Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

buxon

iz. Tapoia. Xanpain buxonak.

buzeatzaile iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, buzeatzaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. murgilari].

buzkantz

iz. Heste zati lodienaz egiten den odolkia; ardi odolez eginiko odolkia. Elorrioko buzkantza, zazpi libra eta bost ontza. Pazian buzkantzak egosten.

buzo

1 iz. Lan-jantzia, lohihartzekoa. Aita, buzo urdina jantzita, goizeko zazpietarako sartzen zen egunero fabrikan.

2 iz. g.er. Urpekaria, eskafandraria.

buzoi

iz. Postontzia.

buzoka

1 iz. Ipar. Zapelatza.

2 iz. Ipar. Saia.

buztan

1 iz. Isatsa, bereziki lau oineko animaliena. Txakurraren, katuaren, astoaren buztana. Azeri buztan-harroa. Asto buztan-motza. Zaldi buztan ilez egindako erratz bat eskuan. Ontziak bere gobernurako badu, arrainak buztana bezala, ohol luze bat, lema deritzana. Azaburu edo bakailao buztan batekin konplitu duzue orain arte nirekin. Buztan ukaldiak. || Esr. zah.: Lastozko buztana duenak, atzera begira. Amukozko buztana duena, suaren beldur. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste.

2 iz. Atzeko muturra edo aldea, hasieraz edo buruaz bestaldekoa. Azken hitzaren buztana. || Esr. zah.: Gezurrak buztana labur. Martxoa, erdi negu buztan, erdi uda buru.

3 iz. Beh. Zakila. Ikusten dudanean maitearen aztala, jartzen zait buztana adarra bezala.

buztanbeltz

iz. Bisiguaren itxurako itsas arraina, gris urdinkara edo arrea, buztan hasieran orban beltz handi bat duena (Oblada melanura).

buztandu, buztan/buztandu, buztantzen

1 da ad. Hozitu, hazia ernatu. Sor liteke bihi hura, buztan liteke, belar bihur liteke.

2 (Era burutua izenondo gisa). Arroz buztandutik egiten duten edari bizi bat.

buztandun

adj. Buztana duena. Deabru guztiak direla buztandunak esango duzue agian, eta egia da.

buztangorri

iz. Txantxangorriaren eta urretxindorraren kideko txoria (Phoenicurus sp.). Buztangorriak, negurako, Afrikara alde egiten du.

buztanikara

iz. Ibai eta erreka ondoan bizi den txoria, Euskal Herrian aski arrunta, luma zuri, beltz eta hauskarak dituena, eta batez ere intsektuz elikatzen dena (Motacilla sp.). Ildo zabalean buztanikarak, goldearen atzetik jostalari.

buztankada

iz. Buztanaz emandako ukaldia. Baleak buztankada batez hondatzen dituela hurbiltzen zaizkion txalupak. Arrainaren hil aurreko buztankadak.

buztanluze

iz. Txori txiki buztan-luzea, lumajea arrosa, beltza eta grisa duena (Aegithalos caudatus).

buztanzuri

iz. Harri zutetan pausatzen den txori buztan-zuria, zomorroz-eta elikatzen dena (Oenanthe sp.). Ik. iratxori; azpizuri.

buztarri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buztarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. uztarri].

buztin

iz. Batez ere aluminio silikatoz osaturiko lurra, gehienetan zurixka edo gorrixka, uretan bustita oso bigun eta malgu bihurtzen dena eta, horregatik, ontziak, teilak, adreiluak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Eguzkiak buztina lehortzen du. Jainkoaren eskuan dago gizonaren bihotza, eltzegilearen eskuan buztina bezala. Buztinezko irudia. Buztina egosi, erre.

buztin-lur Hondar baino buztin gehiago duen lurra, bertan ereiteko txarra dena. Buztin-lurrak ez dio urari barrena sartzen uzten.

buztin mineral, buztin-mineral Miner. Aluminio silikato hidratatua.

buztingile

iz. g.er. Buztinlaria. Ik. eltzegile.

buztingintza

iz. Buztinaz gauzakiak egitea; buztina lantzen duenaren ogibidea.

buztingorri

iz. Buztin mota gorria.

buztinki

1 iz. Buztinezko gauzakia. Buztinkiak eta beirakiak saltzen diren denda.

2 iz. Buztina gai bezala hartua. Lurra arin den tokian, legarra nagusi da eta buztinkia galdatzen du.

buztinlari

iz. Buztinezko gauzakiak egiten dituen eskulangilea. Ik. eltzegile. Buztinezko ontziak esango ote dio buztinlariari: zergatik egin nauzu honelakoa?

buztinola

iz. Buztinezko gauzakiak egiten diren lantegia. Ik. teileria.

buztintsu

adj. Buztin asko duena. Lur harritsu, hondartsu eta buztintsuak. Lur buztintsuak ez du uzten urik aski sartzen. Bide buztintsuak.

buztintzear

1 adj. Buztintzekoa, Buztintzeri dagokiona.

2 iz. Buztintzeko herritarra.

buztinzuri

iz. Buztin mota zuria, buztingintzan erabiltzen dena. Ik. lur zuri; toska; kaolin.

buzuntz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buzuntz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burzuntz].

bypass

iz. Med. Arteria bateko bi puntu lotzen dituen hodia, bi puntu horien arteko buxadura saihestuz, odolak aurrera egin dezan jartzen dena; hodi hori jartzeko egiten den ebakuntza. Lehendakariak onera egin du atzo bost bypass jartzeko egin zioten ebakuntzaren ondoren.

byte

iz. Inform. Ordenagailuak unitate zatiezin bezala gordetzen duen bit multzoa, gehienetan sei edo zortzi bitez osaturik dagoena.

c

1 Ik. ze1.

2 (Letra larriz). coulomb-en nazioarteko sinboloa.

cabanillastar

1 adj. Cabanillaskoa, Cabanillasi dagokiona.

2 iz. Cabanillasko herritarra.

caboverdetar

1 adj. Cabo Verdekoa, Cabo Verderi dagokiona. Caboverdetar arrantzaleak.

2 iz. Cabo Verdeko herritarra.

cabredoar

1 adj. Cabredokoa, Cabredori dagokiona.

2 iz. Cabredoko herritarra.

cadreitar

1 adj. Cadreitakoa, Cadreitari dagokiona.

2 iz. Cadreitako herritarra.

cal

kaloria-ren nazioarteko sinboloa.

camembert

iz. Behi gazta mota, jatorriz frantsesa, biguna, krematsua eta leuna dena. Camembertaren usaina sumatu zuten besteen gainetik.

camping

1 iz. Kanpadenda edo kideko bat egoitza gisa erabiliz egiten den turismo mota. Ik. kanpin.

2 iz. Turismo mota horretarako prestatutako lekua.

campus

iz. Unibertsitate eraikinak kokaturik dauden gunea eta hura inguratzen duen eremu zabala. Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campusa.

canberrar

1 adj. Canberrakoa, Canberrari dagokiona.

2 iz. Canberrako herritarra.

cancer

1 iz. (C larriz). Astron. Zodiakoko konstelazioa. Ik. karramarro 4. Cancer konstelazioak ez du izar distiratsurik.

2 iz. Astron., Astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako laugarrena, eguzkia Cancer konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (ekainaren 21etik uztailaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. karramarro 5.

3 iz. Astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Cancer: une egokia izango da zintzilik geratu diren zenbait gauza eta egoera konpontzeko.

caparrosoar

1 adj. Caparrosokoa, Caparrosori dagokiona.

2 iz. Caparrosoko herritarra.

capricornus

1 iz. (C larriz). Astron. Zodiakoko konstelazioa. Ik. kaprikornio 1. Capricornus konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena da 9 Capricorni.

2 iz. Astron., Astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hamargarrena, eguzkia Capricornus konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (abenduaren 22tik urtarrilaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. kaprikornio 2.

3 iz. Astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Capricornus: ideiak nahiko argi dituzu eta badakizu zer nahi duzun une honetan.

caracastar

1 adj. Caracaskoa, Caracasi dagokiona. Caracastar agintariak.

2 iz. Caracasko herritarra.

carcartar

1 adj. Carcarkoa, Carcarri dagokiona.

2 iz. Carcarko herritarra.

cascantear

1 adj. Cascantekoa, Cascanteri dagokiona.

2 iz. Cascanteko herritarra.

cash flow

iz. Ekon. Enpresa baten memento jakin bateko sarreren eta gastu arrunten arteko aldea.

castejondar

1 adj. Castejongoa, Castejoni dagokiona.

2 iz. Castejongo herritarra.

casting

iz. Ikuskizun batean aktore, aurkezle, modelo edo figurante gisa aritzeko egiten den hautaproba. Hitzetik hortzera saioaren aurkezlea bilatzeko, casting bat antolatu zuten. Diru mordoa irabaztea eta telebistan irteteko gogoa izatea dira Basetxea-ko castingera aurkezteko amuak.

castriestar

1 adj. Castrieskoa, Castriesi dagokiona.

2 iz. Castriesko herritarra.

catering

iz. Janarien eta edarien hornitze zerbitzua, enpresa espezializatu batek egiten duena, eta ikastetxe, lantegi, ospakizun eta kidekoetan eskaintzen dena. Eskoletako jangela gehienek catering enpresak erabiltzen dituzte. Bertako sukaldeak edo cateringak bultzatzea erabaki politikoa da, garrantzi handikoa.

cava

iz. Ardo zuri edo gorri aparduna, batez ere Katalunian ekoizten dena. Kopa bat cava.

cedi

iz. Ghanako diru unitatea.

cello iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, cello-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. biolontxelo].

cg

zentigramo-ren nazioarteko sinboloa.

chantilly

iz. Esne-gain harrotu azukreduna. Garai bateko opil lehorrak chantillyz edo kremaz betetzen dituzte gaur egun.

charleston

iz. Mus. Erritmo biziko dantza, jatorriz Estatu Batuetakoa, belaunak bereizi gabe, zangoei bira azkarrak eragitean datzana; dantza horren doinua. Jazzaren eta charlestonaren garaia.

charter

iz. Turismo erakunde edo pertsona talde batek errentan hartutako hegazkina; honela antolatutako hegaldia.

chauvinista

adj. Atzerritik datorrena gutxietsiz, bere herria neurrigabeki miresten eta goraipatzen duena. Eta uste zuen, beste jende askok bezala, gure kostako arrainari hobea irizten badiogu, itsasotik platerera bidaia laburra egiten duelako izan daitekeela, eta chauvinistak garelako ziur asko.

chewera

iz. Afrikako hegoaldean, batez ere Malawin eta Zambian, mintzatzen den hizkuntza. Ik. chichewa.

chic

1 adj. Gauzez mintzatuz, bereziki jantziez edo tokiez, dotorea eta modakoa. Londresko auzo chic batean. Kafetegi chic eta modernoetan entzuten diren doinuak.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, jantzi dotoreak eta modakoak eramaten dituena; pertsona horri dagokiona. Etxe oneko donostiar chic aberatsak. Pertsona haiekin harremana izatea chica zen oso. Dotore jantzita, ukitu chic batekin.

chichewa

iz. Afrikako hegoaldean, batez ere Malawin eta Zambian, mintzatzen den hizkuntza. Ik. chewera.

chihuahua

iz. Jatorriz Mexikokoa den altzo-txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, belarri luze tenteak eta begi handi biribil biziak dituena, lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena.

chisinauar

1 adj. Chisinaukoa, Chisinauri dagokiona.

2 iz. Chisinauko herritarra.

chow-chow

iz. Jatorriz Txinakoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, sendoa, iletsua eta buru-handia dena, akuilu-makuiluen gainean bezala ibiltzen dena.

chuukera

iz. Mikronesian mintzatzen den hizkuntza.

Ci

curie-ren nazioarteko sinboloa.

cicerone

iz. Bisitariei herri, eraikin edo museo bateko berezitasunak erakusten eta azaltzen dizkien pertsona, batez ere profesionala ez dena. Maxek itzultzaile lanak egiten zituen eta, bide batez, Euskal Herritik joan ginenon cicerone lanak ere bai. Cicerone bat behar baduzu, badakizu: nik erakutsiko dizut hiria.

cintruenigoar

1 adj. Cintruenigokoa, Cintruenigori dagokiona.

2 iz. Cintruenigoko herritarra.

cl

zentilitro-ren nazioarteko sinboloa.

clown

iz. Zirkuko pailazoa, bereziki jarrera serioa erakutsiz pailazo bromazalearekin bikotea osatzen duena. Eta arratsak luzeak baitira, kantariak, mintzalariak, clownak bilatzen ditugu.

cm

zentimetro-ren nazioarteko sinboloa.

cocker spaniel

iz. Jatorriz ingelesa den ehiza-txakur arraza; arraza horretako txakurra, gorputz txikia, ile leuna, belarri luze eroriak eta begi handi biribil marroiak dituena.

collage

iz. Oihal, paper edo kideko gainazal batean argazkiak, paperak edo kidekoak itsastean datzan pintura-teknika; teknika horrekin eginiko lana. Tamaina handiko collage koloretsuak.

collie

iz. Jatorriz Eskoziakoa den txakurra, gorputz lerdena, ile leuna, mutur luzea eta isats luze iletsua dituena.

comtois

iz. Jatorriz Jura mendigunekoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, gorputz sendoa, buru handia, belarri txikiak, isats iletsua eta gorputz adar motz eta indartsuak dituena.

container iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, container-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. edukiontzi].

copyleft

iz. Baimen mota, egile batek, egile eskubideei uko eginez, bere lan baten kopien edo bertsioen banaketa libre uzten duena eta bertsio berrietara ere hedatzen dena. Webgune berri horrek aipaturiko zazpi liburu horiek irakurri, ikusi eta handik hartzeko aukera ematen du, doan, copyleft baimenarekin.

copyright

iz. Egile batek edo bere ordezkariak lan literario, artistiko edo zientifiko bat hainbat urtean ustiatzeko duen eskubidea. Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, baldin eta copyrightaren jabeek ez badute horretarako baimena aurretik eta idatziz eman.

corellar

1 adj. Corellakoa, Corellari dagokiona.

2 iz. Corellako herritarra.

corpus

iz. Ikerlan baten oinarri gisa erabiltzen den testu bilduma. Orotariko Euskal Hiztegia-ren corpusa.

Corpus

iz. Corpus eguna.

Corpus egun Eukaristiaren sakramentua ospatzen den eguna. Ik. Bestaberri; Gorpuzti; gorputz egun.

cortestar

1 adj. Corteskoa, Cortesi dagokiona.

2 iz. Cortesko herritarra.

cos

Mat. kosinu-ren nazioarteko sinboloa.

costarricar

1 adj. Costa Ricakoa, Costa Ricari dagokiona. Costarricar agintariak.

2 iz. Costa Ricako herritarra.

couché paper

iz. Paper mota sendoa eta distiratsua.

coulomb

iz. Elektr. Elektrizitate kantitate eta karga elektrikoaren unitatea, ampere bateko korrontean segundo batean iragaten den karga elektrikoa adierazten duena (C).

country

iz. Mus. Jatorriz Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdekoa den musika estilo herrikoia, landa-giroko kantu tradizionaletan oinarritzen dena eta, batez ere, gitarra, banjo eta biolinarekin jotzen dena. Lan hartan bildutako jazz, pop eta country doinu leunek bihotz asko ukitu zituzten. Johnny Cash, country abeslari handia, atzo hil zen, 71 urte zituela, Nashvillen.

cowboy

iz. Ameriketako Estatu Batuetan abereak, bereziki behiak, zaintzen dituen pertsona. Ik. unai; behizain.

cP

zentipoise-ren nazioarteko sinboloa.

cricket

iz. Kirol mota, jatorriz britainiarra, zurezko makila zapal batez eta pilota batez hamaikana laguneko bi talderen artean, zelai batean jokatzen dena. Ik. kriket2. Boxeoan, cricketean eta beisbolean, ezinbestekoa da eskuak bizkor mugitzea.

croissant

iz. Hostorezko opiltxoa, ilargi erdiaren itxura duena. Kafetegi batean sartu ginen eta kafesne bana eskatu, nik croissant batekin.

Cro-Magnongo gizaki

iz. Goi Paleolitoan, Europan eta Asiako mendebaldean bizi izan zen lehen gizaki modernoa, homo sapiens espeziekoa.

cromlech

iz. Harrespila. Ik. mairu baratze.

cross iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, cross-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kros].

cum laude

iz. Latinezko esapidea, doktore tesietan goreneko kalifikazioa adierazteko erabiltzen dena.

curaçao

1 iz. Karibeko Curaçao uharteko laranja mota mikatz baten azalarekin egiten den likorea. Baso bat curaçao edan zuen.

2 iz. Baso bat curaçao.

curie

iz. Fis. Erradioaktibitatea neurtzeko unitate zaharra, 3,7 x 1010 becquerelen baliokidea dena (Ci).

curling

iz. Kirol. Launa jokalariz osaturiko bi talderen artean izotz gainean egiten den kirola, hogeina kiloko granitozko 8 harri biribil zapal helburu baterantz irristaraztean datzana. Asteburuero elkartzen ziren curlingean aritzeko. Eskozian du jatorria curlingak: XVI. mendean aintzira izoztuetan harriak garraiatzeko erabiltzen zuten teknikan.

curriculum

1 iz. Hezkuntza-programa, helburu batzuk lortzeko beharrezkoak diren eduki, metodo, baliabide eta kidekoak jasotzen dituena. Horregatik gabiltza irakasleok lehen hezkuntzako curriculuma osatu nahian.

2 iz. Curriculum vitaea. Italian lan egindakoa da, eta dagoeneko hainbat curriculum bidali ditu atzerrira.

curriculum vitae Pertsona baten ikasketei, esperientzia profesionalari, datu pertsonalei eta kidekoei buruzko datuen multzoa; datu hauek biltzen dituen agiria. Hartutako neurrien berri ematearekin batera, akusatuaren curriculum vitaea helarazi zion epaileari.

curry

1 iz. Espezia-nahastura, jatorriz Indiakoa, janariak ontzeko erabiltzen dena. Oilaskoa curryarekin. Aurrena, irin pixka bat eta curry hautsa jarri behar da, eta haragi saldarekin urtu. Curry saltsa.

2 iz. Curryarekin ondutako jakia. Badakit gaur gauean currya duzuela afaltzeko. Oilasko currya.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper