30 emaitza madari bilaketarentzat

1 madari (V, AN, L, B, BN, S; Lcc, Mic 8v (madarri), SP, Ht VocGr 312, Lar, Añ (V), Izt 90v, Arch VocGr, VocBN, Dv (G, BN), Lcq 83, H), madai (V-gip). Ref.: A; Iz UrrAnz (madaíxa), ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.

Tr. Documentado desde Lazarraga, aparece en autores vizcaínos y en Mendiburu, Iturriaga, Prop y J. Etchepare. En DFrec hay 2 ejs. de madari.

1. Pera. "Bergamota, [...] madari bergamotarra" Lar. "Mosqueruelas, peras, udare, madari arretxo goxo batzuek" Ib. "Peraza, udare, madari txertatua" Ib. "Emakume eta madari ixilik erdizkatzen dena da hoberena, la femme et la poire que l'on coupe par moitié en silence, est la meilleure (Prov.)" H. "Elizondo: madari, especie de pera; udare, pera" Bon, Archivo Municipal de Pamplona. "He aquí los nombres de algunas variedades: a) [...] eztitzagako madariak (V-ger), peras de árbol no injertado; b) Doniane-madari, peras de San Juan; [...] c) erle-madari (V), peras de abejas; son pequeñas, rojas y sabrosas; [...] h) gozo-madari (V-al), secas, a propósito para conservarlas en dulce" A. "Zenbait madari klase: Goizagoko madarixa, Margarita madarixa, Marki madarixa, negu madarixa, Pedro Jose madarixa, Santamaiña madarixa" Elexp Berg. v. udare.

Madaria ta Muxika, [biak] frutu on bi dira. IC I 101 (refiriéndose a los linajes de ese nombre). Orobat ardaoak izan biar dau matsaren uragaz eginak, eta ez madari, sagar edo beste udariren baten uragaz egiñak. msOñ 198v. Mispilla ta intxaurrak, / okaran ta madari, / ta sabel gaisuari / emon al guztia. Mg PAb 97. Mutil onek beeukan madariak jateko deseo edo guraria. CrIc 76. Eman diezazutela / arkaitzak eztia, / eta basoko larrak / berriz madaria. It Fab 196. Irris, haragi, sagar, gaztaina, madari [...], hitz batez deus ez zitzakoten sobera misionestarentzat. Prop 1880b, 69. Sagar madari ta ikoak / dira il onetan gozoak. Azc PB 288. Batuten dira gariak / eta Agustu-madariak. Ib. 288 (in Ur PoBasc 227 abustu madarijak). Laranja, mertxika, orri-gerezi, madari pare bana. Or Tormes 105. Eskuetan dauzkate tinki madari, tuaxa eta pastiza. JE Ber 31. Joxeparen madari gozo aretariko batzuk [zorroan]. Bilbao IpuiB 88. Zuhaitzetik ere hartu dugu frutua: [...] / sagarra, madaria, masusta ta intzaurra. Arti MaldanB 196. Eskubeteko madari aztunak. Ibiñ Virgil 84. v. tbn. Astar II 156. Echta Jos 25. Erkiag Arran 119. Osk Kurl 145.

2. (V-gip, AN-5vill, L-côte; Lcc, SP, Lar, Añ (V), Lcq 83, H), marabi (G-bet). Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg. Peral. "(O), cormier" SP. "Guadapero, peral silvestre" A. Cf. VocNav s.v. madaria. Gure ortuan madari, gurazaurik amabi. Lazarraga 1165r. Norenak dira frutuak? Ez irasagarrarenak, bai madariarenak. Mg CC 218. Abe nagusijak dira oneek. / Aritxa. Artia. [...] Okarana. Madarija. Mg PAb 188. [Landatu zituezan] iñun ziran zugatz-landara era guztietako; sagar, madari, iko, intxaur, kerixa, [...]. Alt EEs 1917, 44. Eusko-erritik, gaztaña, madari, okaran eta onein antzeko landarak eroateko asmoa artu eban. GMant LEItz 68. Bedar askokin zendor bat egiten da. Lenengo erbasantia, bigarren sajontxu bedarra, artua, garixa, sagarra, madarixa ta orreik (V-gip). Gand Eusk 1956, 223. Sagar ta madarien / geizpetan. Gand Elorri 79. Baso bat botatzen zutenean, txutik uzten zituzten gorosti, baxate, marabi, txori-jana zeukaten jeneroak. Ostolaiz 28. v. tbn. AB AmaE 460.

Elorri arantzatsuari eltzaur-ernemiña txertatzen zaio; [...] zumarra berriz madari-lorepean txuritzen da. Ibiñ Virgil 84.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper