Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

partidu

1 iz. Heg. Partida.

2 iz. Heg. Alderdia.

partiketa

iz. Zatiketa. Zati horietako bakoitzean partiketak egin daitezkeela.

partikula

1 iz. Hitz laburra, deklinatzen edo jokatzen ez dena. Omen eta kideko partikulak.

2 iz. Fis. Materia zati oso txikia. Ik. zatiki 2. Partikulen fisikaren inguruko ikerketak. Uranoren eraztuna osatzen duten partikulak oso arinak dira astronomoen arabera, eta horren ondorioz sortzen da kolore urdina. Eguzki haizeak barreiatutako partikulak jasotzea zen NASAren espazio ontziaren helburua.

partikular

adj. Banako bati edo multzo txiki bati baizik ez dagokiona; norberarena; orokorra ez dena. Jujamendu berezia edo partikularra.

partikularki

adb. Bereziki. Ia inori ez zaio axola guk idazten duguna, partikularki euskaraz idazten dugunok esan dezakeguna.

partila

iz. Irabazien banaketa. Handi eta txikien arteko partila ez inoiz berdina. Partila hartu zuen bakoitzak berea.

partila egin Partila egin eta berriro joaten gara itsasora.

partitibo

adj./iz. Hizkl. Artikulu, atzizki eta kidekoez mintzatuz, osotasunetik parte bat kontuan hartzen dela adierazten duena, euskaraz -ik atzizkiari dagokiona eta ezezko, galderazko eta baldintzazko esaldietan erabiltzen dena. Frantsesezko artikulu partitiboa. Partitiboa ez da agertzen ergatiboa agertu ohi den testuinguruetan.

partitu1, parti, partitzen

1 du ad. Zah. edo Herr. Zatitu. Bitan partitua.

2 du ad. Zah. edo Herr. Banatu. Pobreen artean partitzeko. Lotu dituzte ene eskuak eta zangoak, partitu dituzte ene jantziak.

3 du ad. Zah. edo Herr. Bereizi. Onduak direnean partitzen dira intxaurrak bere azaletik eta gaztainak bere morkotsetik.

partitu2

da ad. Ipar. Joan, irten, abiatu. Partitu nintzen herritik, bihotza alegerarik. Sendo etxetik partitu eta bidean gelditu hila.

partitura

iz. Mus. Musika-lan bat jotzeko edo kantatzeko behar diren ikurren adierazpen grafikoa. Ik. partizio. Amonak partiturak irakurtzen erakutsi zidan. Requiem-aren partitura eskatu zuen.

partitzaile

iz. Banatzailea. Ogi-partitzailea.

partitze1

iz. Zatitzea; banatzea; bereiztea.

partitze2

iz. Ipar. Joatea, abiatzea. Areago atsekabetu nau, nire maite polita, zure partitzeak, partitze horren kausak harritu nauen baino.

partizio

iz. Ipar. Mus. Partitura.

partizipazio

iz. Ekon. Enpresa edo negozio batean norbaitek duen kapital zatia. Iberdrola BBGko partizipazioa saltzeko prest dago.

partizipio

iz. Hizkl. Aditzaren forma ez-jokatua, adjektiboaren ezaugarriak dituena.

partxe

1 iz. Heg. Herr. Adabakia.

2 iz. Heg. Herr. Enplastua, mantarra.

partxis

1 iz. Heg. Lau irteera eta lau helmugako ibilbidea duen mahai jokoa, dadoek aginduriko jauziak eginez, jokalari bakoitzak kolore bereko lau fitxa hasieratik helmugara eramatea helburu duena. Kartetan jokatzen dugu, partxisean eta xakean.

2 iz. Joko horretan erabiltzen diren fitxek, dadoek eta jokoaren ibilbidea marraztua duen taulak osatzen duten multzoa. Miren partxisa jasotzen hasi zen.

partzial

adj. Zati bati dagokiona; ez-osoa.

partzialki

adb. Neurri batean, zati batean. Ik. partez.

partzuer

1 iz. Esku-hartzailea. Bi gizon partzuer direnean nekean eta gozoan, adiskide mamitzen dira. Hori da deabruarekin partzuer izatea. Eta zu, dirudunekin horretan partzuer, zu, zakur handien zakur. Partzuer guztiak elkarretaraturik.

2 (Adizlagun gisa). Tresna bat partzuer erosi.

partzuergo

1 iz. Partzuerren elkartea edo batasuna. Bi etxeko jaunek elkar hartzen dute; egiten dute gisua erdizka, lana ere bai; partzuergo horretan bi baino gehiago sar daitezke. Partzuergoan egiten dituzte beren egitekoak.

2 iz. Elkarte mota, helburu bera duten enpresaz edo erakundez osatua dena. Proiektua Pacific LGN partzuergoaren esku dago; Repsol-YPF, Bristish Gas eta Panamerican Gas konpainiek osatzen dute partzuergoa. Bilboko Uren Partzuergoa.

pasa

(Kopuru bat edo denbora-tarte bat adierazten duen sintagma baten eskuinean). Baino gehiago. Ik. pasatu; pasatxo. Duela urtebete 14 euro pasa balio zuten akzioek. Lau hilabete pasa daramate lan hitzarmena negoziatzen.

pasabide

iz. Igarobidea. Pasabideko lurraldeetan.

pasada

iz. Heg. Jipoia, astinaldia. Gerrak pasada gaitza eman zion jendeari. Banekien Marrok, han harrapatuz gero, pasada on bat emango zidala.

pasadan

1 adb. Heg. g.er. Iragaitzaz. Ik. pasaeran. Han pasadan zen moja batek nigatik errezatuko duela agindu dit.

2 adb. Heg. g.er. Bidenabar.

3 adb. Heg. g.er. Igarotzean.

pasadizo

iz. Heg. Herr. Gertaera. Izugarrizko pasadizoak jaun horrek dizkit kontatu. Neskazahar baten pasadizoa, inork nahi badu aditu, ni banengoke isilik baina, barrenak ezin kabitu. Egun hartako pasadizoa esango dizuet hitz bitan. Pello Errotaren bertso, pasadizo eta ateraldi guztiak.

pasadizoko adj. Iragaitzazkoa. Londresen jaioa omen zen, pasadizoko kubatar langile baten eta haren emaztearen bigarren umea.

pasa egin

du ad. (nor osagarririk gabe). Pasa-marra igaro. Pasa egin duzu!

pasaera

iz. Pasatzea, igarotzea. Zubian geratu zen, ibaiaren pasaerari so.

pasaeran 1 adb. Iragaitzaz. Ik. pasadan. Bere herriko nekazari bat, auzoa gainera, hantxe gertatu zen pasaeran.

2 adb. Bidenabar. Pasaeran eta bidenabar aipatua.

3 adb. Pasatzean, igarotzean. Erdeinuz begiratu nion pasaeran.

pasagarri

adj. Neurri batean onar daitekeena. Lan pasagarria.

pasagune

iz. Pasatzeko gunea, pasabidea. Ik. igarobide. Hiriko alde zaharrak dituen pasagune estuetan.

pasahitz

1 iz. Talde edo erakunde bereko kideek bakarrik dakiten eta elkar ezagutzeko balio duen hitza edo hitz multzoa. Zer gerta ere, banan-banan heldu ziren hitzordua zeukaten tokira: pasahitza eman ostean, ezkutuko gela batean bildu ziren.

2 iz. Inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, erabiltzailea identifikatzen duen kode babestua. Fitxategia babestuta ez badago, erraza da fitxategi horretara sartzea eta pasahitzak irakurtzea. Pasahitza ahaztu zait.

pasaia

1 iz. Pasabidea. Zutitu eta igarotzera noa, baina zaintzaileak pasaia ixten dit.

2 iz. Pasaera, igarotzea. Ardiak bidean zebiltzan, autoen pasaiak trabatuz.

pasaiari

iz. Bidaiaria, bereziki tren, hegazkin, itsasontzi edo kideko ibilgailu batean bidaiatzen duena. Hegazkinaren gurpilek aireportuko asfaltoa ukitu zutenean, pasaiariek txalo egin zuten. 1539an, lehen aldiz eman zuen izena pasaiarien liburuan, Mundu Berrirako bidaian.

pasaitar

1 adj. Pasaiakoa, Pasaiari dagokiona.

2 iz. Pasaiako herritarra.

pasaka

1 iz. Eskularruz egiten den pilota-jokoa. Astelehenean, goizeko 11etan, pasaka-partida trinketean. Jean Claude Zuburu eta Lataste Frantziako txapeldun atera dira pasaka-jokoan.

2 adb. Pasaka jokatu.

pasakari

iz. Pasaka jokatzen duen pilotaria.

pasakor

adj. Igarokorra.

pasaldi

iz. g.er. Pasatzen, igarotzen den aldia; pasatzea, igarotzea; bereziki, tresna edo kideko bat (brotxa bat, zapi bat...) zerbaiten gainetik pasatzea. Ik. igaroaldi; iraganaldi. Brotxa-pasaldi lodi eta bortitzak.

pasaleku

iz. Pasabidea, igarobidea. Baserri hura jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dago.

pasa-marra

iz. Pilota-jokoan, boteak ezin igaro duen marra. Pasa-marra lau metroetan zuten. Pasa-marraren eta erreboteko eskasaren artean.

pasamodu

adb. g.er. Onartzeko moduan, hainbestean. Edozein aldetarik begiratuta, pasamodu moldatzen naiz.

pasamoduko adj. Onartzeko modukoa, hainbestekoa. Poema pasamoduko bat ondu dugu.

pasaporte

iz. Herri batetik beste batera, eta, batez ere, estatu batetik beste batera, joan ahal izateko baimen idatzia, nortasun agiri baten gisakoa dena. Pasaportea indargabetua zuelako.

pasaratu, pasara, pasaratzen

du ad. Heg. Hari eta jostorratzez bilbe moduko bat eginik, saretu den ehuna bete, edo urratu edo zulatu dena josi. Ik. sareztatu. Galtzerdi saretua pasaratu. Zarpa zaharrak hari zaharrez pasaratzen.

pasarazi, pasaraz, pasarazten

du ad. Igaroarazi, iraganarazi. Halakoxe une txarrak pasarazten zizkioten auzokoek gure gizonari. Ezpatan pasarazi zuen herri guztia. Bere armadak Nafarroan gaindi pasarazteko baimena. || Framazonek dituzte egin eta pasarazi legerik itsusienak ezkontzako sakramentuaren kontra.

pasarela

1 iz. Oinezkoentzako zubi estua. Eskuinean dagoen zurezko pasarelatik abiatu eta ibaiaren ertz-ertzetik doan bidetxoari segi.

2 iz. Itsasontzi batera sartzeko zubi modukoa.

3 iz. Modelo desfileak egiten diren oholtza luzea. Irudipena dut diseinua eta moda erakusketetan eta pasareletan ageri direla, baina ez kalean.

pasargadar

1 adj. Pasargadakoa, Pasargadari dagokiona.

2 iz. Pasargadako herritarra.

pasarte

iz. Idazlan baten zatia, halako batasuna agertzen duena. Axularren pasarte bat hartu nuen gai. Añibarroren hiztegiko pasarte hura. Gabriel Arestik utzi du pasarte ilunik ugari. Liburuaren sarrera hitz haietarik pasarte bat aldatuko dut hona. || Musika-lan bateko pasarte bat. Filmaren azken pasartean.

pasatu, pasa, pasatzen

1 da/du ad. Igaro, iragan. Haren albotik pasatu zenean. Handik Frantziara pasatu zen. Ibaia pasatu behar zuen. Bide luzeak pasatzen zenituen ortutsik. Bizirik ez duk denbora asko pasatuko gure etxean. Harrezkero pasatu dira urteak. Zorionean pasatu ditu gaur arteko egun guztiak. Gaua pasatu eta hurrengo goizean. Denbora pasatu genuen kontu kontari atean (Ik. denbora-pasa). || Muga joa dut, joa eta pasea ere bai.

2 du ad. Pasarazi, igaroarazi; zerbait toki batetik bestera eraman. Mutikoak txanoa pasatu zuen ingurukoen artean. Eskua bekoki mindutik pasatu zuen. Liburua hartu eta orriak pasatzen hasi zen.

3 du ad. Igaro, jasan. Nolako neke-larriak pasatu zituen udaldi hartan. Herri honetan pasatu ditut hamaika pena eta lotsa. || Amodiorik gabe pasatu ezinez, nik damak maite ditut, aitortzen dut zinez.

4 da ad. Gertatu, jazo. Zer pasatu zaio horri? Horra zer pasatu den Igeldoko herrian. Ez dugu, bada, esan nahi pasatu ez denik, sekula ez dut ikusi horrelako zezenik.

[Oharra: Euskaltzaindiak, Hegoaldean eta lagunarte mailan, era burutuarentzat pasa forma ere onartzen du: albotik pasa da, etab.].

pasatxo

1 (Kopuru bat edo denbora-tarte bat adierazten duen sintagma baten eskuinean). Adkor. Baino gehiago. Ik. pasa. Hiru milioi euro pasatxo ordainduko ditu. Kilo erdi pasatxo azukre. Bi urte pasatxo zeraman libre. Hilabete pasatxoren buruan.

2 (Orduekin). Adkor. Pasatu berri. Ordu biak pasatxo ziren.

pascal

iz. Fis. Presio unitatea, 1 N/m2-ren baliokidea dena (Pa). Balbula hori hamar pascaleko presioa kontrolatzeko gai da.

pascal-segundo Biskositate dinamikoaren unitatea.

pase

1 iz. Hegaztiak, negua igaro behar duten lekura bidean, toki jakin batetik igarotzea. Udazkeneko uso-pasea. Pase-sasoian astebeteko oporrak hartzen ditu.

2 iz. Zenbait lekutan sartzeko aurkeztu behar den agiria. Beltzek zurien guneetan ibili nahi bazuten, paseak behar zituzten.

3 iz. Kirol. Futbolean, saskibaloian eta kidekoetan taldekide bati, jokaldia segi dezan, baloia bidaltzea. Peyrelonguek zangoz pase ederra eman zion.

4 iz. Taurom. Zezenketariak zezena muletaren azpitik pasaraztea. Abuztuan jarri nintzen aratxe baten aurrean lehenengoz; lau muleta pase eman nituen, eta, nola ez, aratxeak harrapatu egin ninduen.

paseko adj. Hegaztiez mintzatuz, urtaro jakin batzuetan eskualde batetik beste batera aldatzen dena. Paseko hegaztia. Paseko usoen zain.

pasealdi

iz. Paseatzea, pasiera. Ik. paseo. Maggiek eta biek pasealdi luzeak egiten zituzten elkarrekin.

pasealeku

iz. Paseatzeko prestatua den tokia. Ik. ibiltoki. Untzagako pasealekuan. Gora eta behera dabiltza pasealekuan.

paseari

iz. g.er. Paseatzen ari den pertsona. Paseariek so egiten zioten.

paseatu, pasea, paseatzen

1 da ad. Egurasteko, jostatzeko edo sasoian egoteko ibili. Karrozan paseatu ziren. Kalean paseatzen. Zuhaizpean paseatzera joan. Adiskide batekin paseatu. Paseatzeko jantzi. Egunean behin paseatzen dena. || du ad. (nor osagarririk gabe). Bilbora bisitan etortzen zitzaizunean, elkarrekin paseatzen zenuten.

2 du ad. Norbaitek beste norbait edo zerbait paseatzera atera. Bere astoa paseatzen du. Arratsaldeetan hirian zehar paseatzen ninduen.

paseo

iz. Heg. Paseatzea, ibilaldia.

pasibo

adj. Jasotzera edo hartzera mugatzen dena, egintzarik gabea. Anton. aktibo. Aurre egite pasiboa. Erretzaile pasiboaren arriskuak. Aditz pasiboak.

pasibotasun

iz. Pasiboa denaren nolakotasuna edo egoera. Euskal aditzaren pasibotasunaren teoria.

pasiera

iz. Heg. Paseatzea. Hiria ezagutzeko pasiera egitea proposatu dit.

pasieran adb. Heg. Paseatzen, paseatzera, paseatuz. Eskuak poltsikoetan, lorategietan zehar dabil pasieran. Gero, txakurra pasieran ateratzen lagundu behar didazu.

pasillo

iz. Heg. Korridorea.

pasio

1 iz. Jesu Kristoren nekaldia. Jesu Kristok bere Pasioan igaro zituen oinaze guztien berri laburra. Pasio kantak. || Bolibarko pasioa.

2 iz. g.er. Irrika, grina.

pasio lore, pasio-lore Landare igokaria, jatorriz Brasilgoa, lore usaintsuak, handiak eta bakarkakoak dituena (Passiflora sp.). Pasio-loreen korolak arantzazko koroa gisako bat eratzen du.

pasiotar

adj./iz. Gurutzeko San Paulok XVIII. mendean sortu zuen erlijiosoen ordenako fraide edo moja. Aita Basilio pasiotarra. Irungo pasiotarren eliza.

pasmo

1 iz. Gangrena. Pasmoa sortzen duen mikrobioa. Pasmoak jo zuen.

2 iz. Zornea.

pasmo belar, pasmo-belar Malbaren antzeko landarea, sendagintzan erabiltzen zena (Anagallis arvensis).

paso1

interj. Karta-jokoan erabiltzen den hitza; bereziki, musean, jokaldian parte hartu nahi ez dela adierazteko esaten dena. Jarririk mahaiaren inguruan, zenbait lagun elkarrekin, jan eta edan, eta mus, enbido, eduki, hordago, paso; bete eta huts baso, han aritzeko astia eta gogoa duketenentzat.

paso egin Parte ez hartu. Besteek, gutxi-asko, paso egiten zuten; nahiago zuten ur haietan ez busti.

paso2

iz. Ipar. Zartakoa. Paso batez aurtikitzen du lurrera mustupilka.

pasodoble

iz. Martxa-musikaren erritmoan egiten den dantza, jatorriz Espainiakoa. Pasodoble airea.

pasoka

adb. Ipar. Zartakoka. Pasoka eta ostikoka, itsuski jo zuen.

pasta1

iz. Zub. Lan bat egiteko behar diren ekaiak. Eskola egiteko diru eta behar diren pasta guztien biltzea.

pasta2

1 iz. Orea. Paper pasta: paper orea.

2 iz. Irud. Pasta oneko gizona.

3 iz. Irinez (eskuarki gari irinez) eta urez eginiko ore bat idortuz prestatzen den janaria, forma eta era askotan ebakitzen dena eta egosirik jaten dena. Pasta platerkada bat prestatu zuen.

4 iz. Tamaina txikiko jaki gozoa, irinez, azukrez eta beste zenbait gaiez eginiko orea labean errez prestatzen dena. Pasta batzuk ekarri dizkizuet, gosaltzeko. Pasta-kaxa ireki, eta oso-osorik sartu zuen pare bat ahoan.

hortzetako pasta Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

pastanagre

iz. Ipar. Azenarioa.

pastel

1 iz. Heg. eta Heg. Barruan gai gozoren bat duen ore azukreduna, labean errea. Ik. pastiza. Kremazko pastelak.

2 iz. Barruan haragia, arraina edo kideko jakiren bat duen pastel modukoa. Barazki pastela.

pastelgile

iz. Heg. Pastelak egiten dituen gozogilea.

pastelgintza

iz. Heg. Pastelak egitea; pastelgilearen lanbidea. Pastelgintzan aurren-aurreneko lekua erdietsi du Ezeiza etxeak.

pastetx

iz. Zub. Taloa. Mestura edo pastetxa esnean zopaturik.

pasteurizatu, pasteuriza, pasteurizatzen

1 du ad. Elikagai likido bat irakite puntua baino tenperatura apalago bateraino berotu eta berehala hoztu, bakterio kaltegarriak suntsitzeko. Gobernuak debekatu egin zuen pasteurizatu gabeko esnea saltzea.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ezti pasteurizatua.

pasteurizazio

iz. Pasteurizatzea; horren ondorioa. Pasteurizazioa ez da esterilizazioaren sinonimoa, prozesu horretan ez baitira organismo guztiak hiltzen.

pastiche

iz. Imitaziozko sorkuntza-lana, ereduaren hainbat atal edo ezaugarri hartuz eta konbinatuz egiten dena. Filma pastiche antzeko bat da, zinema munduari zuzendutako omenaldia.

pastikagarri

adj. Ipar. g.er. Aspergarria, gogaikarria.

pastikatu, pastika, pastikatzen

da/du ad. Ipar. Aspertu, gogaitu. Izkribuak, ilunegi edo luzeegi izanez, pastikatzen eta nekatzen ohi du izpiritua.

pastilla

iz. Pilula. Lo egiteko pastillak.

pastiza

iz. Ipar. Pastela. Pastiza apurrak. Pastiza xerra bat eskaini. || Erbi pastiza. Lursagar pastiza.

pastoral

1 iz. Zuberoako herri antzerkia, hitz neurtuz egina, errejentaren aginduetara, egitura jakin bati jarraituz, kanpoko oholtza baten gainean antzezten dena. Pastoral bat antzeztu. Pastoral errejenta: pastoral zuzendaria.

2 adj. Erl. Erlijio katolikoan, prelatuarena edo prelatuena, prelatuari edo prelatuei dagokiena. Apezpikuen gutun pastorala.

3 iz. Erl. Erlijio katolikoan, gutun pastorala. Espainiako Apezpikuen Batzarraren pastorala kritikatu dute.

pastoralgintza

iz. Erl. Pastoraltza.

pastoraltza

iz. Erl. Lan pastorala. Donostiako Gotzaindegiko Haurren Pastoraltzako arduraduna. Pastoraltza egiteko era berriak bultzatu nahi ditugu.

patar

1 iz. Ipar. eta Naf. Aldapa, aldatsa, malda; aldapa handia. Adareta ezin erabil daiteke patarretan. Mendiaren patarra behera. Ozkixeko patarrean. Sartzen gara Iruñean patar ezti bati goiti. Patar basa batean. Patar zutetan urik bil ezin badezakezue. Patar gain hartan.

2 (Izenondo gisa). Ik. patartsu. Leku patarretan.

3 (Adizlagun gisa). Lurrak hagitz patar daude.

patari

iz. Bizk. Piztia. Lurreko abere eta patariak.

patartsu

adj. Ipar. Aldapa handia duena. Toki zabal patartsua, dena osin, arroka eta erreka.

pataska

iz. Borroka, gatazka. Palestinarrek segitzen zituzten betiko pataskak israeldar soldaduen kontra.

patata

1 iz. Jatorriz Ameriketakoa den landare urterokoa, hosto-zatitua, lore zuri edo moreak izaten dituena eta jateko onak diren tuberkulu mamitsuak ematen dituena (Solanum tuberosum). Ik. lursagar. Patata hostoak. Patata soroak.

2 iz. Landare horren tuberkulua, barietate ohikoenetan, azala arrea eta barrua zurixka edo horixka dituena eta janari gisa asko erabiltzen dena. Patatak zuritu. Patata frijituak. Patata-irina. Patata-azalak. Patata ustela janaritzat eta ura edaritzat. || Zaku bat patata.

patata koko, patata-koko Patata-zomorroa.

patata zomorro, patata-zomorro Kakalardo mota (Leptinotarsa decemlineata). Ik. patata koko.

pate

iz. Okela edo arrain xehatuarekin, eta bereziki ahate edo txerri gibelarekin, prestatzen den ore antzekoa. Pate eta ore gibeldunak.

patena

iz. Urrezko, zilarrezko edo metal urreztatuzko platertxoa, ostia jartzeko erabiltzen dena.

patentatu, patenta, patentatzen

du ad. Asmakari edo aurkikuntza baten patentea lortu.

patente

iz. Eskubide, abantaila edo baimen baten sinestamenduaren agiria. 1938. urtean patentea lortu zuen bere asmakizunarentzat. Bolaluma berri baten patentea atera zuen. Patentea kendu zitzaion ontzia itsas armadak alokatu zuen gero.

paternalismo

iz. Babes ematearen aitzakian, mendekoei edo ogipekoei askatasuna edo eskubideak murrizteko joera. Diktadoreen paternalismoa.

paternalista

1 adj. Paternalismoarena, paternalismoari dagokiona. Badira jarrera paternalistak hezkuntza-sisteman direnen aldetik.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, paternalismoz jokatzen duena. Gallastegi eta Atano III.aren garaiko enpresaburu paternalista eta autoritarioak.

paternoster

iz. g.g.er. Gure Aita (otoitza). Hamabost misterio, hamabost paternoster.

patetiko

1 adj. Gauzez mintzatuz, hunkitzen duena, bereziki tristura, mina edo errukia eragiten duena; sufrimendu edo nahigabe handia adierazten duena. Egunero deitzen jarraitu zuen luzaroan, eta mezu patetikoak uzten zizkidan. Honaino heldu da gure bizimodu patetikoa.

2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Bat-batean ohartu nintzen zein gizon patetikoa eta bakartua bihurtua nintzen.

patin1

iz. Bizk. Putzu artifiziala.

patin2

iz. Irristailua.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper