13 emaitza gizen bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

gizen
1 adj. Gantza edo haragia ugari duena. Ik. lodi 1. Anton. argal; mehe. Txahal gizenak. Mutil gizen bat. Axuri gizenenak hilik. Aurpegi gorrixka eta masail gizenak. Artalde gizenak. Gizenegia zaude. Oilo salda gizena. Ahate gibel gizenak. || Idi bat gizen-gizena.
2 adj. Joria, oparoa. Zelai gizenek abereak laster gizentzen dituzte. Larre gizena. Bazka gizenak. Ibai zabalaren ertz gizenetan. Irabazi gizenak. Ale gizenez ongi beteak.
3 iz. Haragiaren gantza. Anton. gihar. Haragiari gizena kendu. Batzuek gizena izaten dute eta zuk duzu giharra.
4 iz. Zurgizena. Gizen gutxiko zura duen zuhaitza.

Esaera zaharrak

Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen.

Aztergaia: gizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gizen egin .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond.; 2 iz.

gibel gizen
iz. Bortxaz elikaturiko ahate edo antzararen gibela; gibel horrekin prestatzen den jakia, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena. Ik. foie; foie gras. Ahatekiak, ahate gibel gizenak eta antzarak ekoizten dituzten etxalde ugari dago.
gizen egin
du ad.-lok. Ipar. Mehe egunetan haragia jan. Katolikoek ez dezakegu ortziraletan gizenik egin.

Aztergaia: gizen egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gizen sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

mehe-egunean haragia jan.

gizenarazi, gizenaraz, gizenarazten
du ad. Gizentzera behartu. Abereak gizenarazteko.

Aztergaia: gizenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizenarazi, gizenaraz, gizenarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gizenarazi, gizenaraz, gizenarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-

gizenda
iz. g. g. er. Giza enda, giza arraza.

Aztergaia: gizenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

gizendu, gizen/gizendu, gizentzen
da/du ad. Gizen edo gizenago bihurtu. Ik. loditu. Anton. argaldu. Ez da asko gizendu soldaduskan. Ezkurrez gizendutako zerria. Laneko idia ez da on gizentzeko. Zelai gizenek abereak laster gizentzen dituzte. || Alorrak gizendu. Gisuak ez du lurra gizentzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Txahal gizendua hilarazi du.

Aztergaia: gizendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Lantaldearen proposamena: Z3:EEBS:09 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizendu, gizen(du), gizentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gizendu, gizen(du), gizentzen

gizenki2
iz. Haragiaren gizena. Gizenkiz egiten ziren ase batzuk, oroitzekoak!
gizenkor
adj. Erraz gizentzen dena, gizentzeko joera duena. Idi mota hori beratzagoa eta alferragoa da, baina gizenkorragoa.

Aztergaia: gizenkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizentasun
iz. Gizena denaren nolakotasuna. Ik. loditasun. Negua lotan igarotzen duen abereak bere gizentasuna iraunarazten du. Bere azpiko lurraren gozoa eta gizentasuna bere erroez edoskiz. Hitz meheak, arinak, ez gizentasunik, ez gorputzik, ez astuntasunik ez dutenak.

Aztergaia: gizentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizentsu
adj. Gizen asko duena.

Aztergaia: gizentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

testuetan ez da jaso, baina egokia da osaeraz, eta argia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gizen asko duena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Erkiaga, Araibar zalduna; Hamleten itzulpenean eta beste testuren batean ere ageri da gizentsu, Google kontsultatuaz. Baina erabili denean, ez dakit beti ‘gizen asko duena’ adiera duen: ezpaiñak gizentsu aukeran (Erkiaga).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gizentze
iz. Gizen edo gizenago bihurtzea. Neskato honek ez du gizentze arazorik.

Aztergaia: gizentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. loditze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

lur gizen
iz. Lur joria, oparoa. Elorriak, lur gizena hautatu beharrean, harkaitza hautatu zuen bizitzeko.

Aztergaia: lur gizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2000-12-12 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Adibide gisa onartzekoa
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LUR GIZEN. Tierra pingüe. Lur gizenek abrea laster gizenduko. Hb Esk 189. Lur gizena, sakona, bustintsua naien. Munita 44. Elorriak, lur gizena autatu bearrean, arkaitza autatu zuan bizitzeko. Vill in Gand Elorri 15. v. tbn. Dv Lab 383. Jnn SBi 110. Barb Sup V. Zait Plat 26. Ibiñ Virgil 84

adib.: lur 4 iz. Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia, eta, bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena. Lurra eta haitzak. Lurrak ematen dituen fruituak. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. Sustraiak lur barruan dituelako. Ardo eta gari lur jorietara. Lurra irauli. Lurrak ongarritzeko. Lur arina, azala. Hazia toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori zen. Lur argaleko landareak lur koipetsuko basora igaro. Gaztainondoak lur harroa eskatzen du. Lur agor edo idorretan. Lur gizenak. Haritz mota horrek nahiago du lur sakona eta buztintsua. Lur mamiari ihes eginik, harkaitza aukeratu zuen. Nafarroako lur gorriak. Lur erre eta lehorrak. Buztin lurrak eta hondar lurrak. Zingira-lur batean gaindi. Lur koloreko nekazariak. Lur landuan ereiten.

lur gizen 1, Berria (“Lurra bera nolakoa zen ere arrazoi pisutsua zen; lur gizenak izan behar zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lur gizen 2: Xabier Olarra (“"Bake garaian presta ezazu gerra" esaerak ulertu ohi den baino esanahi sakonagoa du; ez du bakarrik esan nahi lurreko gauza guztiek dutela bukaera - aldaketa dela lege aldagaitz eta betiereko bakarra - baizik eta bakearen soroan gerraren haziak usu barreiatuak direla eta erne eta hazteko lur gizena dutela”), Elizen arteko Biblia (“Hiri babestuak eta lur gizenak hartu zituzten, ondasunez beteriko etxeez eta ur-putzuez jabetu ziren, mahasti, olibadi eta fruta-arbolen sail handiez. Asetzeraino jan zuten, sabela puzteraino; zure ondasun ugariz gozatu ziren”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. lur handi; lur sakon.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski izan liteke, lur formarekin osatutako gainerakoak bezala.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

lur mardul forma aztertzean azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, lur sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa lur sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lur eta gizen sarreretan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus