24 emaitza dantza bilaketarentzat

dantza (gral.; Ht VocGr, Lar, Hb ap. Lh, Gèze, Dv, H; -nz- Lcc, Volt 70, Mic, SP <-ns->, Lar, Arch VocGr, VocBN), jantza (V-och-m, L; H (ia-)), lantza (R-vid). Ref.: A (dantza, iantza, lantza); Lrq; Etxba Eib; Iz Als; Elexp Berg.

Tr. La forma jantza se encuentra en algunos autores bajo-navarros, y en textos vizcaínos desde finales del s. XIX; aparece en éstos esporádicamente frente a la más usual dantza, salvo en Echeita y F. Etxebarria, que utilizan exclusivamente j-.

Danza; baile, fiesta en la que se baila. "Danza [...]. Sacar una danza, dantza bat ateratzea [...]. Buena va la danza, ederra zeak dantza, bai suertez ere" Lar. "Irurean lantza, laurean lantza, gatiuak jan du gore orantza, izan balitz opil bero, ezion janen gore orantza, danza en tres, danza en cuatro [...]" A. "Domeka arrasaldetan izaten da plazan dantzia" Etxba Eib.

Tr. De uso general, documentado ya en Dechepare. En DFrec hay 249 ejs. de dantza y uno de yantza.

Heuskara, / ialgi adi danzara. E 255. Etxeari hurbildu zaionean, enzun zitzan melodiá eta danzák. Lç Lc 15, 25 (He kanta eta danza). Oi arrezkero nik ez dot zerren / estudiadu danzea. Lazarraga 1195v. Anreoi erakusteko danzori (Tolosa, 1619). TAV 3.1.25. Nola soñu, ala danza. RIs 62. Erran behar da gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza. Ax 413 (V 268). Eta alaako danzarik egin daben. Cap 107. Herioa hurbildu da, mira zazu nola trufatzen den zutaz, eta nola deitzen zaituen bere danzara. SP Phil 374. Ezteietan egiten diren herots, sonü, danza, alageranzia eta sobera ian edatiak. Bp I 112. Kanta deshonestoak esanaz eta dantza torpeak eginaz. OA 160. Gure Mundragoen pagatzen dogu dirua danzeagati. Acto 82. Gazte batek atera nai ezpadu beste eroen danz perillezkora. Mb IArg I 163. Nai omendúte festejatu danzaéki ere. LE Bail 220. Satan, kontent zira / gure dantzako airiaz? AstLas 14. Eta ezteietan orai / Bertan libertitü, / Danza bat ere orai / Eman behar dükegü. Xarlem 212.

(s. XIX). O neskatilla alango danzetara lagunduten dozubenak! Mg CO 134. Ardura bage edo lotsa bage egiten diran danza eta alkar ukitze peligrozkoetatik. Gco II 40. Festa ta dantza lotsagarrietan ibiltzea. AA III 631. Ama garbijak ez deijueela erakutsi dantzarik. JJMg BasEsc 135. Dantza mota au da Bizkaitarren berenkia. Izt D 106. Nekazariak maite / degu zortzikoa, / dantza beste lekutan / ez dan modukoa. Echag 173. Taharnak ützi eta dantza kitatü, / Gaiaz eta egünaz bekhan paseiatü. Etch 398. Nolako soinu halako iantza / Goizian hala atsian. Bordel 85. Guztia zan arentzat / festa eta dantza. It Fab 62. Dantza eta jostaketa asko egin zituzten. Lard 79. Dantzako sala degu / egoki parako. Bil 30. Dantza has. "L'attaquer". Hb GH 1929, 87. Danzak eta taharnak. CatS 46. Begira neskatxa orren / dantzarako planta. Xe 184. Danboliñ orren soñuak dantza / txarrak eragiñ dizkigu. Noe 31. Makilla dantza eta bertsozko jolasak. AB AmaE 285. Yotzen zituztela superki muxiko, faldango eta bertze dantza suerte hainitz. Elzb PAd 55. Herriko plazaren erdian, dantza frantsesik baizen ez. Zby RIEV 1908, 84. Plazara joan orde, doha dantzara eta ostatura. Arb Igand 44. Ta eskon-barrien pozgarrirako / kantu ta dantza-soinuak. Azc PB 119. Lekeitioko Arranegitar neskatilla bati dantzarako mandatu eginarren. A BGuzur 115.

(s. XX). Atsegiñak, zantzoak eta jantzak. Echta Jos 119s. Dantza hanitz eman dute, bethi berdin arin eta ixil, eta zoin bere tokitik zeiharkatu gabe. JE Bur 142. Bihar ageriko Jainkoaren aintzinean, zure dantzak ala nere othoitzak baliatuko diren hobekienik! Barb Sup 53. Dantzariek beren dantzak eman ondoan, guziak badoatzi ethorri bezala. Ox 44. Ogeitamar Bolant / Baziren jantzako. LuzKant 99. Arrotz-dantza loietan / Zikindu bagarik. Enb 59 (36 jantza). Garai onian bukatzen dira / gure billerako dantzak. Tx B I 266. Dantzako aireak. JE Ber 94. Zaragi-dantzea. Otx 86. Iru puntuko dantza tajuz daramate. Or Eus 67. Dantza alai orretako buru, arako Pillar Tinteria. Erkiag Arran 34 (36 jantza). Euskera baztertuta Euskalerria dantzekin salbauta dagolakuan. SM Zirik 41. Artzaingoan ez badut erreusitzen, jinen niz menditik gibelerat, eta lotuko gira biak dantzako ofizioari. Larz Iru 52. Denak gure herriko kantu eta dantza. Xa Odol 231. Emengo parrandak eta dantzak aztuko zaizkidala. TxGarm BordaB 129. Gazteak dantza barik / zazpi asteetan, / barriro biztu arte / Jesus Pazkoetan. Ayesta 64. Euskaldun dantzen ikastea, mutxiko, fandango, arin-arin eta, hots, herriko dantza sanoen horiek. Larre ArtzainE 280. Sofia Lorenen dantza bat. MEIG I 191.

(Fig.). Bigarren horrek eman zuen buruan, yokarazteko lehenari ikusi etzuen dantza bat. Hb Egia 131. Billarreko makil-dantza. Xe 233. Baña zeñek sartu nau ni dantza abetan? Iraola 95. Gabetan zaitzen diye [astronomuak] / izarrari dantza. Arrantz 130. Ez al duk atxitu / apaltzeko lain, / ta, ai, ura goralarri / ta barne dantza! Ldi UO 32. Zertako ur ondoan naiz ardura jarri, / Xoraturik behatuz tirainen dantzeri? Iratz 56. Sua darioten izar-dantzen zuzendari, ta gau abestien begirale aizen aur ori! Zait Sof 193. Ura zan isatzen dantza bizia! Anab Poli 133. Trenaren dantzeagaz. Bilbao IpuiB 14. Gau luzea. Ura dantza ikaragarria [ontzian]. Ezin lorik egin. Anab Aprika 12. Eguna aizetsu jaiki zan eta baso-aldean ba-zan orbel-dantza. NEtx LBB 59. Zeruan eta olerkariaren gogoan ez da gelditzen giroen eta orduen dantza arina. MEIG II 143. Lapurdiko marinelei, itsaso hondargabearen axalean dantza irristakorrean dabiltzanei. MEIG IV 120. Orduan kaskabarrak eten zuen bere dantza. MEIG IX 104.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper