Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

xarbo

iz. Ipar. Adkor. Zarboa.

xarbot

iz. Ipar. Ezkaia.

xardina

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Sardina.

xare

iz. Pilota-joko mota, sare lasaia duen pala moduko batez jokatzen dena. Pilota Federazioak xareko bi pilotari gazte zigortu ditu.

xaria

iz. Lege islamikoa. Xaria indarrean dagoen estatuetan emakumeen giza eskubideak ez direla errespetatzen salatu du Amnesty International erakundeak.

xaribari

1 iz. Zalaparta, zarata. Deabruen xaribaria.

2 iz. Tobera mustra.

xarlango

iz. Ipar. Erbiak ehizatzeko eta lasterketetarako erabiltzen den txakur arraza; arraza horretako txakurra, lerdena eta arina, buru txikia eta hanka luzeak dituena. Ik. galgo. Geldirik, iduri zuen xirio bat; zebilenean, xarlango bat.

xarma1

iz. Erakartzen edo atsegina sortzen duen zerbaiten nolakotasuna. Ik. lilura. Munduko xarma emeak higuinarazteko. Harentzat xarma gutxi baitzuen Inazioren bizimodu garratzak. Debekatuaren xarma zekarren hark, misterioaren lilura.

xarma2

iz. Urkiaren familiako zuhaitza, zur zuria eta gogorra duena, gerbetan bilduriko loreak ematen dituena (Carpinus betulus).

xarmadura

iz. Lilura, liluramendua.

xarmagarri

adj. Xarma sortzen duena. Ik. xarmant; liluragarri. Arrabita baten soinu xarmagarria. Lausengu xarmagarriei belarria tapatzea.

xarmanki

adb. Ederki, bikainki. Xarmanki oroitarazi digu nor genuen Etienne Salaberry. Xarmanki iragan da Kantuaren Eguna, joan den igandean.

xarmant

adj. Xarmagarria. Andre gazte xarmanta. Alaba xarmanta eta prestua duzu, zinez. Zer gizon xarmanta, ausarta eta bihotz handikoa! Zure behako xarmantek nire arima beheititua bizkortuko lukete.

xarmatu, xarma/xarmatu, xarmatzen

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten xarmak beste norbait erakarri edo menderatu. Ik. liluratu. Gure arimak xarmatzeko, eta galtzeko gorputzak. Eztitasunez betea da eta, guztiak ditu xarmatzen. Harritu eta xarmaturik utzi zituzten beren aditzaile guztiak.

2 du ad. Sorgindu, sorginkeriaz menderatu.

3 (Era burutua izenondo gisa). Ezkila xarmatua.

xarmatzaile

adj. Xarmatzen duena. Urreak eta diamanteak, begien xarmatzaileak.

xaroles

iz. Jatorriz Frantziakoa den behi arraza; arraza horretako behia, gorputz handia eta ilaje zuria edo zuri-horixka duena eta haragitarako hazten dena.

xarpa

iz. Ipar. Ehunezko zerrenda zabala, agintarien banda. Hautetsien xarpa.

xarrantxa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xarrantxa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txarrantxa].

xartatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xartatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txertatu].

xartel iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xartel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txartel].

xarto iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xarto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txerto].

xatar

iz. Haur oihala. Haur txikitxo bat saski batean, xatar tartean jarria.

xaxari

iz. Ipar. Pilota-partidetan tantoak kontatzen dituen pertsona.

xaxatu, xaxa, xaxatzen

du ad. Heg. Zirikatu. Ik. haizatu 5. Askok egiten dio barre eta burla, baita xaxatu ere atzetik txakurra. Zure aurka xaxatuko dute jendetza.

xaxian

adb. Amu bakarreko arrantzako tresneria ontzitik herrestan eramanez. Lupiak xaxian harrapatu.

xazi

iz. Ipar. Beirazko kutxa modukoa, baratzeko landareen hazitegitarako erabiltzen dena.

xedapen

iz. Zuz. Lege edo agindu bateko puntuetako bakoitza. Araubide horretako xedapen batzuk arrotz egiten zaizkigu. Lege proposamenak hamaika xedapen gehigarri, aldi baterako hiru xedapen, behin-behineko bost xedapen eta xedapen indargabetzaile bat jasotzen ditu.

xedarratu, xedarra, xedarratzen

du ad. Ipar. Inausi, murriztu. Ik. kimatu. Arbola fruitudunak xedarratzen. Bide-bazterrak xedarratu eta garbitu.

xedarri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xedarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zedarri].

xedatu, xeda, xedatzen

1 du ad. Mugatu; izendatu, bereizi. Bakoitzari bere eginbeharra xedatu zion.

2 du ad. Batez ere Zuz. Horretarako eskua duenak zerbait egin behar den ala ez, edo nola egin behar den adierazi. Legeak agindu, xedatu, ezarri, zigortu edo saritu egiten du. 1888ko uztailaren 13ko legean xedaturikoarekin bat etorriz. Gizonak asma, Jainkoak xeda.

xedatzaile

adj. Zuz. Xedatzen duena. Idatzian, administrazio ebazpenaren zati xedatzailea kopiatuko da.

xedatze

iz. Zuz. Horretarako eskua duenak zerbait egin behar den ala ez, edo nola egin behar den adieraztea. Hitzarmenean ezarri ahal izango dira zordunak administrazio eta xedatze ahalmenak egikaritzeko dituen debeku edo muga neurriak.

xede

1 iz. Helburua. Orain, xedera, bizitzaren bazterrera eta adinaren finera hurbildu naizenean. Xedera heldu. Kritika horrek bi xede ditu: hizkuntza eta ideiak. Gure gutizien jomuga eta xedea. Nik izan behar dut zure xede azkena.

2 iz. Asmoa, egitasmoa. Xede onez beteak direla. Dabidek gordetzen zuela zenbait xede gaizto adiskidetasunaren itzalean. Eta hartu zuten Jesus hilarazteko xede izugarria. Hiria Espainiari kentzeko xedetan. Santuki bizitzeko xede zina.

xedera

iz. Ipar. edo Jas. Lakioa, artea. Eulia hartzen da argian, txoria xederan. Nik eramanen zaitut xedera laxaturik, ohiko bortutik, ororen gainetik.

xehagailu

iz. Janariak xehatzeko erabiltzen den etxetresna. Txistor erdia eta bi arrautza txikituko ditugu xehagailuan, pasta bat lortu arte.

xehakapen

1 iz. Zehaztasuna. Ik. xehetasun 2. Aurrerantzean xehakapen handiagoz jorratu beharko ditugu gai horiek.

2 iz. Azalpen edo zerrenda xehakatua. Kreditu gehigarriak emango ditugu, 214.630.000 euro arte, lege honetako eranskinean jasotako xehakapenaren arabera.

xehakarazi, xehakaraz, xehakarazten

du ad. Xehakatzera behartu, xeharazi. Abiarazi zuen santua karrikaz karrika, xehakaraziz, azote eta makila ukaldika, karrikak gurutzatzen ziren toki guztietan.

xehakatu, xehaka, xehakatzen

1 du ad. Xehatu, suntsitu. Ik. funditu. Zernahi tresna dorpez joka xehakatu dute Seminarioko borta handia. Daviden armadak xehakatu zuen Absalomena.

2 du ad. Xehetasunez azaldu. Handia zitzaidan Miossensen tema hori, inork jakin nahi ez zituenak xehakatzeko. Geroago xehakatuko dugu hori, eta orain ondorio batzuk ateratzea bakarrik egingo dugu.

3 (Era burutua izenondo gisa). Sekula gehiago ikusiko ez zituen senide, lagun, herritarren gorpu xehakatuak. Zerbitzuen azalpen xehakatua eta prezioak. Madagaskarren kolonizazioaren abiaburuari buruzko froga linguistikoen azterketa xehakatua da hau. Aurrekontu xehakatua.

xehakatze

iz. xehakatu aditzari dagokion ekintza.

xehakor

adj. Erraz xehatzen dena, xehatzeko joera duena.

xeharazi, xeharaz, xeharazten

du ad. Xehatzera behartu. Gure Gernika, eta geroztik beste zenbait Gernika, xehatu eta xeharazi dituztenei.

xehatu, xeha, xehatzen

1 du ad. Puska xehetan zatitu, birrindu. Ik. xehakatu. Azukrearen irudiko harri-koskor zuri bat eman zion, eta ahoan xehatu nahiz, hortzak kraskatu zitzaizkion. Malba hosto pixka bat xehatzea eta olio gutxi batekin liga bezala egitea. Lasto-xehatzekoa bezalako tresna batez. Harrika xehatu zituzten berinak. Hezurrak xehatu arren, laster dira osatzen. Bekatuz gogortu den bihotza, damuaz xehatzen baita. Jainkoaren hitzaren ogia gelditzen da euskaldunentzat, xehatu gabez probetxurik gabea. Bazterrak xahutu eta xehatu zituzten.

2 du ad. Xehetasunez azaldu; azaldu. Tauletara iganik hasi zaigu xehatu nahiz zertaz den aldi honetan bertsolarien gudua. Geroxeago xehatuko dizkizut hilabetean hilabeteko lanak. Xeha ezazu landako irakaren parabola.

3 (Era burutua izenondo gisa). Haragi xehatua.

xehe-xehe egin Puska xehetan zatitu, birrindu. Leherketaren ondorioz, enbaxadako horma bat ere xehe-xehe egina gelditu zen. Garbitu onddoak, xehe-xehe egin, eta zartagin batean erregosi.

xehatzaile

adj./iz. Xehatzen, azaltzen duena. Liburu Sakratuen xehatzaile eta argitzaile jakintsu bat.

xehatze

iz. Puska xehetan zatitzea; xehetasunez azaltzea. Ematen du xehatze bat, gure solasera doana.

xehe1

1 adj. Tamaina, pisu edo gorabehera txikikoa. Anton. larri1. Harri xeheak. Euri xehe eta hotza. Jesusek argituko du beste guztien artean, ilargi beteak nola izar xeheen gainean. Handi eta xehe, orotarik han bazen. Azienda xehea. Arrautzetatik ateratzen dira har xehe-xehe batzuk. Lurra legartsu, asko tokitan irina bezain xehe.

2 adj. Baheez, sareez eta kidekoez mintzatuz, zulo txikiak dituena. Ik. sarri 4. Iragaz ezazu zetabe xeheago batean. Hamar minutuz irakiten eduki eta gero, bahe xehe batetik pasatu dut.

3 adj. Xumea. Herri xehea, nekazariak-eta, ez ziren abertzaleak. Herri xeheari azken hitza eman nahi diotenak. Errukiago du jende xehea botere dutenak baino.

4 adj. Pertsonez mintzatuz, laua, xaloa dena. Lañoa zelako eta xehea ezin gehiago, maite zuten orok. || (Adizlagun gisa). Ohore daukat xehe eta apal agertzea mundu guztiaren begietan.

5 adj. Zehatza. Erregela xehea. Azalpen aberatsa eta xehea.

6 adb. Xehetasun handiz. Kontuak xehe egin. Xehe so eginez. Bizitzan egin dituen hutsak ditu kontatzen; xehe-xehe daramatza, bat ez zaio ahanzten.

letra xehe Eskuarki erabiltzen den tamaina eta formako letra, larria ez dena. Ik. minuskula.

xehe-xehe egin Ik. xehatu.

xehe2

iz. Diru xehea; ordaindu beharreko prezioa baino balio handiagoko diruarekin ordaindu duenari itzultzen zaion dirua. Piarresek eman zion etxekoandreari hamar soseko zuri bat, eta andre horrek bihurtu zionean xehea (...). Emak xehea.

xeheka

adb. Zub. Kopuru txikietan. Xeheka saldu. Gaiak, guk bezala, dendan eta xeheka erosten dituzte.

xehekako

adj. Salerosketez, saltokiez eta kidekoez mintzatuz, kopuru txikikoa. Ik. txikizkako. Xehekako salmentek % 1,2 egin dute behera.

xehekeria

iz. Funts edo gorabeherarik gabeko xehetasuna. Ik. huskeria; txikikeria. Ez gaitezen sar xehekerietan.

xeheki

1 adb. Puska xeheetan. Hauts itzazu hezurrak eta xeha xeheki.

2 adb. Xehetasunez. Jo hara, jo hona, miatuko zituzten xeheki oihanak. Xeheki adierazia. Mintzo da xeheki gauza ezdeusez.

xehela iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xehela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xeila].

xeheria

1 iz. Ipar. Gauza xeheen multzoa. Arropa, oinetako, xeheria eta beste saltzeko.

2 iz. Ipar. Ume taldea. Jausten gara, besoez baztertuz xeheria ausarta. || Atean jo bezain sarri, han zuten nagusia, haur xeheria bat ondotik.

xehero

adb. Ipar. Zah. Xeheki. Xehero kontatu.

xeheroki

adb. Ipar. g.er. Xeheki. Urteko aitortza egin behar da xeheroki.

xehetasun

1 iz. Zerbaiten berri jakiten laguntzen duten alderdi edo ezaugarri xeheetako bakoitza. Erabateko erantzun garbirik ez dago; zenbait xehetasun, hala ere, argi daudelakoan nago. Xehetasunetan sartuz gero. Xehetasun handietan sartu gabe. Gehiagoko xehetasunetan ez naiz sartuko. Bekatuen xehetasunak behar dira erran? Xehetasunak galdetu. Ezin xehetasun guztiak gogoan eduki. Haren bizitzari buruzko zenbait xehetasun. Mila esker xehetasun balios hauek eman dizkigun Lafitte jaunari. Xehetasun guztiak Erromara igorri zituen.

2 iz. Zehaztasuna. Ik. xehakapen. Behar den xehetasun guztiarekin aitortu.

xehetu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xehetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xehatu].

xeila

iz. Ipar. Kereta. Istant bat beha egon zen etxe gibeleko xeilatik.

xeke

iz. Zenbait herrialde musulmanetan, leinu bat edo lurralde bat gobernatzen duen buruzagia. Alderdi hartan ez zegoen inor ere xekearen zigiluari kontra egiten zionik.

xelebre

1 adj. Heg. Herr. Bitxia, ohikoa ez dena. Ik. zelebre. Ez diat sekula horrelako gizon xelebrerik ezagutu. Gauza xelebrea gertatu zitzaion. Badu gure jendeak halako umore xelebre bat.

2 (Adizlagun gisa). Badakit, arrats hartan, inoiz baino alaiago aritu nintzela, xelebre oso.

xelebrekeria

iz. Heg. Herr. Bitxikeria. Ik. zelebrekeria. Xelebrekeria xelebrea gertatu zait.

xemeindar

1 adj. Xemeingoa, Xemeini dagokiona.

2 iz. Xemeingo herritarra.

xenda

iz. Naf. eta Zub. Xendra, bidezidorra.

xendra

iz. Ipar. Bidezidorra. Ohoin handiak errege bidez, ttipiak xendraz.

xenofobia

iz. Atzerritarren eta atzerriko gauzen kontrako joera edo gorrotoa. Etorkinen sarrera kontrolatu nahi dute arrazakeria edo xenofobia arazoak saihesteko.

xenofobo

1 adj. Xenofobia adierazten duena, xenofobiak eragina. Eraso xenofoboak izan dituzten etorkinak. Jarrera xenofoboak eta arrazistak areagotu dira azkenaldian. Sarritan, ordea, erakunde publikoetatik mezu xenofoboak igortzen dira, etorkinak delituekin lotuz.

2 adj. Pertsonez, taldeez eta kidekoez mintzatuz, xenofobia duena. Ez ditugu gazteak arrazista eta xenofobo bihurtu behar.

xenon

iz. Kim. Gas geldoa, airean oso proportzio txikietan dagoena, intentsitate handiko lanpara elektrikoetan eta kidekoetan erabiltzen dena (Xe; zenbaki atomikoa 54). Xenona gas anestesikoa da.

xentimo

iz. Heg. Adkor. Zentimoa.

xera

iz. Bizk. Txera.

xerka

adb. Ipar. Bila. Gure xerka dabil.

xerkatu, xerka/xerkatu, xerkatzen

du ad. Ipar. Bilatu. Galde ezazue eta izanen duzue; xerka ezazue eta atzemanen duzue. Munduko goseari aterabideak xerkatzeko bilkura.

xerlo

iz. Ipar. Zah. Besteetatik bereizten den ile multzoa. Juduek bizarra buruko xerloekin batean atera zizutenean.

xerografia

iz. Baliabide elektrostatikoen bidez fotokopiak egiteko teknika. Selenioaren zenbait konposatu ere katalizatzaile egokiak dira; horiek xerografian eta fotokopiagailuetan erabiltzen dira gehienbat.

xerpa

iz. Nepalgo herri bateko kidea; Himalaiako espedizioetan gidari eta zamaketari lanetan aritzen den pertsona, Nepalgo herri horretako kidea dena. Xerpa talde batek sokaz finkatu du Everest tontorrerainoko bidea. 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta eta bere xerpa Everesten gailurrera iritsi ziren.

xerra

1 iz. Zerbaitetatik, bereziki jaki batetik, ateratzen den zati zapala eta mehea. Haragi xerra bana. Hiru xerra ogi txigortu. Arrautza bat eta erremolatxa xerra bi jan ditu.

2 iz. Haragi xerra. Bazen urte pare bat xerrarik jaten ez zuela. Xerra patatekin.

xerrada

iz. Gip. Xerra.

xerraka

adb. Xerrak eginez. Xerraka-xerraka ebaki.

xerrama

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Txerrama.

xerrenda iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xerrenda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zerrenda].

xerri

iz. Ipar. eta Naf. Adkor. Txerria.

xertatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, xertatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txertatu].

xerto iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xerto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txerto].

xexto

iz. Gip. Saskia. Ik. zesto.

xextra

iz. Eztabaida, kalapita. Gure artean hainbeste xextra eta eztabaida izan ez bagenitu.

xhosa

iz. Hegoafrikako ekialdean eta hegoaldean nekazaritzatik eta laborantzatik bizi den herri bateko kidea. Haiei esker ezagutu zituen xhosen historiako erregeak eta heroiak.

xhosera

iz. Hegoafrikan mintzatzen den hizkuntza.

xi

iz. Alfabeto grekoko hamalaugarren letra (ξ, Ξ).

xibarta

iz. Itsas ugaztuna, 16 metro luze izan daitekeena, bularraldean luzetarako marra nabarmenak dituena (Megaptera novaeangliae). Xibartak betiko galtzeko zorian egon ziren 1986an.

xiberera

iz. Zuberera.

xiberotar

adj./iz. Zuberotarra.

xidor

iz. g.er. Adkor. Zidorra.

xifritu, xifri, xifritzen

1 da/du ad. Ipar. Kezkatu, larritu, bere onetik atera. Aita-amak herstura handian zeuden, xifrituak.

2 (Era burutua izenondo gisa). Gazte xifritua, hasperenka.

xigor iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xigor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txigor].

xii

1 adj./iz. Musulmanez mintzatuz, Mahometen suhi Aliren jarraitzailea dena. Ondoren xiien eta sunien arteko ika-mika eta borroka izan zen. Bonba-autoen leherketa errepide ertzean izan da, milaka erromes xii Karbalara bidean zihoazenean.

2 adj. Xiismoarena, xiismoari dagokiona. Basorako santutegi xii batean.

xiismo

iz. Musulmanen adarra, xiiak biltzen dituena. Hussein hirugarrena, imam xiia, Mahomet profetaren biloba eta Ali xiismoaren sortzailearen semea zen.

xiita

adj./iz. Xiia.

xikigarri adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xikigarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txikigarri].

xikiro iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xikiro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zikiro].

xilibitu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xilibitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txilibitu1].

xilina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, xilina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txilin].

xilintxa

iz. Ipar. Txilina, txintxarria. Xilintxa hotsa. Xilintxa aditzean.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper