OEH - Bilaketa

36 emaitza belarrondoko bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
belarrondoko.
sense-1
1. (V, G, AN; Lar, , vEys, Dv (V, G), H; belaarrondoko V-gip), beharrondoko (L, BN, S; VocBN , Hb, Gèze, vEys, Dv, H, A), belarondoko (V-gip), beharondoko (SP, Urt, Ht VocGr), belarriondoko (V, G), begarri-ondoko, beharri-ondoko (AN) Ref.: A (belarrondoko, belarriondoko, bearri-ondoko); A Apend (belarriondoko); Lh (behar-ondoko); Iz ArOñ (beláarrondoko); Etxba Eib (belarondokua); Elexp Berg; Gte Erd 304; ZestErret .
Bofetada. " Behar ondokoa, soufflet" SP. "Alapa, mazelákoa, matraillákoa, [...] beharondókoa " Urt I 470. "Soufflet, beharondokoa " Ht VocGr 426. "Bofetada, bofetón [...], masalleko, matralleko, matalekoa, autzekoa, belarrondokoa, zaplada, zinkeia, ukaldia " Lar. "Soufflet, mathelako, beharrondoko, buhader, hauspo " Gèze. " Beharrondoko, soufflet sur la joue" Dv. v. belarrizkinako, belarrizaldeko, masaileko, ahutzeko, zaflako.
Ikhusiko duzu emazte gaixto bat, hasten dela oihuz, [...], zeren bere senharrak, soberaniak gainez eginik, behar-ondoko bat eman dioen. Ax 517 (V 333). Baldin lurreko Errege bati behar-ondoko bat emaiten dioenak gaztigu handiagoa merezi badu, edozein bertzeri emaiten dioenak baiño. Ib. 609 (V 391). Zenbat ille-tiraka, zenbat ostiko, zenbat bear-ondoko edo masalleko etzituen Jesus Onak artu? Mb JBDev 15 (ed. 1900, 37 belar-ondoko). Blasfemia asko esaten eutsezala bere izen santuaen kontra, eta estaldurik bere arpegia, emoten eutsezan belarrendoko [sic] andiak. Oe 155s. Esan ta egin ematen dio / Bere arpegi ederrean / Belarrondoko portitz bat, zeñez / Ezarri zuen lurrean. Cb Bast 14. Izan zuen atrebentzia behar-ondoko bat emateko nausi dibinoari. Lg II 261. Emoten deutsa konfirmau onduan belarondoko txikin bat. CrIc 134. Eman zion etsaiak juduari belarrondoko edo masallako ikaragarri bat. Mg CC 224. Neskatilla onek atzeratu eban gorputza, baña bai prestau bere besua emoteko belarondoko ain sendo ta zolija, zein da ikariaz, ta uste bagako esku ezartiaz, jausi zan beera [mutilla] . Mg PAb 106. Haren aurpegi adoragarria dakusat guzia behar-ondokoz uspeldua ta kherru zikhinez estalia. Dh 484. Auzoko persona nausi batek belaarri ondoko bat emoten badeutsa zeure umiari. fB Ic I app., 15. Aurpegi beneragarrira txistu egin, ta belarrondokoak emoten deutsez. EL2 220. Azotez ebagirik eta belarrondoko eskergeakaz lotsaturik entzuten zenduala [...] eriotzako sentenzia. Ib. 115s ( EL1 108 matrallako gogorrakaz ). Laido handirekin herrestatua Jerusalemeko karriketan, azote kolpez zaurthua, burlatua, beharriondokoz joa. MarIl 227. Zugaitik artu zituzan belarrondokuak, lotsarijak, azotiak. Ur MarIl 114. Ez diotzate bekhaiztuko thu eta beharrondokoak, gaxtaginekin emanen dute. Hb Egia 47. Yo zuten ukumil ukaldika, eta batzuek eman zitiozten begarri ondokoak aurpegian. Echn Mt 26, 67 (SalabBN behar ondokoak). Erraiten zeren: salütatzen zütügü, Jüdiuen erregia; eta beharrondoko emaiten zeren. EvS Io 19, 3 (He ahutzeko, LE zaflada ). Emango diat belarriondoko bat! Sor Gabon 22. Nork ematen zion ikusi gabe, belarrondoko portitz bat artu zuen. Arr May 27. Errukigarri aren sariya izan oi zan gosea, itz gogorrak eta maiz belarrondokoak eta ostikarak. Apaol 94. Behar-ondoko bat ederra eman deie, gure ministro, prefet eta botiga guziari, Bordaleko soldado tribunalak. HU Zez 134. Eskualdun soldado horri eman zioten beharrondoko bat. Ib. 24. Artu zituzan matrallako eta belarrondoko andiak, burla, barre eta destaña ikaragarriak. Itz Azald 34.
( s. XX) Bethi eta bethi azken zimikoa, azken behar-ondokoa eta azken ostikoa, ez apezarentzat ez (mihiz ba, ez ordean izaitez). Eskual 7-8-1908 (ap. DRA ). Harek gibeletik zimiko; hunek, itzul eta, beharrondoko. JE Bur 43s. Pozik emango zizkioken belarrondoko eder eder bi. Ag G 226. Motrollo ezta aren bildur, belarrondoko bategaz urriñera bidalduteko biar dan baño zazpi bidar indar geiago dauko ta. Kk Ab I 35. Mutill ergelari belarrondoko bat emanaz, lurrera iaurti edo bota du. JBDei 1919, 278. Beharrondoko batez erroz gora aurthikitzen du Zirikandok Mattin. Ox 60. Omoten-tsaten belarri-ondokuegaz zurtute itxikot dauen lekuen! Ort Oroig 98. Ostikada ta belarrondoko galantak banandu dautsiez. Kk Ab II 55. Ematen diyodan belarriondokoarekin, arto-alia apurtzen dan bezela nere atzaparretan apurtuko det. Alz Burr 25. Beharrondoko bat eman zion, zolia, merezi baitzuen. Mde Pr 159. Ia neure esku berberonek be belarri ondoko bana emon agiñean izan dotaz-da. Bilbao IpuiB 87. Hemendik ezpadituk bi hogerleko ateratzen, belarrondoko bana emango dizkiagu aitak eta biok. Arti Ipuin 25. Etxekoandreak, esaten dio mutillari: belarri ondoko bat ala bi nai dituzu? And AUzta 50. Sorgiñak, belarrondoko aundi bat jaurti zetsan aurreko gabian bezela. Etxba Ibilt 468. Amaika belarrondoko artuak itun. Ataño TxanKan 196. Osaba Pedrok belarrondoko bat eman zidan, da ni lurrera erori. JAzpiroz 122. Partidu onek zatiketaz artuta eukan belarriondokoaren min beroa eban arren. Gerrika 281.
sense-2
2. (V-gip, AN-gip; vEys), belarondoko (Lar), beharrondoko (L, BN, R-vid; SP, vEys), belarriondoko, beharriondoko (Sal, R; Hb). Ref.: Bon (beharri-ondoko); A (belarrondoko, bearrondoko); Lh (behar-ondoko). Almohada. " Behar-ondoko. Oreiller. Lumatxa " SP. "Cabecera de cama, almohada, burukoa, buhurdia, aurdikoa, belarondokoa " Lar. " Belarrondoko (G, V), beharrondoko (L, BN) soufflet; (L) oreiller (inconnu aujourd'hui)" vEys. " Behar-ondoko, coussin, oreiller" Lh. "En algunos sitios, almohada. Se conoce la voz en Eibar, por el chiste que permite el equívoco homofónico, pero no se usa. En su lugar se dice almuadia, almuada-azala. Cuando se procura no incurrir en el barbarismo se dice buru azpirakua " Etxba Eib. Cf. And AUzta 50: "Naparroan almohadari esaten diote belarriondokoa"; Garate Cont BAP 1949, 355: "Un estudiante guipuzcoano fue a examinarse al Instituto de Bilbao. En la fonda, una sirvienta de Amoroto le preguntó: Nai dezu belarrondoko bat?. El guipuzcoano se alarmó, porque creyó le ofrecía una bofetada, cuando en realidad la oferta era una almohada sobre la que se posa la oreja del durmiente". v. aburdiko, bururdi, buruko.
sense-3
3. (V-m ap. A ).
Patilla.
Arpegiz eder, martzal eta gorri zen; illea zuri, belarrondokoak (patilla) motz-motzak eta begiak txipi bezain diztiratsuak. Etxde Itxas 46.
belarrondoko
0 / 0 aber >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper