Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

pragmatikotasun

iz. g.er. Pragmatikoa denaren nolakotasuna. Ez du bilatu edertasuna, pragmatikotasuna baizik.

pragmatismo

1 iz. Fil. Egiaren irizpidetzat ideien balio praktikoa erabiltzen duen doktrina. W. James-en pragmatismoa.

2 iz. Politikan-eta, eraginkortasunean oinarrituriko jarrera. Pragmatismoa izan dugu euskaldunok harroen erakutsi dugun ezaugarrietako bat. Pragmatismoari behaztopa gehien jartzen dion bidaide deserosoa da sentimendua.

praiatar

1 adj. Praiakoa, Praiari dagokiona.

2 iz. Praiako herritarra.

praka

iz. pl. Galtzak. Praka lasai barregarriak. Praka zaharrak konpontzen. Alkandora eta praka zuriak, gerrikoa gorria. Behetik gora prakak janzten dituenik inon bada. Senarraren prakekin tabernako atean. || Praka pare bat.

praka barren, praka-barren Praken behealdea. Praka barrena hartu. Praka barrenak tolesturik.

praka-motz Ik. prakamotz2.

prakadun

1 adj. Prakak daramatzana. Emakume prakadunak.

2 iz. Lgart. Gizonezkoa. Gertatzen dira halakoak prakadunen artean prakadunak mutikoak izan arren.

3 adj./iz. g.er. Lgart. Laikoa, apaiza ez dena. Sekulako abegi ona egin digute guztiek, elizgizonek eta prakadunek.

4 adj./iz. g.er. Lgart. Laikoa, erlijioen mende ez dagoena. Kazeta prakaduna behar genuela, ez sotanaduna.

prakagorri

iz. Galtzagorria.

prakamotz1

iz. pl. Galtzamotzak.

prakamotz2, praka-motz

adj. Prakamotzak daramatzana. Laster atzean utzi zuten prakamotza.

prakerre

adj. g.er. Ipurterrea.

prakrito

iz. Antzinako Indian mintzatzen ziren herri hizkuntzen multzoa. Ik. sanskrito.

praktika

iz. Ondorio jakin bati begiratuz aritzea; jardun batean aritzeko molde jakina. Ik. ariketa. Teoria eta praktika. Teknika baten praktika. Kirolen praktika.

praktikan adb. Errealitatean, benetan. Ideal utopikoa da, ederra, baina praktikan, lanerako motibazio falta, ekimenik eta sormenik eza sustatzen dituena. Zer esan nahi du horrek praktikan?

praktikan jarri (Ideiak, teoriak eta kidekoak) gauzatu. Ikasi duguna praktikan jartzeko ordua dugu. Ederki, goazen eta jar ditzagun gure teoria berriak praktikan!

praktikante1

iz. Heg. Injekzioak jartzea, zauriak sendatzea eta kideko lanak egiten dituen erizaina. Injekzioa hartzera praktikantearengana joan behar du.

praktikante2

adj. Bere erlijioaren agindu eta arauak betetzen dituena. Ik. praktikatzaile 2. Gazteen % 8 katoliko praktikantea da eta % 37 praktikatzen ez duen katolikoa.

praktikatu, praktika/praktikatu, praktikatzen

1 du ad. Aritu, jardun; zereginen batean trebetasuna lortzeko, hura behin eta berriz egin.

2 du ad. Erlijio baten agindu eta arauak bete. Kristau horiei eskaini diegu euren erlijioa praktikatzeko askatasun eta ahalmen osoa.

praktikatzaile

1 iz. Praktikatzen duena; zerbait praktikan jartzen duena. Iraultzaile teoriko asko baina praktikatzaile gutxi dago.

2 adj./iz. Bere erlijioaren agindu eta arauak betetzen dituena. Ik. praktikante2. Lehena apaiza, beste biak katoliko praktikatzaileak.

praktiko

1 adj. Ekintzari, errealitatearen eraldatzeari dagokiona; baliagarritasunari, onuragarritasunari begiratzen diona. Sarritan ez dira behar hainbat gogoan hartzen hizkuntza ahaidetasunaren alderdi praktikoak. Hortik dator gaurko idazlan askoren izate praktikoa: eskuliburuak argitaratzen dira, ikasbideak, hiztegi bereziak, etab.

2 adj. Helburuari ongi egokitzen zaiona. Ik. erabilgarri. Tresna praktikoak.

praktikotasun

iz. Praktikoa denaren nolakotasuna. Ik. erabilgarritasun. Tresna baten praktikotasuna.

praseodimio

iz. Kim. Lantanidoen saileko metal zilarkara biguna (Pr; zenbaki atomikoa, 59). Praseodimioari, airearekin kontaktuan, oso erraz altxatzen den oxido geruza berdea egiten zaio.

praxi

iz. Helburutzat mundua eraldatzea duen jardueren multzoa; ondorio bat lortzera zuzentzen den jarduera. Ik. praktika.

prebalentzia

iz. Med. Gaixotasun jakin bat duten pertsonen proportzioa. Europan, elikagaien alergiaren prebalentzia % 1,4-2,4 artean dago, gaur egun, helduetan, eta 0,3-7,5 artean umeetan.

prebarikazio

iz. Zuz. Epaile edo funtzionario batek, norbaiti mesede egiteko, bidegabeko erabaki bat, jakinaren gainean, hartzea. Komisario horri oinarrizko eskubideak urratzea eta prebarikazio delitua leporatu dizkiote.

prebentzio

iz. Istripu, gaixotasun edo kideko bat gerta ez dadin hartu behar diren neurriak aurrez hartzea. Hiesaren prebentziorako neurriak. Europar Batasuneko hainbat estatuk muzin egin diote prebentzio-neurri zorrotzagoak hartzeari. Laneko arriskuen prebentzioa.

prebentziozko adj. Badaezpada, zerbaiti aurrea hartzeko, egiten dena. Ik. badaezpadako; behin-behineko. Prebentziozko espetxeratzea. Prebentziozko medikuntzaren bidez hilkortasun tasa jaisten ari da.

prebiotiko

1 adj. Lur planetan bizia sortu aurrekoa. Mundu prebiotikoan, entzimarik gabe, RNA molekulen hazkundea oso motela izango zen.

2 iz. Hesteetako bakterio onuragarrien hazkundea sustatzen duen gaia, elikagai gisa hartzen dena eta organismoak digeritzen ez duena. Prebiotikoak landare jatorriko elikagaietan daude modu naturalean: baratxurietan, orburuetan, txikorian, zerealetan...

3 adj. Hesteetako bakterio onuragarrien hazkundea sustatzen duena. Probiotikoek ez bezala, elikagai prebiotikoek ez dute mikroorganismorik; mikroorganismoen hazkundea sustatzen duten substantziak dituzte.

predestinatu, predestina, predestinatzen

du ad. Erl. Jainkoak, munduaren sorreratik, betiko salbatuko edo kondenatuko direnak izendatu. Ez daitekeela inor salba predestinatua izan gabe.

predestinazio

iz. Erl. Jainkoak, munduaren sorreratik, betiko salbatuko edo kondenatuko direnak izendatzea. Jainkoak onerako besterik ezin erabil dezake predestinazioa.

predikarazi, predikaraz, predikarazten

du ad. Predikatzera behartu.

predikari

iz. Predikatzen duen pertsona; egiteko nagusitzat eliz hitzaldiak ematea duen elizgizona. Ik. sermolari. Euskal elizetako predikariak. Erregeren predikari entzutetsua.

predikatibo

adj. Hizkl. Osagarriez mintzatuz, gehienetan loturazko aditz baten bidez perpausaren subjektuari lotua ageri dena, izen, adjektibo edo adberbio sintagma izan daitekeena. Ik. predikatu osagarri. Esan dezakegu adjektiboa bi lekutan ager daitekeela perpausean: izen sintagma baten barnean izen bati lagunduz, nahiz predikatuaren barnean, osagarri predikatiboa osatuz.

predikatu1, predika, predikatzen

1 du ad. (Jainkozko egia) erakutsi. Ebanjelioa predikatu. Jainkoaren hitza predikatzeko.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Predikua egin. Hiriko eliza nagusian predikatu zuen. Paulo apostoluarekin ibili zen predikatzen.

3 du ad. Hizkl., Log. Subjektuaz zerbait esan predikatuaren bidez.

predikatu2

1 iz. Hizkl. Subjektuaz zerbait esaten duen perpausaren zatia, ardatz gisa aditza duena. Euskal perpausaren predikatuaz. Perpausaren barnean bi osagai nagusi bereiziko ditugu: subjektua eta predikatua.

2 iz. Hizkl. Predikatu osagarria. Partizipioa, izenondo den aldetik, predikatu gisa ere agertzen ahal da, dagokion izen sintagmarekin komunztadura eginez.

3 iz. Log. Perpausaren bigarren zatia, hitz egiten denaz adierazten dena daukana.

predikatu osagarri, predikatu-osagarri Hizkl. Gehienetan loturazko aditz baten bidez perpausaren subjektuari lotua ageri den izen, adjektibo edo adberbio sintagma. Ik. predikatibo. Izenlagunez osatutako predikatu-osagarrietan beharrezkoa da artikulua: Liburu hori plastikozkoa da.

predikatzaile

iz. Predikaria.

predikatze

iz. predikatu aditzari dagokion ekintza. Misio eta predikatze lanetan jardun izan dute bereziki kaputxinoek.

prediku

iz. Eliz hitzaldia. Ik. sermoi. Jesusen predikuak. Prediku denboran. Prediku ederra egin du.

prediku aulki, prediku-aulki Elizetan, predikua egiteko mintzaleku garaia. Ik. pulpitu; irakastegi 2. Prediku aulkitik orroaz entzuten ziren manuak eta mehatxuak.

prefabrikatu, prefabrika, prefabrikatzen

1 du ad. Eraikin baten edo egitura baten atalak aurrez fabrikatu, eraiki behar den lekuan muntatzeko. Prefabrikatutako egiturek itxura berriko arkitektura sortu dute.

2 (Era burutua izenondo gisa). Milaka herritar etxe prefabrikatuetan bizi dira oraindik. || Amets prefabrikatuak.

3 (Era burutua izen gisa). Eraikin prefabrikatua. Gaur egungo prefabrikatuak txiki geldituko dira.

prefazio

iz. Erl. Sagara aurrea.

prefektu

1 iz. Antzinako Erroman, goi mailako funtzionarioa.

2 iz. Apaizgaitegi edo eliz ikastetxe batean, diziplinaz eta ikasketez arduratzen den apaiza. Kolegioko prefektuak, Hipo edo Hipopotamo deitzen genion fraideak, ematen zigun sarrera.

3 iz. Parisko poliziaren burua. Prefektuak ohiz kanpoko lana egin zuen; eta, esan gabe doa, Parisko poliziaren indar guzti-guztiak jarri ziren kasu hau argitzera.

4 iz. Estatuaren ordezkaria probintzia edo eskualde batean. Manfred Reyes, Villa Cochabambako prefektu izandakoa, du alderdikide.

prefektura

1 iz. Hist. Antzinako Erroman, prefektuaren kargua; prefektuaren agindupeko lurraldea. Gregorioren prefekturaren urtean.

2 iz. Hainbat herrialdetan, probintzia edo kidekoa. Kontserbadoreek hiru prefektura lortu dituzte Bolivian.

preferente

iz. Heg. Kirol. Espainiako futbol mailen banaketan, zenbait eskualdetako maila gorena. Hiru puntu hauekin, hirugarren postua berreskuratu du Preferenteko taldeak.

prefet

iz. Ipar. Frantzian, estatuaren ordezkaria departamenduan. Jaun prefeta. Ministroak Bretainiako prefetei helarazi dien manua.

prefetura

iz. Ipar. Prefetaren lanbidea edo kargua; prefetaren ardurapeko zerbitzua; zerbitzu hori eskaintzen den bulegoa. Baionako prefeturak Lapurdiko eta Nafarroa Behereko kantonamenduak jasotzen ditu. Bordeleko prefeturaren idazkaritzan.

prefosta

adb. Zub. Dudarik gabe. Prefosta ezagutu zuen.

pregoi

iz. Aldarrikapena, iragarpen ageria; udal deia. Ik. bando 2. Pregoia jo. Gero, danbor hotsa eta pregoi oihua. Festen pregoia: jaien aldarrikapena.

pregoilari

iz. Pregoia jotzen duen pertsona.

pregonatu, pregona, pregonatzen

du ad. Aldarri egin, aldarrikatu.

prehistoria

iz. Historiaurrea.

prehistoriko

adj. Historiaurrekoa.

prejitu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, prejitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. frijitu].

prekario

adj. Lanaz edo enpleguaz mintzatuz, ezegonkorra dena eta lan baldintza kaskarrak dituena. Gobernuak gizartearen eskaerei erantzun beharrean, zerbitzu publikoen pribatizazioa eta lan prekarioa bultzatu ditu.

prekaritate

iz. Lanaz edo enpleguaz mintzatuz, prekarioa denaren nolakotasuna. Krisiak prekaritate handia ekarri du.

prekarizazio

iz. Lanaz edo enpleguaz mintzatuz, prekario bihurtzea. Ekimen horrek sektore horretan lan egiten dutenen lan baldintzen prekarizazioa besterik ez du ekarriko.

prelatu

iz. Elizako goi karguduna. Abadeak, artzapezpikuak eta gainerako prelatuak.

prelatutza

iz. Prelatuaren lanbidea edo kargua.

preludio

iz. Musika-lana, beste musika-lan luzeago baten sarrera gisa jotzen dena. Richard Wagnerren Tristan eta Isolda-ren preludioa.

premia

iz. Beharra, bereziki behar handia, larria edo hertsia. Premia gorria. Erdal-euskal hiztegi baten premia handia dago? Egunean eguneango premiei aurre emateko. Meza entzun eta lanik premia gabe ez egitea. Aski nahasiak daude gure arazoak nahasketa berrien premia sumatzeko. Premiarik ez denean. Argi berritze baten premia bazegoen linguistikan. Herritarren oinarrizko premiak asetzeko erabiliko dituzte sosak.

premiadun Premia duen pertsona, behartsua. Zorionekoak bihotzetik premiadunak, zeren haiena baita Zeruko Erreinua.

premia izan 1 du ad. Ea noiz eskainiko digun premia duguna. Liburuak ez du nire laudorioen premiarik.

2 da ad. Beharrezko izan. (Hirugarren pertsonan erabiltzen da). Premia dira obra onak. Ikusten duzunean ez zaituztela sinetsi nahi, eta premia dela sinets zaitzaten, egizu zin.

premian adb. Beharrean, zerbaiten premia izanik. Beharrean edo premian aurkitzen bada norbait. Jarri afaltzen, premian egongo haiz eta. Hizkuntza bizia hitz berrien premian da beti. Haur zorionekoa ez zen aurkitzen otoitzen premian. Badakit zerrenda hau gehitua eta osatua izateko premian dela. || Premia gorrian aurkitzen denak berekin du nahigabea.

premialdi

iz. Beharraldia. Gure premialdietan behar ditugun laguntzak.

premiatsu

1 adj. Premia handikoa. Egiteko premiatsua. Hori da gauzarik premiatsuena bertsoa egiterakoan.

2 adj. Gorabehera handikoa. Ik. garrantzitsu. Giristinoak jakin behar dituen egia premiatsuenak. Lege guztietarik premiatsuena hori zen Jainkoaren begietan.

premiatu, premia/premiatu, premiatzen

du ad. Behartu, hertsatu. Bekatu egin badut, beharturik eta premiaturik nago penitentzia egitera. Jainkoak alde batetik eta haragiak bestetik premiatzen naute.

premiazko

adj. Beharrezkoa, ezinbestekoa. Ez da aski batasuna euskarak iraun dezan; ez da aski, baina premiazkoa da, batasunik gabe ez baitu iraungo.

premiazko izan da/du ad. Premiazko ez diren huskerietan denbora ematea. Premiazko dute hiztegigileek hitzen berri jakitea. || Errazago delako, eta premiazkoago gainera.

premio

iz. Heg. g.g.er. Beh. Saria.

premisa

iz. Argudioen abiapuntutzat hartzen den perpausa edo perpaus multzoa. Logikaren oinarria silogismoa da: premisa nagusiaz, bigarren premisaz eta ondorio batez osatzen da.

premu

iz. Ipar. Seme nagusia; oinordekoa. Ik. prima1 1. Loiolako premu jaunak. Graziak egiten gaitu Jainkoaren premu. Etxejaunaren ametsa baserria osorik uztea izaten da, seme edo alaba zaharrenarentzat, premuarentzat.

premugo

iz. Ipar. Premutasuna.

premutasun

iz. Ipar. Oinordekotza, premuaren eskubidea. Zure premutasuna saltzen badidazu.

prenda

1 iz. Heg. Beh. Bahia. Jesus bera geratzen da betiko bizitzaren prendatzat.

2 iz. (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Eta egia honen prenda nire lepoa jarriko nuke. Aitzurra eta mantala ardoaren prenda, ez da aberastuko horiekin denda. Irina utzi dute ostatuan prenda. Honako galtza hauek prenda har itzazu.

3 iz. Pertsonez mintzatuz, balio handikoa. (Batez ere, ironiaz erabiltzen da). Etxean ez da prenda ederra holako bizilaguna. Ez genuen guk prenda txarra Azkarragara bidali! Emazte hori zer prenda!

4 iz. Heg. Zah. Dohaina. Printzesa batek behar dituen prenda guztiez hornitua. Laugarren prenda, isiltasuna.

prenestetar

1 adj. Prenestekoa, Prenesteri dagokiona.

2 iz. Prenesteko herritarra.

prentsa

1 iz. Tresna zapaltzailea, bere bi zatiren artean hainbat gauza sakatzeko prestatua dagoena. Ik. dolare. Prentsaren ardatza. Zehatzen da intxaurren mamia eta gero ezartzen da prentsan zurdazko oihalean bildurik. Prentsan ipini. Prentsan bezala alde bietatik estuturik.

2 iz. Inprimatzeko erabiltzen den prentsa. Etxepare izan genuen orotarik lehena, ehun urtez lehenago asmatuak ziren prentsetara euskara eraman zuenean.

3 iz. Inprimatzen den edukia, egunkari eta aldizkarietan jasotzen dena. Prentsa askatasuna.

4 iz. Egunkari eta aldizkarien inguruko erakundeen multzoa. Euskal prentsa. Prentsa zerbitzua. Prentsa-banatzailea. Prentsa ordezkariak.

prentsatu, prentsa/prentsatu, prentsatzen

1 du ad. Prentsan zapaldu. Zertako prentsatzen da idien bazka?

2 (Era burutua izenondo gisa). Ardo prentsatua hobea da lakoko ardoa baino.

prentsaurreko

iz. Pertsona edo talde batek kazetariekin egiten duen bilera, zerbaiten berri emateko edo haien galderei erantzuteko. Prentsaurreko bat egin.

preparatu, prepara, preparatzen

da/du ad. Zah. Prestatu, apailatu. Ik. paratu.

prepositibo

1 adj. Hizkl. Preposizioarena, preposizioari dagokiona.

2 adj. Hizkl. Hizkuntzez mintzatuz, batez ere preposizioak erabiltzen dituena. Gaztelania hizkuntza prepositiboa da.

preposizio

iz. Hizkl. Dagokion osagarriaren aurre-aurrean doan hitza, perpausaren barnean hitz batzuk beste batzuen mende ipintzen dituena eta lotzen dituen osagaien arteko erlazioa adierazten duena. Frantses preposizioak. Euskaraz ez dago preposiziorik.

prerrafaelista

adj./iz. XIX. mendearen erdialdeko margolari ingelesez mintzatuz, Urbinoko Rafaelen aurreko estiloa imitatuz margolaritza berritu nahi izan zuen pintura-mugimendukoa. Rossettik lerro lausoak erabili zituen; ametsezko giroa nagusitzen da bere obretan, gainerako prerrafaelistenetan ez bezala.

presa1

iz. Zerbait azkar eta astirik galdu gabe egiteko premia. Azken orduko presak direla eta. Hortik datozkigu presak, berehala egiten ez den gauza franko ez baita sekula egiteko biderik izango. Patxadan, itobeharrezko presarik gabe, aurrera darama hasieran hartu zuen asmoa.

presa izan du ad. Presa dut eta banoa. Zapaltzen ari den oinak ez du ez presarik, ez eta errukirik ere, oharkabean ari baita. || Jaits dadila laster, hura ikusteko presa handia dudala eta.

presako adj. Presazkoa. Baina ez dugu hori lanik presakoena.

presazko adj. Gauzez mintzatuz, presa duena. Ik. presako. Presazko bilera egin zuten Donostian atzo. Badira beste zeregin presazkoago batzuk.

presa2

1 iz. Ibai edo kideko baten ibilbidean egiten den horma modukoa, ura pilatzeko edo desbideratzeko erabiltzen dena. Presa ondoan amuarrainak harrapatzen. Presa egiteak ez du balio urak joaten direnean. Ura joanda presa egin (esr. zah.).

2 iz. Urtegia. Sargori dago gaur eta etxeko txikiak irrikan daude osaba Serdalek presara eraman ditzan bainua hartzera.

presaka

adb. Presaz. Presaka egin behar izan zuen, eskatu zitzaiona. Irakurle zuhurrak gogoan eduki beza, presaka eta muturka, itobeharrez jaioak direla hemen agertzen diren zenbait izkribu. || Presakaegi irakurri. Nahi genuen baino presakago hasi da ibiltzen jendea.

presakako adj. Presakako kritika batean. Biltze lana da gure artean presakakoena.

presarazi, presaraz, presarazten

du ad. Presatzera behartu.

presati

adj. Presa duena, presakakoa. Amsterdamgo bizitza presatia.

presatu, presa/presatu, presatzen

1 da/du ad. Presa hartu edo eman. Sobera presatzen zara. Bukatzera presatu. Bere anaia presatu zuen, paga zezan. Batere presatu gabe, denbora guztia hartuz.

2 (Era burutua izenondo gisa). Egungo bizimodu presatuak, gidatzen ari direla telefonoz hitz egitera eraman ohi ditu gidari asko.

presbiterianismo

iz. Kalbinismotik sorturiko doktrina protestantea, apezpikuen aginpidea ezagutzen ez duena.

presbiteriano

1 adj. Presbiterianismoarena, presbiterianismoari dagokiona. Mundu osoko eliza presbiterianoak.

2 iz. Presbiterianismoaren jarraitzailea. Katolikoei jazartzen segitu zuen, eta presbiterianoak ongi tratatuz.

presbiterio

iz. Elizetan, aldare nagusiaren aldea. Presbiterioko eskaileretara iritsi zenean, belauniko jarri zen. Hernanin, elizako presbiterioaren azpian, lurperatu zuten.

presbitero

iz. Erl. Eliza kristauetan, ordenak hartu dituen pertsona. Ik. apaiz; artzain 2. 1918ko abenduaren 21ean egin zen presbitero.

presbizia

iz. Med. Begiaren akatsa, gertuko gauzak garbi ikustea galarazten duena, kristalinoak malgutasuna galtzen duenean sortzen dena. Presbizia zuzentzeko erabili ziren leiar ganbileko lehenengo betaurrekoak XIII. mende amaierakoak dira.

presentatu, presenta, presentatzen

du ad. Batez ere Ipar. Aurkeztu. Zein egunez izan zen presentatua tenpluan?

presente

1 pred. Aurrean dena edo dagoena. Epaiketan presente izan. Ni ez nintzen presente egon.

2 adj. Oraingoa; orainaldikoa. Denbora presentea: oraingo denbora. Libra gaitzazu presenteko tristeziaz, eta sekulako poztasunaz gozaraz.

presentzia

iz. Aurrean izatea. Jainkoaren presentzian: Jainkoaren aurrean, aitzinean. Jainkoaren presentzia nonahi nabaritzen da: Jainkoa han dagoela nonahi nabaritzen da.

preserbatibo

1 iz. Estalki babesgarria, sexu harremanetan haurdunaldia edo eritasunak transmititzea saihesteko, zakilean jartzen dena. Preserbatiboak erabiltzea bultzatzea da hiesa ez hedatzeko ezagutzen dugun modu bakarra.

2 iz. Umetokiaren lepoan jartzen den babesgarria, gizonezkoen preserbatiboaren baliokidea dena.

preseski

adb. Hain zuzen. Hori da preseski bertsolari bakoitzaren helburu nagusia.

presidente

1 iz. Lehendakaria, gobernuburua; Errepublika bateko estatuburua. Frantses presidentearen hiltzea. Gure errepublikako presidente ohia.

2 iz. Erakunde, biltzar edo elkarte baten burua. Ferry, senatarien presidente berria. Kontseiluaren presidente edo buruzagiak.

presidenteorde

iz. Lehendakariordea.

presidenteordetza

iz. Lehendakariordetza. Sarah Palin presidenteordetzarako hautagai ohiak Gobernuari bidea erakusteko eskatu die gobernadoreei.

presidentetza

iz. Lehendakaritza.

presidium

iz. Zenbait herrialde komunistatan, gobernu erakunde nagusi bateko batzorde iraunkorra.

presio

1 iz. Fis. Gainalde jakin bat sakatzen duen indarra, azalera-unitateko. Presioa neurtu. Atmosferaren presioa.

2 iz. Norbaiten ekintzetan edo jokaeran eragina duen indarra. Ik. hertsatze. Nazioarteko presioaren eraginez, presidenteak uko egin dio ordu batzuk lehenago ozen iragarri duenari. Presio handia izaten da boxetako geldialdietan. Presio neurriak gogortu.

preskribatu, preskriba, preskribatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Zuz. Eskubide, erantzukizun eta betebeharrez mintzatuz, legeak ezarritako epea bukatu delako, baliogabe gertatu. Bosgarren artikuluak horrela dio: "Herri guztiek dute autodeterminazio eskubidea, eta eskubide horrek ez du preskribatzen". Zigor Kode berria onartu ondoren eginiko terrorismo delitu larrienek ez dute preskribatuko; horrek aukera emango die epaileei delitua ikertzeko eta epaitzeko epea nahi adina luzatzeko. Delitu haietatik asko preskribatuta daude dagoeneko.

presku

iz. Bizk. Mertxika.

preso

1 adb. Pertsonez mintzatuz, espetxean edo ezin alde egin dezakeela lotua. Ik. atxilo; gatibu. Hoben gabe atxiki naute preso. Preso eramateko aginduz. Jauna, preso eraman zintuztenek ez zekiten zer ari ziren. Badaude han hogeita bost ohoin preso. Hiru hilabete preso egon ondoan. Lapur txikiak preso sartuta bera milioiak osten. Hura preso eta lapurrak libre. || Ura sartzen digute upeletan preso, lehenago oker egina delako akaso.

2 iz. Preso dagoen pertsona. Presoak garrazki edukiak dira. Presondegi bat, zenbait preso barrenean giltzatuak gelditu zirela, erre zena. Presoak kalera. Presoen eskubideak.

preso altxatu Preso hartu. Euskaldun gazte andana bat preso altxatu zuten.

preso hartu Preso atxiki. Ik. atxilotu. Preso hartzeko puntuan zeuden. Guduan zauritu eta hartu zutela preso.

presokratiko

1 adj./iz. Greziar filosofoez mintzatuz, Sokrates K.a. V. mendeko filosofoaren aurrekoa dena. Filosofiak presokratikoekin egiten du sarrera historian.

2 adj. Filosofo presokratikoena, filosofo presokratikoei dagokiena. Filosofia presokratikoa.

presondegi

iz. Espetxea. Ik. kartzela. Presondegian sartu zuten. Emakumeen presondegia. || Infernuko presondegian.

presoner

iz. (-r- bakunarekin). Ipar. Presoa. Ez dira preso arruntak; enetzat gerlako presonerak dira. Presonerak bisitatzea.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper