Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

sain

iz. g.er. Lumera, itsas animalien gantza. Sainez beteriko kriseilu beltz koipetsuak.

saindu

iz. Ipar. edo Jas. Santua.

sainduetsi, sainduets, sainduesten

du ad. Santutu. Jainkoak berak hautatu eta sainduetsi du asteko zazpigarren eguna.

sainduki

adb. Ipar. Santutasunez. Ik. santuki. Sainduki bizi. Erabil bedi sainduki zure izena.

sainga

iz. Ipar. eta Naf. Zaunka. Ez duzu entzun deus harrabotsik edo zakur saingarik zuen etxe inguruan?

saintgeorgestar

1 adj. Saint Georgeskoa, Saint Georgesi dagokiona.

2 iz. Saint Georgesko herritarra.

saintjohnstar

1 adj. Saint John’s-koa, Saint John’s-i dagokiona.

2 iz. Saint John’s-ko herritarra.

saintvincentar

1 adj. Saint Vincent eta Grenadinetakoa, Saint Vincent eta Grenadinei dagokiena.

2 iz. Saint Vincent eta Grenadinetako herritarra.

saio

1 iz. Norbaitek, zerbaitetan duen gaitasuna ikusteko, egiten duen ariketa; ondorioaz ziur egon gabe egiten den ariketa. Ikasle apal baten saio kaskarrak. Alferrikako saioak (Ik. ahalegin). Saioetan teoriak, eta teoria zuzenak, izan behar du gidari. Lur jorik ikusten genuen Roberto Rosellini azken urteetan, saio adina huts egiten ezkontzan eta zineman. Halako batean, saio antzean bezala, aszetikari dagokion hiztegia hasi nuen. Euskalki nahastea ere saio tankera horretatik datorkio liburu honi. Zenbait saio egina nintzen laborategian.

2 iz. Helburua lortzen ez duen ekintza. Lapurreta saioa. Estatu kolpe saioak huts egin du.

3 iz. Jardunaldia, batez ere jendaurrekoa. Ik. irratsaio. Afalondoan bertso saio bat kafetxo bana hartuta. Goizero gimnastika saioa egin. Dantza saio ikusgarria. Saio latzenak eginagatik batere nekatzen ez dena. Jai haietan egin zen bertsolari saioan. Txistulariek saioa azkendu zutenean.

4 iz. Saiakera, idazlana.

saio hodi, saio-hodi Hodi itxurako beirazko ontzi txikia, kimikako esperimentuetan erabiltzen dena. Ikerketa askotan badira saio-hodi batean ezin egin daitezkeen probak.

saiotxo

iz. Adkor. Saioa. Nik ere egingo nuke saiotxoren bat edo beste neure aldetik. Finala hasi aurretik, ordu erdiko saiotxo arina egin dut.

saizuri

iz. Saiaren familiako hegaztia, gaztaroan arrea eta helduaroan zurixka dena (Neophron percnopterus).

saka

iz. Zaku handia.

sakabanaketa

iz. Sakabanatzea. Zazpi hautagai aurkeztu dira, asko, eta horrek botoen sakabanaketa ekarri du. Presoen sakabanaketak sufrimendua besterik ez dakar.

sakabanatu, sakabana, sakabanatzen

1 da/du ad. Barreiatu. Jendea sakabanatu zenean. Bere ardiak gehiegi sakabanatu dira. Haizeak sakabanatzen ditu garrak lurraren gainean milioika txinparta bihurturik. Europa eta Ameriketako aldizkarietan sakabanaturik zeuden euskal poemak. Hor-hemen sakabanatuak.

2 (Era burutua izenondo gisa). Herri txiki sakabanatuetan. Gure ondasun sakabanatuak biltzen.

sakabanatzaile

adj. Sakabanatzen duena.

sakabanatze

iz. Barreiatzea.

sakadura

iz. Presioa.

saka egin

dio ad. (nor osagarririk gabe). Bultza egin. Lagunei besoaz saka eginaz. || Eta hor saka eta hemen bultza, bientzako lain tarte egin zuten.

sakaila

1 iz. Ipar. Sakia, zauria.

2 iz. Ipar. Sarraskia.

sakailaketa

iz. Sarraskia, hilketa handia.

sakailatu, sakaila/sakailatu, sakailatzen

1 du ad. Ipar. Zauriz bete.

2 du ad. Ipar. Suntsitu, sarraskitu. Hasi ziren israeldarren herria sakailatzen. Gerrateak sakailaturiko herrialdeetako haurrei laguntza emateko.

3 du ad. Ipar. Gaztainei hortzekin azalean koska edo ebaki txiki bat egin. Gaztainak sakailatu gabe paratu bide dituzue erretzen, panpaka ari dira.

sakakada

iz. Bizk. Bultzada. Jokalarien artean ere, giroak kutsaturik edo, jokoa gogortzen zihoan, zartadak eta sakakadak ugaritzen.

sakalari

iz. Sakatzailea.

sakan

iz. Sakonunea, mendiartea. Ik. ibar. Oiartzun, Irun eta Hondarribia dauden sakanean.

sakangune

iz. Sakonunea.

sakarido

iz. Kim. Gluzidoa.

sakarimetro

iz. Kim. Likidoen azukre kopurua neurtzeko erabiltzen den tresna.

sakarina

iz. Gai zuria eta guztiz eztia, azukrearen ordez erabiltzen dena. Deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.

sakarosa

iz. Kim. Azukre arrunta, glukosa eta fruktosaz osatua. Sakarosa, batez ere, azukre-kanaberatik eta erremolatxatik lortzen da.

sakarri

iz. g.er. Botaharria.

sakats

adj. Gip. Pertsonez mintzatuz, zimela, segaila.

sakatu1, saka/sakatu, sakatzen

1 du ad. Zerbaiten gainean indarra edo presioa egin. Sagarrak sakatu dolarean.

2 du/dio ad. Gailu, tresna edo kidekoren bati eragiteko, leku jakin batean indarra edo presioa egin. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Botoia sakatu. Behin eta berriz sakatu zuen txirrina. Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen, azkenik. Sakatu pedalari.

3 du ad. (Gezurra, ziria edo kidekoren bat) sartu. Ez didak niri holako gezurrik sakatuko. Ederra sakatu zion inozo hari! A zer ziria sakatu zion! Gauza txarra ontzat inori sakatzen.

4 du ad. Ipar. Bultza eginez sartu. Iluntzean karro tzar batzuk jinik, higitzeko on ziren gizon guztiak heien barnean sakatu zituzten.

5 du ad. Jo. Sakatu eta ostikopetzen dute ardura gabe. Hik maka, nik saka (esr. zah.).

sakatu2, saka/sakatu, sakatzen

du ad. Sakea atera. Elizaraino sakatzen zuen zortzi ontzako pilota. Azpeitikoak ere ederki sakatu zuen.

sakatzaile

iz. Sakea ateratzen duen pilotaria. Aurtengo binakako txapelketan sakatzaile trebea dela erakutsi du Barriolak.

sakatze

iz. sakatu aditzari dagokion ekintza. Argazkiak atera ahal izango ditu botoi-sakatze hutsarekin.

sake

1 iz. Pilota-jokoan eta kidekoetan, jokaldia hasteko pilota jaurtitzea. Sakea atera. Sake ona atera du. Ezin izan du sake gaizto hori eraman. Nolako sakea, halako errefera (esr. zah.).

2 iz. Lgart. Ateraldi zorrotza. Hark bazeuzkak sake batzuk tripak botatzekoak.

3 iz. Lgart. Asko jateko eta edateko gaitasuna. Denak jatun onak, baina amonaren sakea! Kristoren sakea dauka Txominek (Ik. tripontzi).

sake-erremate Heg. Kirol. Pilota-jokoan, sakea egin duen pilotariak bigarren pilotakadan tantoa egitea. Tanto gehienak sake-errematez lortu zituen. Sake-erremate teknikak tanto ugari eman zizkion. Pilota motelagoak aukeratu ditu sake-erremate jokoaz baliatzeko. Sake-errematean horma-bikoa jo zuen airez.

sakela

iz. Jantziei barrualdean edo kanpoaldean josten zaien poltsa modukoa, eskuarki tamaina txikikoa. Ik. patrika; poltsiko. Sakelatik erlojua atereaz. Sakelan gorde. Galtzetako sakeletan. Esku biak sakeletan sartuta. || Sakelako liburua.

sakeladun

adj. Sakela edo sakelak dituena. Barneko sakeladuna.

sakelako

adj. Gauzez mintzatuz, mota berekoak baino txikiagoa izanik, sakelan sar edo eraman daitekeena edo horretarako pentsatua dena. Ezinbestekoak dira sakelako tramankulu hauek. Sakelako erloju zahar handi bat atera zuen poltsikotik.

sakelako liburu Liburu mota, formatu txikian, azal bigunekin eta ilustrazio eta apaingarri gutxirekin argitaratzen dena. Liburu-dendako sakelako liburuen apalean, Beigbeder-en azken liburuaren azalak erakarri nau.

sakelako telefono Haririk gabeko telefonia-sistema erabiltzen duen telefono txiki eramangarria, konexioa uhin hertziarren bidez egiten duena. Ez daki sakelako telefonorik gabe bizitzen.

sakelaratu, sakelara, sakelaratzen

1 du ad. Sakelan sartu. Eskua luzatu eta hogei ogerlekoak sakelaratu zituen.

2 du ad. Diruaz edo ondasunez mintzatuz, eskuratu. Hauek ez dute fitsik ere galdu nahi, indarkeriaren indarkeriaz sakelaratu dutenetik.

sakerre

adj. Erretxina. Ik. erre2 7. Pertsona sakerre, estu eta haserrekorrak guztiak tentatzen eta haserretzen ditu.

sakhera

iz. Jakutiako Errepublikan mintzatzen den hizkuntza. Ik. jakutera.

saki

1 iz. Lanabes edo arma ebakitzaile batek eginiko zauria. Ik. ebaki2. Esku artean zuen ganibetarekin saki bat egin zion eskumuturrean.

2 iz. Marka edo seinalea, bereziki, abereei azalean egiten zaiena. Han doaz bost gazte bizkor zezenari eustera sakia egin bitartean.

sakitu, saki/sakitu, sakitzen

1 du ad. g.er. Lanabes edo arma zorrotz batez zauritu.

2 du ad. g.er. Abere baten azalean marka edo seinalea egin. Txahalak burdina goriaz sakitzen diren bezala.

sako

iz. Zub. Ebakia, zauria.

sakon

1 adj. Hondoa oso behean edo gainaldetik oso urrun duena. Zulo sakon batera jausi ziren. Leize sakon bat. Ebaki, zimur sakonak. Zakuto bat alde batean eta zaku sakon-zabala bestean. Plater zapalak eta sakonak (Ik. azal 9; txokon). || Baso eta oihan sakonak.

2 adj. Asko barneratzen dena. Arteak zainak lodi, sakon eta ugariak ditu. Jainkoaren ideiak badu sustrai sakonagorik. Ur sakonak.

3 (Sakonera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta luzera neurri baten eskuinean). Hiru metro zabal eta beste hainbeste sakon. Zuloak bi metro luze ziren, bi metro zabal, eta metro eta erdi sakon.

4 (Izen gisa). Han sakonean, pinudi bat zen.

5 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, oso barnean sortzen dena; azalekoa ez dena, hondoraino doana, asko barneratzen dena. Arimako samintasun sakon eta neurrigabea. Hasperen sakon bat egin ondoren. Platonen jakite luze, zabal eta sakona. Gogoeta sakonak. Gai sakonez mintzatzea. Aldakuntza sakonak. Filosofia gaietan lan sakonak argitaratu zituen. Nola nahi duzu nik ezkutu sakon hori azaltzea? Ez dauka gramatikaren misterio sakonetan murgiltzeko gogorik.

6 (Izen gisa). Axaleko nahiz sakoneko gertariak ezagutu nahian gabiltzanean. Sakoneko funtsa azalera ekartzen.

7 adb. Sakonki. Astiro eta sakon aztertzeko. Sakon begiratu. Giza bihotzetan sakon errotua. Badakigu guztiok zein sakon eta errotik ezagutzen duen liburu hau.

sakonagotu, sakonago/sakonagotu, sakonagotzen

da/du ad. Sakondu. Ezkongabearen begitarteko zimurrak sakonagotu ziren beltzuri egiteraino.

sakondu, sakon/sakondu, sakontzen

1 du ad. Sakonago egin. Ik. sakonagotu. Gure arteko osin hori komunikabiderik ezak zabaldu eta sakondu du.

2 da ad. Hondorantz jo. Garai hartan klimak aldaketa izugarriak egin zituen; ibai eta haitzarte asko sakondu ziren. Neska gehiegi sakondu zen laino galgarrian barrena.

3 du ad. Zerbait arretaz aztertu edo hausnartu, hura hobeto ulertu eta ezagutzeko. Berak galdetu, berak erantzun, ezer sakondu gabe, gogora zetozkion autu guztiak lardaskatuaz. Galderak ongi mugatzen dakiena bakarrik izango da gai jakintzan sakontzeko.

4 du ad. Sakonunea egin. Hamar metro sakondu dute, baina ez dute urik topatu.

sakonera

iz. Sakontasunaren neurria. Zuloaren sakonera. Zortzi metroko sakonera.

sakonki

adb. Sakontasunez. Ik. sakon 7. Sakonki errotua. Sakonki aztertu ez den gaia. Sakonki ezagutzen zituen erdaretan.

sakontasun

iz. Sakona denaren nolakotasuna; sakonera. Ik. sakon 6. Leizearen sakontasuna. Sakontasunik gabeko azterketa.

sakontze

iz. sakondu aditzari dagokion ekintza. Ezinbesteko lagungarriak aurkituko dira, beraz, liburu honetan euskal literaturaren kondaira eta sakontze lanerako. Itxura hutsa baita berak agintzen duen sakontze zientifikoa.

sakonune

iz. Lurrazalean, ingurukoak baino beherago dagoen zatia. Elur azpian sakonunea zen eta oina han jartzerakoan behera joan zen.

sakosta

iz. Sakonune txikia, bereziki mendietakoa. Mendietako sakostetan maiz ikusi ohi ditugun ibarrak bezalakoak.

sakralizatu, sakraliza, sakralizatzen

du ad. Norbaiti edo zerbaiti izaera sakratua eman. Ez zait batere gustatzen artea sakralizatzen duen erakusteko era. Sakralizatu ez balitz, ez zen euskararik izango.

sakralizazio

iz. Sakralizatzea. Sakralizazioaren aurrean, ironiaren aldekoa zara.

sakramental

adj./iz. Sakramentuena, sakramentuei dagokiena. Jakina da zer garrantzi zuen kristautasunaren mundu sakramentalak.

sakramentatu

adj. g.er. Jesu Kristoz mintzatuz, ostia sagaratuan dagoena. Bizi bedi Jesus sakramentatua.

sakramentino

iz. Sakramentu Txit Santuaren ordenako kidea.

sakramentu

iz. Jesu Kristok bere Elizari utzi zion seinale ageria, hartzen duenari grazia eta bertuteak ematen edo gehitzen dizkiona. Zazpi sakramentuak. Bataioko sakramentua. Penitentziako sakramentua hartu. Sakramentuak emateko.

aldareko sakramentu Eukaristia. Aldareko Sakramentu guztiz santuan.

sakratu

adj. Jainkoari dagokiolako begirunerik handiena eskatzen duena; ukitua edo erabilia ezin izan daitekeena. Lur sakratuan. Jesusen bihotz sakratua. Ostia sakratua.

sakre

iz. Ipar. Madarikazioa, biraoa.

sakreka

adb. Madarikazioka, biraoka. Hasten zaio sakreka.

sakrifikatu, sakrifika, sakrifikatzen

1 du ad. Jainkotzat hartzen den izaki bati, gurtza gisa, zerbait eskaini.

2 da/du ad. Besteen edo norberaren onerako, neke handiak hartu, zerbaiti uko egin. Izugarri sakrifikatu dira, familia aurrera ateratzeko.

sakrifikatzaile

iz. Sakrifizioak eskaintzen dituen pertsona. Sakrifikatzaile honek gure bekatuen satisfaziotan eskaintzen dizu zeure semea.

sakrifizio

iz. Sakrifikatzea; horren ondorioa. Mezako sakrifizioa. Sakrifizioak eskaini.

sakrilegio

iz. Gauza sakratu bat profanatzea. Norbaitek lotsaz uzten badu bekatu bat aitortu gabe, egiten du sakrilegio handi bat.

sakrilegiozko adj. Aitortza gaiztoa eta sakrilegiozko bekatua. Egiten du sakrilegiozko bekatu bat.

sakrilego

1 adj./iz. Sakrilegioa egiten duena.

2 adj. Sakrilegioari dagokiona.

sakristau

iz. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den gizona. Ik. serora 2. Urte askoan izan zen sakristau parrokian.

sakristautza

iz. Sakristauaren lanbidea edo kargua. Bikariotzat nahi zenuke eta, sakristautzako jakin ez.

sakristia

iz. Elizetan, apaizak janzten eta elizkizunetako gauzakiak gordetzen diren tokia. Sakristiatik aldarera. Sakristiara joan da txartela ateratzera.

sakro

iz. Anat. Bizkarrezurraren behealdeko hezurra, bat eginiko bost ornok osatua.

sakrosantu

adj. g.g.er. Sakratua eta santua dena.

sakulu

iz. Anat. Barne belarriko zaku txikia.

sala

1 iz. Aretoa. Ospitaleko sala handian.

2 iz. (Norbait dagoen lekutik modu txarrean bidaltzeko erabiltzen diren zenbait esapidetan). Zoaz txakurraren salara. Lagunek txakurraren salara bidali zuten.

salabardo

iz. Arrantzarako erabiltzen den esku sare kirten luzeduna. Han, arroken azpian, salabardoaz arrain txikiak harrapatzen genituen.

salafismo

iz. Mugimendu sunia, islamaren jatorrizko eta oinarrizko irakaspen eta balioetara itzultzea aldarrikatzen duena. Koranaren, musulmanen liburu santuaren, hitzez hitzeko interpretazio zorrotza egiten du salafismoak.

salafista

adj./iz. Salafismoarena, salafismoari dagokiona; salafismoaren aldekoa. Islam kontserbadoreenaren ordezkari da Nur alderdi salafista, Egipton boto gehien lortzen duten indarretatik bigarrena. Hildako guztiak milizia salafista bateko kideak ziren. Talde zintzoa jatorrian, baina salafistek kutsatua egun.

salagarri

adj. Sala daitekeena. Ez da onargarria eta bai salagarria. Zuen egoera ez da salagarriagoa. Udalaren jarrera erabat salagarria da.

salaketa

iz. Salatzea. Salaketa egin zuena. Emaztearen salaketarengatik galdua zegoen senarra. Zer salaketa dakarzue gizon honen aurka?

salakuntza

iz. Salaketa. Gezurrezko salakuntza.

salami

iz. Hestebete lodia, behiki eta txerrikiz egina eta gordinik jaten dena.

salaminar

1 adj. Salaminakoa, Salaminari dagokiona.

2 iz. Salaminako herritarra.

salarazi1, salaraz, salarazten

du ad. Salatzera behartu.

salarazi2

du ad. Saltzera behartu. Salgaiak merkeegi salarazten dizkiolako. Premiak salarazi dit idi parea.

salatari

iz. Zerbait edo norbait salatzen duen pertsona. Ik. salatzaile. Kristauen salataria. Salatariak badu bete beharrezko baldintza bat: salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egotea. Gero, salatari doilor baten gisa jokatu zen. || Euskal literaturari begiratu nahi nioke gaurko gure arteko gogo giroaren ezaugarri eta salatari den aldetik.

salataritza

iz. Salatariaren jarduna. Hasten da salataritzan, gogo onez edo gaiztoz, baina, ari ahala, gero eta zailago zaio egotzi dioten egiteko zikina.

salati

adj. Salaketan aritzen dena. Ik. salatari; salatzaile.

salatu, sala/salatu, salatzen

1 du ad. Gauza edo egintza gaitzesgarri bat jakinarazi; norbait erruduntzat hartzen dela adierazi. Ik. akusatu1. Agintari gaizto hark kristautzat salatu zuen Agata. Salatu ninduena. Bere herritarrak sala eta sal ditzan. Errudunak salatzeak ez baititu makurrak zuzenduko. Gezurretan salatzea. Tolosan zeuden gobernu mutilei salatu egin zien, pulpitutik gobernuaren kontra ari zela. Berak salatu du bere burua. Txantxetako edo itxurazko literatura hau bereizgarri nabari batek salatu izan du. Berriari berea ematen zaiolarik ere, arestiko berrikeriak salatu behar genituzke, hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen. Salatariak badu bete beharrezko baldintza bat: salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egotea.

2 du ad. (Ezkutatu nahi dena, ezkutuan dagoena-edo) ezagutarazi, erakutsi. Hire mintzoak salatzen hau nor haizen. Oihenartek ez digu bihotzeko "ezkutu hondarrik" salatzen, ezagutu ere ez zituen eta. Pisuak salatzen du lur astuna, baita lur arina ere. Eta senarrari salatzen dio, elizan zer ikusi duen. Bere izena salatzea debekatua daukagunez gero. Ez zion inori salatu, zer esan zion profetak. Txantxetako edo itxurazko literatura hau bereizgarri nabari batek salatu izan du. Belarriko minak salatzen du, ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan.

3 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Gu biok joan ginen ustezko salatari salatuaren tabernara. Salatuen aulkian.

salatzaile

iz. Salataria. Ik. akusatzaile. Nire bizitzaren lekuko izan da eta nire salatzaile bidezkoa izango da. Ohoinen salatzailea preso? Salatzaile gezurtiak.

salatze

iz. salatu aditzari dagokion ekintza. Salatze mota ororen aurka mintzo zen.

salazarismo

iz. A. Oliveira Salazarrek Portugalen ezarri zuen gobernu era (1933-1968), diktaduran oinarritua. Hainbeste heriotzaren artean Portugalen krabelinak erabili zituzten salazarismoari amaiera emateko.

salbabide

iz. Salbatzeko bidea. Jakintza ez da salbabidea, baina eskaintzen dizkigun dohainak tentagarriegiak dira, haien ihesi ibiltzeko.

salbagarri

1 adj. Gauzez mintzatuz, salbatzen duena. Ik. salbatzaile. Erremedio salbagarria. Helduko zela itsasbazter salbagarri hartara.

2 adj. Betiko heriotzatik salbatzen duena. Grazia salbagarria. Ur bizi eta salbagarria. Ebanjelioko egia salbagarriak.

salbagile

iz./adj. Bizk. g.g.er. Salbatzailea. Jesu Kristo gure salbagileak.

salbai

adj./iz. Ipar. Basa, basatia. Jende salbai burugogorra. Bihotz salbaienak ere eztitzen dituena. Hango salbaien begikaldi harrituak ikusi bazenituzte.

salbaikeria

iz. Ipar. Basakeria.

salbaiki

iz. Ipar. Basaki.

salbamen

1 iz. Salbatzea. Hebreeraren salbamenaren baldintzak ez ditugu, ordea, Euskal Herrian edireten.

2 iz. Betiko heriotzatik begiratzea, zeruratzea. Bere salbamenaz oroitzen ez dena. Betiko salbamena. Arimen on eta salbamenerako.

salbamendu

1 iz. Salbatzea.

2 iz. Salbamena, zeruratzea. Biziaren ogia eta salbamenduaren kaliza eskaintzen dizkizugu.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper