-ta, gure nebeak darabizan buru-austeak ez dira txikiak, gero! Orrenbeste ardura ta buru-auste, izer dala-ta, baiña? Urrea, zidarra, ala arri-bitxi dirdiratsuen batzuk ete-dagoz bertan? Ontzi bakan orretan dagoana, berak bakarrik daki; ori, barriz, olan ez litzake izan bear: etxean zer dagoan, etxeko guztiak jakin bear leuke-ta; etxean bizi danak, gizonek naiz emakumek, etxean zer dagoan jakitea, gauzarik bidezkoena da-ta. Aiko-maikoetan beti ibilteke (ibilli bagarik), kutxa zaar ori giltz aundi oneaz edegi be egingo neuke... ta bertan zer dagoan ikusi be bai. Baiña, baiña... gure abadea zur-zurra da-ta, jazorikoaren barri, bear-bada, berealaxe jakingo leuke; besterik ezean, zer izan dan igarri egingo leuke-ta... ¿Zer egin? Dana dala, olako buru-austerik geiago ezin igaro daiket nik; nire osasuna zerbait maite ba'dot beintzat, miñutu baten be geiago ezin itxaron daiket".

Eta ori esanaz, neska jakingureak, kutxa zaarra edegita, orratzontzia eskuan artu eban. Eta orduan izan ziran ziranak, eta jazo ziran jazo ziranak!

Beste bagarik, orratzontzitik sorgiñak taka-taka urteten asi ziran. Eta "zer eingu ta zer eingu" (1) esanaz, sorgin batzuek neskeari oiñetatik oratu eutsoen, beste batzuek eskuetatik, eta besteak samara zart egin eutsoen. Orduan, neskea estutu egin zan; eta negarrez asi ta esan eutsen:

— Lan egin gura ba'dozue, zoaze solora, ta beientzako bedarra ekarri egistazue, ba...

Eta sorgiñok, bereala soloratuta, bedar guztiak beingo baten etxeratu ebezan.

Eta barriro be, neskearen inguruan ikotika asita, "zer eingu ta zer eingu" esaten ziarduen. Eta bakea izango ba'zan, arbiak ekartera solora biatdu bear izan ebazan. Miñutu batzuen barruan, inguruetako arbi guztiak etxeko atartera ekarri ebezan. Eta orduan be, "zer eingu ta zer eingu" esaten asi ziran.

Neska gaisoa, olako esturaldian negarrez eta uluka asi zan, bere inguruan ikotika ebizan sorgiñai zer agindu be ez ekiala. Alako baten, alan bearrez, bere zorionerako gauza bakan bat agintzea otu yakon.

— Zoaze errekara —esan eutsen—, eta etxean bear dodan ura galbae onetan ekarri egistazue: gure etxean ur tantarik be ez dago-ta...

Eta sorgiñak, galbaea artuta, joan ziran, eta ur-ekarten zintzo-zintzo asi. Baiña, areik orretarako egiten eben guztia, alper-alperrik zan: artzen eben ur guztia, lau oinkada emon orduko, galbaearen zuloetatik urtenda, lurrera joakien-eta. Barriro be errekara joan, eta barriro be axe bera jazo yaken: ezelan be urik ezin ekarri.

Orretan ziarduela, abadea, Urkiola-ganean eguna ederto igarota, tapa-tapa etxean sartu zan; eta bere arrebea negar baten aurkitu eban.

Zer jaso yakon itaundu eutsanean, neskeak erantzun eutsan:

— Orratzontzikoak sakabanatu egin dira... ta orain larri ta barregarri narabille... Ene...!

Eta jazoriko guztia azaldu eutsan. Entzunikoaz, abadea asarratu egin zan, eta betozko illunez esan eutsan:

— Jakingura petralak alakook! Orratzontzi orrezaz arduraz ibilteko ez dautsut esaten, ba, beti? Zuek lakoakaz, baiña, alperrik da... Eskerrak galbaeaz ura ekarten jarri dozuzalako; bestela, zure galdua!: or zintzazan orratzontzian, eurakaz batera...

Gero, abadea, orratzontzia artuta, errekara joan zan; eta bertan "latiñaro" bat esanda beste bagarik, sorgin guztiak beingo baten orratzontzian sartu ziran, kanpoko argitan bat bera be gelditzen ez zala.

Arrezkero, abadearen arreba gaisoak ez eban izan, ez, jakingura okerrik!

(1) "Zer eingu"="zer egingo dogu".


Argiak amata ziran

Txikia nintzanean, gau illunean etxeruntz, piñudi zerratu batetik egiten eban bideak; ta bildurra ixutu naiez abestuz, ta txilioka igaroten neban une aixe.

Illunera artan, bide ondoko ide zapalak, txakur amorratuak iruditen jatazan; ta arbola-ondoak, gizon bekoki-illunak.

Orain, asiagoa nazelarik, mamu, txakur-amorratu ta sorgiñen bildurrik ez dogun arren, illuntasunari ba-deutsagula alako bildur bat esango neuke. Trabena batean-edo zarataka ta geure arloetan murgilduta gagozanean, bat-batean ta uste barik argiak amataten ba-jakuz asikeran ixildu, ta gero danok batean arrantzaka zoli asten gara.

Gaur be illuntasunari ez ete deutsagu bildurra gero!

Ba-dakigu bai, illuntasunak ez gaituala jango. Illuntasunari berari ez deutsagu bildurrik. Baiña, nire ustez, illuntasun orrek erakartzen dauskun ixiltasunari bai.

Gaurko mundua, eguneroko egin-bear ta arazoei, itsasita dago. Ta gaurko gizonok gurago dogu gure arloetan jarraitu ta ekiñ, ixiltasunaren aurrean aurkitu baiño.

Ixiltasunak, geure buruarekin aurrez-aurre jartzen gaitu, ta ezin dogu iñolaz be jasan gu geuron norberetasuna. Gizon diran gizonak, orrek bai; orrek bere barrua arretaz ikusi gura dabe, ta ixiltasuna maite ta billatzen.

Ixiltasunean lagunik eza, illuntasunean bakartasuna jazan daiken gizona, egitan da gizona.

ALMIKE


Sozial-gaixotasunak Errusin

Ez da gauza erreza Errusiarengain artikulu bat idaztea, ze Errusiko gauzak gitxi dakiguz eta dakiguzanak eurek esandakoak. Libertade gitxiko erri onen problemak sakon-sakon eta egi osoz jakin nai gendukez, baiña gaur, oraindiño, ez da posible au, ba errusitarrak notizi gitxi emoten deuskuez eurengain-ta.

Baiña errebista eta beste paper asko irakurriaz, zeozer topetan da gai onetaz be. Orain, ez dakit Españiko errebistak eta periodikuak egia ipiñiko daben edo ez, ze Españiko errebistak eta periodikuak Errusiko gauzak ez dituezte ondo ikusten eta augaitik baliteke egia piska bat illundutea.

Gizon-iltzailleak

Esaten danez Errusi be oraindiño ez da zerua. Errusin sozial kontuko gaietan kapitalismoko naziñoetako akatzak sortzen ei dabiltz.

Libertadeko naziñoetan —Sartaldean, esate baterako— polizien kontuak izaten dira erriko gora-bera asko. Baiña errejimen itxi batean "gora-bera" orrek politika zeregiñetan sartzen dira.

Errusin kontisu —baita Errusitik kanpo be— gazte gizon-iltzailleak ugaritzen ei doiez. Gamberrismua eguneroko janaria ei da. Errusin "stilyagi" deitzen deutse onelako gaztiei. Eta ogei urtetik berakoak dira geienak. Errusiko periodikuetan mutil gizon-iltzaille orrengain edozenbat idatzi da. Eta Moscu-ko asteroko batean iru obreruk, onela idazten eben: "Leku askotan "stilyagi" (gizon-iltzaille) oneek eurek nai dabena egiten dabe. Eta nai daben ori egiten dabe kastigatuak ez diralako. Zergaitik ez dira kastigatuak? Gizon-iltzera joten dabe kastigatuak ez izatean".

Borondatezko poliziak

Gizon-iltzaille orrek txarrak badira, ez ei dira obiaguak kontisu "borondatezko poliziak". Bost milloi ei dira, gitxi-gora-bera Errusi guztian zabalduta dauazanak. Polizi oneik jentea derrigorrez domiñatu nai dabe. Polizi onen egarria auxe ei da: jentea euren eskupean euki. Eta onetarako txarkeri asko egin bear-ba! Arkadi Mendnik ei da onetariko polizien bat. Nikolayev-ko erria (Ukranian) ikaratuta ei dauko onen paliza, amorru eta maltzurkeriakin.

Moskorrak eta drogak artzen dabezanak be asko ei dira. Denpora asko ez dala, lege zorrotz batsuk ipiñi dituez onein kontra.

"Materialismu geiegi"

Ointxu, "Pravda" periodikuan —gauz onek ikusita— "materialismu geiegiren" kontra idatzi dabe artikulu bat.

Materialismu geiegi? Zelan izan leike au? Euren jaungoikoa Materia da. Materia ona dala diñoe. Eta zergaitik ez obe ainbat eta materialismu geiago materia ONA bada? Zenbat eta geiago ON ori gugan izan, ainbat eta geiago onduko gaitu ON orrek, ezta? Orduan, ze sentidu dauka "materialismu geiegi" orrek? Materia ori jaungoiko ONA ete da? Jaungoiko ete da?

Lysenko

Lysenko jauna —jenetika gaian guztiz pamatua— lurrera jausi ei da. Stalin-ek komunista apartekoak nai izan zitun. Komunistak beste "erraza klase" bat izatea nai eban. Lysenko-k baietza emon eutsan Stalin-i. Egingo ebazala beste erraza klase bateko gizonak esan eutsan. Baiña oraindiño komunista-erraza aparteko ori ez da agiri iñundik.

Jruschev-i be engañau eutson arbol-fruta tipo barri batzuk bestiak baiño doble emongo ebenak aginduaz. Baiña dana izan da alperrik. Galtzen urten dau Errusik Lysenko-kin. 50.000 milloi peseta galdu ei ditu Lysenko-k bere esperientzietan ezer atera barik.

Sartaldea eta Errusi

Orain arte Errusiko sozial-gaixotasun batzuk ikusi doguz. Baiña zuetako batek esango dau bere kolkorako: Sartaldean ez ete dauz, ba, gaixotasun oneik? Bai orixe, irakurle. Errazoia daukazu. Gaixotasun orrek eta aundiagoak be bai badagoz Errusitik onutz. Len ipiñitako gauzak ikusteko ez daukagu Errusira zertan joan bearrik. Ez orixe! Sartaldean be ba-dira diktadurak, eta diktadurak diran tokian —baita demokrazietan be— onelako gauzak ugari dira.

Karmel-ek


Aita Joxe Mojika. Praillea abeslaria

Barriro geure artean ikusi dogu praille ospetsu au. Lendik ba-genkian nor zan Aita Mojika, orain amar bat urte geure errietan ikusi genduan da. Orduan arin-arinka etorri zan; oraingokoan, barriz, geure erri anditxoenetan ikusi dogu kantari. Lenengoko agiria TV-ñoan egin eban. Arrezkero, Bermeo, Donosti, Tolosa, Deba, Zarautz, Eibar-ko t. a. antzokietan ikusi dogu, kantu zaleen egarria ase naian. Irurogei ta bedaratzi urte euki arren, bere kantuak benetan eztitsu ta zoragarriak dirala oraindik. Egia esan, abotsa apur bai ittota dauko. Zer esanik be ez orrenbesteko urte pilloagaz. Atan da be bistan dago praille trebe au benetako abeslari ta artistea izan dan!

Jira-bira au bukatutakoan, Aita Mojika-k beste biar eder dauko egin bearrean: Juanico deritxon pelikulea. Irakurleak Juanico au nor dan itaunduko deust seguru. Juanico ez da —uste leikean lez— kaleko mutil koskor bat, neskatil galant bat baiño. Aor, neskatil bat mutil baten izenagaz. Pelikula onetan Aita Mojika-k neska onek monja egiteko igaroten dauzan neke, estutasun ta naigabeak adierazten deuskuz. Ganera, pelikula au euskal-errian egiteko asmoa dauko, geure erri ta mendiak aproposenak iruditzen jakoz-eta.

Ba-dago beste gauza bat —geienak jakin arren adierazi bear dana—: abeslari ta artiste ospetsu au jatorriz euskalduna dala. Len egindako jiran billatu ebazan aurrekoen azterrena. Orduan jakin eban segurantziz bere aita-bisaba (au da aman aittitte) Mujika-Butron zendia tartekoa zala; ta ama-biseba, (aman amona) Erronkari ibarrekoa.

Pozik eta zoriontsu ikusi dogu euskal-errian prantziskotar abeslari zintzo au. Pozik eta zoriontsu euskaldun bere anai artekoa dalako. Geuk be, euskaldun danok, poz bardiñegaz entzun doguz bere kantu ta abots zoliak, euskalduna abeslari beti izan bai da.


Erriz erri

Bilbo-tik

Millaka dira Amerike-ko aberrietan bizi diran euskaldunak; onetariko geienak artzaintzara joanak izango dira ziur, bizi-modu azkarragoa billatu naian edo. Oraiñarte gazte oneik ezer jakin barik —bai lanaren, bai izkuntzaren kontuan— joanak oi ziran. Olan, askori oso gatxa egiten jaken ango bizi-modua ta euskalerrira etorteko amesa ezan izaten edozelakoa. Zorionez Bilbo-n sortu da oraintsu Ameriketara doazenari zeozer erakusteko ikastolea. Oraindik gaurkoa dogu: iraillaren lenengo egunean bildu ziran 140 euskaldun ikaste oneik egiteko asmoz. Gaiak onexek izango dira: ingles, jeografia, bertako bizi-modua t.a... Kastor Uriarte jaun jatorrari eskerrik beroenak emon bearrean gagoz lan au aurrera eroan daualako.

Españian dagon USA-ko ordezkari jaunak jakin dauz ikastola onen egin-naiak ta zintzoki txalotu be bai.

USA-n bertan —dakigunez— oso pozik artu dabe idei barri au ta dolar pillo bat jarri be bai laster, zorionezko ekiñaldia ezerezean gelditu ez daitean.

Txalogarri benetan iruditzen jat "Banco de Vizcaya"-k Amerike-tan dagozan euskaldunentzat argiratuten dauan illeroko aldizkaria: "Boletin Informativo del Banco de Vizcaya" deritxona. Poz-aldi makala artuko dabe gure euskaldunak ain ederto ta gozoro idatzitako barriak irakurtekoan.

Iraillaren lelengo egunean 110 gaixo, Eujenio Beitia Aldazabal izan zan antolatu ebana, erromez urten eben Konpostelarantz. "Tren de la Esperanza" deitu jakon trenean egin eben joan-etorria. Eundekada sendiko ta lagun bildu ziran arratsalde aretan "Tren de la Esperanza"-n inguruan. Zelako poza agertuten eben gaixo areik beste ainbeste lez Konpostelako bidean egozela gogoratutakoan. Txalogarriak dira Bizkaiko "Junta Diocesana de Peregrinaciones"-ak onetariko erromes naigarriak antolatuten dabezelako.

Bermio-tik

Urte guztietan lez zarataz beterik igaro ziran Bermioko "Andra Mari ta Santa Eufemia" jai-aldiak, batez be Deusto-ko ta Basauri-ko banderen laguntasunagaz. Jolasak ugari ta apartekoak izan ziran: erderaz "lucha libre, peso semi-medio y trainerilla" deritxoguneren txapelketak, Almike-ko idi-pobrak, txori kantarien apustua. Barregarria izan zan benetan baserritarren antean antolatutako zaldi korriketa. Bermiotik Almike-ra doan bidea egon be beterik egon zan zaldi zar aren apustua ikustearren. Patxi Lezamiz urten eban garaille, bere zaldi "Linda"-gaz; bigarren, Mañuas-ko Andoni; irugarren, Javi Ormaza; laugarren, Luis Larrazaster; bostgarren, Pablo Bilbao. Beste batek etxeruntz egin eban, jaietan egoala egoala esan naian edo.

Baegoan beste apustu bat be bermiotarrak ezin aztu daikeena: marmitako deritxoena. An-dre Mari jaiak azkenengo urte oneitan Bermio-n igaro dauzanak ba-daki ziur iñok esan barik zer dan marmitako apustua. Baiña eztakian baten bat oraindik egon leikela-ta, esango dot, bada ezpada ondartzekoari baimena eskatu ta, ara: eganluze edo bonito, patata, kinpula, orio, tomate, gatz eta beste gauz batzuekaz egindako jateko goxoa ia nork obeto gertaten dauan apustua. Aurtengoa Españia-ko laugarrena izan dogu.

Epailleak Joxe Larrauri, ontzi aundi bateko sukaldari famatua, Bermio-ko Agirre ta Migel Anjel Aztiz "Gaceta del Norte"-ko aldizkarigillea. Oneik urten eben garaille: lenengo, Gregorio Bilbao 75 puntugaz; Fernandez Arrien Kepa jaunaren eskutik artu eban jagoken saria; bigarren, Luis Landa Zabala 73 puntugaz; irugarren Luis Isasi 70 puntugaz.

Batez be arrantzaleentzako apustua oso atsegingarria izan zala eztago zertan esan bearrik be. Alan da be, nik neuk akats txiki bat billatu neutsan: naiz ta Españia guztiko txapelketea izan, apustu-zaleak naiko gitxi batu zirala. Ta —jakiña— txapelketa batek, idazburu aundi ta eder bat euki arren onetariko aldekoakaz, bizitasun asko galduten dau, ziur. Kantauri ondartzeko beste erri-arrantzaleak be eskuartu bear leukee txapelketa oneri garrantzi ta bizitasun apur bat emoten. Akatx geiena sarietan ezpadago pentsaten nago, gaurko egunean diri-ezak edozeñeri bildurtuten deutso-ta.

Zeanuri-tik

Danok entzun dogu baten baiño geiagotan Maximo Gisasola abade jaunaren izena. Maximo abade zintzo ta jatorra izan zan, "Los Rios" (Ekuador)-eko mixiñoa aurrera atara ebana. Gaur bere erritarrak, euskaldun danen partetik omenaldi egin deutse. Omenaldi ondorean, bere gizairudi bat jarri zan erriko plazan, Lukarini jaunak egindakoa.

Muxika-tik

Aita Kastor Apraiz frantziskotarrak apaizgintzaren urrezko ezteguak ospatu ditu. Aita Kastor 1891-grrn. martxuko 28-an jaio zan; 1907-grrean. frantziskotarra egin zan ta 1915 apaiz. Urte askotan Kantauriko prantziskotarren nagusi izan da eta gaur bigarren ordenako monjen zuzendari dogu. Zorionak, aita Kastor!


Naigabeduneri etsi?

 Kalera urten besterik ez, alde guztietatik ez-ezagunak ikusten doguz. Laster igarten jake, gaiñera, euskaldunak diran ala ez. Euskeraz ez dakie, ta erderaz be, beste zerbait ez bada, oso diferente egiten dabe. Ta nondik etorriak diran be arpegiz ezagutu daikezela esan leike. Dana dala, ez dira amengoak, kanpokoak dira bai ziur.

Domekaz or ikusten doguz, ibilli ta ibilli, andik eta emendik, nundik nora ez jakiñean: batean, trabenan sartu bai ta kantuak agoetan dituezela, ez gureak lakoak, alajaiña... zeozelan astia bota bear-ta... Astean zear barriz, lanean jarduten dabe. Batzuek etxegintzan, eta besteak, bestelako lantegietan.

Oneek danak ostera, urrutitik etorriak; geien maite izan daben lurra laga bearrean lotu dira, ez baildabe izan girorik bizitzeko. Baiña, izan be, zeozer kuttunena itxi bear izan dabe: norberaren jaiotetxea, ta bertan, senideak,pertsona, maitagarrienak.

Aulan eldu dira gure artera lan billa, ia bizitzeko aña irabazten daben. Arritzekoa da euron gogamena ta euron ezereza. Itaundu ete daikegu orain, zintzo-zintzo, biotz biotzez, zer tajuzkoa dan bizitza mingotx au? Ta ez gaitezen izan anker-kaxkarrak. Guk, euskaldunok, naigabe asko leporatu deutsegu gixon gaixo orreeri. Izan be, eginkizun edarra da arraza bat aurrera ateratea, baiña pekatu baten sustraiak doguz biotzean, gure erriaren nabarmentasuna. Ez da auxe narras eragin bear dogun gauza bat. Baiña kontura gaitezen, andiak, bagara Euskaldunak jatorriz, asko geiago anditu garala Kristoren fedea biotzean sartu genduan ezkeroztik. Ori ikusi gura ez dabena, naiko itsutua dago. Au izan bear dau guretzat Euskalerriak ditun anditasunetik ederrena, Euskalerriak bere kondairan daukon gertakizunik andiena da, Euskalerriaren kristautzea.

Gizona orrela ikusteak errespeto berebiziko bat dakarsku guztiontzat, naiz-ta auzokoa izan edo kanpokoa. Beraz murgildu gaitezen gizon gaixo oneen nekeetan, ta ikustea besterik ez dago zein bizitza mingarria daroen. Gauza guztiak itxi ta nunbaitera jo bearrean lotu dira, bizitza egokiagoa topetako ustean ziur.

Askotan, ez dabe nai aiña eskuratzen, naigabe baten ostean beste bat jatorke. Bai, naigabeturik dagoz, ta nork adituko zai. Ez ete dogu obe izango nolanai soziedadean, gizartean, danok alkartea, ta zeozer egiteko bidea adieraztea?

Ala ba, jarri daiguzan gauzak, bakoitza bere lekuan. Ni enatorkizue Euskalerrian sitsa zabaldutera. ezta... ezta... Esan gura doiena beste auxe da: euskalduna nazen aldetik euskaldundu, kristiñau nazen aldetik kristiñautu egin bear dogula gure erria. Erro sakonak ditu esaera onek.

Baiña, nire ustez, gizonaren gauzetan ari geranez, bear dan seriotasun guztiz artu bear dogu betebear au. Danon artean ekin bear deutsagu lanari, ze, soziedadea danon artean osotuten dogu-ta. Batez be langilleok saiatu gaitezen, beste anai orreek, jagokena, izan daien.


Euskerea Araba-n

Euskalerriak zazpi probintzi ditu ta, beiñ aspaldi, probintzi onetan euskerea ebillen. Baiña, beste arlo askotan legez, izkuntza edo berbakera kontuan be gauzak asko baiño askoago aldatu ta moldabarritu dire azken une onetan.

Araba-ko Probintzia be euskaldun utsa izana dozu, ta euskaldun lez, euskerea egiten zan lenantziña alde guzti aretan. Gaur egun, barriz, ia ia ez da egiten bape euskerearik. Ba dira, bai, euskerea erabilli daroen erri ta auzoak, ta Gorbeia ta Anboto inguruan arkitu leitekez euskeraz diarduen amar erritxo. Amar erri oneixek izan ezik ez da agiri gure izkuntzearen arrastorik Araba alde guztian.

Ez pentsau, bada, euskerea galtze au antziñ-antziñako gorabera danik... Emeretzi garren gizaldi unean, ala ekarren orain zazpi-zortzi urte Gazteiz-ko Bituri-ko "AVANCE" aldizkariak, euskerea zokondoratu zan Gazteiz-tik Iparralderako zabalgune osoan.

Galera onen errudunak

Oso erres iaku danori be bestaldekoai erru-txartela leporatutia... Ta orain be, beste askotan lez, abade jaunak apurtutako platerak pagau bearra izan dabe: euran ezardureak ekarri dauala ondatze au, ta eztakit zer badakit nor marmarrean ekin dabe baten batzuek. Gauzak erabat argitarateko denok daukagula errua esan bearko.

Edo abadien errua dala, edo bestiena (danona, ziur be) Araba-euskeria galdu jaku, ta bein galdutakoa betirako galdua da.

Ze euskerea darabille?

Esan dotanez arrasto gitxi billau leike Araba osoan be geure euskerakoak. Batzuek ba dira, orraitiok, Jainkoari eskerrak. Dialektoz Bizkaiko berbakeraz egiten dabe, ta Bizkai-ko berbakera utsean gaiñera. Au oso erres conprendidu leike euskerea darabillen erritxo oiek Bizkaiko mugakoak diranezkero: Gorbeia ta Anboto ertzekoak.

Euskeradun erriak

Elosua, Zestafe, Nafarrate, Urrunaga ta beste erri kaxkar asko be euskaldunak eta euskeradunak dira, zein da gazteriak ia galdu dau euskereako zaletasun dana. Aramayona inguruetan be oindiñokarren bizi da ta bizkortasun apartekoagaz. Olan urte askotan jarraituko baleu gure berbakeriak erritxo onetan, ta alegiñak egin biar leitekez daukoguna gordeteko, Arabako geure euskera zarraren oroigarritzat artuko gendukez erritxo oiek.

Besterik ezpada, gorde daiguzan beintzat oroigarri zaar onek!

LURGORRI


Emakumea baserrian

Belaustegi

"Gaurko neskatxak ez ei dabe baserrira ezkondu nai". "Izan be euskalerriko maiorazkoak ez ei dira onentzat egiten"!

Onelako ta onen antzeko berba asko entzuten dira munduan zear, ta egia esan, entzute onek ez deuste onik egiten sekulan. Baiña, ze demontres! Zer pasaten da gure baserrietan? Zergatik doiaz ustutzen? Ikusi dagiguzan zergati batzuk:

Euskal emakumea baserri lanetan ittota

Nola joango dira ba baserri askotara, biarrian eta larrastaka euren buruak betirako akatzera? Ez dabe ez arrazoirik falta.

Baserri askotan emakumeak gizonezkuak aiña bier egiten dabe: Egunez soloan eta gabaz etxean. Au neuk ikusi dot, eta bein baiño geiagotan, zoritxarrez.

Alde ederreko bizimodua eroaten dabe kalean bizi diran andrazkoak. Baserriko lan asko ez dira andrazkoarentzat egiten diranak. Andrazkoa ama izateko egiña da. Etxean dago bere lekua: seme alabak azitzen, ez soloan eta bier gogorretan.

Erritik urruti

Baserri asko ta asko Jaungoikoak dakien lekuetan dagoz. Erritik oso urrin. Ta auxe dela ta, bakardade izugarri batean bizi dira.

Zenbat emazte baserritar ikusten dozuez domeketan kaleetan zear pasietan? Zenbat joaten dira zinera? Turismo kontuan nun gelditzen dira gure etxeko andrak?

Naiz domeka izan, bierraren bierraz, etxeari josita gelditzen dira gure emakumeak.

Bizi leku zaarrak eta zikiñak

Baserri askotan ez dago itxuraz bizitzerik. Etxe zaarrak, gizona bizitzeko egiten ez diranak. Gela zikin ondatuak. Bizitzeko gustorik emoten ez daben etxeak asko ta asko dira. Bape txukuntasun eta garbitasun barik. Or ezin ondo bizi, ezelan be, gaurko neskatillea.

Neu naz ni lenengo baserri on eta egoki orreri eutsi ta lagundu egin bear deutsagula aitortzen, baiña toki txarretan eta ezer balio ez daben orreek ainbat, ariñen ustutzera beartuak dagoz.

Baserritarrak, kaletarrak lain ondo ta eroso bizi bear dau ondo izateko. Baserrian ez dau falta bear kalean dagon ezerk: radio, aldizkari, eguneroko, telebista, ta eskatzeko eta baserri lanetarako gaurko aurreratasun guztiak euren kabia artu bear dabe gure baserri etxeetan, ta au ain bat ariñen.

Gure baserrien alkartasuna

Gure baserria banaka bizi bada, eziñaren atzamarretan biziko da. Bakarka, ez dau gure baserritarrak bere egoera estutik sekula urtengo. Alkarte onen otsa zabaldu danetik, baserri asko izan dira gure Bizkaian prueba egiten asi diranak. Ta, euren agotik entzunda, bentaja itzelak ekarri eutzaez alkarte onek.

Baserriak aurreratu ta bizitzeko lain sortuko badau, gure baserritarrak orain bide barriak ikasi bier dabez. Orretarako biar-biarrezkoa da baserri-eskolak sortutzea.

Baserriak ustu baiño len Gobernuko goi-aldeak arazo aueri begira jartzea bearrezkoa da. Orain arte baserria baztartuta egon da. Baserritarra, bera bakarrik, ez da gauza, bere auzia mederatzeko.

Alkartuta bier egitetik etorriko jako gure baserriari orain arte ezin izan dauan bizimodua jasotzea. Poz aundia emoten deust Bizkai aldean baserriaren alde asmo ta lanen barri jakiteak.

Gure lur-biargiñak bear eben norbaiten laguntza, ta oraingoan benetakoak artu dabezalakoan nago. Nire ustez, naiz ta baserri onenak izan, ez dira aurreratuko bakarka joten badabe. Baserriak, bakarka, bier larregi dauko gaurko egunean.

Gure aurretikoen jaiotetxe zaarrak barriz be burua jaso dagiela!