ANAITASUNA

AZAROA (11)

X URTEA — N.º 118

Dep. Legal S. S. 1092-1959


Ezkara betikoak, eta bai betirakoak. Zemendiak gogoratzen deuskuna

Ille onek —zemendiak—, eriotza dakarsku burura. Eriotza, bai. Ezta kristiñauen gauzea eriotza gogoratutea, gizonaren oitura zar bat baiño. Erri guztietan ospatuten da illen eguna. Kristiñauok zemendian egiten dogu illen eguna, eta eriotza kontuan eukiteko be, auxe denporarik onena. Eriotza. Egi garratza askontzat. Baiña, danontzat egi biribilla. Eztakigu noiz, non edo zelan; baiña ezagutuko dogu nonoiz eriotza, ezkara betikoak-eta. Betirakoak, barriz, zorionez, ba-gara. Eta au da egi goxoa guretzat. Itxaropenez beterik jartzen gaitun egia.

Bildurrez begiratuten deutsagu eriotzari. Ezta arritzekoa, ze gorputzari ejako gustetan ezereztutea. Bizitzaren zentzuna bizi-bizi dogularik, berez jatorku alako ikara dardakada bat: ori abereeri pasaten jakee. Baiño, gu, arimaren partetik beste munduan betirakoak garanez, beste pentsamentu batzuek izan bear doguz kontuan: eriotzaren sentidua gure bizitzan, kontuixu.

(Eriotzaren jatorria)

Eriotzaren izan-bearrak, garrantzi asko izan dau gizonaren barnean, eta alde guztietako gizonengan gaiñera. Ezta, ez, fenomenu kaxkar bat, beste fenomenu asko lez. Gizonak kastigu bat bai litzan artu dau beti eriotza. Guk ere, berez sentitzen dogu pekatuaren lege bat lez. Orixe berori erakusten deusku liburu Santuak —Bibliak— bere lenengoko lerroetan: Jaungoikoak betirako egin eban gizona, baiña demoniñuaren bidez sartu jaku eriotza mundu onetan.

Eta gaur, señale bat lez ikusten dogu eriotza, pekatuaren seiñalea, kontuixu.

Eriotz bidea

Pekatuaren eta eriotzaren artuemonak ondo badakusguz, gure bizitzan auxe argi agertuko jaku: pekatuaren bidea ta eriotzarena, bardiñak dirala. Pekatuaren bideari darraikiona, arimaz gorpua da. Eriotza, pekatuagaz bat-bat eginda dago. Orregatik, sarritan, gizonak berak, eriotzagaz kastigatu dau pekatua.

Eriotza, akabatu-bearra baiño zeozer geiago da.

Jainkoak salbatu dau gizona eriotzatik

Eztago gizonaren eskuetan bere burua eriotzatik ataratzea. Jainkoaren indarra bear dogu. Bera da bizia.

Gizon zintzoak ba-dau itxaropenik Jainkoagan. Baiño itxaropen au utsa ta gauzeztana leiteke, mundu onetako mugarriak pasaten ezpadauz. Emendik jatorko gizon sinismenbakoari tristetasuna: mundu au itzibearra, betiko akabatu bearra.

Kristo etorri zanetik, barriz, argi dakusgu gure emengo akabua eztala azkenekoa. Kristok zapaldu eban eriotza, kurtzean il zanean. Ordutik, eriotzaren gaiñetik pasateko almena ta indarra daukogu kristiñauok.

Kristiñauak eriotzaren aurrean

Kristoren Eriotza, eriotzarentzat eriotza. Pekatuekatik eriotz orretan gengoan gu. Gaur, biziak gara, "eriotzatik etorrita", San Paulok diñoskunez. Kristori kasu egin deutsagu, ta eriotzatik bizitzararteko pausoa emon dogu. Beragan siñistuta, eztau eriotzarako bildurrik.

Orain, gure eguneroko biarra gure pekatueri iltea da. Olan artuko dau gure gorputza autstuteak sentidu barria. Eriotza, ezta izango ez, bakarrik, gizon guztien patu ausi-eziñezkoa, biotz onez artuko dogun pekatuaren lege bat baiño. Kristiñaua, "Jaunagatik iltzen da", gugatik Bera il dan moduan. Orduan, eriotza, gauza samingarri baten ordez, zoriona biurtuko da: "Zorionekoak Jaunagan iltzen diranak, aurrerantzian, euren biar-nekeak bastarreratuta, bakean izango dira".


Bizitzak erakutsi. Guk, ikasi. Egiaren atzamarretan

 Relaziñoak apurtu dirala-ta gazte askoren artean alkar ikusi ezin aundi bat sartzen da. Bear bada, lentxoago alkarregaz egozanean munduko personarik zoriontsuenak zirala-ta egongo ziran baiña. Ta nik eztakit zergaitik ezin ikusi au.

Asarreren bategitik izan bada, ezeuken motiburik relaziñoak apurtzeko. Amaika bider aserretuten gara alkarren artean eta urrengo egunean asarratu ezpagiña lez. Polita izango litzake asarre bakotxagaitik laguntarteko maitasun ori apurtu bearra bagendu! Olako asarre bat subertetan danean, onena ainbat ariñen bakea egitea ta lengo moduan lagun segidutea.

Baña bata bestearentzat egokiak eztirala-ta separatu badira? Ba, bardin. Batak besteagaz bizitzeko gauz eztanagaz konturatu bada, urrengo aldiz alkarregaz egoten diranean, edo beintzat alakoen baten, besteari esan leikio zelan alkarregaz biziteko egiñak eztagozan eta oba izango litzakela ainbat ariñen daukezan relaziñoak alde batean ixtea, ba bestela zelan ezkontzan iñoiz eziren alkarregaz zoriontsu izango-ta.

Alako momentu batean orreek ondo artuak izan ez arren apurka-apurka, zenbat egi euren artean euken jakingo dabe separetea dezididuten daben gazteak. Sarri afizionetan gara gu gauza askogaz eta geuretzat kaltegarriak dirala ikusten dogunean itxi egin bear, ta pozik olan da be kalterik ezteuzkuelako egin.

Olako relaziño apurtze baten, ezta laguna txarra dalako ixten, ez. Ba, besteren bategaz ederto konponduko litzake. Problema amen dago: ez bata ez bestea eztagoz alkarrentzat eginda. Orduan ba errua ezta ez batarena ez bestearena.

Ta relaziñoak apurtu arren ez laguntza apurtu, ba relaziño orrek apurtzea batak besteari egin deutsen mezede bat baiño ezta izan-da. Relaziño orrek apurtzeak alkarren arteko laguntasuna eztau zertan apurtu bearrik. Iñoiz mezede bat egiteagaitik iñor ezta len maite izan daben bategaz asarratu-ta. Ta ondo neurtu ezkero, zelako mezedea au! Bizitza oso bateko zoriona!

Baiña jakiña! Olako separaziñoa derrigor miñgarria izan bear. Geure mundu onetan auxe dala lege esan geinketa: eztala gaitza aundi ta onik egiten pena ta miñik barik. Orduan ba ezta miragarria momentu orretan pena ikaragarria sentidutea. Ta pena orren neurria geure alkar maitasunaren neurria izango da. Au bai dala ondo jokatzea! Danak bardin jokatuko balebe!

Ta separaziño orren errua ez iñoiz besteari bota. Ori egiten dauenak ume moduan jokatzen dabela danen bistan ipiñiko leuke... Bzitzan zear edonori jatorkozan ezbearrak eroaten eztakiala argitaratuko leuke-ta. Separaziño baten, ta amen arrazoi onezko separaziño bat dala-ta gabiz, pasetan dana auxe da: alkarrentzat egiñak eztauzata ikusi ta orixegaitik separau. Orduan ba, iñok errurik eztauka... Ta, "erru" ori bestearena bada, biotzez eskerrak emon bearko geunskio, benetako lagun baten moduan portatu da-ta.

Trajedi moduan eztira artu bear olako golpeak. Bizitzan zear golpe asko ta gogorragoak artu bear izango doguz. Ta olan da be burua tente ta ezpanak irribarrez mantenidu bear dira. Triste planteteak ezteusku gauzarik txikiena be konponduko, danerako gogoa kendu baiño.


Laikoak. Eleiza, gu be bai

 Sarritan entzuten dogun gauza da gaurko munduan laikoak euren zeregin aundia daukela. Ta bene-benetan kristiñau danak, zeregin au bete egin bear leukela.

Kristiñaua beste gizon guztien moduan mundukoa da, ez munduarena. Bere begiak goi aldean ipiñita euki arren, mundu ontako errealidadeak egunero bere esku artean darabiz, Orduan ba kristiñau bakoitzean elementu bi dagozala esan geinke: bata mundukoa ta bestea kristiñaua. Ta elementu bi orretatik eureri jagokezan aktibidade bi sortu bear litzakez, bata, beste gizonak dauden moduko aktibidadea, ta bestea, kristiñau bateri jagokona.

Baiña aktibidade biok iturri batetik urteten dabe, gizon-kristiñauagandik. Orduan ba, aktibidade biok ezin leitekez separatu; kristiñauak ezin lei gauz bat gizon moduan egin, kristiñau moduan egin barik.

Guk geure kristiñautza orretan mundu ontako problemak eztoguz ezertarako sartzen. Gure kristiñautza domeketako ordu erdi edo ordu batera biurtu dogu. Ta ezta ori kristiñau bateren bizi modua.

 Kristoren Eleiza mundu ontan apurka-apurka egitera doa. Ta beti Mundu ta Eleiza alkarregaz topeka dabiz, alkarren artean entendidu eziñik. Mundu au Jaungoikoak egin eban moduan egongo balitza, orduan berez bere amaiera ta perfeziñorantz jokera eukiko eban. Baiña bitartean pekatua sartu zan eta ordena guztia ondatu!

Lentxoago esan dodan lez seglarra errealidade bien artean dago: munduan dago baiña ezta munduarena. Orixegaitik ezin dau mundua alde batean itxi. Munduak bere premiña dauka, ta munduan lan egin bear dau.

Bere bier ori modu askotakoa izango da. Batzuk estruktura politiko, ekonomiko ta sozialak barriztau ta gizonaren dignidadeagaz konformeagoak egiten; beste batzuk euren bizitz bakoitzean gizonekaz daukezan relaziñoetan benetako kristiñau testimoniñoa emon. Olan edo alan gaurko laikoak apostoladu direktoa, bizi dan tokian, egin bear dau, eleizan, katekesisean, karidadezko zeregiñetan ta abarretan. Bere bier orragaz Jaungoikoaren Erreiñuaren etorkizuna preparau bear dau.

Bere egite ta lan guztieri sentidu ta finalidade bat emon bear deutse. Olan mundu ontan egon dagoan Jaungoikoaren Erreiñua euren testimoniño orregaz argitaratu bear dau. Ta bere testimoniño ori beste "ofizio" edo "profesiño" au daukenena baiño be indartsuagoa da medio askotan, abade ta erlijiosoen testimoniñoa euren "profesiñoak" agintzen deutsen gauzetzat artzen dabe sarri gizonak eta. Seglar batek barriz ezteutso iñori olako sospetxarik emoten, beste gizonen arteko beste bat moduan artzen dabe-ta. Ganera seglarrak beste orrek itxi-ta daukezan amaikatxu ate edegi-ta topetan dabez.

Orixegaitik Eleizaren etorkizuna laikoen esku artean dago. Ta Eleizan gero ta erresponsabilidade geiago emoten jakez, Kristiñau guztiak mundu onen salbaziñorako ekin bearra daukagu, ez bakarrik Azion Katolika edo olako organizazioetan dabizenak. Munduan ezkara geu bakarrik bizi, ta danok al doguna egin bear dogu mundu au salbatzeko.


Konzilioari buruz

Eleizaren lenengo egunetan karisma asko billatzen dira. Karisma edo grazi onen bidez kristiñauak Jaungoikoaren EGIA argitaraten deuskue. Ta, orratino, Juan XXIII'garrena be onetariko karismatikoa izan dala pentzau geinke, noski; zeatik berak jarri euskun mobimentuan Konzilio barri au.

Gero azi ziran "Comisión antepreparatoria" deritzaion batzarraren lanak. Onek emondako erantzun guztiak lau liburu andi konponduten dabez 8.240 orriekin.

Ostean Comisiño preparatorioak landu eta aukeratu ebazan Konziliora eroan bear ziren. eskema guztiak. Onen lan ta izardiak 74 eskema argitaratu eben.

Konzilioaren Joera Paulo VI'garrenaren gogoan

Bigarrengo sesiño onetan azaldu zan Konzilio oneri joera ta bide osoa jarri bear eutson gizona: Kardenal Montini berbera, orain Paulo VI biurtuta. Aita Santua "Onak", au da Juan XXIII'garrenak, bere betebearra ederto bete eban. Jaungoikoak onen atzekoari jarri eutsozan bere sorbaldan Vatikano II'ko gañerako biarrak.

Bigarrengo sesiñoa inauguratzean Paulo VI garrenak Konzilio onen bete bearrak lau puntutan jarri ebazan:

1) Eleizaren kontzientzi edo esagutza.

2) Barriztea.

3) Kristau guztion batasuna.

4) Gaurko mundu onekin alkar-berbeta.

1) Eleizaren ezagutza

Eleiza Santak bere norberetasuna argitaratu bearra dauko, orraitiok. Eleiza misterioa da izan be, eta misterio orren sakontasuna astiro-astiro ausnartu bear dogu.

Aita Santuak, puntu edo tema oneri dagokionez, Obispoen ganako arloa erakarri deusku, au da: "El tema del episcopado". Gauzak doiezan bidetik, ta pentsau bako arazoen bat azalduten ezpada, Obispo guztien Kolejiotasuna irugarren sesiñoan aprobatuko da.

2) Barriztea

Eleizak barriztea bear dau. Onekin, bada, eztogu esaten Eleiza trastelekura jaurtita aurkiten danik. Eleiza Kristoren gogoen serbitzaille leiala izan da beti, ta barrizte au bear badau be, bere arpegia argitsuago jarriteko da bakarrik.

Zelan lortuko barrizte ori?

Bere barruko ta kanpoko bizitza fede ta karidadearen indarrez eragin ta aundituaz.

3) Kristiñau guztion batasuna

Irugarren eginbearra "beste kristauenganakoa" da. Ebanjelio santuan Jesusek gogotsu nai izan eban guztion batasuna. Izan be, Kristoren Eleiza bakarra da bere sakramentu ta artzain bakarrakin. Orra ba guztion eginbear Nagusia: guztion batasuna.

4) Gaurko mundu onekin alkar berbeta

Konzilioak zubi barri bat nai dau jarri gaurko mundura. Izan be, mundu onen beartasunak aundiak dira, ta aurrerakoan geiagotu egingo dira, ziur. Eleiza, ama errukiorra legez, mundu onen gaixo ta desio guztiak besarkatzera aurreratuten da.

Irugarren sesiñoko ate aurretan ikuzkizun auxe emoten deuskue Konzilioak. Asken sesiñoa eta da?


Ezkontza zer...?

EZKONTZA ZER DAN? TIRE, OLAKO PREGUNTIE BE... NIK BA-DAKIT ONDO BAIÑO OBETO BE ORI —ERANTZUNGO DEUSTAZU IRAKURLE MAITEA—. ETA JARRAITUKO DOZU: EZTOT BIER ORTARAKO EXPLIKAZIÑORIK, EGITEZ ESAGUTZEN DOT EZKONTZA. BAI ORIXE.

ERRAZOIA DAUKAZU. ZUK BA-DAKIZU. EGITEZ ZER DAN EZKONTZA, BAINA NIK EMEN IPIÑIKO DEUTSUTAZ EZKONTZ-IDEA PRINTZIPAL BATZUK. ETE DAKIZUZ IDEA ONEK?

 Ezkontza zer dan esatea ez da ain gatxa be. Ara berba bitan: kontratu bat. Orixe da ezkontza, alkarri berba emotea, promes egitea. Artuemon bat da ezkontza. Betiko alkarri berba-emote orrek ondoren aundiak dakarz. Ezkongaiak ez deutse alkarri ezer saltzen ezkontzarakoan, ezta erosi be. Ezta ganadu tratua, saillen tratua bez. Neska-mutillak ezkontzakoan nork bere gorputza emoten deutso alkarri. Aragi bat egiten dira: umea bien artean sortuko dabela esan nai dau... Ez ori bakarrik. Andre-gizonak batak besteari dana emoten deutso: bizia, izate osoa —zeozelan esateko—.

Bizi diran arte biak batera ibilliko dirala agintzen deutso batak besteari. Eriotzaraiño bat eginda beti. Ezkontzako kontratuak betebear aundi bat dau: seme barriak ekarri. Orrek izango dira ezkontzako fruturik bikaiñenak. Gaiñera, ezkontzaren bitartez, senar-emazteak, biotz bat eginda biziko dira. Alkar maitatu, batak besteari eutsi ta lagundu, nun-nai eta beti. Bai gauza edarra!

Ezkontzak, gizonari babes goxo bat emoten deutso, sukalde bero bat ipiñiaz; bere etxera arkitzen dau. Zer esan nai ete deusku ba bestela Paulo Apostoluak Efesoko kristiñaueri onelako au idazten deutsenean: "Origaitik gizonak bere aita eta ama itziko dauz eta bere emazteari itsatsiko jako, ta aragi bat egingo dira"?

Abi goxo ortan maitatua izango da. Orregaitik naiagoko dau etxea, kalea baño; barruko pake-giroa, kanpoko zalaparta baiño. Ezkontzak gizonari obea izateko bide barri bat zabaltzen deutso. Orain arte norbaiten bearrean egoan, bera bakarrik ezan osatzen-ta. Bakoitzak beste bigarren bat, osagarri bat, topetan dau. Naiz gizonezko naiz emakume, biak osatzen dabe alkar.

Ezkontzako une artan erabakiten dabe ondorengo bizibide osoa. Bizimodu barri bat asten dabe, onak izaten alkarri lagunduz.

Ba-zekinduzan idea oneek, irakurle maitea? Orain ba-dakizuz ba beintzat. Asi beteten.


Gizona lurrak artu? Zapaldu? Ito?

 "Bizibako materiak obeagotuta urteten dau fabriketatik, gizonak bertan piztiago egiten diran artean", esaten eban Pio XI-garrenak. Jazoten dana da au, ta urrun joan barik, geure errietan. Eta geugan, bearbada.

Nun topeu geinkio txar oneri bere sustrai ustela? Gizona gizon lez ez ezagutzean, duda barik. Orainarte, geienbat, gizona gizon lez ez baiño fabriketan gizona biergin lez artu izan da. Esanbarri dodan au obeto adieraziko dot oraintxe, ez daian gure artean txarto-ulertzerik sortu.

Ara: Gizona gizon danez artuko balebe ainbeste ugazaba ta patroiak, ez leukee gorputza bakarrik kontuan eukiko. Gorputzaz gaiñera, gizona beste zer baten jabe be bada, animaduna da. Baiña dana dala ezin geinke ukatu ori. uste ori, gaurrarte anbientean egon dala. Olan uste izan dalako, atan be. Ori dala-ta parkatu bear jakez ainbeste ugazabeeri sarritan beren akats ta utsak, ez daukelako eurek errurik. Zer egingo eben ba eurok jakintsuak be olan uste izan baeben? Eta ori probatzearren esperimentuak be egin ziran orduan. Gaur ba-dakigu esperimentu orreik txarto egiñak zirala, faltsoan egiñak, bai.

Gizona makiña bailitzan artua izan da, diñotanez. Mogimentu ori egin daiala, mogitu daiala eskua orretara ta kitto, ori bakarrik eskatuten jaken biergiñeri, ta ezin eikeen ezer geiagorik egin, gaiñera. Olan gauzak begiraturik, bistan da bentaja itzelak euki dabezala baserriko bierrak. Or eskua bakarrik ez baiño burua, adimena ta borondatea be ugari erabilli bear diralako.

Itaun bat orain: Ze ondorengo edo ze frutuak ekarri dauz gizonaren bierra olan ikuste orrek?

Gizonaren kidarra bakarrik ikusi da askotan. Ta bere intelijentzia? Fabriketan, geienetan, ez, ez da kontuan euki, baiña beste batzuetan ikusi da. Baiña anima, gizonaren obeagotuteko almena, borondatea, ori iñun be ez dala agiri izan baieztu geinke. Ta gizona au be ba-da, ba. Batez be ori da, gaiñera. Orreri inportantzia ez emotean konsekuentzi negargarriak etorri dira gizadiaren gaiñera.

Ba-dakizu futbolisteri zer pasetan jaken ezta, beti futbolean dabizelako? Ba, ankak indartu, ori bai, baiña biotzak, barriz, indarra galdu. Beste ainbeste gertatzen da, zoritxarrez, gizon asko ta askokin be. Bier klase bat egitean, ta beti axe, ta axe baiño ez, gero ez dakie beste ezer, ez dabe beste ezer ikusten. Profesionalismoa deituten jako orri. Matematika, Fisika, edo beso-indarra, izango da —bardin da—, baiña animako gauzak ez dabe ia ezer konteuko euren bizitzan. Au ez da teoria, munduan pasetan dana da. Bai, mundua trastorneta dago, buruz-bera, balio guztiak aldrebes, espiritua materiaren atzetik. Kristiñau izena daroagunon artean alan danean, zelan zelan, ez ete da izango, ba, orretara beste ainbestenetan?

Ez ete daikegu esan gaur —ta emen—, denpora asko ez dala besteren batek iñoiana: Egiazko gizonak baiño automobil perfetoak geiago direla? Lotsagarria ezta?

Ta guk, kristiñau garanez, bier egin bear dogu sendo, estruktura orreik kanbietako. Ia Montini kardenalak esan ebana aurreratuten dogun Bizkaian: "Egunen bat etorriko da taller ta soloetatik Jainko-erriaren imnoa egingo dana".