Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

broma

iz. Heg. Herr. Txantxa, arraileria. Edade horretan ez da faltako alaitasuna eta broma. Bromako esateak.

broman adb. Txantxetan. Broman badakit jarduten baina, hauek ez dira gezurrak.

bromazale

adj. Heg. Herr. Bromen zalea dena, broman jardutea gogoko duena.

bromo

iz. Kim. Halogenoen saileko isurkari gorri iluna, 58,9 °C-tan dirakiena (Br; zenbaki atomikoa, 35). Bromo gatzak.

bromoso

adj. Heg. Herr. Bromazalea.

bromuro

iz. Kim. Bromoaren eta beste elementu kimiko baten arteko konbinazioa.

bronkio

iz. Zintzur hestean jaio eta biriketan adarkatzen diren bi hodietako bakoitza. Birika eta bronkioetako zerbaitekin ekarri dute, itotzeko zorian.

bronkitis

iz. Med. Bronkioen muki mintzaren hantura. Bronkitisak jota hil da. Bronkitisa duelakoan, ospitalera eraman dute.

brontze

iz. Kobre eta eztainuzko aleazioa. Brontzezko kanpaiak. Brontzezko irudia.

Brontze Aro Historiaurreko aroa, brontzearen erabilera zabaldu zena eta Burdin Aroaren aurrekoa dena.

broska iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, broska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. boska].

brosta

iz. Ipar. Sasia; sasiartea. Brosta barnean lo dagoen erbia.

brotxa

iz. Pintzel lodia, paretak eta kidekoak pintatzeko erabiltzen dena. Ik. zurdaki.

brozel

iz. Elkarri lotutako zume adarrez edo makilaz eratutako gurdi mota.

brujula iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, brujula-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iparrorratz].

bruma

iz. Ipar. Zah. Gandua, behe laino mehea.

bruneitar

1 adj. Bruneikoa, Bruneiri dagokiona. Bruneitar agintariak.

2 iz. Bruneiko herritarra.

brusa

iz. Gizonezkoen jantzia, mantalaren antzekoa.

bruselar

1 adj. Bruselakoa, Bruselari dagokiona. Bruselar margolaria.

2 iz. Bruselako herritarra.

bruselaza

iz. Aza barietate zurtoin-luzea, azaburu txiki ugari ematen duena (Brassica oleracea var. bullata subvar. gemmifera).

bruxula iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bruxula-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iparrorratz].

bruzita

iz. Miner. Magnesio hidroxidoz osaturiko minerala.

buba

iz. Ipar. Haur. Loa.

bubastistar

1 adj. Bubastiskoa, Bubastisi dagokiona.

2 iz. Bubastisko herritarra.

buda

1 iz. Budismoan, erabateko argitasun espirituala iritsi duen pertsona.

2 iz. Buda irudikatzen duen eskultura edo irudia. Afganistanen buda erraldoiak zartatu zituzten.

budapestar

1 adj. Budapestekoa, Budapesti dagokiona. Budapestar idazlea.

2 iz. Budapesteko herritarra.

budget iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, budget-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buxet].

budin

1 iz. Pastel itxurako jakia, gozoa edo gazia izan daitekeena, haragi, arrain, barazki edo fruta xehatua arrautzekin edo esnearekin nahasiz eta marian egosiz prestatzen dena. Arrain budina. Sagar budina banillazko izozkiarekin.

2 iz. Flana.

budismo

iz. Budak, Kristo aurreko VI. mendean eraturiko erlijio- eta filosofia-doktrina. Budismoaren oinarriak maitasuna eta urrikalmendua dira.

budista

1 iz. Budaren erlijioaren jarraitzailea. Hori pentsatzeak beldurtzen badu, sasi-budista da orduan, ez budista: ez du Budak tentatzen, izutzen baizik.

2 adj. Budismoarena, budismoari dagokiona.

buelo

iz. Heg. Beh. Bolumena. Behi horrek buelo handia duela eta errape izugarria.

buelta

1 iz. Heg. Lgart. Bira, jira, itzulia. Biak batean balizan buelta, arraun kolpea zorrotza.

2 iz. Heg. Lgart. Itzultzea, lehen zegoen tokira joatea. Orain ondo geldi zaitezte, eta buelta arte. Autoz joan eta buelta trenez egin genuen.

buelta egin Buelta hartu. Bidean buelta eginik, Otxarkoagara hartu zuen bide zuzena.

buelta eman Biratu. Burruntzi puntan bueltak emanez.

buelta erdi, buelta-erdi Kanpaiak isildutakoan, ohean buelta-erdia eman, eta lotan segitu dut berriro.

buelta hartu Biratu, norabidea aldatu. Buelta hartzea hobe dugu.

bueltan 1 adb. Demonioak hemen, demonioak han, demonioak beti gorputzaren bueltan. Su pixka bat egin eta haren bueltan zeuden, berotzen.

2 adb. Itzultzean. Ik. itzulian 2. Erromatik bueltan, orain dela bi urte.

3 (bueltan etorri,bueltan joan eta kideko esapideetan, 'lehen zegoen tokira itzuli' adierazteko). Poz handia izango da bai gure bihotzean, hemen ikustean zatozela bueltan. Oiartzundik Iruñera joan, eta handik bueltan etorri. Uste zuen baino umilxeago, hor da bueltan joana.

bueltaka

adb. Heg. Lgart. Biraka, jiraka. Bueltaka zebilen ferian ezer erosi gabe.

bueltatu, buelta/bueltatu, bueltatzen

da/du ad. Heg. Lgart. Itzuli. Egiptotik bueltatu ziren Israelera. Bueltatuta, mutil gazteak begira dauzkat atzean. Baina bueltatzen ez zen erraza hango sarrailaren giltza.

bueltatxo

iz. Heg. Lgart. Joan-etorri edo ibilaldi laburra. Eguraldi gozoaren aitzakian, bueltatxo bat eman dugu itsasertzean. Ama bisitatuz bueltatxo bat egin.

bueno

1 interj. Heg. Beh. Aurretik esandakoa nolabait zuzentzeko, sinesgogor agertzeko, amore emateko edo bestek esandakoari garrantzia kentzeko erabiltzen den hitza. Ik. tira1; bon. Barka, ez dizut ondo ulertu, bueno, zoritxarrez uste dut ongiegi ulertu dizudala. Bueno, bueno, ez haserretu. Bueno, ez da hainbesterako. Ez duzula inoiz mozkorrik harrapatu?, bueno, bueno, zer diozu?

2 (Hizketaldi bati hasiera edo amaiera emateko, betegarri bezala). Ik. hara 4. —Eta nola ikasi zenuen egurra lantzen? —Bueno, aita zenak zer edo zer erakutsi zidan eta gero, (...). Bueno, banoa.

buenosairestar

1 adj. Buenos Aireskoa, Buenos Airesi dagokiona. Buenosairestar kantaria.

2 iz. Buenos Airesko herritarra.

bufada iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bufada-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bafada].

bufalo

iz. Behiaren familiako ugaztun hausnarkaria, Asiako zenbait eskualdetan bizi dena, eskuarki etxekotua (Bubalus sp.). Indiako bufaloak. || Afrikako bufalo basatia (Syncerus caffer).

bufanda

iz. Heg. Lepokoa, lepoaren inguruan janzten den berogarria, gehienetan artilezkoa eta luzea.

bufete

1 iz. Tiraderak dituen idazteko mahaia.

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bufete-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bulego].

buffet

iz. Hotel, jatetxe eta kidekoetan edo jendarteko ekitaldietan, jaki hotz eta beroz osaturiko jatordua, bezeroek nahierara hartzeko modu erakargarrian eskaintzen dena; jaki horiek zerbitzatzen diren mahaia edo lekua. Egunero sei ordu pasatzen zituen hoteleko buffetean; bi ordu gosaltzeko, bi bazkaltzeko, beste bi afaltzeko.

bufoi

iz. Bere txantxen bitartez handikiren bat jostarazteko eginkizuna zuen pertsona.

bufoikeria

iz. Bufoiari dagokion egitea, gaitzesgarritzat hartua.

buhada

iz. g.er. Bafada; ufakoa. Ik. buhako. Jiten da gero haize buhada bat.

buhader

iz. (-r- bakunarekin). Zub. g.er. Hauspoa. Munduko suaren buhadera.

buhako

iz. g.er. Bafada; ufakoa. Buhako batez lurrera aurtiki zuen.

buhame

iz. Ijitoa. Gu gara gu larreko buhameak, betidanik madarikatuak. Buhame kasta. Bidarteko buhamea.

buhamisa

iz. g.er. Buhame emakumezkoa. Jesus haurra buhamisa batek eraman zuela bizkarrean.

buhatu, buha, buhatzen

1 du ad. Ipar. Putz egin, ufatu. Sua buhatu: suari putz egin. Kasurik egin gabe nondik haize aldakorrak buhatzen duen.

2 du ad. Ipar. Kilikatu.

buhatzaile

adj./iz. Ipar. Buhatzen duena. Ik. kilikatzaile. Anitz emazte den tokian buhatzaileak ez baitira eskas, hor su hura laster piztu zuten.

buhunba

iz. Ipar. Zah. g.er. Bolada, zirimola. Haize buhunba.

buhurdi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buhurdi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bururdi].

buia1

iz. Ur gainean, hondora finkaturik, seinaletzat ipintzen den gauzakia; arrantza-aparailua zintzilik duen ur gaineko kulubiza edo bestelako tresna. Ik. tuntux. Atso lodi, buia bezain zabala. Sare buiak.

buia2

iz. Itsasoko karramarro handia, txangurruaren neurrikoa, oskolean arantzarik ez duena.

buiatu, buia/buiatu, buiatzen

da/du ad. Puztu, handitu. Buiatua aurkitu omen zuten itoa, handik hiru egunera. Gizendu ez, baina buiatu egin da. Harrokeriaz buiatua.

buila

iz. Herr. Zarata, iskanbila. Buila handirik atera gabe. Ez ezak horrelako builarik egin.

builaka

adb. g.er. Herr. Buila ateraz. Jende guztiaren aurrean builaka hasi. Zergatik ari zitzaizun builaka? Tabernak bete zaizkigu builaka mintzo diren gazteez.

builoso

adj. Herr. Buila ateratzen duena.

buiraka

iz. Zah. g.er. Gezi ontzia.

bujes iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bujes-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. puies].

bujia

iz. Autom. Eztanda-motorreko gailua, sortzen duen txinpartaren bidez errekuntza-ganberako gas-nahasteak su hartzea ahalbidetzen duena.

bujumburar

1 adj. Bujumburakoa, Bujumburari dagokiona.

2 iz. Bujumburako herritarra.

bukaera

iz. Bukatzea; zerbait bukatzen den unea edo modua; zerbaiten azken zatia. Ik. amai; amaiera; akabera; azken. Hasieratik bukaeraraino. Egunaren, astearen bukaera. Bidearen bukaera. Silaba bukaeran. Munduaren bukaeran etorriko dela. Jaialdiaren bukaeran. Liburuaren bukaeran. Bukaera ona, txarra, gaiztoa. Hori da gizon edalearen bukaera. Zerbaiti bukaera eman. Lanari bukaera ona emateko. Ez zizkion bukaerako hitz horiek entzun. Bukaerako oharrak. Bukaerarik ez duen nekea. Mugarik eta bukaerarik gabe.

bukaezin

adj. Ezin bukatuzkoa. Hitzen jario bukaezina. Adiskidetasun bukaezina.

bukaezinezko adj. Bukaezina.

bukagabe adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, bukagabe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bukatugabe].

bukagabeko adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, bukagabeko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bukatugabe].

bukakor

adj. Amaikorra. Gora eta aurrera, hemengo guztia bukakorra delako; zeruan ez dugu zorigaitzik izango.

bukarazi, bukaraz, bukarazten

du ad. Bukatzera behartu. Jakoben atzerrialdia bukarazi duzu.

bukarestar

1 adj. Bukarestekoa, Bukaresti dagokiona. Bukarestar antzezlea.

2 iz. Bukaresteko herritarra.

bukatu, buka, bukatzen

1 du ad. Amaitu, zerbaiti azkena eman. Ik. burutu1 3. Anton. hasi. Otoitza bukatzean. Hemengo lanak bukatu ditut. Denak aipatzen hasiz gero, ez genuke inoiz bukatuko. Hizketan bukatu arte ez bedi joan.

2 da ad. Amaitu, zerbaiten azkena gertatu. Jaialdia bukatu arte. Zazpi urte on haiek bukatutakoan. Han bukatzen da bidea. Indarrak bukatu arte. Haren ezbeharrak ez dira inoiz bukatuko. Infernua bukatuko al da?

3 da/du ad. (Osagarritzat modua adierazten duen sintagma bat hartzen duela). Ongi bukatu. Gaizki bukatuko du. Onez bukatzen bada. Tabernetako jan-edan gehiegiak borroka gaiztoekin bukatu ohi dira. Honela bukatu zen orduko auzia. Kontsonantez bukatzen diren hitzak.

4 da/du ad. Amaitu, kopuru batetik dena hartu edo erabili. Ik. ahitu; agortu. 20 urtean petrolioa bukatuko da. Batak zein besteak aspaldian bukatu dituzte euren kafeak.

5 du ad. Adkor. Hil. Uholdeak Noe eta bere etxekoak ez beste guztiak bukatu zituen.

bukatugabe

adj. Bukatu gabe dagoena. Orain urte batzuk, Cezanneren 120 obra bukatugabe jarri zituzten ikusgai Alemaniako erakusketa batean.

bukatze

iz. Amaitzea. Aberea hiltzen denean bukatze huts bat dugu soilik, baina ez bizinahi baten hondamena.

buket

iz. (Lore) sorta. Ik. floka. Buket bat igorri dit lili arraroz eginik.

bukoi

iz. Barrika handia. Mistelaren bukoiak.

bukoliko

adj. Artzain giroko gaiez aritzen dena. Poesia bukolikoa. Kanta bukolikoak. Olerkari bukolikoak. Amets bukolikoaren lilura.

bula iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bula-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bulda].

bular

1 iz. Giza enborraren zatia, lepotik sabelera hedatzen dena, eta bihotza eta birikak dauzkana; hainbat animaliaren kideko alderdia. Bularra airez bete. Bularreko mina (Ik. bularreko).

2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.).

3 iz. Emakumearen ugatzetako bakoitza. Ik. titi. Neskatilari bularrak, irten-irtenak, ageri zitzaizkion. Bularrak agerian zituela. Agata gure martiriari moztu zizkioten bularrak. Haren emazte musu-gorri bular-betea. Bular antzua. Seme bat munduratu zuen, Sanson izenekoa, bere bularrean hazi zuena. Bular anaiak, ahizpak: emakume berak bularra eman dienak.

4 iz. Ugatzek ematen duten esnea. Ik. bularra eman; bularra hartu; bularra kendu. Bere amari bularra eskatzen dion umea.

bular-arte Bularra; bi bularren arteko tartea. Eskaleak emandako gutuna hartu eta bular-arteko xokoan sartu zuen.

bular-estu Asma; hotzeria, bereziki eztulik gabekoa. Hemen ez dakigu eztula zer den, marranta eta bular-estua zer diren ere ez.

bular-harro adj. Emakumeez mintzatuz, bular handiak dituena. Ik. bulartsu 3. Emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula.

bular kaiola, bular-kaiola Bizkarrezur, bularrezur eta saihets hezurrek eratzen duten barrunbea, bihotza, birikak eta beste organo batzuk dauzkana.

bularra eman Edoskiarazi. Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta indartsu hazi zen.

bularra hartu Edoski. Bularra hartzen daudenetik ardora ohitzen dituzte haurrak.

bularra kendu Umeari bular esnea emateari utzi. Amak haurtxoari bularra kentzea pentsatu du.

bularreko angina Bihotzeko hutsegitea, bularraren ezkerraldean mina eta larritasuna sortzen dituena.

bularreko haur Bularra hartzen duen haurra. Ik. bularreko. Salda gaixoari eta ugatza bularreko haurrari. Bularreko haurrak berak ere mintzatzen ziren hartaz!

bularretik egon Biriketatik egon, hetika izan.

bular-angina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bular-angina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bularreko angina].

bulardetsu

adj. Gip. g.g.er. Bulartsua, kementsua.

bulargorri

iz. g.er. Txantxangorria.

bularka1

adb. Indarka. Bularka jartzea.

bularka2

iz. Ontzietan, urpean gelditzen den zatia. Batelaren bularka palanka batekin urratu zuen.

bularki

iz. Hegaztien bularra osatzen duten bi zati berdinetako bakoitza. Ahate bularkia. Bularki xerra txiki bat.

bularpe

iz. Bular barnea. Bularpeko ezkutuetan. Zer ote da bularpea hainbeste estutzen eta kezkatzen diona?

bularralde

iz. Bularra. Ik. torax. Irmo jarri zen gero, burua atzera eta bularraldea aterea. Erredurak ditu aurpegi eta bularraldean.

bularreko

1 iz. Bularreko haurra. Haurren eta bularrekoen ahotik aterarazi duzu zure goraipamena.

2 iz. Israeldarren artean, Apaiz Nagusiak erabiltzen zuen jantzietako bat.

bularretako

iz. Emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten jantzia. Azpiko galtzak eta bularretakoa ohe adarrean zintzilik.

bularretiko

iz. Hetika.

bularreztatu, bularrezta, bularreztatzen

du ad. g.er. Bularra eman. Nork bularreztatuko du haren haurra?

bularrezur

iz. Saihetsak aurreko aldean biltzen dituen hezur laua. Bularrezurra hautsi du eta zauriak ditu beso batean.

bularte iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bularte-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bular-arte].

bulartsu

1 adj. Kementsua, adoretsua, ausarta. Asaba bulartsuek irabazitako gudu handiak. Gizon bortitz eta bulartsua. Gerrarako grinatua eta bulartsua zen. Gizon bulartsuenaren indarrak eta gogoak makaltzeko. Bihotz bulartsua.

2 (Adizlagun gisa). Gogor eta bulartsu jardun.

3 adj. Emakumeez mintzatuz, bular-harroa, bular handiak dituena. Gaztetatik bulartsua zen, bere ama bezala.

bulartsuki

adb. g.er. Bipilki, kemenez. Bulartsuki eraso.

bulartu, bular/bulartu, bulartzen

1 da/du ad. Horma edo paretez mintzatuz, sabeldu.

2 da/du ad. Errekez-eta mintzatuz, hazi, indartu. Arro behetik errekak hots, euriteak bulartua. Uholdea bulartzen denean.

3 da/du ad. Bulartsu bihurtu, adoretu. Kritika gogorregiak agertu izan ditugula; ba omen dirudi idazleak, bulartu beharrean, atzerarazi nahi genituzkeela, gogoa galaraziz.

4 du ad. Bularra eman. Bulartu ninduenari lepoa moztu al diot?

5 (Era burutua izenondo gisa). Nilo ibai bulartuak sortutako idoi zabaletan.

bulba

iz. Anat. Emakumeen eta ugaztun emeen sexu organoen kanpoaldea. Ik. natura2.

bulda

1 iz. Aita santuak izenpetu eta zigilaturiko agiria. San Frantziskoren bigarren erregela, aita santuaren buldaz finkatu eta sendotua. Eskumiku bulda. Lazarori bulda-saltzaile baten mendean jazo zitzaiona.

2 iz. Bijilia-egunetan haragia jateko eta barau ez egiteko baimena ematen zuen bulda. Ea jan duen haragirik buldarik ez zuela. Bulda hartu.

3 iz. Irud. Teknikaren aldetik esankizunik ez dago; horretan Chaplinek bulda berezia izan du beti, lehen eta orain.

buldadun

adj./iz. Bulda duena. Zein egun dira buldadunentzat haragia uztekoak?

buldog iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, buldog-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bulldog].

bulebar

iz. Kale edo pasealeku oso zabala, gehienetan zuhaitzez hornitua. Ik. hiribide.

bulegari

iz. Bulego batean lan egiten duen pertsona. Gainerako langileak itunetik at dauden kargudunak eta bulegariak dira.

bulego

iz. Lantegi edo erakunde bateko administrazio arazoak zuzentzen diren lekua. Zerga bulegoak. Euskaltzaindiaren Arabako Ordezkaritzaren bulego berria. Bulego batean egiten du lan. Lantegiaren bulegoetan. Bulegoko leihatilak. Bulegora sartu zenean. Ni fabrikara eta hura bulegora. Bulego lanak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper