Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

xilko

iz. Zilborra. Ik. zil. Xilkoa agerian zuela.

xilkoheste

iz. Zilbor hestea.

xilofono

iz. Musika-tresna, bi mailukaz jotzen diren eta luzera ezberdina duten zurezko edo metalezko xaflaz osatua. Xilofono-jotzailea.

xilografia

iz. Zurezko xafla baten gainean irarririko marrazkiak edo izkribuak inprimatzeko artea; era horretan lorturiko kopia. Wolf Hamm artista alemaniarraren xilografian, bere seme nagusia, emaztea eta txakurra ageri dira.

ximaur iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximaur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. simaur].

ximel

adj. Adkor. Zimela.

ximeleta iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximeleta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximeleta].

ximen

adj. Ipar. Txukuna, garbia. Hain artoski bazkaria moldatu dutenei esker bero bat, ahantzi gabe sukaldari ximenak.

ximenki

adb. Ipar. Txukunki, artaz, arduraz. Hango zizelkaririk hoberenari galde egin zioten landu zezan ahal bezain ximenki zurezko potret bat.

ximiko

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Zimikoa.

ximino iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximino-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximino].

ximist iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximist-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tximista].

ximitx iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ximitx-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zimitz].

ximixta

iz. Lap. eta Naf. Adkor. Tximista.

ximur

adj./iz. Adkor. Zimurra.

xinaurri

iz. Lap. eta BNaf. Inurria. Hegaldunak dantzari, xinaurriak lanean, lerro-lerro xendrari bero gogorrenean.

xinaurritegi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xinaurritegi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. inurritegi].

xingar

iz. Ipar. eta Naf. Urdaiazpikoa; urdaia. Xingar azalak. Ez du mehe egunean sartuko, ustekabean, xingar hezurrik eltzean. Arratseko talo eta xingar horrek arrakasta gaitza ukan du. Xingarra piperradarekin. Fama handia du Baionako xingarrak.

xingarki

iz. Txerri haragi ondua. Salda gizena eta xingarkia.

xingola

1 iz. Oihal edo ehunezko zerrenda luze eta mehea. Ik. zinta. Zetazko xingola. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. Errienta, bere paperak eskuan, antzoki zolan izanen da, beltzez bezti, xingola bat seinale, eginkizunen kudeatzeko. Adats horail distiratsua, xingola batek lepondoan batua. Xingola darie makila multzoei. Bidea eta ibaia, bi xingola mehar irudikoak.

2 iz. (Ohore gisa ezarria). Ohorezko medaila eta gurutze, xingola eder eta holako sari horietarik. Emazte bati eman diote "Légion d'honneur" xingola.

xingolarrain

iz. Ur sakonetan bizi den itsas arrain luze eta zapala (Cepola macrophtalma).

xinple

adj. Adkor. Sinplea, bakuna.

xintximari

1 iz. Ipar. Izaina.

2 iz. pl. Larrialdiak, estutasunak. Ura delakoan trago bat irensten du eta han dira orduan xintximariak!

xipa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xipa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txipa].

xipi adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, xipi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txiki].

xiri

iz. Adkor. Ziria. Aritzen ginen ere, pentzeetan, xiri batekin ttirrittak beren zulotik aterarazten.

xirimiri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirimiri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zirimiri].

xirimola

iz. Ipar. Adkor. Zirimola.

xiringa

iz. Gorputzean isurkariak barneratzeko erabiltzen den ponpa txikia. Xiringaz ziztatu.

xiringatu, xiringa/xiringatu, xiringatzen

du ad. Xiringa bat erabiliz isurkari bat gorputzean barneratu. Egungo egunean, eskuz xiringatuz ematen zaio behiari zezenaren ume-hazia.

xirio

iz. Ipar. Kandela. Aldarean suak urtu xirioaren pare. Geldirik, iduri zuen xirio bat; zebilenean, xarlango bat.

xirla iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirla-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirla].

xirmi-xarma

iz. Ipar. Aztikeria. Ez dugula gutartean sorginik, xirmi-xarmaz dirua sortzeko.

xirribika

iz. Ipar. Arrabita. Gotzon Garatek dio euskaraz idaztea xirribika jotzea bezala dela.

xirrika iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirrika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirrika].

xirringa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirringa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirringa].

xirripa

iz. Batez ere Ipar. Ur-laster txikia; errekastoa. Zelaian zehar doan ur xirripa. Xirripa baten hegian. || Negar xirripak.

xirula iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xirula-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txirula].

xisma iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xisma-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zisma].

xispildu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xispildu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zizpildu].

xistera1

iz. Pilota-jokoetako tresna, eskuari lotzen zaion zumitzezko saski estu eta luze baten modukoa; tresna horrekin egiten den jokoa. Ik. zesta-punta; erremonte. Eskuz, eskularruz eta xisteraz berdin trebe zen. Xisteraz pleka ari direnak. Non eta noiz sortu zen xistera?

xistera2

iz. Heg. Zilindro itxurako kapela altua, hegal estua eta gainalde laua duena. Untxi bat atera zuen xisteratik.

xisteradun1

adj. Pilotan, luzeko jokalariez mintzatuz, xistera duena.

xisteradun2

adj. Heg. Buruan xistera daramana. Noiz edo noiz gizon xisteradunen bat maletatxo batekin ikusten dutenek ez dezatela pentsa kobratzaile guztiak horrela joaten direnik.

xisteragile

iz. Pilota-jokorako xisterak egiten dituen pertsona.

xistu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xistu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txistu].

xit adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, xit-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txit].

xita iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xita-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txita].

xitu, xit, xitzen

du ad. Ipar. Zah. Gainditu, garaitu. Ik. nagusitu. Eguzkiak beste izarrak xitzen dituen bezala.

xixa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xixa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ziza].

xixare

iz. Zizarea.

xixel

iz. Teknol. Gubila, zizel txikia.

xixelaketa

iz. Xixelatzea.

xixelatu, xixela/xixelatu, xixelatzen

du ad. Xixelaz landu.

xixpa

iz. Ipar. Adkor. Zizpa.

xixt

1 iz. Ipar. g.er. Mementoa, une laburra.

2 onomat. Higitze lasterraren onomatopeia. Ik. zizt. Semea xixt iragan zen, txoria bezala, eta gehiago ez zuen ikusi.

xixta

1 iz. Adkor. Zizta. Elorri xixta baten beldur zara.

2 iz. Medikuntzako lanabesa, ebaki txikiak egiteko erabiltzen dena, bi ahoko xafla punta-zorrotza duena. Ik. lantzeta. Xixtaz odola atera.

xixtako

iz. Adkor. Ziztakoa.

xo

interj. Ipar. Ixo. Xo, xo, mihitzarra!

xoil adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, xoil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txoil].

xoko

iz. Ipar. Adkor. Zokoa. Supazter xokoan.

xokolate iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xokolate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txokolate].

xolarre iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xolarre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txolarre].

xomorro

iz. Heg. Adkor. Zomorroa. Amona mantangorria, ume guztien xomorro maitatua.

xopa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xopa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txopa].

xoragarri

adj. Ipar. Adkor. Zoragarria.

xoratu, xora, xoratzen

da/du ad. Ipar. eta Naf. Adkor. Liluratu. Ik. zoratu.

xori iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xori-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txori1].

xoro

adj. Ipar. Adkor. Zoroa.

xorrotx

adj. Ipar. eta Naf. Adkor. Zorrotza.

xorta

1 iz. Ipar. Likidoez mintzatuz, apur bat; tanta. Ur xorta bat. Ardo xorta bat, ahoaren gozagarri. Edari on xorta bat ematen die. Azken xortaraino.

2 iz. Heg. Adkor. Sorta.

xortaka

adb. Tantaka. Isurtzen dute ura ez xortaka, baina bai turrustaka.

xorte

iz. Ipar. Zozketa, bereziki soldadutzarako egiten zena. Beste mutiko batzuk ere galdegin zituzten, xorteko oraino sobera gazte zirenak.

xotx

iz. Lap. eta BNaf. Adkor. Zotza.

xoxo

1 iz. Adkor. Zozoa.

2 adj. Adkor. Zozoa, ergela. Ez gara xoxoak, badakigu arriskuak badirela.

xuhur

1 adj. Zikoitza, zekena. Bazen gizon txit aberats bat guztiz xuhurra eta inori on egiteko eutsia. Ez izan xuhurra, ordaindu eskatzen dizutena eta konponduko dute autoa. Hartzaile ona da, baina pagatzaile xuhurra.

2 adj. Gauzez mintzatuz, neurritsua, behar-beharrezkoa besterik ez duena. Klasikoa zen haren janzkera, xuhurra. Haren hitzek ederki salatzen dute nolako bizimodu xuhurrarekin ginen zoriontsu.

3 adj. Gauzez mintzatuz, urria. 60 urtetik goiti erretreta hartzen da, baina lan bat behar dute egin bizitzeko, erretreta xuhurra izanez. Iazko arrantza xuhurra izan bazen, aurtengoa xuhurragoa izango dela jakinarazi dute arrantzaleek.

4 (Adizlagun gisa). Bost hilabetez mahaia xuhur, ohea gogor. Ogi gutxi sartu da; artoa ere xuhur.

xukadera

iz. Eskuoihala. Bata bestearen ondoan jarritako xukadera eta eguzkitakoek betetzen dituzte hondartzako txoko guztiak.

xukagarri

adj./iz. Xukatzen duena. Aitaren izerdien xukagarriak.

xukapaper

iz. Likidoak xurgatzeko paper mota berezia. Denbora hori pasaturik, alkohola ez bada lurrundu, lehor ezazue xukapapera erabiliz.

xukarazi, xukaraz, xukarazten

du ad. Xukatzera behartu.

xukatu, xuka, xukatzen

1 du ad. Lehortu, bustitasuna edo hezetasuna kendu. Sukaldeko ontziak xukatu. Eskugainaz kopeta xukatu. Eta apaizak behar ditu xukatu aita-ama eta senar zaurtuen negarrak. Bakailao puska egosiak oihal batean xuka itzazu.

2 du ad. Idortu; agortu.

xukatzaile

adj. Xukatzen duena.

xuko

adb. Ipar. Lehor, agorturik. Zerua garbi, bidea xuko.

xularme

iz. g.g.er. Poroa.

xume

1 adj. Aski txikia. Ik. xehe1 1. Zortzi urteko haur xume bat. Dorre handi bat eta bi xume. Frantziako herri xumeetaraino. Xehetasun xumeenak. Huts xumeak. Galdera xume bat egin nahi dizuet. Handiak eta xumeak, aberatsak eta pobreak.

2 adj. Apala. Ik. xehe1 3. Herri xume jatorrari goitik behera begiratzen dioten horietakoa. Hautsa eta errautsa baino xumeago. Har dezagun ofizio xumeena: artzaingoa. Den laboraririk xumeenak. Baina honetan ere handizkiak handizki eta xumeak xume. Errege handi hura ez da oroitzen bere apaltasunaz baizik; laket du xume agertzea munduaren begietan.

xumetasun

iz. Xumea denaren nolakotasuna, txikitasuna. Apala izan zaitez eta bila ezazu xumetasuna.

xumetu, xume/xumetu, xumetzen

1 da/du ad. Gutxitu. Berrogeita hamar egunen buruan urak xumetu ziren.

2 da/du ad. Xume edo xumeago bihurtu. Hemen, ordea, antzinatik datorren alegian ez bezala, bere burua estaltzeko eta xumetzeko eskatuak ziren lumak: txori lumak, ez arrano lumak.

xurgagailu

iz. Hautsa eta kidekoak xurgatzeko erabiltzen den garbiketa-tresna. Langile batzuk hilobien inguruetako orbela biltzen ari ziren xurgagailu batekin.

xurgapen

iz. Xurgatzea. Fosfatotan aberatsak diren dietek murriztu egiten dute kaltzioaren xurgapena. Botikek elikagaien xurgapena areagotu edo oztopa dezakete.

xurgatu, xurga, xurgatzen

1 du ad. Zerbaitek daukan isurkaria ezpainen bidez eta ahoan hutsartea eginez erakarri. Ik. murtxatu. Odola xurgatzen. Esnea xurgatu (Ik. edoski). Ez dun, ez, horma xurgatuz biribildu muturra.

2 du ad. Zerbaitek bere barnean inguruko isurkaria hartu. Belakiak xurgatu egiten du ura. Ur-jarioa berez xurgatzen zuen lurrak. Xurgatua zuen olio guztia arrozak.

3 du ad. Zerbaitek beste zerbait erakarri, bere barnean hartu. Usain txarrak xurgatzeko, bikarbonatoa erabili, urarekin nahasirik. Amazonia da karbono dioxido gehien xurgatzen eta oxigeno gehien sortzen duen basoa.

4 du ad. Organismo batek behar dituen mantenugaiak, bitaminak eta kidekoak hartu. Gorputzak gantz gutxiago xurgatzeko botikak badaudela aipatu zuen hizlariak. D bitaminaren gai aktiboek lagundu egiten diete hesteei kaltzioa xurgatzen.

5 du ad. (Energiaz, argiaz eta kidekoez mintzatuz). Elektroiek oso erraz xurgatzen dute iristen den argi izpiaren energia. Kolore beltzean antzematen zaie itsasoei, urak argia xurgatzen baitu, eta kontinenteek, aldiz, islatu egiten dute. Hodeiek xurgatzen dituzten izpiak % 3 dira.

6 du ad. Irud. Goizero egunsentiari argi berria xurgatzen diot. Eguna, euria bezala, mendiek xurgatu zuten, poliki-poliki.

xurgatzaile

adj./iz. Xurgatzen duena. Izainak eta gainerako zizare xurgatzaileak. Laborarien odolaren xurgatzaileak.

xurgatze

iz. xurgatu aditzari dagokion ekintza. Ik. xurgapen. Xurgatze sistema martxan jartzen denean, aireak 60 edo 70 kilometro orduko abiaduran garraiatzen ditu zabor poltsak. Bi haur ospitalera eraman behar izan dituzte, Iruñeko igerileku bateko xurgatze sareak harrapatu dituelako.

xuri

adj. Adkor. Zuria.

xurrupa

iz. Adkor. Zurrupa, hurrupa.

xurrupatu, xurrupa/xurrupatu, xurrupatzen

du ad. Adkor. Zurrupatu, hurrupatu.

xut

adj./adb. Ipar. Adkor. Zuta; zut.

xuxen

1 adj. Ipar. eta Naf. Adkor. Zuzena. Euskara on eta xuxen batean. Cenci familiaren ospe handiak itsutuko ez zuen epaile xuxen bat.

2 adb. Ipar. eta Naf. Adkor. Zuzen. Begi bat oker, eta bestea ez oso xuxen. Zer erran nahi duzu xuxen?

xuxurla

iz. Xuxurlatzea, marmarra. Elkarren arteko irribarre, keinu eta xuxurlak. Haizearen xuxurla hostailetan.

xuxurlaka

adb. Ahapeka. Xuxurlaka esan zigun zaratarik ez egiteko.

xuxurlari

adj./iz. Xuxurlatzen duena.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper