Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

ainbaga adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ainbaga-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hainbarik].

ainbagako adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ainbagako-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hainbako].

ainbagarik adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ainbagarik-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hainbarik].

ainbarik adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ainbarik-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hainbarik].

ainbat [Oharra: Euskaltzaindiak, ainbat-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adinbat; hainbat].

ainen iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ainen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. añen].

aineneko iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aineneko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. añeneko].

ainenti adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ainenti-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. añenti].

aingabe adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aingabe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hainbarik].

aingeru

1 iz. Izaki espirituala, Jainkoaren eta gizakiaren arteko arartekoa. Aingeru mendekatzailea. Gabriel aingerua. Aingeru aurpegia zuen.

2 iz. Bihotz oneko pertsona tolesgabea. Ni ere ez naiz sortu aingeru umila.

aingeru begirale Kristau erlijioan, gizaki bakoitzarentzat Jainkoak izendatua duen aingerua, haren laguntzaile eta begirale berezi izango dena. Miren aingeru bat zen, ene aingeru begiralea eta ongi egilea.

aingeru belar, aingeru-belar Lore zuriko landare ginbailduna, sendagintzan erabilia (Angelica officinalis edo A. archangelica). Aingeru-belarraren sustraiak zaporea eta kolore berdea ematen zizkion edariari.

aingeru gaizto Deabrua. Iruzurrez azalduko gara, aingeru gaiztoen eta ezkutuko ehiztarien modura.

aingeru guardako Aingeru begiralea.

aingeru jagole Bizk. Aingeru begiralea.

aingeru kanpai, aingeru-kanpai 1 Angelus-aren kanpai deia. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu.

2 Eliz dorreko kanpai txikiena, haur bat hil dela adierazteko jotzen dena.

aingeru lore, aingeru-lore Aingeru-belarraren lorea.

aingeru zaindari [Oharra: Euskaltzaindiak, aingeru zaindari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aingeru zaintzaile].

aingeru zaintzaile Aingeru begiralea.

aingerukeria

iz. Tolesgabetasun gehiegizkoa, ia inozokeria.

aingeruki1

adb. g.er. Aingeruen gisa. Zer moñoñak eta zein aingeruki apainduak!

aingeruki2

iz. Aingeruzko izakia. Aingerukiak bitarteko ditugu, gizonen eskariak jainkoei eramaten baitizkiete.

aingerutar

adj. Aingeruzkoa. Ahots paregabea zuen, hunkigarria, aingerutarra.

aingerutasun

iz. g.er. Aingerua denaren nolakotasuna; xalotasuna. Haurtxo txikia zinenean, orduan bai, aingerua zinen; gaur, ordea, aingerutasuna galtzeko arrisku handian ikusten zaitut. Mutil koxkor batek, aingerutasunez ahoa beterik, galdetu zidan: jauna, nor dira okerragoak, emakumeak ala gizonak?

aingerutu, aingeru/aingerutu, aingerutzen

da/du ad. Aingeru bihurtu. Mahometek aberetu ditu gizonak, Jesusek aingerutu.

aingerutxo

iz. Adkor. Aingerua. Ate-txokoan, aingerutxo bat ari da txistua eta danbolina jotzen, Jesusen jaiotza iragarriaz.

aingeruzko

adj. Aingeruei dagokiena; aingeruen nolakotasunak dituena. Haurtxoa jaio da argizko askatxo batean, eta aingeruzko hauts zuria zeruetatik kantari dabil. Zer bihotz aingeruzkoa zuen gure santuak!

aingira

iz. Suge itxurako arraina, luzea eta azal-labaina, Europako ibaietan bizi eta Sargazoen Itsasora joaten dena ugaltzera (Anguilla anguilla). Aingiraren buztana baino labainagoa. Aingiraren kumea.

aingira morea iz. Aingiraren itxurako itsas arraina, bizkar hegala eta isatsa bat eginik dituena (Muraena helena).

aingura

1 iz. Burdinazko atal aski handia, bi besoz hornitua, kate batetik zintzilik uraren hondora egozten dena, han finkaturik ontzia higitzea eragotz dezan. Aingura(k) egotzi, bota. Aingura(k) altxatu, jaso, goratu. Aingura kateari lotu. Aingura askatu.

2 iz. Irud. Munduko itsaso irabiatuan egoteko itxaropenaren aingura Jainkoagan botaz. Aingura bota dut Arratsaldean, oina dut ezarri Udazkenean.

ainguragile

iz. Aingurak egitea ogibide duen pertsona.

ainguragintza

iz. Aingurak egiteko lanbidea edo jarduera. Inaziok ez darama urte asko ainguragintzan.

ainguratoki

iz. Ontzia ainguratzeko behar den sakontasuna duen lekua.

ainguratu, aingura/ainguratu, ainguratzen

du ad. Ontzia aingura bidez finkatu. Ontzia leize batean ainguratu genuen.

ainharbear

1 adj. Ainharbekoa, Ainharberi dagokiona.

2 iz. Ainharbeko herritarra.

ainhiztar

1 adj. Ainhizekoa, Ainhizeri dagokiona.

2 iz. Ainhizeko herritarra.

ainhoar

1 adj. Ainhoakoa, Ainhoari dagokiona.

2 iz. Ainhoako herritarra.

ainitz

zenbtz. Anitz.

aintza

1 iz. Ospe oso handia. Salomon bere aintza betean ere ez zen horietako bat bezain apaindurik azaldu. Aintza Aitari, eta Semeari eta Espiritu Santuari.

2 iz. Jainkozko zoriontasuna, zeruratuen dohatsutasuna. Jainkoaren aintzak argiz inguratu zituen. Jainkoaren aintzan sartzeko.

aintzazko adj. Aintzaz beterikoa. Aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunera.

aintzagarri

adj. Aintza merezi duena. Ik. goresgarri.

aintzaka

adb. "Aintza" esanez. Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren.

aintzakotzat

Aintzat.

aintzakotzat eduki Aintzat eduki.

aintzakotzat eman Kontuan hartu. CIAk aintzakotzat eman ez zituen zantzuen artean 2001eko uztailean FBI Poliziak ondutako txosten bat dago.

aintzakotzat hartu Aintzat hartu. Ez zuten bere lekukotasuna aintzakotzat hartu. Egituraren ederrez ez genituzke, beharbada, aintzakotzat hartuko bertso horiek.

aintzaldu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aintzaldu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aintzatu].

aintzat

aintzat eduki Kontuan eduki. Aintzat edukiko dituzu aita eta ama.

aintzat eman Aintzat hartu.

aintzat hartu Kontuan hartu, onartu. Ik. aintzakotzat hartu. Hezkuntza eredu berrirako ikasleen iritzia aintzat hartuko dutela adierazi zuen. Jende gehienak ez ninduen aintzat ere hartzen. Ez du aintzat hartzen zaldien indarra.

aintzatsu

adj. Aintzaz betea. Ik. loriatsu.

aintzatu, aintza/aintzatu, aintzatzen

du ad. Aintza eman, goratu. Ik. goretsi. Zeruko aingeru eta santuekin batean, zure maitasun eta errukia aintzatu, gurtu eta goratu nahi ditut.

aintzildar

1 adj. Aintzilakoa, Aintzilari dagokiona.

2 iz. Aintzilako herritarra.

aintzin iz./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aintzin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aitzin].

aintzira

iz. Ur geldizko eremu iraunkorra eta aski handia. Titikaka aintzirako antxetak ikusi arte. Finlandiako baso eta aintziretan. Aintzira landareak.

aintzura

iz. g.g.er. Irudia. Bildotsa, Jesu Kristoren aintzura eta irudia da.

ainube

1 iz. Bizk. Laiotza, eguzkiak gutxitan jotzen duen aldea. Ik. ospel2 1. Eguzkialdera, Baionako bide nagusi eta alaitsua; ainube aldera, mendi baso eta baserri-etxe zoragarriak.

2 adj. Bizk. Tokiez mintzatuz, laiotza, itzaltsua. Ik. ospel2 2. Mendiko baso ainubea.

ainuri

iz. Naf. g.er. Intziria, zinkurina.

ainutsu adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ainutsu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lainotsu].

aio

adb. Zain, aiduru. Zure berri onen aio nagoela, onar itzazu ene agurrik beroenak.

aiots

iz. Intziria, aienea. Aiots garratzak bihotza urratzen die.

aipaezin

adj. Ezin aipatuzkoa. Gai minbera da, batzuetan kasik aipaezina, eta hori franko arrazoirengatik.

aipagai

1 pred. Aipatzekoa dena. Autobidea izan dute aipagai eguerdiko irratsaioan.

2 iz. Aipatzeko gaia. Eliza erraldoiaren maldan bilduak ziren emazteek ez zuten beste aipagairik.

aipagarri

adj. Aipatzea merezi duena. Gertakari, erabaki aipagarriak. Hizkuntzaren aldetik ere biziro aipagarria da liburua. Gero Sokrates dugu aipagarri. Azterketaren ondorio aipagarriena.

aipaldi

iz. Ipar. Aipamena. Aurten ere Lasako herriak merezi du aipaldi bat.

aipamen

1 iz. Aipatzea. Haren izenaren aipamena. Aipamen hutsa, soila. Aipamena merezi. Zerbaiten aipamena egin. Merezia dute Arantzazuko fraideek aipamen berezi bat. Aipamenetan, hitza erabili beharrean aipatu edo izendatu besterik egiten ez dugunean.

2 iz. Ipar. Norbaitez edo zerbaitez izan ohi den ustea. Aipamen onak gehiago du balio atsegin guztiek baino.

aiparazi, aiparaz, aiparazten

du ad. Aipatzera behartu.

aipatu, aipa, aipatzen

1 du ad. Zerbait edo norbait ahotan hartu. Ez zaitu aipatu ere egin. Jainkoaren izena aipatu. Liburu berri bat aipatu nahi dizut hemen. Lehen aipatu dugun filosofoa. Goian aipatu ditudan hitzak. Ez zuen inork bere burua aipatutzat jo. Adibide gisa aipatu. Norbait hitz gaiztoz aipatzea. Norbait ongi, onez aipatu. Izenez aipatu. Aldaera sarri aipatua. Otsoa aipatu eta otsoa agertu (esr. zah.).

2 du ad. Goraipatu. Zure dohainak ditut aipatuko. Ez zen orduan orain bezalaxe amaren eta are amonaren hizkuntza aipatzen eta goraipatzen zuenik. Gizon bat bere santutasunagatik oso aipatua.

3 (Era burutua izenondo gisa). Xenpelar aipatua. Sarako bertsolari aipatuak.

aipatzaile

iz. g.er. Zerbait edo norbait aipatzen duen pertsona.

aipu

1 iz. Aipamena. Ez da gerla aipurik baizik. Zerbait iduri zuten bizi zireno eta orain ez da haien aipurik ere. Zerbaitez aipu egin: zerbait aipatu.

2 iz. Entzutea, ospea. Aipu handiko gizona. Haien izena eta aipua ezaguna da bazterretan.

3 iz. Aipatzen den esaldi edo pasartea. Axularren liburutik jasotako aipuak. Aipu gehiegi dakartza.

aipu izan du ad. Aipatu. Hura zen hemen aipu dugun gizona.

aipu marka, aipu-marka Komatxoa. Estilo zuzenean, esaldi osoak ematen dira aipu marken barruan.

airakor

adj. g.er. Airatzeko joera duena.

airaldi

iz. Ipar. Hegaldia.

airarazi, airaraz, airarazten

du ad. Airatzera behartu.

airatu, aira, airatzen

1 da ad. Hegaldatu, hegan egin. Txoriak airatzen diren bezala. Bere arima zerura airatu da.

2 da/du ad. (Lurretik) altxatu. Ik. aireratu. Laster gizonak airatuko dira eta ibili baloietan. Gorputza lurretik airaturik. Ezin airatu du harria.

3 du ad. Jendartera, argitara atera. Isilpeko bat airatu.

4 da ad. Hantu, harrotu. Gogoa airatuz gero, gaitz da sosegatzen eta bere lekura bihurtzen.

5 da/du ad. Alde egin, desagertu; bidali, igorri. Ikustean semea gure artera jina, airatu da behingoz ene bihozmina.

airbag

iz. Automobiletan ezartzen den segurtasun gailua, talka handietan, bidaiariak babesteko automatikoki puzten den poltsa moduko bat aktibatzen duena. Ik. aire poltsa. Gidariaren airbaga bolantean dago instalatua. Istripua gertatu zenean, airbag sistemak huts egin zuen.

aire

1 iz. Atmosfera eratzen duen gas nahastura, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua. Airea beharrezkoa dute izaki bizidun guztiek. Gela honetan airea falta da. Airearen kutsadura. Airearen astuntasuna. Airearen hezetasuna neurtu. Aire kanpaia.

2 iz. Nahastura horrek lurgainean betetzen duen bitartea. Itsasoko arrainak eta aireko txoriak. Airean ez da erraz ibiltzen hegoak moztuta. Airean gora abiatu. Kolore bizienak eta minenak histen dira aire handian. Airean zegoen, ez zerurako eta ez lurrerako.

3 iz. Itxura, antza. Integrista airea hartzen diot nik Txomin Agirreri.

4 iz. Ipar. Ahairea, doinua. Aire zaharrean kantatu zuen.

aire interj. Alde! Aire hemendik!: alde hemendik!.

airean 1 adb. Azkar, presaka. Zoaz hemendik airean. Airean bidali zuen.

2 adb. (eduki, egon... aditzekin). Ernai, urduri. Jaidurarik ahalkegarrienek airean daukate nire bihotza. || (Beldurrak airean, beldurrez airean eta kideko esapideetan). Ezin egon gaitezke beti beldurrak airean! Ainhoako ezkilak pozik airean dauzka baserri hurbilak. Horretan pentsatze hutsak beldurrez airean daukala? Pozak airean zegoen hura, Athletic-ek irabazi zuelako.

aire-armada [Oharra: Euskaltzaindiak, aire-armada-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aireko armada].

aire berean adb. Azkar, berehala. Erran eta egin, badoa, aire berean, ontziko kapitain buruzagiarengana.

aire-bidaia [Oharra: Euskaltzaindiak, aire-bidaia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aireko bidaia].

aire bide, aire-bide Aireontzien hegaldientzako bidea.

aire gaizto 1 Tximista. Aire gaiztoak jo.

2 Perlesia.

aire-garraio [Oharra: Euskaltzaindiak, aire-garraio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aireko garraio].

aire girotu Tenperatura eta hezetasuna kontrolatuak dituen airea. Aire girotua jarri dute.

aire girotze, aire-girotze Airearen tenperatura eta hezetasuna kontrolatzea. Aire-girotze sistemak.

aire gozagarri, aire-gozagarri Usain ona hedatzeko edo usain txarra kentzeko edo estaltzeko erabiltzen den gaia. Etxeko txoko bakoitzari usain berezia emateko aire-gozagarri berriak!, zein da zure gustukoena?, etorri eta probatu! Aire-gozagarri elektrikoak.

aire-indar [Oharra: Euskaltzaindiak, aire-indar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aireko indar].

aireko armada Armadaren saila, batez ere airetiko erasoak egiten dituena. Talde horretako pilotuak Espainiako Aireko Armadako ofizialak dira.

aireko bidaia Airez egiten den bidaia.

aireko espazio Estatu baten kontrolpean dauden aire-bideen eremua. Bilera horretan, aireko espazio bateratua proposatuko du Espainiak Europan. Estatu kolpea eman ondoren, matxinatuek Maliko aireko espazioa eta lurreko mugak itxi zituzten.

aireko garraio Airez egiten den garraioa.

aireko indar Aireko armada.

aire konpainia, aire-konpainia Hegazkin bidez pertsonak edo gauzak garraiatzen dituen enpresa.

aire kontrolatzaile, aire-kontrolatzaile Aireportuetako langilea, aireportuan eta haren ekintza eremuari dagokion aireko espazioan dabiltzan aireontzien trafikoa kontrolatzen duena. Aire-kontrolatzaileek astearte gauean utzi zioten lan egiteari eta, horren ondorioz, bertan behera gelditu ziren atzoko programatuta zeuden 400 bat hegaldi.

aireko posta Airez egiten den posta-zerbitzua; modu horretan garraiatu diren eskutitz eta kidekoen multzoa.

aire korronte, aire-korronte Aire masa baten higidura jarraitua. Ik. haize laster. Geroztik eztarria ondo zaintzen saiatzen da, aire korronteetatik ihesi. Bat-batean sortutako zirimola, aire korronte bero eta hotzen nahasketak eragindakoa.

aire poltsa, aire-poltsa Automobiletan ezartzen den segurtasun gailua, talka handietan, bidaiariak babesteko automatikoki puzten den poltsa moduko bat aktibatzen duena. Ik. airbag. Toyota Avensis berriak bederatzi aire poltsa ditu.

aire posta, aire-posta Aireko posta.

airetik adb. Ipar. Pilota-jokoan, pilotak lurra ukitu aurretik. Ik. airez. Holako begi kolpea duzula pilota airetik biltzeko.

aire txar Perlesia. Ik. aire gaizto.

airez adb. Heg. Airetik. Olaizolak airez sartzea lortu zuen, eta partida irabazi.

aire zabalean Aterpe edo teilatu gabeko tokian. Aire zabalean egiten zituzten dantzaldiak. Ezkondu zenetik, aire zabalean gehiago ibiltzen zenez, itxura hobea zuen. || Aire zabaleko jatetxe batean afaldu zuten.

airez aire adb. Hala eraman zuten uso mezulariek agindua airez aire. Aingeruek noizbait airez aire ekarria. Airez aire igorri.

aireberritu, aireberri, aireberritzen

da/du ad. Airea aldatu; eraberritu. Erizainak zauria bistan uzten dizu, garbitzeko eta aireberritzeko. Bata bestearen ondoren etorritako seme-alabek etxea aireberritu zuten.

aireberritze

iz. Airea aldatzea; eraberritzea. Gela honek aireberritze bat behar du.

airedromo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, airedromo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aerodromo].

aireko

1 iz. Ipar. Hegazkina. Airekoa hartu. Airekoz joan. Airekoan ez omen da ezer sentitzen. Airekotik jaitsi zen New Yorken.

2 iz. Ipar. Gizakiaren gain ahalmen handia duen alegiazko izakia. Jende batzuek airekoetan duten sineste itsua.

airenautika iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, airenautika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aeronautika].

aireontzi

iz. Hegalda daitekeen ibilgailua. Ikara gorrian gentozen gure aireontzia bira eta bira zetorrelako.

aireplano

iz. Zah. Hegazkina, airekoa. Aireplanoan ibilita nago. Aireplanoa gidatzen ikasi zuen.

aireportu

iz. Aireko garraioetarako ibilgailuen geltokia, aireratzeko eta lurreratzeko pistak, aireko trafikoa kontrolatzeko gunea eta bidaiarientzako aretoak dituena. Aireporturako bidea. Aireportuko zerbitzuak.

aireratu, airera, aireratzen

da/du ad. Lurretik edo uretatik altxatu, airera joan. Hegazkina nola aireratzen zen ikusi genuen. Lurreratzeak beldur handia ematen dit, ez aireratzeak bezainbat, baina handia.

aireratze

iz. Lurretik edo uretatik altxatzea, airera joatea. Ik. lurreratze. Aireratze eta lurreratze pistaren luzera 1.754 metrotik 1.454ra gutxitzea da Aenaren asmoa.

airetikako

1 adj. Airekoa. Airetikako argazkien bidez.

2 iz. g.er. Airekoa, alegiazko izakia.

aireztapen

iz. Aireztatzea. Aireztapen sistema jartzeko zortzi hilabeteko epea izango dute.

aireztatu, airezta, aireztatzen

du ad. Egurastu. Gaizki aireztatutako logelen usaina nabaria zen.

airis

adj. Ogiaz eta kidekoez mintzatuz, jaiki ez dena, legamiarik gabea. Ik. legamiagabe. Ogi airisa, legamiarik gabea. Okindegian hasiak ziren Pazkoko ogi airisak prestatzen.

airos

1 adj. Ipar. Alaia, bizia; liraina. Neskatxa gazte paregabea, txoria bezain airosa.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Sartu ginen sukalde airos batean.

3 adb. Alai, bizi. Ik. airoski; airoso. Goazen denak bat, airos harturik aitzurra eta aizkora. Donibanetik goiti, arratsalde apalean, airos heldu nintzen bizikletaren gainean.

airoski

adb. Ipar. Alaiki, zalu. Airoski eta bihotz onez behar dugula bakoitzak gure gurutzea garraiatu. Bi saskiak altxaturik airoski burura, beha zein laster doan karrika behera.

airoso

adb. Heg. Bizi, zalu, arin. Ik. airos 3. Airoso erabili du hamaika arroako harria.

airostu, airos/airostu, airosten

da/du ad. Alaitu. Irriño batek airosten zion aurpegia, baina berriz ere, haatik, negarra ez zuen urrun. Egan taldeko musikariek airostuko dute afaria.

aisa

adb. Aise.

aisatu, aisa/aisatu, aisatzen

du ad. Erraztu, eramangarriago egin. Hasieran, oharkabez, guhaurek aisatzen genion egitekoa.

aise

adb. Errazki, erosotasunez. Aise aurkituko duzu haren etxea. Aise ikusten den gauza. Mintzo bakar bat baizik ez zenean, gizonak aise bizi ziren elkarren artean. Aise erabiltzen den tresna. Bere lanbidetik aise bizi zela. Aiseago aztertzeko. Alfer eta aise zaudenean. Aise izana aise galtzen (esr. zah.).

aiseki

adb. Aise. Gure etsaiak aiseki goituko ditugu.

aiseria

iz. Ipar. Aisetasuna, erosotasuna. Aiseria beti miseria.

aisetasun

iz. Erosotasuna, lasaitasuna. Egunen batean bukatuko da hemengo aisetasuna eta jan-edana. Familiarik beharrenetan ere, garbitasun eta aisetasun gehixeago izan da gerlatik hona. Nahiago izan du aisetasun lasaia, barrenak eskatzen zigun borroka latza baino.

aisetu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aisetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aisatu].

aisia

iz. Atsedenezko edo erosotasunezko egoera, lana edo ohiko zereginak uztean hartzen dena. Deusek ez du nehor galtzen, hala nola aisiak. Alferkeriak, jan-edanak, esamesek eta aisiak dakartzaten gaiztakeria mota guztiak. Amaigabeko aisia batean murgilduta zegoen. Lanaren kontzeptu klasiko horren arabera, aisia txarra da, espiritua nagitzen baitu bekaturako bidean jarriz. Helburua da edozein elbarritasun mota duten pertsonek aisiarako edo kulturarako eskubidea izatea.

aisialdi

iz. Lanik edo zereginik gabeko tartea, nahi den eran bete daitekeena. Ik. asti 2. Kasimiro izan nuen ondoan langelan eta lan ondoko aisialdietan. Gazteentzat, sarritan, taberna izaten da aisialdirako aukera bakarra. Hirian, lana amaituta, aisialdia dator; landan, ez daude horren ondo zehaztuta, eta batera doaz bizimodua eta lana. Familiek euren aisialdia antolatzeko ere, eskolako gainerako haurren sendiak kontuan hartzen dituzte.

aisit

adj. Ipar. eta Naf. g.g.er. Erraza; arina. Plazent, aisit, arin eta erraz da Jainkoaren zerbitzatzea. Badira lan bortitzak, eta badira aisitagoak.

aislamendu 1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aislamendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'bakartze, baztertze' eta kideko adieretan ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bakartze; baztertze...].

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aislamendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori fisikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. isolamendu].

aislatu 1 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aislatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'bakartu, baztertu' eta kideko adieretan ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bakartu; baztertu...].

2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aislatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori fisikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. isolatu].

aita

1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago dituen gizona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Aita bihurtu. Aita izan. Bi semeren aita da. Patxiren aita. Aita-semeak. Aitona eta aita-alabak afaltzen ari ziren sukaldean.

2 iz. Ume bat edo gehiago sorrarazi dituen animalia arra. Bost txorikume zituen, aita eta amarekin, zazpi.

3 iz. Hirutasun Santuko lehen pertsona. Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean: Aitaren egitean edo bataioan esaten diren hitzak. Gure Aita (edo Aita gurea), zeruetan zarena. Aita ahalguztiduna.

4 iz. Erlijioso apaiztuei ematen zaien titulua. Aita Eztebe Materre-ren liburua. Mitxelena aita frantziskotarra.

5 iz. Zerbaiten sortzailea. Haydn, sinfoniaren aita. Soroa da euskal teatro berriaren aita.

aita-ama pl. Gurasoak. Aita-ama hoberenak bakoitzarenak.

aita-amabitxi pl. Aitabitxi-amabitxiak.

aita-amaginarreba pl. Aitaginarreba eta amaginarreba. Alabarik maitagarriena bezala hartu zuten aita-amaginarrebek.

aita-ama ponteko pl. Aita pontekoa eta ama pontekoa. Aita-ama pontekoen oparia.

aita besoetako Aitabitxia (bataiokoa). Aita besoetakoak seme pontekoen zaintzaile dira.

aita familiako Familia bat bere ardurapean duen gizona. Bere aita familiako eginbideari lotua zegoen.

aita nagusi Komentu bateko burua. Badakigu Añibarro aita nagusi izana zela Burgosko komentu batean.

aita ponteko Aitabitxia (bataiokoa). Aita pontekoak haurra besoetan hartzen du.

aita usteko Aitaordea. Jaungoikoaren amaren senarra eta haren aita ustekoa.

aitabisaba

iz. g.er. Birraitona. Ik. amabisaba.

aitabitxi

1 iz. Bataiatzen den haurrarentzat, besoetan daraman gizonezkoa. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ik. aita besoetako; aita ponteko. Aitabitxiak besoetakoari urtero zapata berriak erosten dizkio. Osaba Martin izan zen nire aitabitxi. Aitabitxi eta biok.

2 iz. Beste sakramentuetan aitabitxiaren antzeko eginkizuna betetzen duen gizonezkoa. Ezteietako aitabitxia. Sendotzarako aitabitxitzat aukeratu zuena.

3 iz. Irud. Liburu honen aitabitxia izatea dagokizu.

aitabitxi-amabitxi pl. Aitabitxia eta amabitxia; aitabitxiak eta amabitxiak. Zein dira aitabitxi-amabitxien eginbideak?

aitagai

iz. Aita izango den gizonezkoa. Obulu horiek aitagaiaren (edo emaile baten) espermatozoideekin ernalduko dira.

aitaginarreba

iz. Ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat. Aitaginarrebaren suhiekiko maitasuna, urriko eguzkiaren berotasuna (esr. zah.).

aitagoi

iz. Aitalehena.

aitagure

iz. Gure Aita otoitzaren izen zaharra. Hamalau aitagure eta agurmaria.

aitaita

iz. Aitona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Nire aitaita eta amama gazteak dira oraindik. Oinez badaki, "aitaita" esaten ikasi du.

aitaita-amama pl. Aitaita eta amama; aitaitak eta amamak.

aitaizun

iz. g.er. Aitaordea.

aitajaun

1 iz. Zah. Aita aipatzeko erabiltzen zen hitza.

2 iz. Aitona. Biloba txikia negarrez ari zen eta lasai egoteko esan zion aitajaunak.

3 iz. Aitabitxia. Anderri galdetu zion ea aitajaun izango zen bere ezkontzan.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper