Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

abelgorri

iz. Behiaren espezieko aberea. Abelgorria esaten zaie zezen, idi, zekor, idisko, behi, bigantxa, txahal eta behi taldeari darraizkion osterantzekoei. Abelgorrien tuberkulosia. Abelgorriak eta ardiak ez omen dira ostiraletan mendira eraman behar.

abelgorriki

iz. Abelgorri okela.

abeltegi

iz. Ukuilua edo abeletxea. Zure abeltegitik ateratzen duzun ongarria. Elizak abeltegi bilakatu ziren.

abeltxe iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abeltxe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abere xehe].

abeltzain

iz. Bizibidez abereak zaintzen dituen pertsona. Nekazariak eta abeltzainak. Abeltzain ibili zen bost urtez.

abeltzaintza

iz. Abereak zaintzeko lanbidea edo jarduera. Galiziako klima hezeak lur langintza eta abeltzaintza bereziak sortu ditu.

abemaria

1 iz. Agurmaria. Hiru abemaria errezatu zituen.

2 iz. Angelusaren deia eta ordua, bereziki arratsaldekoa. Ik. abemarietako. Abemarietan gera dadila danbolina.

abemaria ezkila, abemaria-ezkila Abemarietako kanpai joaldia. Ik. ilun-ezkila.

abemarietako

iz. Abemarietako ordua edo kanpai joaldia. Kanpaiak abemarietakoa jo zuenean.

abenda

iz. g.er. Arraza.

abendañotar

adj./iz. Hist. Erdi Aroko Euskal Herrian itzal handia izan zuen Abendaño leinukoa. Horregatik ageri da abendañotarren armarrian alkandora bat hiru gezik zulatua.

abenderri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abenderri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. nazio].

abendu1

1 iz. Urteko hamabigarren eta azken hila. Jantzi hori ona da denbora beroan baina ez ilbeltzean eta abenduan. Abenduko ostegunetan. || Esr. zah.: Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Abendu zuri, ez ardi eta ez axuri.

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abenduaren 12an heldu ziren. Abenduaren bata asteartea da aurten. Abenduaren seian etorriko da. Abenduaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abenduak 5, igandea. Datorren ostegunean, abenduak 20, izendatuko da epaimahaia.

3 iz. Eliza katolikoaren urte liturgikoan, Eguberri aurreko lau asteek osatzen duten denbora. Abenduaren bigarren igandeko irakurgaia. Abenduko lehenengo igandea.

abendu2

iz. Bizk. Mirua.

abendualdi

iz. Abendua (urte liturgikokoa).

abenida iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abenida-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. etorbide; hiribide].

abeniko

iz. Ipar. Hitzarmena, konponketa. Dagigun biok abeniko bat eta abeniko hura izanen da ene faboretan. Auzitan dabiltzanen artean abenikorik egin nahi baduzu. Gobernariek hainbeste hitzarmen sinatuak zituzten indiarrekin, hainbeste abeniko eginak, gero inoiz ere betetzen ez zituztenak.

abenitu, abeni, abenitzen

da ad. Zah. Hitzartu, konpondu.

abenka

1 iz. Itsasontzi batean, mastan gora igotzeko sokazko eskala.

2 iz. Masta finkatzen duten soketako bakoitza.

abentura

iz. Gertaera bitxia edo arriskutsua. Abentura handiak iragan ditu itsasoan. Orduantxe hasi ziren ume hauen abentura zoragarriak.

abenturazale

adj./iz. Abentura bila dabilena, abenturak gustuko dituena. Zalakain abenturazalea. Atsegin du beste abenturazale batzuen lekukotasunak irakurtzea.

aber [Oharra: Euskaltzaindiak, aber-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ea1].

aberasbide

iz. Aberasteko bidea. Haien aberasbide nagusia lurra zen.

aberasgarri

adj. Zerbait edo norbait aberasten duena. Lur asko eta aberasgarriak dauzka. Aldakuntza hori aberasgarria gertatu da hizkuntzarentzat. Bakardadea bilatua denean, ez bortxatua, aberasgarria da beti. Baratze eta usategi, aberasgarri (esr. zah.).

aberaska iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aberaska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abaraska].

aberaskeria

1 iz. Aberastasun edo ugaritasun gaitzesgarria. Euskararen aberastasunak eta aberaskeriak.

2 iz. Aberastasunak eragindako egintza gaitzesgarria.

aberaski1

adb. Aberastasunez, era aberatsean. Aldare aitzina, apezez eta lorez aberaski apaindua. Aberaski jantzirik.

aberaski2

iz. g.er. Aberastasuna, ondasuna.

aberaskume

iz. Adkor. Etxe aberatseko semea edo alaba. Langileak estatuaren jabe egingo dira, eta aberaskume guztiei uztarria ezarriko die.

aberaspide iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aberaspide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aberasbide].

aberastasun

1 iz. Ondasunen ugaritasuna. Aberastasunak ematen du aginpidea. Ez ohorerik, ez aberastasunik. Garai hartan Espainia guztian omen zen baso-oihanetan aberastasun handia.

2 iz. pl. Norbaitek dituen ondasunak. Herri baten aberastasunak eta baliabideak. Euskarak bere baitan dituen aberastasunak. Aberastasunen banaketa zuzena. Aberastasun galkorren ondoan ibiltzea.

3 iz. Aberatsa denaren egoera. Aberastasunean bizi. Pobretasunetik aberastasunera igaro. Aberastasunaren arriskuak.

aberaste

iz. aberastu aditzari dagokion ekintza. Uranioaren aberaste prozesua.

aberastu, aberats/aberastu, aberasten

1 da/du ad. Aberats bihurtu. Azken urteotan asko aberastu da. Besteren lanek aberastu naute. Pobreak aberasten eta aberatsak pobretzen ditu.

2 du ad. Aberatsago edo baliotsuago bihurtu. Hitz eratorriez hizkuntza aberastu. Bere bilduma aberasteko. Harribitxiz aberastua.

3 (Era burutua izenondo gisa). Uranio aberastua. || Liburuak metroka erosten dituzten aberastu berriak.

aberats

1 adj./iz. Ondasun handien jabe dena, diru asko duena. Aberatsa izan. Oinordeko aberats batekin ezkondu zen. Etxe aberatseko semea. Aberatsak behartsuari laguntzen ez badio. Zein da orotako aberatsena? bere doiaz gogobetetzen dena (esr. zah.).

2 adj. On edo baliozko den zerbait ugari duena. Baserri bat lur eta larretan aberatsa. Lurralde aberatsak. Hitzez bezain aberatsa da liburua irudiz. Janari bat proteinaz aberatsa. Hizkuntza aberatsa hitzetan eta baliabideetan. Hiztegi aberatsa darabil. Adimen aberatsa behar gizonak horren antzeko burutapen bat izateko!

aberatsaile adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, aberatsaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aberasgarri].

abere

1 iz. Ugaztun nagusia, piztia ez dena, eta bereziki etxaldeetan lanerako erabiltzen dena edo janaritarako hazten dena. Behiak, zaldiak, arkumeak eta gainerako abereak. Abere taldeak zaintzeko.

2 iz. Animalia, batez ere ugaztuna. Zertako egin zituen izarrak, abereak, hegaztiak, arrainak eta lurgainean ikusten diren piztia mota guztiak? Abereetatik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Geldi, geldi —dio lehoiak—, ni naiz abere guztien buru eta nagusia.

3 adj. Abereari dagokiona, abereen gisa jokatzen duena. Bere gizon aberearen eskuetan. Bazeukan euskaldun egoteko xede zin bat, nahikari abere bat.

abere beltz Txerriaren motako aberea. Lokatzetan, abere beltza bezala.

abere hiltzaile, abere-hiltzaile adj./iz. Abereak hiltzen dituena.

abere lapur, abere-lapur Abereak lapurtzen dituen pertsona.

abere larri Behiaren, astoaren, zaldiaren eta neurri bereko animalia handien motako aberea.

abere talde, abere-talde Abere talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik.

abere xehe Ardiaren eta ahuntzaren motako aberea. Abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak.

aberekeria

1 iz. Aberetasun gaitzesgarria. Ahaleginak egin behar ziren edertasuna aberekeriaren maskara bihur ez zedin.

2 iz. Egintza anker eta basatia. Ik. piztikeria. Haurrak hiltzen eta antzeko aberekeriak egiten.

abereki1

1 adj./iz. g.er. Abereen eran jokatzen duena. Horrela, bere izaera aberekia ase zuen.

2 adb. Abereen eran. Abereki bota zuen aitak etxetik.

abereki2

iz. Abere okela.

aberetasun

iz. Abere izatea, aberea denaren nolakotasuna; basatia denaren nolakotasuna. Berez dagokio abereari aberetasuna. Comte eta bere eskolako beste jaun sinesgabe batzuek uste izan zuten gizona aberetasunetik igoa zela poliki-poliki, eboluzioz. Noraino doa, bada, zuen aberetasun, zeruraino dei egiten duena?

aberetiar

adj. Aberezkoa. Gorputz aberetiar bategatik, eta aberea baino lohiago den bategatik.

aberetu, abere/aberetu, aberetzen

1 da/du ad. Abere bihurtu. Basoan biziaz aberetu egin dira. Abereekin aberetua. Gizonak, aberetzen delarik, mendekuan aurkitzen du gozamenik handiena. Mahometek aberetu ditu gizonak, Jesusek aingerutu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Jende aberetuak.

aberezale

adj. Abereen zalea dena. Gure aita zenak, aberezale porrokatua izanik, behorrak izaten zituen mendian, aske.

aberezko

adj. Abereari dagokiona, gizakia abereekin kidetzen duena. Ik. aberetiar. Zure aberezko jaidurak. Itxura basati eta aberezkoa.

aberia

1 iz. Kalte handia. Salgaiek garraioan aberiarik izan ez zezaten.

2 iz. Matxura.

aberindar

1 adj. Aberingoa, Aberini dagokiona.

2 iz. Aberingo herritarra.

aberkide

iz. Aberri berekoa den pertsona. Ik. herrikide. Aberkideak dira. Aberkideei laguntzeko. Gure aberkide batzuk.

aberkoi

adj. Hitzez, ekintzez edo kidekoez mintzatuz, aberria goratzen duena, aberriaren aldeko agertzen dena. Ik. abertzale. Olerki aberkoiak. Lönnrot-en Kalevala epopeia aberkoia.

aberrazio

1 iz. Opt. Sistema optiko batek irudia desitxuratzea. Argi moteletan, koloreak ez dira ondo ikusten, eta aberrazio kromatikoa ez da hainbesteko arazoa.

2 iz. Astron. Astro baten itxurazko lekualdatzea, Lurraren translazio mugimenduak eta argiak iristen behar duen denboran astroak berak egin duen mugimenduak eragina.

aberri

1 iz. Sorterria, bereziki naziotzat hartzen dena. Euskotarren aberria. Venezuelan jaio bada ere Euskadi hartzen du aberritzat. Aberriaren alde bizia eman.

2 iz. Irud. Diruak ez du aberririk. Kristauaren aberria.

Aberri egun Euskal aberriaren eguna, Pazko egunez ospatzen dena. Aberri eguneko mitinak.

aberrigabe

adj./iz. Aberririk, bereziki lege aberririk, ez duena. Aberrigabeei laguntzeko erakundeak. Judu usaineko aberrigabeen aurkako segadak.

aberriratu, aberrira/aberriratu, aberriratzen

da/du ad. Aberrira bihurtu. Haurrak aberriratzeko. Erresuma Batuko bederatzi preso laster aberriratuko dituzte. Mozkinak aberriratzeko. Musikarik ez zen falta aberriratzen ziren mutilentzat.

abertimendu

iz. Ipar. Herr. Abisua.

abertitu, aberti, abertitzen

du ad. Herr. Ohartarazi; jakinarazi. Ik. abisatu.

abertzale

1 adj./iz. Aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena. Apaiz abertzalea. Abertzale sutsua izan zen. Abertzale iraultzaileak. Euskal abertzaleak.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Alderdi edo erakunde abertzaleak. Egunkari abertzalea. Espiritu abertzalea. Ezker abertzalea.

abertzalego

iz. Ipar. Abertzaletasuna.

abertzalekeria

iz. Abertzaletasun gaitzesgarria. Abertzalekeria kritikatzen zaio: eskuinik atzerakoienaren diskurtsoa bazkatu izana.

abertzaletasun

iz. Aberriarenganako maitasun sendoa. Egiazko abertzaletasuna. Herri handien eta txikien abertzaletasuna. Gudarien abertzaletasuna. Abertzaletasunez beterik.

abertzaletu, abertzale/abertzaletu, abertzaletzen

da/du ad. Abertzale bihurtu. Gaztetan abertzaletu zen. Etorkinak abertzaletzen.

abes iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abes-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abesti; kantu1].

abesbatza

iz. Abestalde nagusia. Ik. koru. Parrokiako abesbatza. Andra Mari abesbatza. Abesbatzarako musika.

abeslari

1 iz. Abesten duen pertsona. Ik. kantari. Euskal abeslari berriak. Abeslari ospetsua izan zen. Abeslari taldeak. Bakarkako abeslaria.

2 adj. Abesten duena. Txori abeslaria. Abeslari dut bihotza.

abespeluan

adb. Bizk. Itoka eta arinka; iritzira. Zilegi izan bekit behar nukeen baino lasterrago, abespeluan-edo, neure egitekoak egitea.

abestalde

iz. Kantatzeko biltzen den lagun taldea. Herriko gazteek abestalde bat osatu zuten Olentzerorekin ateratzeko.

abestaldi

iz. Kantaldia.

abesti

iz. Ahapaldietan banatutako neurtitza, doinu baten gainean kantatzen dena, bereziki zaharra edo herrikoia ez dena. Ik. kanta. Olerki eta abesti zoragarriak. Abesti eta doinu asko entzun ziren. John Lennonen abestiak. Arrantzale abestien II. lehiaketa.

abestu, abes, abesten

du ad. Ahoaz musika-hots sail bat gauzatu. Ik. kantatu. Gernikako arbola abestu ondoren. Euskaraz abestu. Zuri abestuko dizut. || Txantxangorriak ongi abesten du.

abeze1

iz. Hasi-masiak. Bere lanbidearen abezea ikasi baino lehen. Abezean da oraindik ikasgai honetan.

abeze2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abeze-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alfabeto].

abiaburu

iz. Zerbait hasten edo abiatzen den puntua. Ik. abiapuntu; abiagune. Egungo poemagintzaren abiaburua. Higidura baten abiaburua.

abiada

1 iz. Zerbaiten lastertasun indarra. Abiada hartu. Duen abiadaz urruti eroriko da. Uranio eskaria abiada handian gehitu dela diote.

2 iz. Abiatzea, abian jartzea.

3 iz. Zerbaiten higidura norabide jakin bati buruz. Gauzen abiada. Arazoaren abiada ona. Bere abiadan segitzen du. Garrantzi handiko kontua langile mugimenduaren abiadan.

abiadan adb. Lasterka bizian. Abiadan atera zen etxetik.

abiadore iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abiadore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pilotu; hegazkinlari].

abiadura

1 iz. Korritzen den distantziaren eta horretan ematen den denboraren arteko zatidura. Ik. lastertasun. Abiadura handiko trenaren inguruko jardunaldiak. Argiaren abiadura.

2 iz. Abiada, abaila. Txalogarria da benetan Auspoa bildumak hartu duen joera eta abiadura.

3 iz. Ibilgailuetan, abiadura-aldagailuaren engranaje-konbinazio bakoitzari dagokion higidura modua. Ik. martxa 2. Sei abiadurako motorra.

4 iz. Ipar. eta Naf. Hastapena. Tentaldiaren abiaduran. Erromatarren garaian, Elizaren lehen abiaduran.

abiadura aldagailu, abiadura-aldagailu Ibilgailuetan, abiadura edo martxa aldatzeko erabiltzen den tresna. Motorra eta abiadura aldagailuak Ferrarirenak dira.

abiadura angeluar Errotazio mugimenduetan, biratutako angelua denbora-unitateko. Eguzkia ekliptikan zehar abiadura angeluar konstantean mugitzen da.

abiadura muga, abiadura-muga Legeak errepideetan ibilgailuentzat ezartzen duen gehieneko zirkulazio abiadura. Espainiako Gobernuak orduko 110 kilometrora jaitsi du berriki autobide eta autobietako abiadura muga. Argi uzten du horrek, inork ez dituela abiadura mugak errespetatzen.

abiadura neurgailu, abiadura-neurgailu Ibilgailu baten abiadura neurtzen duen tresna.

abiadura palanka, abiadura-palanka Abiadura aldagailuari eragiten dion palanka.

abiagailu

iz. Motorra abiarazteko gailua.

abiagune

iz. Abiaburua. Eleberriaren abiagunea erailketa bat da.

abialdi

iz. Abiatzeko aldia.

abiamen

1 iz. Batez ere Ipar. Hasiera. Horra, beraz, abiamen on bat; Jainkoak eman diezaiola iraupena eta hedadura.

2 iz. Batez ere Ipar. Prestaera. Heldu den igandean ditugu herriko festak; ez nolanahikoak, abiamenen arabera.

abian

1 adb. Ibiltzen hasten edo zerbait egiten hasten. Bakea lortzeko elkarrizketak abian dira. Lan hau abian jarri zen eguna. Joateko abian da.

2 adb. Berehala. Abian egin zuen.

abiapuntu

iz. Abiaburua. Udal hauteskundeak abiapuntutzat hartuta.

abiarazi, abiaraz, abiarazten

du ad. Abian jarri, abiatzera behartu. Haiek hurbildu zirenean, ihurtzuri bortitzak abiarazi zituen Jainkoak. Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Bera da leize izugarri honetara abiarazi nauena.

abiarazle

iz. Zerbait abiarazten duen pertsona edo gauza. Negoziazio prozesuaren abiarazleak. || Windows-abiarazlea.

abiasari

iz. Taxian ibilbide bat egiteko ordaindu behar den gutxieneko diru kopurua.

abiatu, abia, abiatzen

1 da ad. Abian jarri, bidea hartu. Nora helduko den jakin gabe abiatu da. Noiz abiatuko gara? Gerrara abiatu zen. Txakurra erbiaren atzetik abiatu da. Ihesi abiatu ziren. Abiatzen bazara hemendik Madrila, pasatu beharko duzu Burgos eta Avila.

2 du ad. Berak abiatu zuen aldizkaria. Kultura aste bat abiatu dute. Jendarmeek ikerketak abiatuak dituzte.

3 da ad. Hasi. Erroma eta Kartagoren arteko haserreak abiatu zirenean. Gaizki abiatu ziren gauzak donostiarrentzat. Saltzekorik ere ez dutenean, abiatzen dira eskean. Abiatzen dira gaizki esaka.

abiatze

iz. Abian jartzea; hastea. Haragiaren oldartze eta abiatze hura.

abiazio

iz. Hegazkin bidezko garraioa; garraiobide horri dagokion jarduera. Abiazio enpresak.

abidjandar

1 adj. Abidjangoa, Abidjani dagokiona. Abidjandar agintariak.

2 iz. Abidjango herritarra.

abidostar

1 adj. Abidoskoa, Abidosi dagokiona.

2 iz. Abidosko herritarra.

abil

adj. Trebea. Eskola guztian ez zen haur bakar bat ni bezain abila zenik arboletara igotzen. Iparragirre abila dela askori diot aditzen. Eta esana dago, baldin bada abila, buru batek balio dituela mila. Sukaldari guztiz abila zen.

abildu, abil/abildu, abiltzen

da ad. Trebatu. Aurten uso gutxi sareetan; zer dira, bakandu ala abildu?

abilezia

iz. Trebetasuna. Abilezia handiz itzulitako liburua.

abilidade

iz. Herr. Trebetasuna. Ik. abilezia. Hartuko zenuke zuk haren abilidadea!

abilki

adb. Ipar. Trebeki. Mintzo zen poliki eta abilki.

abio

iz. Abiatzea. Neskatxa trenaren abioari begira gelditu da geltokian. Gitarra abio bortitz batek sarrera egin zion abeslariari.

abioi

iz. Hegazkina. Ik. aireko.

abioneta iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abioneta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hegazkin txiki].

abisal

adj. Itsasoaren eremuez mintzatuz, eguzkiaren argitasuna iristen ez dena; eremu horri dagokiona edo eremu horretan bizi dena. Itsaspeko sakontasun abisaletan. Ez naiz beti hemen egongo, arrain abisalen gunean.

abisatu, abisa, abisatzen

du/dio ad. Ohartarazi, gaztigatu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. kontuan ipini. Abisatuko dizut azaltzen bada.

[Oharra: abisatu Hegoaldean, dio aditza da (Apaizari nork abisatuko dio?) eta Iparraldean, du aditza (Apaiza nork abisatuko du?)].

abisu

1 iz. Oharra, kontseilua. Itsasturi irakurleari abisua. Ez luke ez, berriz haserretzeko, beste abisuren beharrik. Gogoan erabili konfesorearen abisuak.

2 iz. Gaztigua, ohartaraztea. Afaltzera etortzeko abisua. Abisua hartu. Hamabiak ziren poliziari abisu eman zionean.

abitu

1 iz. Erlijiosoen soinekoa. Maisu-laguntzailea abituan bildu zuten. Abitu luze marroia jantzi.

2 iz. Kutuna, eskapularioa. Jesusen bihotzaren abitu gorria ageri zuela papoan.

abitua hartu Erlijiosoen ordena batean, dagokion zeremoniaren bidez, sartu.

abitu hartze, abitu-hartze Erlijiosoen ordena batean, dagokion zeremoniaren bidez, sartzea.

abixoi

iz. Itsas arrain txikia, antxoaren antzekoa (Atherina sp.).

abizari

iz. Toki jakin batean, oiloak bertan erruten ohitzeko, jartzen den arrautza.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper