11 emaitza danga bilaketarentzat

danga (BN-mix, S; Arch VocGr, VocBN vEys, Dv, H), tanka (H), tanga (Hb ap. Lh), dranga (S). Ref.: A; Lrq.

I (Sust.).

1. Campanada. "Zeinu danga bakharra, le seul coup de cloche" VocBN. "Korda tiratzen duenak danga entzuten dik, quien tira de la cuerda oye campanada" A. "Laurak tankan etorri zan, vino a las cuatro en punto" BeraLzM. "Danga [...] (ou dranga), série de coups de cloche" Lrq. Zeñü danga airian eranzünik galzen direnek, mündüko bizitzia labür, ezdeüs, eta ürüpen bat dela erakusten die. Bp I 145. Elizaren tanga bezain xuxen behar litake lanetan, / Bainan orena ez den bezala, ixilik arrotz barnetan! Ox 177. Zeñía éntzün düdanín, úste ükhen dit untzíen abiatzéko zéñü dángà zéla. Lrq Larraja RIEV 1935, 137. Zoazi elizara, jo zazu ezkila, bizpahiru danga. Lf Murtuts 35. Jaungoikoak tanga entzün erazi dü Xiberurtar seme bati. Herr 22-12-1960, 3. Baina ezkila bakoitzak bere danga mota izaki, eta Xalbadorrena, egia errateko, berezia da. Larre in Xa Odol 16.

(Dv, H), tanka (BN ap. A; VocBN, H, BeraLzM), tanga (Hb ap. Lh, Dv, H). "Action d'un corps sur un autre corps dur" VocBN. "Bruit qui se fait entendre, lorsq'un corps dur frappe sur un autre corps dur" Ib. "Coup, bruit, son qui rend un corps par le choc" H. "Golpe, choque" A. "Coup de talon" Lh. Hanitzak jadanik ohartuak dira heien joak, ez iduri gatik, tanka gogorragoa emaiten duela harrian. JE Bur 28. Bulharrari jo eta jo ari zaukan danga hori, Jainkoaren boza duk. Larz Senper 108. Kontzientziaren danga baino gaztigu izigarriagorik ez da. Ib. 34.

tanka (H), ttanka. "Tanka, battement de coeur. Zer bihotz tankak, izialdurak eman derauzkitanak!" H. Abere gorrietan, foltsuaren tankak senditzen dira zintzurrean peko aldean, zain handia bulharretik yalgitzen den yuntan. EGAlm 1898, 25 (ap. DRA). Koxefaren bihotzaren ttanka goxoa. R.I. Gazte, abril 1964 (ap. DRA).

2. tanka (H), tanga (H (V)). "Coup d'eau, de vin. Arno tanka on bat, un bon coup de vin" H. Cf. DANGA-DANGA EDAN. Bikarbonato-botillari, orratik, oraingoan tanga polita eman diozu? Larz Egan 1952 (3-4), 28. Botoila horri ahatik tanka bat eman duzu. Larz GH 1955, 32.

3. tanka. Ritmo, paso. Cf. DANGA-DANGA (b). Erreposki abiatu zen etxeari buruz, idien tankari jarraikiz. Lf Murtuts 34. Matsu du izena esku-karro eremaile japonesak. Bere ofizioa ahalik hobekiena bethetzen du, bethi urhats eta tanka berekin. Herr 10-9-1959 (ap. DRA).

II (Onomat.).

(V, G ap. A), drank (V ap. A), tanka (H), tanga. (Onomatopeya que expresa diversos ruidos producidos por golpes). "(Onomat.), ruido de un objeto pesado que cae y produce algún eco" A. "Drank (V), (onomat.), sonido de la campana" Ib. T'alkiyarekin, tanka, / lurra joaz bertan. EA Txindor 156. Zarata pozgarri bat atheraten du, tanga! [piperpoteak] joten duzunean. Osk Kurl 76. Pilotea sakeletik athera ta tanga! bota zuan ormaren kontra. Ib. 168. Danga! Etxetik urruti. / Danga! Etsai-begipean, / Emen naukazu, maite, / zubi bat jaso nairik lanean. NEtx LBB 344.

tank (S ap. A), dank. "Onomat. de una acción subitánea. Tank eman behar ükhen du, ha tenido que dar en el acto" A. Tank, hortan gelditu naiz. HU Zez 136. Hogoi bat urhats harat egin ondoan, tank, zut, hantxe gelditzen da. EOnAlm 1907, 47 (ap. DRA). Bainan durduzaturik betbetan, tank, ixildu zen Mikolas, Eskuara ahantzi balu bezala. GH 1926, 98. Eta zangoa dank kentzen du motorraren akulatzetik. JE Ber 53.

"Dank (V-m), (onomat.) tocar ligeramente algo" A.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper