20 emaitza dardara bilaketarentzat

1 dardara (V, G, B, L, BN; Lar, Mg PAbVoc, Arch VocGr, Dv, H), daldara (B, L, R; Ht VocGr 431, Lecl, Dv, H, Bera), dardar, dardaria (H), dardari, daldal (S, R; Bera). Ref.: A (dardara, daldara, daldal); Etxba Eib; Elexp Berg.

Tr. Aunque se encuentra desde mediados del s. XVIII, no es frecuente hasta comienzos del XX. Los autores septentrionales usan generalmente daldara (aunque dardara aparece en Leon y dardaria en Goyhetche). Dardar (con la vibrante final simple o múltiple) es usada por autores meridionales del s. XX, alternando a menudo con dardara. Se encuentra además dardaria en Mendiburu (un sólo ej., frente a varios de dardara), Goyhetche y Zinkunegi; daldaria en M.A. Iñarra y dardari en Orixe y Onaindia.

1. Temblor; vibración; palpitación. "Semivibración, erdi dardara" Lar. "Dardar, dardaiz-a (G), dardari-a (V), temblor, estremecimiento, movimiento convulsivo" VocCB. "Hotz-daldara, tremblement causé par le froid" Dv. "Daldara, action de trembloter, trépidation plus forte que celle exprimée par dildira. Zainetako daldara, tremblement nerveux" H. "1. tremblement, frisson de fièvre, de froid, de peur. Dardara batek betbetan hartu zuen, un tremblement [...]. Secouement, agitation. [...] Biotzaren dardara, l'agitation du cœur (Mb). Zain dardarak, zainetako ikhara, l'attaque de nerfs. 2. tremblement de terre. Lur dardara, ludardara, lur ikhara" Ib. "Afaitxan giñala, etxe guztiak eiñ eban dardaria, inguruan jausi zan bonba bategaz" Etxba Eib. v. dardarako, dardaraldi, dardarizo.

Zer dardarak, zer ito-naiak, Amaren bihotzak hordu artan izandu zituenak! Mb OtGai I 207. Agitz nekatzen naute [...] maiz aski etortzen zaizkidan nere erraien dardariak. Ib. 63. Artu zitubala gorputz guztiko dardara edo ikara andi batek. CrIc 60. Zer! hire ezin ibillia, / Zangotako dardaria. Gy 170. Sutunpadak, ansiak, ilkintza nun nai, / tximist dardara. SBaroj in FrantzesB II 122. Oiñetako daldariak. M.A. Iñarra Ezale 1897, 346a. Ez neuke dardararik izango nire besoan. Ag AL 18.

(s. XX). Irakiñaren dardareak. Ag Kr 14. Aizearen eretak ilzorikoen adia, orrien dardarra eriotzaren urrats. Ag G 156. A atal berean B dardaria bera eratortzen badu. "Vibración". Zink Crit 30. Baño gaur itz oiek berak dar-dar egiñaziko diote bere biotzari pozezko, atsegiñeko ta esker onezko dardaraz. Inza Azalp 155. Arri guzik lazguneak ba ditu, ta arkumeak ere dardarak ditute. Or Mi 91. Eta, daldara batek hartua, han berean nindagon mututua. Barb Leg 149 (v. tbn. Sup 142). Zeuri orri dardara ta iluntzeko ixarra. "El temblor de las hojas". Laux BBa 100. Emazte ezkonberria / dala uste basoa... / Aren dardar emea... Ldi BB 58. Suaren garrak argiago ziruditek; dardara giarragoz ibilli zebiltzak. Ldi IL 16. Zain-dardara. Sabiag Y 1933, 421. Ikhara-daldara batek hartua. GaztAlm 1934, 32 (ap. DRA). Esku arein dardar bixija / izpi-otsa zan ler-ostrotzan. Laux AB 47. Nerbion-ertzok, --tranbi-dardara--, / azkatu-naiez, zenbat alegin! Ib. 80. Belaun-dardara sortzen baitu beerantzako ibilliak. TAg Uzt 96. Eta daldara bat gabe patxadan daude lasaiki. Iratz 50. Iru dardar txiki ta bi aundi ziran, jende dena baldiz! Or Poem 552 (se refiere a temblores de tierra; Aitork 351 dardarra). Dardara batek gorputza alderik-alde igaro zion eriari. Etxde JJ 279. Kate dardara azkenean ixildu zelarik. Mde Pr 114. Eskierki dakit nik maite-dardara zer den ezagutzen ez dutena. Txill Let 57s. Sekulako ikaraz ta dardaraz ebilkion gorputza. Erkiag Arran 158. Izerdi-larria, gorputz-dardaria, zigarro-erratea... Bilbao IpuiB 106. Ots bakoitzaren dardara-kopurua ainbatzerik etzuen al izan. Zait Plat 55. Egun ederreneko argi-dardarea. Gand Elorri 131. Etzen makala izan gizadiak orduan somatu zuan dardara. Vill Jaink 32. Negar-jariozko dardara gordea. Gazt MusIx 70. Esnatu zan zalduna belarrondoko aundi baten dardariagaz. Etxba Ibilt 467. Nerbioetako tentsioa ta dardar oriek kentzeko. Ostolaiz 123. Alako axe gogor, lur dardara eta trumoi-ots! Gerrika 75. Ez zuela ez begia, ez-eta beharria, tontotzen eta lanbrotzen hasia, izanik ere eskuan halako daldara bat. Larre ArtzainE 218. Alferrik bilatuko duzue beragan Europa eta mundu guztia dardarazten hasia zen lur-ikararen berririk. Dardarak ez gintuen artean ukitu. MIH 226. Burnia, ikus-ezinaren iduri, aide-dardaren soinu-orratz, "Haize-Orrazi" bihurtzen da. MEIG IX 132 (en colab. con NEtx).

Calambre. "Argie piztean anbateko dardara hartu nuen" Izeta BHizt.

Movimiento, sacudida. Han gaindi zoatzinak ahopaldika ari zitzaizkon, buru-dardara batean erranez [...]. "Moventes capita sua". Leon Mc 15, 29 (Lç, He higitzen, Dv dardaratuz, IBk buruari eraginez, IBe buruari eragin eta esanez).

2. "(B), reflejo, reflexión" A. v. dirdira.

3. "Tremielga, temblón, vaca, torpedo, ortiga; (Torpedo marmorata); eskuikari (Bermeo), ikaraiua; ikara, ikaraioa, dardara" FauMar 27.

4. (Adv.). Temblando, vibrando. v. 1 dar-dar. Elurra bera bezain leitzarrak zurbillik, / ankaz dardara, bildur-listua iretsirik. Or Eus 150. Eta orduan entzun katea indarka dardara. Mde Pr 114. Ixildu zen, dardara. Ib. 98. Goiko Arnasa poz-dardara sartu zaio. Or Aitork 180.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper