Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

petratar

1 adj. Petrakoa, Petrari dagokiona.

2 iz. Petrako herritarra.

petrikilo

iz. Sasimedikua. Petrikilo batek konponduko dizkio hezurrak. Mediku, sasimediku eta petrikiloak.

petril

iz. Heg. Murru edo hesi modukoa, zubi, bide eta kidekoen ertzean erorikoetatik babesteko jartzen dena; murru horren gaineko ertza. Petril zabal bat dauka moilak, metro bat altu eta metro eta erdi zabal. Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen.

petrina

iz. Batez ere Bizk. Gerrikoa.

petrografia

iz. Petrologiaren adarra, harrien deskribapen eta sailkapenaz arduratzen dena. Petrografia azterketak egin dituzte, eta ikusi dute Stonehengeko harrien % 99 aipaturiko harrobikoa dela.

petrokimika

iz. Lehengai gisa petrolioa eta gas naturala erabiltzen dituen industria. Singapurko petrokimika eta ontziolak.

petrolio

iz. Isurkari itsaskorra, oso kolore ilun eta usain bortitzekoa, lurpeko hobietan pilatzen dena eta energia-iturri gisa erabiltzen dena. Ik. nafta. Petrolio beltzaren olioa. Petroliozko argiontzia. Texasko petrolio hobiak.

petrolio ontzi, petrolio-ontzi Petrolioa garraiatzeko itsasontzia. Petrolio ontzi bat hondoratu da Bizkaiko Golkoan.

petrologia

iz. Geologiaren adarra, harrien sorrera, konposizioa eta eraldaketak aztertzen dituena. Ik. petrografia.

pettar

1 adj. Pettarrekoa, Pettarrari dagokiona.

2 iz. Pettarreko herritarra.

petunia

iz. Belar landare apaingarria, lore moreak, arrosak edo zuriak ematen dituena (Petunia sp.).

petxa1

iz. Heg. Zerga. Erregeak ipinitako petxak. Petxak pagatu.

petxa2

iz. Zub. g.er. Hutsa, akatsa.

petxatu, petxa/petxatu, petxatzen

du ad. Heg. Zerbaiti zerga ipini. Petxatu nahi ziguten gure sagardoa.

petxu

iz. Gip. eta Naf. Bularra, bularraldea. Hiltzen naizenean, petxua ireki eta bihotza atera.

petzero

adj./iz. Ipar. Mendekoa. Berdin petzero gelditzen dira batzuk ala bertzeak.

pexmerga

iz. Irakeko gudari kurdua. Estatu Islamikoak Iraken erasoaldia hasi zuenean, pexmergek Kirkuk hartu zuten.

peza

1 iz. Ipar. Zatia, puska. Ontzi horiek peza oso dira, zuhaitzari barnea hustuz eginak. Nehork ez du ezartzen oihal peza berri bat abitu zahar batean. Lur peza franko beretu ditu.

2 iz. Ipar. Makina edo tresna batean, alda daitekeen zatia edo osagaia. Ik. pieza; atal 3. Urtean behin bederen erloju baten peza guztiak behar dira urratu, egin zaion herdoila kentzeko.

3 iz. Ipar. Txanpona. Berrogeita hamar urre peza.

pezako adj. Zati edo atal bakar batez egina. Pezako galtzak. Pezako jaka.

pezatu, peza/pezatu, pezatzen

du ad. Zub. Pisatu.

pezeta

iz. Espainiako diru unitatea, euroa ezarri zen arte. Zenbait pezetaren truke. Hamar pezetaren goxokiak. Mila pezeta balio duen liburua. Azak pezeta bana saltzen nituen. Guztia, etxe eta lur, hogeita hamar mila pezetan egon zen salgai. Pezeta batean ematen dut, lagun hurkoari on egiteagatik. Lur haiek urteko hogei mila pezetaren irabazia ematen diote jabeari. Hamar mila pezetako isuna. Bosna pezetako bi ogi.

peziolo

iz. Bot. Landareetan, hostoa zurtoinarekin lotzen duen txortena. Indi gaztainondoaren hostoak handiak dira, peziolo luzedunak.

pezo

iz. g.er. Adobea.

pezoi

iz. Lurrezko hesia. Neguan, ur hegiko larrea pezoiz inguratuko dugu. Hona nola ereinen duzun larre pezoiz hetsian. Beren etxola zuten pezoiz egina.

pezoin

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pezoin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pezoi].

pezu

iz./adj. Zub. Pisua.

pF

pikofarad-en nazioarteko sinboloa.

phnompenhdar

1 adj. Phnom Penhgoa, Phnom Penhi dagokiona.

2 iz. Phnom Penhgo herritarra.

pi

1 iz. Alfabeto grekoko hamaseigarren letra, euskarazko p-aren baliokidea (Π, π).

2 iz. Mat. Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko zatidura, 3,14159... balio konstantea duena.

pianista

iz. Piano-jotzailea.

piano1

iz. Musika-tresna handi tekladuna, mailu moduko batzuek jotzen dituzten hariak dituena. Pianoa jo. Piano soinua. Piano kontzertu bikaina eman zigun.

piano jotzaile, piano-jotzaile Pianoa jotzen duen musikaria. Ik. pianista. Entzute handiko piano-jotzailea.

piano2

1 adb. Mus. Leunki (jo, interpretatu). Pianoa, gogara jo daiteke, nahi denean piano, leunki alegia, eta nahi denean forte.

2 iz. Mus. Leunki interpretaturiko musika-pasartea.

pianola

iz. Piano mekanikoa, paper biribilki batean zulotxoz grabatutako musika-piezak automatikoki jo ditzakeena.

piastra

iz. Ekialdeko herri batzuetako behinolako edo oraingo dirua.

pibot

iz. Kirol. Saskibaloian, saski inguruan jokatzen duen jokalaria, bereziki erreboteak jaso eta baloia saskian sartzea helburu duena. Shaquille O'Neal, ligako pibot nagusia.

pibotatu, pibota/pibotatu, pibotatzen

du ad. (nor osagarririk gabe). Teknol. Ardatz baten inguruan biratu.

pibote

1 iz. Teknol. Pieza baten mutur zilindriko edo puntaduna, beste pieza bat bertan bermatzeko edo ahokatzeko erabiltzen dena, zenbaitetan biraketa-ardatz gisa aritzen dena.

2 iz. Kirol. Talde kirol batzuetan, jokoaren ardatza den jokalaria. Ik. pibot.

pidgin

iz. Hizkl. Hizkuntza bi edo gehiagoren osagaiez osaturiko hizkuntza sinplea, mintzaira desberdinetako hiztunen artean, bereziki merkataritza-harremanetan, erabiltzen dena. XVII. mendearen hasieran, Islandiara joandako arrantzale euskaldunek, bertako eta beste leku batzuetako itsasgizonekin komunikatzeko, pidgin eusko-islandiarra sortu zuten.

pidnatar

1 adj. Pidnakoa, Pidnari dagokiona.

2 iz. Pidnako herritarra.

piedramillerar

1 adj. Piedramillerakoa, Piedramillerari dagokiona.

2 iz. Piedramillerako herritarra.

piercing

iz. Gorputz atalen bat (belarri gingilak, ezpainak, titiburuak...) aldez alde zulatzea, bertan belarritako gisako bat edo bestelako apaingarriren bat jartzeko; jartzen den apaingarria bera. Zilborreko piercingak eguzki-printzen distirak zabaltzen zituen mugitzen zen bakoitzean. Ileak horituta eta bekainak piercingez josita. Pearcing bat egin.

pietate

iz. Errukia.

pietun

iz. Lap. eta Naf. Postaria.

pieza

1 iz. Makina edo tresna batean, alda daitekeen zatia edo osagaia. Ik. peza 2; atal 3. Ordezko pieza. Biolinaren piezak.

2 iz. Musika-lan laburra, beste baten zatia ez dena. Goizuetako bandaren pieza zahar bat ikasi berria dugu Leitzan.

3 iz. Fitxa (mahai joko eta kidekoetakoa). Joko taula prest zegoen, eta piezak mugitzen hasita.

4 iz. Atala (gauzaki bat osatzen duen zatia). Puzzleak pieza asko zituen.

5 iz. Gai baten zatia, osotasun bat eratzen duena. Opilak baino hobe da fruta pieza bat edo zuku naturalak hartzea. Oihal-pieza gris marraduna erosi genuen, bi traje egiteko adinakoa, bata berarentzat eta bestea niretzat.

piezoelektriko

adj. Fis. Piezoelektrizitatearena, piezoelektrizitateari dagokiona. Efektu piezoelektrikoa.

piezoelektrizitate

iz. Fis. Zenbait kristaletan tentsio mekaniko baten eraginez gertatzen den polarizazio elektrikoa. Piezoelektrizitatea zenbait mikrofonoren eta dinamometroren funtzionamenduaren oinarrian dago.

pigmentatu, pigmenta, pigmentatzen

1 da/du ad. Pigmentu bidez kolorea hartu edo eman. Pertsona baten larrua, ilea eta begiak pigmentatzeko gaitasuna alelo jakin bat izatean datza.

2 (Era burutua izenondo gisa). Orinak azalean agertzen diren orban pigmentatuak dira.

pigmentazio

iz. Gorputzaren ehun batzuetan pigmentuak pilatzea. Hilekoan etenak izan dituzte emakumeek eta azaleko pigmentazioa ere galdu dute askok eta askok.

pigmentu

1 iz. Animalien edo landareen ehunetako gaia, kolore jakin bat sortzen duena. Klorofila eta hemoglobina pigmentuak dira. Larruazaleko pigmentua.

2 iz. Koloregaia.

pigmeo

1 iz. Antzinatean Nilo aldean bizi zen alegiazko nano herri bateko kidea. Herkulesen borroka pigmeoen aurka.

2 iz. Afrikakoa eta Asiakoa den eta tamaina txikikoa izatea ezaugarri duen arrazako kidea.

pijama

iz. Lo egiteko jantzia, jakak eta galtzek osatua. Pijama jantzi. Pijama-galtzak.

pijo

1 adj. Gip. Trebea, behar bezalakoa. Andre prestu eta pijoa. Bautista Basterretxe, mutiko pijoa.

2 adb. Gip. Adorez, irmo. Pijo dihardu lanean.

pik

adb. Ipar. Pilota-jokoan, pilotak paretaren eta lurraren arteko zokoan jotzen duela. Joan zitzaion pilota bat, ez pik, bai pik, hein hartakoa. Eskularrua kendurik, bi bote segidan sartzen ditu: bat pik-ondo, bigarrena pik. Ene lagun Martin baitzen pik ematen nagusi, hari esker genuen guk partida irabazi.

pika1

1 iz. Heg. Lantza, bereziki pikadoreek erabiltzen dutena. Eta sartuz gero pika behin handik, zezen gizajoak ez du indarrik.

2 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, pika baten puntaren irudi beltza ezaugarri duena. Bederatziko pika.

pika2

iz. Ipar. Mika (hegaztia). Pika bezain ohoina. Haizeak pikaren buztana darabilen bezain errazki. Ez dela pikaren azken umea: ez dela hutsala, baztergarria. Pikaren umea, pika (esr. zah.).

pikabuztan

1 iz. Ipar. Karrozetan, bertara igotzean zangoa finkatzeko burdina. Ik. ointoki.

2 adj. Ipar. Buruarina, ganoragabea. Euskal gizarteak, bateraturik, betiko pikabuztan bakar batzuek salbu, elkartasun goresgarria adierazi du.

pikadore

iz. Heg. Zezenketetan, zezena pikaz ziztatzen duen zalduna. Agertzean zezena, ireki ateak, hurbil ditu aldean jaun pikadoreak.

pikalaport

iz. Ipar. Antzandobia.

pikaldi

iz. Ipar. Ebakialdia. Pentzea garbitu orduko, ongarria ematen zaio, bero handiak hasi baino lehen, beste pikaldi bat ateratzeko. Zure mahastia gaztea da, hirugarren pikaldikoa.

pikante

adj. Janariez-eta mintzatuz, mina, bizia. Saltsa pikantea.

pikarazi, pikaraz, pikarazten

du ad. Pikatzera behartu, ebakiarazi. Pikarazi zuen haritza hondo-hondotik. Bere erresumako mahasti guztiak pikarazi zituen.

pikardatu, pikarda, pikardatzen

1 du ad. Tantoz edo orbanez bete. Ik. tantotu; titakatu. Bisaia pikor gorriz pikardaturik, txarranpinak joa balego bezala.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ohearen alboetan manta gorri pikardatua ageri zen.

pikardia

1 iz. Heg. Herr. Egite edo esate lotsagabea edo gaitzesgarria, maltzurkeria. Pikardiak esan.

2 iz. Heg. Herr. Kaltea, ezbeharra. Kurloiek pikardia handiak egiten dituzte garitan eta artotan. Gertatu den pikardia, hainbat kristauk uraren mende, beren heriotza larria.

pikaresko

adj. Eleberriez mintzatuz, Espainian XVI. mendearen erdialdean sortu zen nobela mota berri batekoa, pikaroa protagonistatzat duena. Ferdinand Celine, nobela pikaresko klasikoaren berritzaile nagusia.

pikaro

1 adj. Heg. Herr. Maltzurra, barrabasa. Hil da Canovas, fuera Canovas, pikaro gaizki hazia.

2 iz. Espainiako literatura-tradizioko pertsonaia, jatorri apalekoa, maltzurra eta abenturazalea. Liburuan pikaro mordoa bada ere, ez da nobela pikareskoa.

pikarrai

adb. Zub. Biluzik. Pikarrai ezarri zuten. Pikarrai jalgi naiz amaren sabeletik eta pikarrai itzuliko lurrera.

pikarraitu, pikarrai/pikarraitu, pikarraitzen

da/du ad. Zub. Biluzi. Ez zait gustatzen Errepublika burges hau, deus ez duena pikarraitzen duelako.

pikart

adj. Ipar. Nabarra. Katu pikarta.

pikatu, pika, pikatzen

1 du ad. Ebaki; moztu. Fruitu onik egiten ez duen arbola pikatzen da eta sura egozten. Segak belar berdeak pikatzen dituen bezala. Ganibet ukaldi batez soka pikatu zuen. Norbaiti lepoa pikatu. Bizarra zuen arras pikatua.

2 du ad. Harriaz mintzatuz, landu. Harginek zituzten harriak pikatzen.

3 du ad. Segaz eta kidekoez mintzatuz, ingude txiki baten gainean jarrita, mailuka ahoa berdindu eta mehetu. Sega ingudean pikatu.

4 (Era burutua izenondo gisa). Etxe ederrak, kanpotik harri pikatuz beztituak.

pikatxa

iz. Tripotxa.

pikatzaile

iz. Pikatzen duen pertsona. Harri-pikatzaile eta zizelkari trebea. Gizonen aitzindaria zen Jourdan deitzen zena, zeinak ongi merezitu baitzuen izengoititzat: buru-pikatzailea.

pikatze

iz. pikatu aditzari dagokion ekintza. Ogi eta belar pikatzeak.

pike1

iz. Kotoizko oihala, erliebezko marrazkiak dituena.

pike2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pike-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'bikea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bike].

pike3

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, pike-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'pikoa, aldapatsua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. piko2].

pikete

1 iz. Greba-dei bat betearazten saiatzen den pertsona taldea. Piketeak antolatu, eta lanean ari ziren enpresetan ate joka aritu ziren.

2 iz. Soldadu taldea.

piknik

iz. Aire zabalean, lagunartean egiten den otordua, etxetik eramandako janari eta edariekin prestatzen dena. Giroa ez zegoen oraindik piknik bat egiteko bezain epel.

piko1

1 iz. Ipar. Tresna aho-zorrotz batez eginiko ebakia. Pikoa pikoaren gainera bezala, ukaldi horiek lazki kolpatu zioten bihotza. Ederki dakite jaun horiek, zauriaren gaineko pikoa ematen. Zauriaren gainean pikoa (esr. zah.).

2 iz. Ipar. Esaldi zirikagarria edo mingarria; ateraldi bizia. Ik. zirikada; eztenkada 2. Isilik zegoen Oxalde, lagunen pikoak onez onean hartzen zituela. Bazekien gatza ematen pikoei. Jaun bat dena solas, dena piko. || Osaba-ilobak, beti bezala, piko eta piko hasten zirela.

3 iz. Ipar. Dantzetako jauzi mota, oinak hurbiltzean eta urruntzean datzana.

4 iz. Ipar. Bertso lerroaren indargunea. Ik. oin 8. "Pikoak" esatea edo "oinak" esatea berdintsu baita.

piko2

adj. Aldapatsua. Bide latz eta pikoa. Aldatsik pikoenetan.

piko3

iz. Mokoa. Ehiztariek esaten dute oilagorra egoten dela bere piko luzea lurrean sartuta.

eta piko (Zenbaki baten eskuinean). Heg. Herr. Eta zenbait. Ik. eta koska. Selektibitatea bederatzi eta piko batekin gainditu zuen.

piko4

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, piko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'pikua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. piku].

pikoan ezarri

Erabilia izateko eran edo bere egitekoa betetzeko moduan jarri. Ik. prestatu; prest. Pikoan ezarri dugu ekintzen egitaraua.

pikofarad

iz. Elektr. 10-12 farad (pF).

pikoi

iz. Ipar. Goldearen hortza. Ik. nabar2. Ikusten ditut golde-pikoi batzuk, lurra axaletik daramatenak. Traktore bat bi pikoirekin.

pikoka

adb. Esaldi zirikagarriak esaten, esaldi zirikagarriak esanez. Pikoka ari dira. Pikoka baino arrazoika nahiago nuela jokatu.

pikokada

iz. Mokokada.

pikondo

iz. Klima epeletako zuhaitz edo zuhaixka, hosto handi gingildunak dituena eta fruitutzat pikua ematen duena (Ficus carica). Baratzeko pikondotik bost piku hartu zituen. Pikondo ihartu bat.

pikor

1 iz. Alea, garaua; hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Ik. pinporta 2. Oiloei arto pikorra ematen diegu. Mahats pikorra. Gatz, hondar pikorra. Arrosario baten pikorrak bezala josiak. Ez dira errauts pikor bat baizen. Irakiten dagoen esnea galtzen denean, azal gaina pikorrez josita ageri ohi da (Ik. lapats).

2 iz. Larruazalean agertzen den pikor gisakoa. Ik. pikorta. Gorputz osoa pikor gorriz bete zitzaidan astanafarreriak hartu ninduenean.

3 iz. Ardien gorotz alea. Ik. baba 4. Elea dario, ardiari pikorra bezala.

4 iz. (Ezezko esaldietan). Batere ez, ezer ez. Badira hamar urte ez dudala pikorrik egin.

pikor bat Pixka bat.

pikorka

adb. Apurka. Istorio horiek pikorka behar dira dastatu eta gozatu.

pikorkatu, pikorka/pikorkatu, pikorkatzen

da/du ad. Pikorretan desegin edo xehatu. Ik. apurtu; birrindu; papurtu; xehatu. Mikroskopio batekin ikusten bada lur poxi bat, ikusten da pikorkatua, dena pikor eta pikor arte. Janari horiek saltzen dituzte usuenik pikorkaturik.

pikorta

iz. Larruazalean agertzen den pikor gisakoa. Ik. pikor 2. Pikorta gorriz bete zaio gorputza. Sukar handia du eta pikortak atera zaizkio.

pikortatsu

adj. Pikortaz betea.

pikortsu

adj. Pikorrez betea. Aurpegi pikortsua. Gurbitzaren fruitu mamitsu eta pikortsua.

pikota1

iz. Ipar. Nafarreria. Txertatzean, pikotatik begiratzeko, pikota-hazia ematen den bezala.

pikota2

iz. Heg. Herri sarreretan edo leku agerietan jarri ohi zen zutabea, akusatuak jendaurrean lotsarazteko edo exekutatuen burua jartzeko erabiltzen zena. Lakuntzako plazan hantxe dago oraindik XVI. mendeko pikota dotorea.

pikotx

iz. Lurra edo zorua zulatzeko lanabesa, gutxienez alde bat zorrotza duen burdina batez eta gider batez osatua dena. Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziren harkaitz baten alboan. Lehen-lehenik pikotxarekin erro azkarrenak aterako dira.

pikotxean

adb. Gip. Kokoriko. Galtzak askatu eta pikotxean jarriaz.

piktograma

iz. Kontzeptu bat adierazteko erabiltzen den ikur sinbolikoa. Arazoak dituzten ikasleei argazki eta piktogramen bitartez azaltzen diete lantzen ari diren gaia.

piku

1 iz. Pikondoaren fruitua, udare formakoa, azala berdea edo morea, eta mamia gorria edo horia eta oso gozoa, hazi txikiz betea duena. Piku melatua baino ximurragoa. Goiz ontzen diren pikuak maite ditu nire arimak.

2 iz. Pikondoa.

piku hosto, piku-hosto Pikondoaren hostoa. Lotsaizunezko piku hostoz bere burua estali nahiz.

piku masustondo, piku-masustondo Basapikua.

pikutara

pikutara bidali Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. antzarak ferratzera bidali. Pikutara bidali zuen, egindakoaz jabetu zenean.

pikutara bota Lgart. Pikutara bidali.

pikutara joan 1 Lgart. Hondatu, porrot egin. Pikutara joan ziren gure irabaziak.

2 (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara bidali. Joan hadi pikutara!

pil

iz. (Ezezko esaldietan). Ezer ere ez; batere. (pilik forman erabiltzen da). Pilik ez du sakelan. Geroztik ez didazu pilik eman. Pilik axolarik gabe.

pila1

1 iz. Gauzak elkarren gainean edo ondoan ipinita egiten den multzoa, bereziki inolako antolamendurik gabea. Ik. pilo; meta. Edozein belar pila ez da meta, ezta han-hemendiko idazlan sorta ere aldizkaria. Harri pila bat. Pila bat egin eta su ematea. Baserritar kaiku pila handia dago gizontxoari begira. Hizkuntza ez dela handik eta hemendik bilduriko gai pila, aitzitik sistema bat, bere egitura duen sistema. Pilan hartu eta eraman zituen. Pilan jarri.

2 iz. Kopuru handia. Kilometro pila bat egin genuen. Hura ume pila!

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper