Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

burukada

iz. Buruaz emandako kolpea. Bere inguruan dantzan ari zen gizonezko bati burukada bat eman zion.

burukaldi

iz. Burukada.

burukeria

iz. g.er. Apeta. Ohituta zegoen bere burukeria guztiak indarrean aurrera ateratzen.

buruketa

1 iz. Gogoeta, hausnarketa.

2 iz. Mat. Problema.

buruki

iz. Burkoa. Bi ukalondoak buruki gainean jarrita.

burukide

iz. Zuzendaritza edo zuzendari-batzorde bateko kidea, bereziki alderdi politiko batekoa. Bizkai Buru Batzarrerako burukide berriak aukeratzea. Ituna bizirik dagoela esan dute burukide sozialistek.

burukita

1 iz. Burkoa, bururdia. Lumaz eginiko burukita.

2 iz. Burualdea, bereziki oheburua.

buruko

1 iz. Burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Dantzatik irteten dira sarritan neskak iduneko zapiak askatuta eta burukoak okertuta, ikusi gabe ezin sinets litekeen moduan. Fez delako buruko gorriarekin. Buruko handia eta jate urria (esr. zah.).

2 iz. Buruan hartzen den kolpea. Buruko ederra hartu dut eskailera horrekin!

3 iz. Burkoa.

buruko argi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruko argi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruargitasun].

buruko argitasun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruko argitasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruargitasun].

burukoi

adj. Setatsua, tematia. Gizonik setatsu eta burukoienak.

burukorratz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burukorratz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buru orratz].

burukosko iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burukosko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. burezur; buru kasko].

burulan iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burulan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buru lan].

burulangile iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, burulangile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buru-langile].

burumakur, buru-makur

1 adb. Burua makurturik. Zergatik zabiltza burumakur? Burumakur agurtzen zaitut. Burumakur eta lotsaz.

2 adj. Burua makurtua duena. Agure zahar burumakurra.

burumotz, buru-motz

1 adj. Buruargia ez dena. Ik. motz 5.

2 adj. Kaskamotza.

burumuin

iz. Burmuina.

burundar

1 adj. Burundakoa, Burundari dagokiona.

2 iz. Burundako herritarra.

burundiar

1 adj. Burundikoa, Burundiri dagokiona. Burundiar nekazariak.

2 iz. Burundiko herritarra.

buruntza

iz. g.g.er. Koroa. Urrezko buruntza ipini zion.

buruntzatu, buruntza/buruntzatu, buruntzatzen

du ad. g.g.er. Koroatu.

buruntzatze

iz. g.g.er. Koroatzea.

buruñurdun

adj./iz. g.g.er. Kaputxinoa.

burupe

1 iz. Ipar. Zah. Aginpidea, ospea. Burua gora ekarriko du, burupe izanen du. Ni baino burupe gehiagorekin mintzatzen da orain Aita Onaindia olerkaria.

2 iz. Ipar. Zah. Harrokeria, burgoikeria. Duzun beraz burupe baino beldur gehiago eman zaizkizun argien eta dohainengatik.

burupetsu

adj. Ipar. Zah. Buruiritzia, harroa.

burupil

iz. g.er. Bitxilorea.

bururakizun

iz. Gogoeta, burutapena. Gogoeta eta bururakizunak neurri eta taxu jakinez antolatutako hitzetan bakarrik adieraziz.

bururapen

1 iz. Burutapena. Jesusek, haien bururapenak ezaguturik, hauxe esan zien: (…).

2 iz. Amaiera, bukaera.

bururarazi, bururaraz, bururarazten

du ad. Burura ekarrarazi.

bururatu, burura/bururatu, bururatzen

1 zaio ad. Burura etorri; otu, buruan sortu. Ik. okurritu. Oraintxe bururatu zait gertatu zitzaidana. Haren bila joatea bururatu zitzaion. Zer deabrukeria bururatu zaio? Galdera hori berori egitea bururatu zitzaion Schuchardt-i.

2 du ad. Burura eraman, buruan ipini. Hik, Zalgiz, euskaldun poeta, burura behar duk erramu boneta. Saskiak bururatzen elkarri laguntzen ari dira.

3 du ad. Amaitu. Ik. burutu2 3. Lanak bururatzeko behar den dirua. Berdin bururatzen diren bost hitz. Hasi zuena ezin bururatuz.

bururatze

iz. bururatu aditzari dagokion ekintza. Bururatze zoriontsua.

bururdi

iz. Ohean, burua bertan jartzeko ipintzen den zaku modukoa, itxia eta zapala, gai bigunez betea. Ik. burko. Lumatxatzat lastoa du, bururditzat belarra. Bururdi-azala.

burusi

iz. Ohe estalkia, tapakia. Irina burusietan sorbaldan hartu eta bideari ekin zioten. Izarak eta burusiak. Artilezko burusia. Norantz eguzki, harantz burusi (esr. zah.).

burusoil, buru-soil

adj. Buruan ilerik ez duena. Ik. karsoil. Libertatea izan nueneko bizarzuri eta burusoil nintzen. Gizon lodi burusoil bat.

burusoildu, burusoil/burusoildu, burusoiltzen

da/du ad. Burusoil bihurtu. Ik. karsoildu; soildu. Argala zen eta burusoiltzen hasia.

burusoiltasun

iz. Burusoila denaren nolakotasuna edo egoera. Burusoiltasunak eta tripa handiak irudi bitxia ematen zioten.

burutaldi

iz. Burutazioa. Baina, zer burutaldik jo du erregea?

burutapen

iz. Gogoeta, buruan zerbait erabiltzea; burura zerbait etortzea. Ik. bururakizun. Hauteskundeen emaitzei buruzko burutapenak. Zergatik darabiltzazue burutapen txarrak zeuen bihotzetan? Burutapen garai guztiak bezala, bakuna da, zoroak ere igarriko liokeena. Neroni gogoratu zaidan burutapen bat azalduko dut.

burutasun

1 iz. Bizk. Burutapena.

2 iz. Bizk. Burutazioa.

burutazio

iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Ik. burutaldi; burutapen. Beti gogora datorkion burutazioa. Burutazio hau datorkit, alegia, nola ez nauzun kalera jaurti.

burute

iz. Buruan zamaren bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko biribilkia.

burutsu

1 adj. Pertsonez mintzatuz, zentzuduna. Emakume zuzena, zaila, iraun handikoa eta burutsua. Txanton burugina zen, Maripa burutsua. Erkinak eta kankailuak, burutsuak eta burugabeak.

2 adj. Burutazio egokiak dituena. Gazte argi eta burutsua. Alferra beti lantsu, esan ohi da, eta lantsu bezain burutsu erantsi behar.

3 adj. (Ekintzez mintzatuz). Pernando Amezketarraren ateraldi burutsuak. Baita ere badakartzat Kandelas-en lapurreta burutsuak eta Diego Korrientes-en egite okerrak.

burutu1, buru/burutu, burutzen

1 da ad. (Gariak-eta) buruxkak eman. Ik. aletu. Garia burutzen ari da. Zekalea ebakitzen bada burutzera doanean, muskiltzen da berriz, eta bazka ona ematen du aziendentzat. Artoak burutu dira.

2 du ad. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela; ezezkoetan eta galderetan batez ere). Nahi edo behar dena lortu. Haur honekin ezin dut burutu: ezin naiz moldatu. Ezin buru daiteke gizon hordiarekin. Nork deabruarekin burutu lezake, Jesus maitagarriak garaitu ez balu? Gizaldi sinesgogor eta bihurria, noiz arte burutuko dut zuekin? Lanarekin burutu ezinda nabil.

3 du ad. Amaitu, buru eman, bururatu. Lana garaiz burutzeko. Prest zeukan lana ondorengo leialak burutu zion; bai iaio burutu ere. Ekainean hasia eta urrian burutua. Ez da erraz eta alaikiro hartu eta burutuko den erabakia.

burutu2

adj. Hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza nolabait bukatua dela adierazten duena. "Etorri da" orainaldi burutua da, eta "etorri zen" lehenaldi burutua.

burutugabe

1 adj. Buruturik ez dagoena. Gari helduaren lastoa ala gari burutugabearena.

2 adj. Hizkl. Aspektuaz mintzatuz, aditzari dagokion ekintza bukatua ez dela adierazten duena. "Erosten nuen" lehenaldi burutugabea da; "erosi nuen", aldiz, lehenaldi burutua.

burutza

iz. Buruzagitza.

burutzapen

iz. Burutapena.

burutzar

iz. Adkor. Buru handia. Erraldoiak burutzar ikusgarria zuen, ile-sapa beltz batez estalia.

burutze

iz. burutu aditzari dagokion ekintza. Han ditugu, azkenengo hariaren iraupenean, azken ukitua eskatzen, bere burutze bikainaren zain.

burutzia egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Ipar. Buru egin. (Batez ere ezezko perpausetan erabiltzen da). Ik. burutu1 2. Sakelako gauza guztiak galtzen zituen; bere amak burutziarik ezin eginik josi zizkion xilintxa batzuk sakeletan. Framazon madarikatu horiekin burutziarik ezin eginez.

buruxka

iz. Gari, arto eta antzeko landareetan, ardatz antzeko batera biltzen diren lore edo aleen multzoa. Ik. buru 8. Buruxkak bildu. Buruxkak aletu. Gari buruxka.

buruxkila

iz. g.er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.

buruzabal

iz. Korrokoia.

buruzagi

iz. Talde bati agintzen dion pertsona. Ik. buru 7. Berrehun gizonen buruzagia. Gudari taldearen buruzagiak. Apostoluen buruzagia. Euskaldun fededunen buruzagi izan zena. Estatuaren, Elizaren buruzagia. Sinagogako buruzagiak. Handi guztien erregea, munduko buruzagia. Karlista buruzagi epel batzuk. Alderdi, talde, taldetxo, mordo eta mordoxken buruzagi nahiko eta ustekoek bide erraza aurkitu dute gure artean.

buruzagigo

iz. Ipar. Buruzagitza. Aita sainduaren buruzagigoa ezagutzen ez duten giristinoak.

buruzagisa

iz. Zub. Buruzagia den andrea. Aita-amek, buruzagi-buruzagisek, bere haur eta zerbitzariei ahalaz erantzuten ez dietenek, hausten dute manu hau.

buruzagitasun

iz. Ipar. Buruzagitza. Buruzagitasuna hartu.

buruzagitu, buruzagi/buruzagitu, buruzagitzen

da ad. Batez ere Zub. Nagusitu. Mutila buruzagitu eta buruzagia mutildu. Gure gazteak ederki buruzagitu dira hazpandarrei.

buruzagitza

iz. Buruzagiaren kargua edo jarduna. Ik. buruzagigo. Buruzagitza hartu, gorde, utzi, kendu. Itsasontziaren buruzagitza bereganatu du. Aitzindari izanak ematen dio buruzagitza gai honetan. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren. Zuzendariaren buruzagitzapean.

buruzagixka

iz. g.er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.

buruzale

adj. Bizk. Berekoia.

buruzalekeria

iz. g.er. Berekoikeria.

buruzaletasun

iz. g.er. Norbaitek bere buruari dion maitasuna; berekoikeria. Egungo sistemak, ordea, buruzaletasuna baino ez du bultzatzen, self-love delakoa.

buruzapi

iz. Buruan apaingarri edo estalgarri gisa jartzen den zapia. Ik. mantelina. Ondo orrazturiko ilea buruzapi polit batekin loturik.

buruzbeheiti adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruzbeheiti-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruz beheiti].

buruzburu adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruzburu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruz buru].

buruzgain

iz. Itzulipurdia.

buruzgainka

adb. Itzulipurdika. Gu, betiko antzera, batean buruzgainka eta bestean hankaz gora.

buruzgora adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, buruzgora-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buruz gora].

buruzki

adb. Aurka. (-i edo -en atzizkiaren eskuinean erabiltzen da). Gurutzeari buruzki dabiltzanak. Beti gure herriaren buruzki ari dira.

buruzkin

adj. Ipar. g.er. Tematsua.

buruzpide

iz. Gip. Burubidea.

buruzuri, buru-zuri

adj. Buruko ileak zuriak dituena. Ik. kaskazuri. Gurdian dakarte Joanes aitona, gure artzain buruzuria.

astegun buruzuri Adkor. Asteguna. Astegun buruzurian erregina baino dotoreago jantzita. Astegun buruzurian, eta dantzara?

buruzut, buru-zut

adj. Burua zut duena. Buruzut ibili.

burzuntz

iz. Ipar. Lertxuna. Oihan urtsuetan heldu da burzuntza.

bus

1 iz. Autobusa, bereziki herrietako garraio publikokoa dena. Bus-geltokitik oso hurbil dago parkea.

2 iz. Inform. Ordenagailu baten edo bi ordenagailuren arteko unitateen artean datuak eta kidekoak bideratzen dituen eroale multzoa.

busti1, busti, bustitzen

1 da/du ad. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalean itsatsi edo barnera sartu. Ogia ardotan busti. Uretan bustia. Zatar bat gasolinaz busti. Zeharo busti naiz etxerako bidean. Euriak ez du ia kalea busti. Dena busti zara ihintzez. Busti bezain laster lehortua. Begiak busti (malkoz). Eztarria busti: edan.

2 da/du ad. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, mihia ahosabaira hurbilduz ahoskatu. Ik. palatalizatu. "i" ondoren bustitzen diren kontsonanteak.

3 du ad. (Ardoa-edo) edanez ospatu. Elkarrekin busti behar dugu gure indianoaren etorrera.

busti-busti egin Erabat busti, blai egin. Euri jasa batek busti-busti egin zaitu eta bazatoz etxera hotzak dar-dar. Lubakietatik etorri berri diren soldaduak busti-busti eginda daude.

busti2

1 adj. Bustirik dagoena. Egur bustian ez du suak ezer egiten. Zahi bustia ale batzuekin nahasirik. Arropa bustia eranzten, lehorra janzteko. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia.

2 adj. Hizkl. Sabaikaria.

busti3

iz. Hezetasuna. Bustia da abereentzat, guretzat bezala, etsairik handiena.

bustialdi

1 iz. Norbait edo zerbait bustitzea, edo bustitzen den aldia. Bustialdi ederra hartu zuen ustekabean.

2 iz. Bainua. Bustialdiak guztiz onak dira askotan urdaileko minentzat.

bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten

du ad. Bustitzera behartu. Jordan ibaiko uretan bustiarazten zituela.

bustidura

iz. Bustitzea, bereziki bokal edo kontsonante batena. Ik. palatalizazio. Bustidura letra bikoitzez adierazi.

bustigune

iz. Gune bustia edo hezea.

bustitasun

iz. Hezetasuna. Egur bustian ez du suak ezer egiten; su hartzeko, utzi behar du duen bustitasuna.

bustitze

iz. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalera itsastea edo barnera sartzea.

busto

iz. Burua eta bularraldea irudikatzen duen pintura edo eskultura.

busturiar

1 adj. Busturikoa, Busturiari dagokiona.

2 iz. Busturiko herritarra.

butaka

iz. Besaulkia.

butano

iz. Kim. Lau karbono atomo dituen hidrokarburo asea, presiopean isurkari bihurtzen den gasa, erregaitzat erabiltzen dena (C4H10). Butano gasa.

butroi

iz. Arrantzan erabiltzen den tresna, onil moduko bi atalez osatua. Ik. pertola. Hala lotzen ditu deabruak eta sartzen bere butroi barruan.

butun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, butun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutun].

butxet iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, butxet-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buxet].

buxadura

iz. Buxatzea. Euri zaparrada bortitzak estoldetan sorturiko buxadura. Zainak handitu egiten dira, eta buxadura eta usteltzea heltzen dira.

buxatu, buxa, buxatzen

da/du ad. Hodi eta kidekoetan, igarobidea eragotzi, bidea itxi. Kolesterolak ez du inolako sintomarik ematen, baina ondorio larriak izan ditzake bihotzean, arteriak buxatu egiten dituelako.

buxatze

iz. Hodi edo kideko batean oztopo bat gertatzea edo jartzea, handik igarotzea eragozten edo zailtzen duena.

buxer iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buxer-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harakin].

buxeria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buxeria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harategi].

buxet

iz. Ipar. Aurrekontua.

buxi

iz. Zub. Poxia.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper