Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zuzpertu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, zuzpertu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. suspertu].

zuztar

1 iz. Sustraia. Zuztarretik atera. Etxe guztia zuztarretik itzuliko zuen. || Zuhaitz gerrian irteten diren hosto, muskil eta horrelakoak, ebaki zuztarretik.

2 iz. Zurtoina.

3 iz. Sagarretan eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena. Ik. mutxikin 2. Sagar zuztar batetik ere hatz markak atera al daitezke?

4 iz. Zigarro edo zigarretetan, erre gabe uzten den hondakina. Ik. mutxikin 1. Nork ez du aurkitu inoiz zigarro baten zuztarra etxeko eskaileretan, auzokoren batek nahita botata?

zuztartu, zuztar/zuztartu, zuztartzen

da/du ad. g.er. Sustraitu.

zuzter iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zuzter-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zuztar].

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper